Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko otsailaren 13koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena eta Energia eta Meategien zuzendariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren eranskinak bigarren aldiz aldatzeko dena. Aipatu aginduaren bidez, onartu egiten da: Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1505
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/02/13
- Argitaratze-data: 2008/03/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak ahalmena ematen dio industriaren arloak eskumenak dituen sailari, hain justu ere dekretu hori garatu eta burutzeko beharrezko xedapenak eman ditzan, halaber, arau bidez garatuko diren gaiei dagokienez.
Ondorioz, 2006ko apirilaren 10ean, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak ondoko dekretua garatzeko Agindua eman zuen: Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua. Agindu horretan, azken xedapenetarik lehenengoan, energiaren eta industriaren arloan eskumenak zituen zuzendariaren ebazpenaz honakoa xedatzen zen: segurtasuneko araudi berriei eta aurrerakuntza teknologikoei egokitu ahal izango direla eranskinak.
2007ko urriaren 11n, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak eta Energia eta Meategien zuzendariak Ebazpenaren bitartez, aipatu aginduaren eranskinen lehen aldaketa egin zen, hain justu ere sektoreko arautegi berriari egokitzeko, batez ere gas instalazio eta instalazio termikoei dagokienez.
Hala ere, bigarren aldaketa egin beharra ikusi da, izan ere, gas instalazioei (A kategoria) dagokienez, norbanakoaren prestakuntzako txartela lortzeko formazio-kurtsoetako ikasgaien transposizioan errakuntza bat atzeman baita.
Azkenik, goi-mailako prestakuntza-zikloari dagokionez: Fluidoen instalazioari, instalazio termikoei eta mantentze-instalazioei buruzko proiektuak garatzea. Iturgintzako banakako kualifikazio-agiria (barneko ur instalazioak) beharrezko prestakuntzari dagokionez curriculuma aztertuta, eta bai hozkailu-instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria eta hozkailu-instalazioak kontserbatu edo konponketarako banakako kualifikazio-agiria ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak erabaki du aipatu zikloa honakoetara sartu behar dela: aipatu agiriak zuzenean eskuratzeko aukerarekin, lanbide-prestakuntzako titulazioetara.
Aipatutako lege-manuak eta, oro har, gai honetan erabilgarri diren gainerako xedapen guztiak ikusita,
"II.3.– Iturgintzarako banakako kualifikazio-agiria (barneko ur instalazioak).
Ondorengo kurtsoren bat edo prestakuntza-zikloren bat gainditzeari buruzko ziurtagiriak edo titulazioak:
Erdi-mailako prestakuntza-zikloa: Beroa produzitzeko instalazioak eta klimatizazio- eta hotz-instalazioak muntatu eta mantentzea.
Goi-mailako prestakuntza-zikloa: Eraikuntza-instalazioak muntatu eta mantentzea eta prozesua.
Goi-mailako prestakuntza-zikloa: Fluidoen instalazioari, instalazio termikoei eta mantentze-instalazioei buruzko proiektuak garatzea.
Espezialitate honetarako IV. eranskinean zehaztutako iraupen eta edukidun prestakuntza-kurtsoa."
"II.9.– Hozkailu-instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria.
Ondorengo kurtsoren bat edo prestakuntza-zikloaren bat gainditzeari buruzko ziurtagiriak edo titulazioak:
Erdi-mailako prestakuntza-zikloa: Beroa produzitzeko instalazioak eta klimatizazio- eta hotz-instalazioak muntatu eta mantentzea.
Goi-mailako prestakuntza-zikloa: Eraikuntza-instalazioak muntatu eta mantentzea eta prozesua.
Goi-mailako prestakuntza-zikloa: Fluidoen instalazioari, instalazio termikoei eta mantentze-instalazioei buruzko proiektuak garatzea.
Espezialitate honetarako IV. eranskinean zehaztutako iraupen eta edukidun prestakuntza-kurtsoa."
Kategoria Beharrezko titulazioa Baliokidetza
Iturgintzako banakako Erdi-mailako PZ: Beroa produzitzeko Iturgintza (erakintza eta obrak) LH I
kualifikazio-agiria. instalazioak eta klimatizazio- eta
hotz-instalazioak muntatu
eta mantentzea.
Goi-mailako PZ: Eraikuntza-instalazioak Instalazioak (erakintza eta obrak)
muntatu eta mantentzea eta prozesua. LH II
Goi-mailako PZ: Fluidoen instalazioari, Ez.
instalazio termikoei eta mantentze-instalazioei
buruzko proiektuak garatzea.
Kategoria Beharrezko titulazioa Baliokidetza
Hozkailu-instalazioetarako Erdi-mailako PZ: Beroa produzitzeko Hotz- eta ur-instalazioak instalatu
banakako kualifikazio-agiria. instalazioak eta klimatizazio- eta eta mantentzea. II MOD
hotz-instalazioak muntatu eta mantentzea.
Goi-mailako PZ: Eraikuntza-instalazioak Instalazioak (erakintza eta obrak)
muntatu eta mantentzea eta prozesua. LH II
Goi-mailako PZ: Fluidoen instalazioari, Ez.
instalazio termikoei eta mantentze-instalazioei
buruzko proiektuak garatzea.
Hozkailu-instalazioak Erdi-mailako PZ: Beroa produzitzeko Hotz- eta ur-instalazioak instalatu
kontserbatu edo instalazioak eta klimatizazio- eta eta mantentzea. II MOD
konponketarako banakako hotz-instalazioak muntatu eta mantentzea.
kualifikazio-agiria.
Goi-mailako PZ: Eraikuntza-instalazioak Instalazioak (erakintza
muntatu eta mantentzea eta prozesua. eta obrak) LH II
Goi-mailako PZ: Fluidoen instalazioari, Ez.
instalazio termikoei eta mantentze-instalazioei
buruzko proiektuak garatzea.
"B kategoriako instalatzailearekiko A kategoriako instalatzaileak izan behar dituen ezagutza tekniko osagarriak, honakoak dira:"
Indarrean jartzea.
Ebazpen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 13a.
Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,
RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.
Energia eta Meategien zuzendaria,
TXABER LEZAMIZ CONDE.