Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2007ko ekainaren 4koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Gobernu Kontseiluaren funtzionamendurako arautegian egindako aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 125
- Hurrenkera-zk.: 3663
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2007/06/04
- Argitaratze-data: 2007/06/29
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2005eko abenduaren 5ean EHAAn Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendurako arautegia argitaratu zen.
Gobernu Kontseiluak 2006ko abenduaren 20an onartu zuen Berezko Ikasketen Araudia. Araudi horretako 6. artikuluak Graduondoko Ikasketen Azpibatzordeari esleitzen dio UPV/EHUko berezko tituluen luzapena onesteko eskumena, bai eta unibertsitateko ikasketa osagarriak eskuratzera zuzendutako ikastaroak ere.
Baina Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendurako Arautegiko 34.1.e) artikuluak dio Gobernu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrari dagokiola onartzea unibertsitatearen berezko tituluen eta ikastaro osagarrien luzapenak edo funtsezkoak ez diren aldaketak, baldin eta legeak agintzen dituen txosten guztiak aldekoak badira.
Bestalde, Estatutuetako 131.4. artikuluak, Akademia Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordearen eskumenak arautzen dituenak xedatzen du organo horri dagokiola gestio-arautegi orokorrak eguneratzea urtero, berezko tituluak eta doktorego-programak luzatzeko onespena ematea eta eskaintza berriak onartzeko proposamena egitea Gobernu Kontseiluari.
Arautegi horien arteko kontraesana aintzat harturik, ezin da esan Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendurako Arautegiko artikuluaren zati bat indargabe geratu denik, geroago araudi-barruti bereko testu bat onartzean. Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendurako Arautegiko 40. artikuluak arautegi hori bera berritzeko sistema zorrotza azaltzen du. Lehenengo, organo jakin batzuek proposatu behar dute arautegia berritzea (Errektoreak, edo Gobernu Kontseiluko kideen herenak). Gero, Estatutuak eta Arautegiak Garatzeko Batzordeak hilabeteko epea izango du bere irizpena emateko, eta arautegiak egiteko prozedura jarraituz, arautegia berritzeko izapideak egingo dira. Azkenik, Gobernu Kontseiluko kideen gehiengo osoaren onespenarekin berrituko da.
Estatutuetan jasota dagoena aintzat harturik, argi dago Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordearen eskumena dela berezko tituluak luzatzeko onespena ematea. Beraz, Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendurako Arautegiko 34.1.e) artikuluaren zati hori aldatu behar da.
Bestalde, Estatutuen arabera, Unibertsitateko ikasketa osagarriak eskuratzera zuzendutako ikastaroak onartzea Gobernu Kontseiluaren eskumena da; beraz, legeak ez du eragozten eginkizun hori Batzorde Iraunkorrari eskuordetzea. Baina egokiago deritzogu unibertsitateko ikasketa osagarriak eskuratzera zuzendutako ikastaroak onartzeko eskumena Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeari (edo bere azpibatzordeetako bati) eskuordetzea, gaiak (graduondoko ikasketak) bateratzeko irizpidea jarraituz.
Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendurako Arautegiko 40.2 artikuluak ezarritakoari jarraituz, arautegi bereko 34.1.e) artikulua aldatzeko proposamen hau Estatutuak eta Arautegiak Garatzeko Batzordeak aztertu du 2007ko maiatzaren 9an, eta onespena eman dio proposamenari.
Hori guztia kontuan hartuta, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak, 2007 maiatzaren 17ko bileran, Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendurako arautegiko 34.1.e) artikulua aldatzea erabaki zuen.
Horrela, bada, honakoa
Leioa, 2007ko ekainaren 4a.
Idazkari nagusia,
IÑAKI ESPARZA LEIBAR.