Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2007ko irailaren 24koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Gipuzkoako Campuseko Batzarraren Arautegian egindako aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 5685
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2007/09/24
- Argitaratze-data: 2007/10/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
EHUko Gipuzkoako Campuseko Batzarreko Arautegiaren 27. artikuluan (EHAA 234 zk., 2005eko abenduaren 12koa) ezarritakoari jarraituz, EHUko Gipuzkoako Campuseko Batzarrak, 2007ko maiatzaren 10eko bileran, Gipuzkoako Campuseko Batzarraren Arautegiko 6.3.d) artikulua aldatzea onartu zuen.
Lege aholkularitzak aldaketaren aldeko txostena egin zuen 2007ko maiatzaren 30ean.
Arautegietan aldaketak egiteko eskumena UPV/EHUren Gobernu Kontseiluarena da, UPV/EHUko Estatutuetan, 266. artikuluan, zehaztutakoari jarraituz.
Aipatutako guztia kontuan hartuta, EHUko Gobernu Kontseiluak, 2007ko ekainaren 21eko bileran, erabaki zuen Gipuzkoako Campuseko Batzarraren Arautegia aldatzea.
Azkenik, EHUko Estatuetako 258.1 d) artikuluak dio idazkari nagusiak bermatu behar duela EHUko erabakiak argitaratzea, eta gauza bera agintzen du Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeak ere (otsailaren 25eko 3/2004 Legea).
Horrela, bada, honakoa
– Arautegiko 6.3. d artikulua aldatzea. Aurrerantzean honakoa izango da idazkera:
Campuseko sailetako eta sail-ataletako zuzendarien sei ordezkari.
Leioa, 2007ko irailaren 24a.
Idazkari nagusia,
IÑAKI ESPARZA LEIBAR.