Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2007ko urriaren 11koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena eta Energia eta Meategien zuzendariarena. Horren bitartez, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren eranskin batzuk aldatzen dira; Industria Segurtasuneko arloko Kalifikazio Indibidualeko Txartelak eta Enpresa Baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen du Agindu horrek.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 221
- Hurrenkera-zk.: 6261
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2007/10/11
- Argitaratze-data: 2007/11/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Industria-segurtasunaren arloan Kalifikazio Indibidualeko Txartelak eta Enpresa Baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak eskumena ematen zion industriaren arloan eskuduna den saileko titularrari Dekretua garatu eta gauzatzeko beharrezko xedapenak emateko, arauzko garapena izango duten gaiak zein izango diren ere zehaztuz.
Horren ondorioz, 2006ko apirilaren 10ean Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak Agindu bat eman zuen, industria-segurtasunaren arloan Kalifikazio Indibidualeko Txartelak eta Enpresa Baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duena. Agindu horrek, azken xedapenetako lehenengoan, xedatzen zuenez, industria-segurtasunaren edo energiaren alorrean eskumena duen zuzendariak horretarako emandako ebazpenaren bidez aginduaren aurrerapen teknologikoetara eta segurtasun-araudi berrietara egokituko ahalko ziren.
Zentzu horretan, gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko Araudi teknikoa eta horren ICG (1-11) jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuak, kalifikazio indibidualeko txartel moten nahiz enpresa baimenduen aldaketa bat ekarri du. Horren ondorioz, aipatutako 2006ko apirilaren 10eko Aginduko eranskinak aldatzea beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko txartel eta enpresa-kategoria posibleak estatutako araudian indarrean daudenekin bat etortzeko.
Beste aldetik, eraikinetan instalazio termikoen araudia onartzen duen uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak, kalifikazio indibidualeko txartelen eta enpresa baimenduen eremuan instalazio termikoei dagokien erregimena aldatzen du, eta, era berean eta aipatutako instalazioei dagokionez, aipatutako martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren aldaketa komenigarri egiten du.
Azkenik, aipatutako araudien berritzeak eraginda 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren eranskinak aldatzea baliatzen da, behe-tentsioko txartelekin erlazionaturiko lanbide-heziketako tituluen baliokidetasunei dagokionez aurkituriko akats bat zuzentzeko eta iturgintzarako txartelaren prestakuntza-ikastaroen ikasgai-zerrendari dagokionez araudi erregulatzaile berria barneratzeko.
Aipatutako lege-xedapenak eta oro har aplikatzekoak diren eta horiekin bat datozen gainerako arauak ikusi dira, eta honako hau
Eraikinetako Instalazio Termikoak – Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela (A instalatzailea)
– Airea girotzeko instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela (B instalatzailea).
– Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioak mantentzeko Kalifikazio Indibidualeko Txartela (A mantentzailea).
– Airea girotzeko instalazioak mantentzeko Kalifikazio Indibidualeko Txartela (B mantentzailea)
Gas Instalazioak – Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela. GI I kategoria.
– Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela. GI II kategoria
– Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela. GI III kategoria
– Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela. GI IV kategoria.
honako hau esan behar du:
Eraikinetako Instalazio Termikoak – Eraikinetako instalazio termikoetarako Kalifikazio Txartela.
Gas Instalazioak - Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela. C kategoria.
– Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela. B kategoria
- Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela. A kategoria.
"II.3.– Eraikinetako instalazio termikoetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela.
Prestakuntza-ziklo edo ikastaro hauetako bat gainditu izanaren titulazioa edo ziurtagiria:
Maila Ertaineko Prestakuntza Zikloa: hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea.
Goi Mailako Prestakuntza Zikloa: eraikin- eta prozesu-instalazioak muntatu eta mantentzea.
Goi Mailako Prestakuntza Zikloa: fluidoen instalazioen, instalazio termikoen eta mantentze-instalazioen proiektuen garapena.
Prestakuntza-ikastaroa, IV. eranskinak espezialitate honetarako zehaztutako edukiaren eta iraupenaren arabera eta enpresa instalatzaile edo mantentzaile batean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia egiaztatzea.
4.– (edukirik gabe).
5.– (edukirik gabe).
6.– (edukirik gabe).
11.– Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela, C kategoria.
Prestakuntza-ikastaroa, IV. eranskinak espezialitate honetarako zehaztutako edukiaren eta iraupenaren arabera.
12.– Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela, B kategoria.
Titulazioa: II.11. puntuan adierazitakoa.
13. Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela, A kategoria.
Titulazioa: II.11. puntuan adierazitakoa.
14.– (edukirik gabe).
Kategoria Eskatutako titulazioa Baliokidetasuna
Eraikinetako instalazio Maila Ertaineko PZ: Hozteko, girotzeko eta berotzeko Hozteko eta Berotzeko Tresnak
termikoetarako Kalifikazio instalazioak muntatu eta mantentzea instalatu eta mantentzea
Indibidualeko Txartela. (elektrizitatea eta elektronika) II. modulua
Goi Mailako PZ: eraikin- eta prozesu-instalazioak Instalazioak (Eraikuntza eta
muntatu eta mantentzea Obrak). LH II
Goi Mailako PZ: Fluidoen instalazioen, instalazio Ez.
termikoen eta mantentze-instalazioen proiektuen garapena.
Kategoria Eskatutako titulazioa Baliokidetasuna
Behe-tentsioko Kalifikazio Maila Ertaineko PZ: Tresna eta Instalazio Elektrizitatea (LH I
Indibidualeko Txartela Elektroteknikoak. Elektrizitatea eta Elektronika)
(oinarrizko kategoria). Instalatzaile eta mantentzaile elektrikoa (II. MOD Elektrizitatea eta Elektronika).
Goi Mailako PZ: Instalazio Elektroteknikoak. Instalazio eta Linea Elektrikoak (Elektrizitatea eta Elektronika). LH II
Makina Elektrikoak (Elektrizitatea eta Elektronika) LH II
Maisu Industriala –Elektrizitatearen adarra
Kategoria Eskatutako titulazioa Baliokidetasuna
Behe-tentsioko Kalifikazio Maila Ertaineko PZ: Tresna eta Instalazio Elektrizitatea (LH I
Indibidualeko Txartela. Elektroteknikoak. Elektrizitatea eta Elektronika)
Espezialitateak. Instalatzaile eta mantentzaile
Etxebizitza eta elektrikoa (II. MOD
eraikinetarako Elektrizitatea eta Elektronika).
automatizazioko, Goi Mailako Prestakuntza Zikloa: Instalazio Instalazio eta Linea
energiaren kudeaketa Elektroteknikoak. Elektrikoak (Elektrizitatea eta
teknikoko eta Elektronika). LH II
segurtasuneko Makina Elektrikoak
sistemak; (Elektrizitatea eta Elektronika)
Kontrol banatuko LH II
sistemak. Maisu Industriala –
Gainbegiratzeko, Elektrizitatearen adarra
kontrolatzeko eta
datuak eskuratzeko
sistemak.
Prozesuen kontrola
Energia banatzeko
aireko edo lurpeko
lineak
Su hartzeko edo
lehertzeko arriskua
duten lokalak
Ebakuntza-gelak
Goi-tentsioko
deskargako lanparak,
argi-errotuluak eta
antzekoak
Behe-tentsioa
sorrarazteko
instalazioak
Kategoria Eskatutako titulazioa Baliokidetasuna
Gas-instalazioetarako Ikastaroa Ez
Kalifikazio Indibidualeko
Txartela. C kategoria
Gas-instalazioetarako Ikastaroa Ez
Kalifikazio Indibidualeko
Txartela. B kategoria.
Gas-instalazioetarako Ikastaroa Ez
Kalifikazio Indibidualeko
Txartela. A kategoria.
"8.– Araudia.
Martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onarturiko Eraikuntzaren Kode Teknikoaren "HS4- Ur-hornidura" eta "HS5-Ur-hustuketak" dokumentuak eta agindu honetan bildu ez den beste edozein araudi onartzen dituena, baldin eta araudi hori agindu hau eman ondoren eta probak egin baino 5 hilabete geroago argitaratu bada."
– 2006ko apirilaren 10eko Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren Aginduko industria-segurtasunaren arloan Kalifikazio Indibidualeko Txartelak eta Enpresa Baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duen IV. eranskineko 3., 4., 5., 6., 11., 12., 13. eta 14. puntuak aldatu dira eta honela geratuko dira idatzirik:
"IV.3.– Eraikinetako instalazio termikoetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela.
Gutxieneko iraupena: 450 ordu, horietatik 180 "Eraikinetako instalazio termikoetarako oinarrizko jakintzak" moduluari dagozkio, 120 ordu gai teorikoetarako eta 60 ordu gai praktikoetarako, eta 270 ordu "Eraikinetako instalazio termikoetarako berariazko jakintzak" moduluari dagozkio. Horietatik 150 ordu teorikoak izango dira eta 120 praktikoak.
Gutxieneko programa.
• ERAIKINETAKO INSTALAZIO TERMIKOETARAKO OINARRIZKO JAKINTZAK
– Oinarrizko jakintzak.
Magnitudeak, unitateak, konbertsioak. Energia eta beroa, beroaren transmisioa. Gasen termodinamika. Fluidoen dinamika. Airea eta ura, beroa garraiatzeko baliabide gisa. Beroa sortzea, errekuntza eta erregaiak. Hozkailu-produkziorako oinarrizko kontzeptuak. Barne-airearen kalitatea, kutsatzaileak. Instalazioen eragina pertsonen osasunarekiko.
– Berokuntzako eta ur bero sanitarioa sortzeko instalazioak eta tresnak.
Instalazioen definizioak eta sailkapena. Zati eta elementu osagarriak. Azterketa funtzionala. Erregaien instalazioak. Errekuntza. Tximiniak. Dimentsionatua eta taldeen aukeraketa: galdarak, erregailuak, bero-trukagailuak, eguzki-energiaren kaptadore termikoak, metagailuak, intermetagailuak, espantsio-ontziak, inertzia-tangak.
– Airea girotzeko eta aireztatzeko instalazioak eta tresnak.
Instalazioen definizioak eta sailkapena. Atal eta elementu osagarriak. Azterketa funtzionala. Airea tratatzeko eta egokitzeko prozesuak. Diagrama psikometrikoa. Dimentsionatua eta taldeen aukeraketa. Airea girotzeko instalazioetarako bero- eta hotz-sorkuntzako tresnak. Hozte-tresnak. Bero-ponpak. Xurgatze-tresnak. Airea girotzeko talde autonomoak. Hozteko dorreak.
– Energia berriztagarrien aprobetxamendua instalazio termikoetan.
Berokuntzarako, hozketarako eta ur bero sanitarioa produzitzeko eguzki-energiaren aprobetxamendua. Erradiazioren eta eguzkiaren kokapenaren inguruko oinarrizko kontzeptuak. Dimentsionamendua eta akoplamendua beste instalazio termikoekin. Biomasa.
– Fluido garraiatzaileen garraio-sareak.
Ponpak eta haizagailuak: motak, ezaugarriak eta aukeraketa. Instalazio termikoen muntaketarako eta mantentze-lanetarako mekanizatze- eta bateratze-teknikak. Tutu-sareak, hodi-sareak eta horien osagarriak. Isolamendu termikoa. Balbulak: tipologia eta ezaugarriak. Uraren kalitatea eta ondorioak instalazioekiko. Uraren tratamendua.
– Tresna terminalak eta airearen tratamendurako tresnak.
Airearen tratamendu-unitateak eta unitate terminalak. Bero-igorleak. Lokaletako airearen banaketa. Saretxoak eta hedatzaileak.
– Instalazio termikoen arautzea, kontrola, neurketa eta kontsumoen kontabilizazioa.
– Instalazio termikoen elektrizitateari buruzko oinarrizko jakintzak.
• ERAIKINETAKO INSTALAZIO TERMIKOETARAKO BERARIAZKO JAKINTZAK
– Instalazio termikoen muntaketa-prozesuak gauzatzea.
Instalazioen muntaiaren antolaketa. Muntaien prestaketa. Muntaien plangintza eta programazioa. Zuinketa. Obrako tresna eta materialen harrera-kontrola. Instalazioaren gauzatzearen kontrola. Tutu-sareak eta hodi-sareak muntatzeko teknikak. Makinen eta tresnen elektromekanika-muntaiarako teknikak.
– Instalazio termikoen mantentzea.
Matxuren mantentze prebentiboaren eta zuzentzatzailearen antolaketarako, plangintzarako eta programaziorako teknikak eta irizpideak. Mantentze-lanak planteatzea eta prestatzea. Matxuren diagnosi- eta tipifikazio-teknikak. Konponketa-prozedurak. Lubrifikazioa. Hozgarriak eta horien manipulazioa. Ihes-prebentzioa eta errekuperazioa.
Honako hauei buruzko berariazko jakintzak: Mantentzearen ekonomia kudeatzea, biltegia kudeatzea eta mantentzearen materiala. Ordenagailu bidez lagundutako mantentzea kudeatzea.
– Instalazioen energia-ustiapena.
Energia- eta ingurune-mantentzerako teknikak. Energia-kontsumoen kontrola. Energia motak eta horien ingurumen-inpaktua. Hondakinak eta horiek kudeatzea. Eraikinetako instalazio termikoen energia-auditorietarako irizpideak. Aurrezteko neurriak eta instalazio termikoetako energia-eraginkortasuna.
– Neurtzeko teknikak instalazio termikoetan.
Neurtzeko teknikak instalazio termikoetan. Aldagai termodinamikoak, hidraulikoak eta elektrikoak neurtzeko tresnen jakintza eta maneiua. Tipologia, ezaugarriak eta aplikazioa. Berariazko aplikazioak: bero- eta hotz-sorgailuen errendimenduaren ebaluazioa. Emaitzen interpretazioa eta optimizazio- eta hobekuntza-neurriak aplikatzea.
– Instalazio termikoak probatzea eta abiaraztea.
Honako prozedura-protokolo hauek egitea: fluido garraiatzaileen tutu-sareen estankotasun-probak, hodi-sareen harrera-probak, dilatazioa libreko probak, azken probak, doiketak eta sistemen orekatzea. Abian jartzea. Instalazioaren ziurtagiria egitea.
– Tresnen eta instalazioen muntatzearen eta mantentzearen segurtasuna.
Segurtasunari eta higieneari buruzko planak eta arauak. Arrisku-faktoreak eta –egoerak. Baliabideak, tresnak eta segurtasun-teknikak. Jarduerari aplikaturiko laneko segurtasun- eta osasun-irizpideak. Muntaiaren egiaztaturiko prozedurak. Prebentzioko eta zuzentzeko mantentze-lanetan esku hartzeko eta berezko matxurak konpontzeko jarduera ugariak. Osagarriak kudeatzea, instalazioen materialak eta substantziak beren bizitza erabilgarriaren amaieran.
– Tresnen eta instalazio termikoen mantentzearen eta muntatzearen kalitatea.
Kalitatea mantentze-lanetan eta tresnen eta instalazioen muntaia egiterakoan. Plangintza eta antolaketa. Mantentze-lanetan eta tresnen eta instalazioen muntaia egiterakoan kalitatea bermatzeko kontuan hartu beharreko irizpideak. Kalitate-kontrola. Faseak eta prozedurak. Baliabideak. Kalitate-kontrolaren prozesua. Hornitzaileen kalitatea. Harrera. Prozesuaren kalitatea. Zerbitzuan eta bezeroarekiko kalitatea. Kalitatearen dokumentazioa.
– Instalazio termikoen dokumentazio teknikoa. Memoria teknikoa.
Honako hauek egiteko prozedurak: memoria teknikoak. Instalazio termikoen diseinua eta dimentsionatua. Instalazio termikoen diseinuari aplikaturiko programa informatikoak. Planoen eta eskemen diseinua eta interpretazioa. Baldintza teknikoen orriak egitea. Aurrekontua. Instalazioen irudikapen grafikoa.
Instalazio termikoaren Erabilerari eta Mantentze-lanei buruzko Eskuliburua egitea.
– Araudia.
Eraikinen Instalazio Termikoen araudia, Hozteko Instalazioetarako Segurtasun Araudia aplika daitekeen zatietan, 842/2006 Europar Araudia, berotegi-efektuko gas fluoratu jakin batzuei buruzkoa eta beste araudi aplikatu bat.
4.– (edukirik gabe).
5.– (edukirik gabe).
6.– (edukirik gabe).
11.– Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela, C kategoria.
Gutxieneko iraupena: 120 ordu.
Gutxieneko programa:
Eskakizun teorikoak:
1.– Matematika:
Osoko zenbakiak eta hamartarrak.
Oinarrizko eragiketak osoko zenbakiak eta hamartarrak erabiliz (gehienez, 4 osoko zenbaki eta 3 hamartar).
Zatikiak. Zatiki bat hamartar bihurtzea.
Proportzionaltasunak.
Hirukotearen erregela bakuna.
Ehunekoak.
Luzetarako Unitateen Nazioarteko Sistema (m, dm, cm eta mm), azalera (m2, dm2, cm2 eta mm2) eta bolumenak (m3, dm3, litro, cm3 eta mm3).
Lerroak: zuzen eta kurbak, paralelo eta perpendikularrak, horizontalak, bertikalak edo okerrak.
Angelua: izena. Angelu-unitateak (sistema sexagesimala). Angelu zuzena, zorrotza, kamutsa.
Malda-kontzeptua.
Poligonoak: karratua, laukizuzena eta triangelua.
Zirkunferentzia. Zirkulua. Diametroa.
Bolumenak: paralelepipedoak.
2.– Fisika:
Materia: partikula, molekula, atomoa. Molekula bakuna, molekula konposatua. Substantzia bakuna eta konposatua.
Materiaren egoerak: egoera solidoa, egoera likidoa, egoera gaseosoa. Molekulen mugimendua. Forma eta bolumena. Molekulen arteko talkak.
Indarra, masa, azelerazioa eta pisua: kontzeptuak: SI unitateak
Masa bolumetrikoa eta dentsitate erlatiboa: kontzeptuak: SI unitateak.
Presioa: presio-kontzeptua, presio estatikoa. Presioen arteko aldea. Pascalen printzipioa. Unitateak (Pa, bar). Presio atmosferikoa. Presio absolutua eta presio erlatiboa. Manometroak: likidodunak eta metalezkoak. Bestelako presio-unitateak (mca, mmHg, atm). Karga-galera.
Energia, potentzia eta errendimendua:
Energia-kontzeptua. Energia motak. SI unitateak eta baliokidetasunak. Potentzia-kontzeptua. Potentziaren formula. SI unitateak. Errendimendu-kontzeptua. Horren adierazpena.
Beroa:
Bero-kontzeptua. Unitateak. Berariazko beroa. Bero-trukea. Bero kantitatea. Goreneko Bero Ahalmena eta Gutxieneko Bero Ahalmena.
Tenperatura:
Kontzeptua, neurriak, Celsius eskala (zentigradua).
Beroaren efektua:
Dilatazioa, bero sentikorra, egoera-aldaketa, fusioa, solidotzea, baporizazioa, kondentsazioa.
Beroaren transmisioa:
Eroale bidez; material eroaleak, isolatzaileak eta erregogorrak. Konbekzio bidez.Erradiazio bidez. Erradiazio infragorri, ikusgarri eta ultramoreak.
Emaria: kontzeptua eta unitateak (m3/h, kg/h).
Lurrun-tentsioa (PGLko botilak).
Elektrizitateari buruzko nozioak:
Tentsioa, erresistentzia. Intentsitatea: kontzeptua eta unitateak.
Potentzia eta energia: kontzeptua eta unitateak.
3.– Kimika:
Gas erregaietan dauden elementu eta gorputz kimikoak: nitrogenoa, hidrogenoa, oxigenoa, karbonoaren konposatuak (CO2 eta CO). Hidrokarburoak metanoa, etanoa, propanoa, butanoa.
Airea nahasketa gisa. Gas erregai komertzialak: familiak. Gas manufakturatua, aire propanatua, aire metanatua, petrolioaren gas likidotuak (butanoa eta propanoa), gas naturala: nola lortzen den eta ezaugarriak (konposizioa, Goreneko Bero Ahalmena, dentsitate erlatiboa, hezetasuna).
Errekuntza: erregaia eta erregarria. Errekuntza-erreakzioak. Errekuntza osoa eta osatu gabea. Aire primarioa eta aire sekundarioa. Gar zuria eta urdina. Sutze- eta sugar-tenperatura. Goreneko bero-ahalmena.
4.– Materialak, loturak eta osagarriak:
Tutuak:
Berunezko tutuak. Ezaugarri tekniko eta komertzialak.
Altzairuzko tutuak. Ezaugarri tekniko eta komertzialak.
Kobrezko tutuak. Ezaugarri tekniko eta komertzialak.
Tutu malguak. Ezaugarri tekniko eta komertzialak.
Loturak:
Lotura mekanikoak:
Bridak: definizioa eta erabilera.
Errakorrak: definizioa eta erabilera.
Ermetoak edo antzekoak: definizioa eta erabilera.
Soldadura motak:
Beruna-beruna soldadura:
Desoxidatzaileak.
Soldatzeko aleazioak.
Butanozko/propanozko soldagailuak.
Gasolina-lanparatxoa.
Kapilaritate bidezko soldadura: biguna eta sendoa.
Soldadura oxiazetilenikoa (botila + presio-erreguladoreak, soldagailua, soldatzeko garrak, ekarpen-materiala, soldatzeko sistemak. Soldatu bitarteko gertakariak).
Arku bidezko soldadura elektrikoa. Multzo transformatzaileak: motak, elektrodoak: klaseak.
Soldatutako loturak:
Beruna-beruna.
Beruna-kobrea, brontzea edo letoia.
Kobrea-kobrea, letoia, brontzea.
Altzairua-altzairua.
Altzairua-kobrea, brontzea, letoia.
Altzairua-beruna (mahukarekin).
Letoia-letoia, brontzea.
Brontzea-brontzea.
Osagarriak: tutuenak. Tutuei eustekoak (euskarria eta bridak).
Alderik aldeko zuloak. Fatxadakoak, barnealdekoak, sabaikoak.
Zorroak.
Berunezko tutuen babes mekanikoa.
5.– Tutu-instalazioak, probak eta entseguak (UNE 60670).
6.– Kontagailuen instalazioa (UNE 60670).
7.– Lokalen aireztapena (UNE 60670):
Erretako gasen ebakuazioa.
Errekuntzarako airea sartzea.
Aireztapena.
8.– Erregailuak:
Ikuspuntu orokorrak. Erregailu atmosferikoak: gar zurikoak, gar urdinekoak eta infragorriak.
Deskribapena (injektorea, airea erregulatzeko organo primarioak, nahasgailua edo Venturi, erregailuaren burua).
Funtzionamendua (aireztapen primarioaren ehunekoa, garren azterketa). Askatzea. Itzulera, egonkortasuna, punta horiak. Garren egonkortasunean eta itxuran eragiten duten faktoreak).
9.– Aparatuen babes- eta segurtasun-gailuak.
Definizioa.
Motak:
Bimetalikoak: deskribapena eta funtzionamendua.
Termopareak: deskribapena eta funtzionamendua.
Atmosfera-analizagailua: deskribapena eta funtzionamendua.
Termostatoak: deskribapena eta funtzionamendua.
10.– Pizteko gailuak:
Efektu piezoelektriko bidezkoak.
Txinparta elektriko bidezkoak.
Erresistentzia elektriko bidezkoak.
Pizte programatua.
11.– Gas-aparatuak:
Etxeko erreketa-aparatuak: motak eta ezaugarriak. Konexio onargarriak. Erregulazio-gailuak. Babes- eta segurtasun-gailuak. Pizteko gailuak.
Ur bero sanitarioa sortzeko etxeko aparatuak: ura modu instantaneoan sortzeko aparatuak eta metagailuak. Instalazio-baldintzak. Funtzionamendu-ezaugarriak eta erregulazio-gailuak. Babes- eta segurtasun-gailuak. Pizteko gailuak.
Etxeko berokuntza-aparatu finkoak: berokuntzako eta ur bero sanitarioa sortzeko galdarak. Hormako erradiadoreak. Aire beroko sorgailuak. Instalazio-baldintzak. Funtzionamendu-ezaugarriak. Babes- eta segurtasun-gailuak. Martxan jartzeko gomendioak. Pizteko gailuak.
Berogailu mugikorrak: motak eta ezaugarriak. Babes- eta segurtasun-gailuak.
Aparatu "ezagunak": motak eta ezaugarriak.
Etxeko gas-aparatuen funtzionamendu-presioak.
Aparatuen funtzionamendua egiaztatzea.
12.– Gas-instalazioen osagarriak:
Giltzak: sailkapena eta ezaugarriak.
Erregulatzaileak: eginkizuna eta motak.
Kontagailuak: eginkizuna eta motak.
Deflektoreak: eginkizuna eta motak.
Ihesen detektagailuak.
13.– 15 kilogramoz azpiko edukia duen PGLko botila.
Deskribapena eta motak.
Funtzionamendua.
Balbulak eta erreguladoreak.
Instalazioa (araudia).
14.– Instalazioen eskema.
Krokizazioa.
Taula grafikoen erabilera.
Gas-sinbologia.
Instalazioen plano eta eskemak.
15.– Instalazio hartzaileen kalkulua.
Beharrezko datuak:
Gasaren ezaugarriak:
Goreneko Bero Ahalmena.
Sarrerako gutxieneko presioa.
Karga onargarria galtzea.
Gas-kontsumoa:
Aparatu-potentzien zenbaketa.
Aldiberekotasun-koefizientea.
Eroapen-trazadura:
Luzera errealak.
Kalkuluaren luzera baliokideak.
Gas-kontsumoko taulak aparatuen arabera (mm/h edo kg/h).
Diametroak zehazteko taulak, honako hauen arabera: Emaria. Kalkulu-luzera.
Gas mota bakoitzerako onartutako karga galtzea. Kalkulu-adibidea. Operatzeko modua.
1.16.– Segurtasuna eta larrialdiak:
Gasaren industriaren berariazko arriskuak.
Suteak, deflagrazioak eta detonazioak. Suzko triangelua. Su motak. Prebentzioa, babesa eta itzaltzea. Deflagrazioak. Gasak berak eragindako intoxikazioak. Errekuntzaren produktuek eragindakoak. Intoxikazio-sintomak eta larrialdi-neurriak.
Gomendio orokorrak. Aireztapena eta estankotasuna. Ihesak detektatzea. Ihesak konpontzea. Erregailu-doikuntza.
Eskakizun praktikoak:
1.– Instalazioak:
Tutuen krokisa, trazadura eta neurketa.
Tutuak okertzea. Tutuak ebakitzea. Kobrezko eta berunezko tutuak soldatzea. Osagarriak soldatzea. Txertoak eta deribazioak. Lotura mekanikoak: errakorrak, ermetoak edo antzekoak, bridak. Lotura kiribilduak. Tutuak finkatzea, eta babesak, alderik aldeko zuloak, zorroak eta zigilatzea jartzea. Erresistentzia- eta estankotasun-probak. Ebakuazioak eta aireztapenak. Metalezko tutu zurrunez, tutu malguz eta bestelako materialez gauzatzea. Deflektoreak eta haize-babesak muntatzea. Saretxoak jartzea.
2.– Aparatuak:
Etxeko zenbait gas-aparaturen funtsezko elementu eta gailuak identifikatzea.
Erreketa-aparatu bat konektatu eta martxan jartzea. Erregailuen aire primarioa doitzea. Segurtasun-gailuaren funtzionamendua egiaztatzea.
Ur beroa bat-batean sortzeko aparatu bat muntatu, konektatu eta martxan jartzea. Segurtasun-gailuaren funtzionamendua egiaztatzea.
Ur beroa sortzeko eta berokuntzako aparatu indibidualen funtzionamendua egiaztatzea.
3.– C kategoriako instalatzailea izateko azken praktika.– Instalazio bat egitea bideraturiko gasarekin eta beste bat PGLko botilekin.
Araudia:
C kategoriako instalatzailearen araudiaren programak B kategoriako instalatzailearen araudiaren programak duen ikasgai-zerrenda edukiko du, honako puntu hauek izan ezik:
Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legea. IV. Titulua, I. Kapitulua, "Xedapen Orokorrak", II. Kapitulua "Gas naturalaren sistema", V. Kapitulua "Gas-erregaia hodietatik banatzea", VI. Kapitulua "Gas-erregaien hornidura" (1998ko urriaren 8ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"; 1999ko otsailaren 3ko "Estatuko Aldizkari Ofizialak" berretsi zuen). Azken honen aldaketak ekainaren 23ko 6/2000 Errege Dekretuaren 7. artikuluak sartu zituen (2000ko ekainaren 24ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"; 2000ko ekainaren 28ko "Estatuko Aldizkari Ofizialak" berretsi zuen).
Gas-erregaien banaketari eta erabilerari buruzko honako jarraibide tekniko osagarri (ITC) hauek:
ITC-ICG 06 "Norberaren erabilerarako petrolioaren gas likidotuen (PGL) ontzien instalazioak".
ITC-ICG 10 "Karabanetan eta autokarabanetan eginiko petrolioaren gas likidotuen (PGL) etxeko erabilerarako instalazioak".
"Gas-erregaia erabiltzen duten makina-gelak eta bero- edo hotz-sorkuntzarako edo kogenerazioarko ekipo autonomoei" buruzko UNE 60601 Araua, gas-erregaien banaketari eta erabilerari buruzko arautegi teknikoaren ITC-ICG argibidean jasotako argitalpenaren arabera.
12.– Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela, B kategoria.
Gutxieneko iraupena: 140 ordu.
Gutxieneko programa:
Eskakizun teorikoak:
1.– Matematika:
Osoko zenbakiak eta hamartarrak.
Oinarrizko eragiketak, osoko zenbakiak eta hamartarrak erabiliz.
Zatikiak. Zatiki bat hamartar bihurtzea.
Zenbaki negatiboak: eragiketak.
Proportzionaltasunak.
Eskalak.
Hirukotearen erregela bakuna.
Ehunekoak.
Luzetarako Unitateen Nazioarteko Sistema (m, dm, cm eta mm), azalera (m2, dm2, cm2 eta mm2) eta bolumenak (m3, dm3, litro, cm3 eta mm3).
Potentziak eta erro karratuak. 10 oinarriko eta berretzaile negatiboko potentziak.
Lerroak: zuzen eta kurbak, paralelo eta perpendikularrak, horizontalak, bertikalak edo okerrak.
Angelua: izena. Angelu-unitateak (sistema sexagesimala). Angelu zuzena, zorrotza, kamutsa.
Malda-kontzeptua.
Poligonoak: karratua, laukizuzena eta triangelua.
Zirkunferentzia. Zirkulua. Diametroa.
Azalera erregularrak: karratua, laukizuzena eta triangelua.
Azalera irregularrak: triangelatzea.
Bolumenak: paralelepipedoak, zilindroak.
Grafikoak irudikatzea.
2.– Fisika:
Materia: partikula, molekula, atomoa. Molekula bakuna, molekula konposatua. Substantzia bakuna eta konposatua.
Materiaren egoerak: egoera solidoa, egoera likidoa, egoera gaseosoa. Molekulen mugimendua. Forma eta bolumena. Molekulen arteko talkak.
Indarra, masa, azelerazioa eta pisua: kontzeptuak. SI unitateak.
Masa bolumetrikoa eta dentsitate erlatiboa: kontzeptuak. SI unitateak.
Presioa: presio-kontzeptua, presio estatikoa. Presioen arteko aldea. Pascalen printzipioa. Unitateak (Pa, bar). Presio atmosferikoa. Presio absolutua eta presio erlatiboa. Manometroak: likidodunak eta metalezkoak. Bestelako presio-unitateak (mca, mmHg, atm). Karga-galera.
Energia, potentzia eta errendimendua:
Energia-kontzeptua. Energia motak. SI unitateak eta baliokidetasunak.
Potentzia-kontzeptua. Potentziaren formula. SI unitateak.
Errendimendu-kontzeptua. Horren adierazpena.
Beroa:
Bero-kontzeptua. Unitateak. Berariazko beroa. Bero-trukea. Bero kantitatea Goreneko Bero Ahalmena eta Gutxieneko Bero Ahalmena.
Tenperatura:
Kontzeptua, neurriak, Celsius eskala (zentigradua).
Beroaren efektua:
Dilatazioa, bero sentikorra, egoera-aldaketa, fusioa, solidotzea, baporizazioa, kondentsazioa.
Beroaren transmisioa:
Eroapen bidez, material eroaleak, isolatzaileak eta erregogorrak.
Konbekzio bidez.
Erradiazio bidez.
Erradiazio infragorri, ikusgarri eta ultramoreak.
Emaria: kontzeptua eta unitateak (m3/h, kg/h).
Venturi efektua: aplikazioak.
Gasetako PBT erlazioak: gas perfektuen ekuazioa.
Tenperatura iraunkorpeko transformazioa. Bolumen iraunkorpeko transformazioa. Presio iraunkorpeko transformazioa.
Lurrun-tentsioa (PGLko botilak).
Elektrizitateari buruzko nozioak:
Tentsioa, erresistentzia. Intentsitatea: kontzeptua eta unitateak.
Potentzia eta energia: kontzeptua eta unitateak.
Gorputz isolagarriak eta eroaleak.
Ohm-en Legea. Joule efektua. Soldadurari aplikatutako adibideak.
Ihes-korronteak.
Korronte galbanikoak.
Babes katodikoaren oinarriak eta funtzionamenduak (elektrodoak).
3.– Kimika:
Gas erregaietan dauden elementu eta gorputz kimikoak: nitrogenoa, hidrogenoa, oxigenoa, karbonoaren konposatuak (CO 2 eta CO). Hidrokarburoak: metanoa, etanoa, propanoa, butanoa.
Airea nahasketa gisa.
Gas erregai komertzialak: familiak. Gas manufakturatua, aire propanatua, aire metanatua, petroliotik likidotutako gasak (butanoa eta propanoa), gas naturala: nola lortzen den eta ezaugarriak (konposizioa, Goreneko Bero Ahalmena, dentsitate erlatiboa, hezetasuna).
Errekuntza: erregaia eta erregarria. Errekuntza-erreakzioak. Errekuntza osoa eta osatu gabea. Aire primarioa eta aire sekundarioa. Gar zuria eta urdina. Sutze- eta sugar-tenperatura. Goreneko bero-ahalmena.
Gas geldoak. Inertizazioa.
4.– Materialak, loturak eta osagarriak:
Tutuak:
Berunezko tutuak. Ezaugarri tekniko eta komertzialak.
Altzairuzko tutuak. Ezaugarri tekniko eta komertzialak.
Kobrezko tutuak. Ezaugarri tekniko eta komertzialak.
Tutu malgua. Ezaugarri tekniko eta komertzialak.
Loturak:
Lotura mekanikoak:
Bridak: definizioa eta erabilera.
Errakorrak: definizioa eta erabilera.
Ermetoak edo antzekoak: definizioa eta erabilera.
Hariztaketak: definizioa eta erabilera.
Soldadura motak:
Beruna-beruna soldadura:
Desoxidatzaileak.
Soldatzeko aleazioak.
Butanozko/propanozko soldagailuak.
Gasolina-lanparatxoa.
Kapilaritate bidezko soldadura: biguna eta sendoa.
Soldadura oxiazetilenikoa (botila + presio-erreguladoreak, soldagailua, soldatzeko garrak, ekarpen-materiala, soldatzeko sistemak. Soldatu bitarteko gertakariak).
Arku bidezko soldadura elektrikoa. Multzo transformatzaileak: motak, elektrodoak: klaseak.
Soldatutako loturak: Beruna-beruna. Beruna-kobrea, brontzea edo letoia. Kobrea-kobrea, letoia, brontzea. Altzairua-altzairua. Altzairua-kobrea, brontzea, letoia. Altzairu-beruna (mahukarekin). Letoia-letoia, brontzea. Brontzea-brontzea.
Osagarriak:
Tutuenak.
Tutuei eustekoak (euskarria eta bridak).
Alderik aldeko zuloak. Fatxadakoak, barnealdekoak, sabaikoak.
Zorroak.
Berunezko tutuen babes mekanikoa.
5.– Tutu-instalazioak, probak eta entseguak (UNE 60670).
6.– Kontagailuen instalazioa (UNE 60670).
7.– Lokalen aireztapena (UNE 60670):
Erretako gasen ebakuazioa.
Errekuntzarako airea sartzea.
Aireztapena.
8.– Erregailuak:
Ikuspuntu orokorrak.
Erregailu atmosferikoak: gar zurikoak, gar urdinekoak eta infragorriak.
Deskribapena (injektorea, airea erregulatzeko organo primarioak, nahasgailua edo Venturi, erregailuaren burua).
