Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 17koa, Nekazaritza eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearena, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean 2008ko ekitaldirako diru-laguntzak finantzatzeko diru-baliabideen zenbateko berria jendaurrean jartzekoa. Dekretu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 25
- Hurrenkera-zk.: 612
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/17
- Argitaratze-data: 2009/02/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
2008ko azaroaren 26an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (227. zk.), Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 184/2008 Dekretua argitaratu zen, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautu duena. Dekretu horren xedapen iragankorrean, 2008. ekitaldirako EAEko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko aurreikusitako diru-laguntzetarako deialdia jasota zegoen.
Xedapen iragankor horren bigarren puntuan zehaztutakoarekin bat etorriz laguntza hauek finantzatzeko eman beharreko baliabide ekonomikoen zenbateko osoa 241.716 eurokoa da; horietatik 74.932 euro LGENFren kargura izango dira eta 166.784 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2008ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren kargura. Era beran, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 6.1 artikuluan adierazitakoaren arabera emango diren diru-laguntza guztien zenbatekoak ezin ditu gainditu aipatutako baliabideak edo horiek eguneratzean ezartzen den zenbatekoa, indarrean den legediaren arabera aurrekontuetan aldaketak egitea onartzen bada. Alabaina, zenbateko hori gainditzen bada, Nekazaritza eta Arrantzaren Garapeneko sailburuorde eskudunak ebazpen baten bidez emango du horren berri. Alde horretatik, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak erabaki du, egin beharreko izapideak egin ondoren, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako kredituak 398.550 eurotan handitzea 2008. urterako; horietatik 275.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura izango dira eta 123.550 euro LGENFren kargura.
Aurretik esandakoari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan eta 2007ko uztailaren 23ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da adierazitako aldaketa hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Hori dena kontuan izanik, honakoa
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautu duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuan araututako diru-laguntzetarako deialdia egin duen dekretuaren beraren xedapen iragankorrean jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitaratzea, 2008ko ekitaldirako. Handitze hori 398.500 eurokoa da; horietatik 275.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura izango dira eta 123.550 euro LGENFren kargura. Gehieneko gastua 640.266 eurokoa izango da, eta diru horretatik 441.784 euro 2008. urteko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura izango dira eta 198.482 euro LGENFren kargura.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 17a. Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordea, LUIS MIGUEL MACÍAS PEREDA.