Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2005eko abenduaren 30ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Idazkari nagusiarena, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2005eko abenduaren 22an hartutako erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emateko dena. Ebazpen horren bidez aldi baterako eten zen Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendurako Arautegiko Bigarren Xedapen Indargabetzailearen eraginkortasuna.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 1069
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2005/12/30
  • Argitaratze-data: 2006/03/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2005eko abenduaren 5ean Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendurako Arautegia argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta arautegi horretako bigarren xedapen indargabetzaileak honakoa dio: "Indargabetuta geratu dira Gobernu Kontseiluak beste organo batzuei eskuordetutako eskumenak".

Xedapen horrek zerikusi zuzena dauka Gobernu Kontseiluko Batzorde Iraunkorraren sorrera eta abian jartzearekin. Izan ere, aipatutako organoa Gobernu Kontseiluaren 2005eko urriaren 27ko erabakiaren bidez sortu zen, baina oraindik ez da eratu.

Horregatik, bitarte honetan administrazio arazorik gerta ez dadin eta, batez ere, beste inor kaltetua izan ez dadin, beharrezkotzat ikusi da aipatutako xedapen indargabetzailearen eraginkortasuna atzeratzea, Gobernu Kontseiluko Batzorde Iraunkorra abian jarri arte.

Hori guztia kontuan hartuta,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.