Funtzionamendua (aireztapen primarioaren ehunekoa, garren azterketa). Askatzea. Itzulera, egonkortasuna, punta horiak. Garren egonkortasunean eta itxuran eragiten duten faktoreak).
Aire presurizatuzko erregailu automatikoak. Motak eta deskribapena.
9.– Aparatuen babes- eta segurtasun-gailuak.
Definizioa.
Motak:
Bimetalikoak: deskribapena eta funtzionamendua.
Termopareak: deskribapena eta funtzionamendua.
Atmosfera-analizagailua. Deskribapena eta funtzionamendua.
Termostatoak: deskribapena eta funtzionamendua.
Organo detektatzaileak, argiarekiko sentikorrak:
Balbula fotoelektrikoak: deskribapena eta funtzionamendua.
Balbula fotoeroaleak: deskribapena eta funtzionamendua.
Deskargako tutuak: deskribapena eta funtzionamendua.
Organo detektatzaileak, garraren eroankortasuna erabiliz.
10.– Pizteko gailuak:
Efektu piezoelektriko bidezkoak.
Txinparta elektriko bidezkoak.
Erresistentzia elektriko bidezkoak.
Pizte programatua.
11.– Gas-aparatuak:
Etxeko erreketa-aparatuak: motak eta ezaugarriak.
Konexio onargarriak. Erregulazio-gailuak. Babes- eta segurtasun-gailuak. Pizteko gailuak.
Ur bero sanitarioa sortzeko etxeko aparatuak: ura bat-batean sortzeko aparatuak eta metagailuak. Instalazio-baldintzak. Funtzionamendu-ezaugarriak eta erregulazio-gailuak. Babes- eta segurtasun-gailuak. Pizteko gailuak.
Etxeko berokuntza-aparatu finkoak: berokuntzako eta ur bero sanitarioa sortzeko galdarak. Hormako erradiadoreak. Aire beroko sorgailuak. Instalazio-baldintzak. Funtzionamendu-ezaugarriak. Babes- eta segurtasun-gailuak. Martxan jartzeko gomendioak. Pizteko gailuak.
Berogailu mugikorrak: motak eta ezaugarriak. Babes- eta segurtasun-gailuak.
Aparatu "ezagunak": motak eta ezaugarriak.
Etxean erabiltzeko aparatuen funtzionamendu-presioak.
Aparatuen funtzionamendua egiaztatzea.
12.– Aparatuak beste gas mota batzuetara egokitzea:
Beharrezko betebeharrak.
Erreketa-aparatuak egokitzeko funtsezko eragiketak.
Ur beroa sortzeko eta berokuntzako aparatuak egokitzeko funtsezko eragiketak.
Industria-aparatuak egokitzea.
Egokitzearen ostean, aparatuen funtzionamendua egiaztatzea.
13.– Gas-instalazioen osagarriak:
Giltzak: sailkapena eta ezaugarriak.
Erregulatzaileak: eginkizuna eta motak.
Kontagailuak: eginkizuna eta motak.
Deflektoreak: eginkizuna eta motak.
Emari-presioaren mugagailuak.
Inbertsoreak.
Solenoidezko balbulak.
Lokarri dielektrikoak.
Kondentsatuak biltzeko gailua.
Botila-errakorrak.
Lirak.
Ikusi-adierazleak.
Gehiegizko emariko balbulak.
Euste-balbulak.
Ihesen detektagailuak.
14.– 15 kilogramoz azpiko edukia duten PGLko botilak.
Deskribapena eta motak.
Funtzionamendua.
Balbulak eta erreguladoreak.
Instalazioa (araudia).
15.– Instalazioen eskema:
Krokizazioa.
Taula grafikoen erabilera.
Gas-, ur- eta elektrizitate-sinbologia.
Instalazioen planoak eta eskemak.
16.– Instalazio hartzaileen kalkulua.
Beharrezko datuak:
Gasaren ezaugarriak:
Goreneko Bero Ahalmena.
Sarrerako gutxieneko presioa.
Karga onargarria galtzea.
Gas-kontsumoa:
Aparatu-potentzien zenbaketa.
Aldiberekotasun-koefizientea.
Egon daitekeen gehieneko emaria zehaztea.
Eroapen-trazadura:
Luzera errealak.
Kalkuluaren luzera baliokideak.
Gas-kontsumoko taulak aparatuen arabera (m3/h edo kg/h).
Diametroak zehazteko taulak, honako hauen arabera:
Emaria.
Kalkulu-luzera.
Gas mota bakoitzerako onartutako karga galtzea.
Kalkulu-adibidea. Operatzeko modua.
1.17.– 15 kg-tik gorako PGLko tanga mugikorrak:
Motak: deskribapena.
Funtzionamendua.
Instalazioa (araudia).
1.18.– Segurtasuna eta larrialdiak:
Gasaren industriaren berariazko arriskuak.
Suteak, deflagrazioak eta detonazioak. Suzko triangelua. Su motak. Prebentzioa, babesa eta itzaltzea. Deflagrazioak.
Gasak berak eragindako intoxikazioak. Errekuntzaren produktuek eragindakoak. Intoxikazio-sintomak eta larrialdi-neurriak.
Gomendio orokorrak. Aireztapena eta estankotasuna. Ihesak detektatzea. Ihesak konpontzea. Erregailu-doikuntza.
Jakintza praktikoak:
1.– Instalazioak:
Tutuen krokisa, trazadura eta neurketa.
Tutuak okertzea.
Tutuak ebakitzea.
Kobrezko eta berunezko tutuak soldatzea. Osagarriak soldatzea.
Txertoak eta deribazioak.
Lotura mekanikoak: errakorrak, ermetoak edo antzekoak, bridak. Lotura kiribilduak.
Tutuak finkatzea, eta babesak, alderik aldeko zuloak, zorroak eta zigiluak jartzea.
Erresistentzia- eta estankotasun-probak.
Inertizazio-probak.
Ebakuazioak eta aireztapenak. Metalezko tutu zurrunez, tutu malguz eta bestelako materialez gauzatzea. Deflektoreak eta haize-babesak muntatzea. Saretxoak jartzea.
2.– Aparatuak:
Etxean erabiltzeko zenbait aparaturen funtsezko elementu eta gailuak desmuntatu eta identifikatzea.
Erreketa-aparatu bat konektatu eta martxan jartzea. Erregailuen aire primarioa doitzea eta gastua zehaztea. Segurtasun-gailuaren funtzionamendua egiaztatzea.
Ur beroa bat-batean sortzeko aparatu bat muntatu, konektatu eta martxan jartzea. Gastua zehaztea eta doitzea. Ur-emaria eta aparatuaren baliagarria egiaztatzea. Segurtasun-gailuaren funtzionamendua egiaztatzea.
Erreketa-aparatuak zenbait familiatako gasetara egokitzea. Aparatuek gas mota bakoitzarekin nola funtzionatzen duten egiaztatzea.
Ur beroa sortzeko eta berokuntzako aparatuak zenbait familiatako gasetara egokitzea. Aparatuek gas mota bakoitzarekin nola funtzionatzen duten egiaztatzea.
Aparatuen irakurketa.
3.– B kategoriako instalatzailea izateko azken praktika.– Instalazio bat egitea bideraturiko gasarekin eta beste bat PGLko botilekin.
Araudia:
B kategoriako instalatzailearen araudiaren programak A kategoriako instalatzailearen araudiaren programak duen ikasgai-zerrenda edukiko du, honako puntu hauek izan ezik:
Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legea, IV. Titulua, IV. Kapitulua, "Gas naturala birgasifikatzea, garraiatzea eta antolatzea", 6. Xedapen Gehigarria eta 5., 7., 8. eta 15. Xedapen Iragankorrak (1998ko urriaren 8ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"; 1999ko otsailaren 3ko "Estatuko Aldizkari Ofizialak" berretsi zuen). Azken honen aldaketak ekainaren 23ko 6/2000 Errege Dekretuaren 7. artikuluak sartu zituen (2000ko ekainaren 24ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"; 2000ko ekainaren 28ko "Estatuko Aldizkari Ofizialak" berretsi zuen).
Gas-erregaien banaketari eta erabilerari buruzko honako jarraibide tekniko osagarri (ITC) hauek:
ITC-ICG 01 "Gas-erregaia kanalizazioaren bidez banatzeko instalazioak"
ITC-ICG 03 "Tanga finkoetan biltegiratzen duten petrolioaren gas likidotuen (PGL) instalazioak".
ITC-ICG 05 "Gas-ibilgailuentzat gasolina-zerbitzuguneak".
13.– Gas-instalazioetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartela, A kategoria.
Gutxieneko iraupena: 120 ordu.
Gutxieneko programa:
Eskakizun teorikoak:
1.– Fisika:
Ihes-korronteak.
Korronte galbanikoak.
Babes katodikoaren oinarriak eta funtzionamenduak (elektrodoak).
Elektrizitate estatikoa eta hura ezabatzeko modua.
Lur-harguneak eta neurketa.
2.– Kimika:
Korrosioa: motak eta arrazoiak. Babesak: aktiboak eta pasiboak.
3.– Materialak, loturak eta osagarriak.
Tutuak:
Polietilenozko tutuak.
Loturak:
Soldadura motak.
Polietilenozko tutuen loturak.
4.– Tutu-instalazioak, probak eta entseguak.
Tutu-instalazioak, probak eta entseguak (Sareak eta harguneak).
PGLari aplikatzea.
5.– Gas-instalazioen osagarriak:
Erregulazio-ganberak.
Tangetako balbulak.
Hiru bidetako balbulak.
Purga-balbulak.
Ontziz aldatzeko mahukak. Akoplamenduak. UNE Arauak.
Ur-ponpak: oinarrizko jakintzak.
Konpresoreak: funtzionamendu- eta erabilera-printzipioak.
Baporizagailuak.
Eskakizun praktikoak:
Polietilenozko tutuak: ebaketa, loturak. Topekako soldadura eta elektrosoldadura.
Tutuak zangan jartzea.
Babes pasiboak aplikatzea (desoxidatzaileak, pinturak, zintak eta abar).
Babes katodikoaren aplikazioa.
PGLko tangak eta horien osagarriak muntatzea.
Segurtasun-balbula bat probatzea eta horren tara zehaztea.
Proba hidraulikoak.
A kategoriako instalatzailea izateko azken praktika
PGLko instalazio bat egitea, tanga finkoarekin eta instalazio hartzailerainoko tute-sarearekin.
Araudia:
Industriako 21/1992 Legea, uztailaren 16koa.
2200/1995 Errege Dekretua, abenduaren 28koa, Industria kalitaterako eta segurtasunerako azpiegitura Erregelamendua onartzen duena:
Normalizazio-entitateak. AENOR. UNE arauen "estatusa". Erreferentzia-arauak. Nahitaez bete beharreko arauak. Borondatezko arauak.
Kreditazio-entitateak. ENAC. Egiaztatze-entitateen kreditazioa eta kontrol-erakundeak.
Apirilaren 28ko 697/1995 Errege Dekretua, Industria Establezimenduen Erregistroa onartzen duena.
Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legea, I. Titulua "Xedapen Orokorrak", III. Titulua, III. "Petrolioaren gas likidotuak" eta IV. Titulua, I. Kapitulua "Xedapen Orokorrak", II. Kapitulua "Gas naturalaren sistema", IV. Kapitulua "Gas naturala birgasifikatzea, garraiatzea eta antolatzea", V. Kapitulua "Gas-erregaia hodietatik banatzea", VI. Kapitulua "Gas-erregaiaren horniketa", 6. xedapen gehigarria eta 5., 7., 8. eta 15. xedapen iragankorrak (1998ko urriaren 8ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"; 1999ko otsailaren 3ko "Estatuko Aldizkari Ofizialak" berretsi zuen). Azken honen aldaketak ekainaren 23ko 6/2000 Errege Dekretuaren 7. artikuluak sartu zituen (2000ko ekainaren 24ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"; 2000ko ekainaren 28ko "Estatuko Aldizkari Ofizialak" berretsi zuen).
Gas-erregaien zerbitzu publikoaren Araudi orokorra, 1973ko urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaren III. eta IV. kapituluek (1973ko azaroaren 21eko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") eta Gas-erregaien zerbitzu publikoaren Araudi orokorraren 27. artikuluak aldatzen duen abenduaren 14ko 3494/1983 Errege Dekretuak onartzen dutena (1984ko otsailaren 20ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"; 1984ko martxoaren 16ko "Estatuko Aldizkari Ofizialak" berretsi zuen), Gas-erregaien banaketari eta erabilerari buruzko Arautegi teknikoari aurre egiten dion guztian.
Petrolioaren gas likidotuen banaketaren jardueraren Araudia, irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuaren III. kapituluak onartzen duena (1992ko urriaren 9ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeari aurre egiten dion guztian.
Gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko Arautegi teknikoa eta horren jarraibide tekniko osagarriak (ITCak):
ITC-ICG 01 "Gas-erregaia kanalizazioaren bidez banatzeko instalazioak".
ITC-ICG 03 "Tanga finkoetan biltegiratzen duten petrolioaren gas likidotuen (PGL) instalazioak".
ITC-ICG 05 "Gas-ibilgailuentzat gasolina-zerbitzuguneak".
ITC-ICG 06 "Norberaren erabilerarako petrolioaren gas likidotuen (PGL) ontzien instalazioak".
ITC-ICG 07 "Gas-erregaien instalazio hartzaileak".
ITC-ICG 08 "Gas-aparatuak", 1., 2., 4. eta 5. Kapituluak, baita horien 2. eta 4. eranskinak ere.
ITC-ICG 09 "Gasa instalatzen duten enpresak eta instalatzaileak".
ITC-ICG 10 "Karabanetan eta autokarabanetan eginiko petrolioaren gas likidotuen (PGL) etxeko erabilerarako instalazioak".
Europako barne-merkatua. Europako araudiaren "Ikuspegi Berria":
1985eko maiatzaren 7ko Ebazpena.
"Ikuspegi Orokorrari" buruzko 93/465/EEE Kontseiluaren Erabakia (CE Ikurra eta Adostasunaren Egiaztapenaren Prozedurak)
Azaroaren 27ko 1428/1992 Errege Dekretua, Gas-aparatuei buruzko 90/396/EEE Zuzentaraua aplikatzeko xedapenak ematen dituena, bakarrik 1., 2., 3. eta 9. artikuluak eta I. eta III. eranskinak (1992ko abenduaren 5eko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"; 1993ko urtarrilaren 23ko eta 27ko "Estatuko Aldizkari Ofizialek" berretsi zuten), otsailaren 24ko 276/1995 Errege Dekretuak sartutako aldaketekin (1995eko martxoaren 27ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").
"5 bar baino gutxiagoko gehieneko zerbitzu-presioa (MOP) dute gas-instalazio hartzaileei" buruzko UNE 60670 Araua, Gas-erregaien banaketari eta erabilerari buruzko Arautegi teknikoaren ITC-ICG argibidean jasotako argitalpenaren arabera.
"Gas-erregaia erabiltzen duten makina-gelak eta bero- edo hotz-sorkuntzarako edo kogeneraziorako ekipo autonomoei" buruzko UNE 60601 Araua, Gas-erregaien banaketari eta erabilerari buruzko Arautegi Teknikoaren ITC-ICG argibidean jasotako argitalpenaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Araudia:
Etxe- eta merkataritza-erabilerako eta erabilera kolektiboko gas-zerbitzuen instalazioak nola ikuskatu eta berrikusi arautzen duen urtarrilaren 29ko 28/2002 Dekretua.
Urtarrilaren 29ko 28/2002 Dekretua garatzeko xedapenak ematen dituen 2002ko apirilaren 16ko Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren Agindua.
Petrolioaren Gas Likidotuak (PGL) tanga finkoetan biltegiratzen dituzten instalazioetan egin beharreko aldizkako ikuskapenak eta mantentze-lanak arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren azaroaren 4ko 2004ko Agindua.
2007ko urriaren 8ko Agindua, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena; horren bidez gas-erregaien erabilerari zein banaketari eta ICG (0-11) argibide tekniko osagarriei buruzko Araudi teknikoarekin loturiko arauak eman dira.
2007ko urriaren 9ko Instrukzioa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, Gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko Arautegi teknikoari eta horren jarraibide tekniko osagarriei loturik aplikazio-jarraibideak ematen dituena.
14.– (edukirik gabe).
"- Girotze-aire girotua, berokuntza eta ur bero sanitarioa.
Berokuntzako eta ur bero sanitarioko enpresa mantentzailea.
Airea girotzeko enpresa instalatzailea.
Aire girotzeko enpresa mantentzailea.
…….
Gas-instalazioen enpresa. GI-I kategoria.
Gas-instalazioen enpresa. GI-II kategoria.
Gas-instalazioen enpresa. GI-III kategoria.
Gas-instalazioen enpresa. GI-IV kategoria.
Gas-instalazioen enpresa ikuskatzailea."
Honako hau esan behar du:
"- Eraikinetako instalazio termikoetarako Enpresa Instalatzailea.
Eraikinetako instalazio termikoetarako teknikari eskudunik gabeko Enpresa Mantentzailea.
Eraikinetako instalazio termikoetarako teknikari eskuduna duen Enpresa Mantentzailea.
………..
Gas-instalazioen enpresa. GI-C kategoria.
Gas-instalazioen enpresa. GI-B kategoria.
Gas-instalazioen enpresa. GI-A kategoria.
Gas-aparatuen Laguntza Teknikoko Enpresa (LTZ).
Gas-instalazioen enpresa ikuskatzailea."
Berokuntzako eta ur bero sanitarioko Txarteldun operario bat eskatutako kategoria eta Ez 300.000 euro
instalatzailea. espezialitate bakoitzeko.
Berokuntzako eta ur bero sanitarioko Txarteldun operario bat eskatutako kategoria eta Ez 200.000 euro
mantentzailea. espezialitate bakoitzeko.
Aire girotzeko instalatzailea Txarteldun operario bat eskatutako kategoria eta Ez 300.000 euro
espezialitate bakoitzeko.
Airea girotzeko mantentzailea Txarteldun operario bat eskatutako kategoria eta Ez 300.000 euro
espezialitate bakoitzeko.
Gas-instalatzailea GE I kategoria Gehienez 5 operario txartel bakoitzeko. Ez 300.000 euro
Gas-instalatzailea GE II kategoria Gehienez 10 operario txartel bakoitzeko. Bai 300.000 euro
Gas-instalatzailea GE III kategoria Gehienez 10 operario txartel bakoitzeko. Bai 500.000 euro
Gas-instalatzailea GE IV kategoria Gehienez 10 operario txartel bakoitzeko. Bai 500.000 euro
Gas-instalazioen ikuskatzailea. Gehienez 5 operario txartel bakoitzeko. Ez 300.000 euro
Honako hau esan behar du:
Eraikinetako instalazio termikoetarako Gutxienez karnetadun operario bat enpresa Ez 300.000 euro
Instalatzailea. bakoitzeko.
Eraikinetako instalazio termikoetarako Gutxienez karnetadun operario bat enpresa Ez 300.000 euro
teknikaririk gabeko Mantentzailea. bakoitzeko.
Eraikinetako instalazio termikoetarako Gutxienez karnetadun operario bat enpresa Bai. 300.000 euro
teknikaria duen Mantentzailea. bakoitzeko.
Gas-instalatzailea EGC kategoria Gutxienez C txartela duen operario bat.
Operario espezialisten kopuru osoaren eta Ez 300.000 euro
C txartela duten instalatzaileen artean dagoen
erlazioa hiru baino handiagoa ez izatea.
Gas-instalatzailea EGB kategoria Gutxienez B txartela duen operario bat enpresa Ez 600.000 euro
bakoitzeko.
B kategoriako txartela duen operario
bakoitzeko, gehienez C kategoriako txartela
duten 5 operario.
Gas-instalatzailea EGA kategoria Gutxienez A txartela duen operario bat enpresa Ez 900.000 euro
bakoitzeko.
A kategoriako txartela duen operario bakoitzeko,
gehienez B eta C kategorietako txartelak
dituzten 7 operario.
Gas-aparatuen laguntza teknikoa (SAT) Ez. Ez. 600.000 euro
Gas-instalazioen ikuskatzailea. Gehienez operario 1 txartel bakoitzeko. Ez 308.100 euro
Instalazio termikoetarako kalifikazio indibidualeko txartelak.
– 2008ko otsailaren 29a baino lehenago instalazio mota horiek erregulatzen dituen araudiaren arabera emandako, eta ondorioz, ordura arte egon diren kategoria bateko eraikinetako instalazio termikoetarako Kalifikazio Indibidualeko Txarteletako bat duten pertsonek, txartel horiek mantentzeko aukera edukiko dute eta bien bitartean indarrean jarraituko dute txartelek, edo "Eraikinetako instalazio termikoetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartel" berriarengatik txartel horien baliozkotzea egiteko aukera edukiko dute, uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak onartzen duen Eraikinetako Instalazio Teknikoen Arautegiaren 3.3. gehigarrian biltzen den edukiarekin eta 3 urteko epean aipatutako egunetik zenbatzen hasita, onetsitako entitate batean ikastaro bat eginez gero. Epe hori igarotakoan ezin izango dira baliozkotze gehiago egin.
– 2008ko otsailaren 29an, martxoaren 14ko 69/2006 Dekretuak garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduan biltzen diren eraikinetako instalazio termikoen espezialitateko txartel guztiak dituzten pertsonek, "Eraikinetako instalazio termikoetarako Kalifikazio Indibidualeko Txartel" berriagatik, txartel horien baliozkotzea egiteko aukera izango dute.
Kalifikazio Indibidualeko Txartelen edota Enpresa Baimenduen kategoriak eraginpean hartzen dituzten araudi sektorialaren etorkizuneko aldaketek aplikazio zuzena izango dute.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean, Enpresa baimenduekin eta eraikinetako instalazio termikoetarako kalifikazio indibidualeko txartelekin zerikusia duen guztia izan ezik. Horiek 2008ko otsailaren 29an jarriko dira indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 11.
Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,
RUBEN MENDIOLA ERKOREKA.
Energia eta Meategien zuzendaria,
TXABER LEZAMIZ CONDE.