Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 16koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Granja Uriagereka SL enpresak Mungiako udalerrian sustatzen duen arrautzak ekoizteko jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu duen proiektua, eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana, jendaurrean jartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 235
  • Hurrenkera-zk.: 5979
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/16
  • Argitaratze-data: 2011/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Hirigintza eta etxebizita; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hau posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek bere xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen testu bateratua onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluak ezarritakoari jarraituz, proiektuek, publiko zein pribatu izan, obrak, instalazioak edo aipatutako I. eranskinean jasotako edozein jarduera burutzeko, ingurumenean izan dezaketen eraginaren ebaluazioa behar dute, legean adierazitako moduan eginda.

Ingurumen organo honetan izapideak hasi dira Granja Uriagereka SL enpresak Mungiako udalerrian sustatzen duen arrautzak ekoizteko proiektuari dagokion ingurumeneko baimen bateratua lortzeko eta proiektuak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko, proiektua poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean eta proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen testu bateratua onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskinean jasotzen baita.

Ingurumeneko baimen bateratua lortzeko aurreikusten den prozeduraren arabera, eskariarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osotu ondoren, jendaurrean jarri behar da gutxienez 30 eguneko epean.

Proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen testu bateratua onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak eta xedapen hori garatzeko Arautegia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuak aurreikusten duten prozeduraren arabera ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jarri behar da.

Poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera Autonomia Erkidegoek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko jardunak, derrigorrezkoa direnean eta eskumena Autonomia Erkidegoari dagokionean, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran barneratzeko.

Ondorioz, poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, Granja Uriagereka SL enpresak Mungiako udalerrian sustatzen duen arrautzak ekoizteko proiektua, eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana, jendaurrean jarri behar dira.

Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorra; poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen testu bateratua onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua; xedapen hori garatzeko Arautegia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua; herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den araudiak xedatutakoari atxikiz, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik