Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2003.eko uztailaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Arabako Campuseko batzarrearen arautegia Euskal Herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratzea agintzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 161
- Hurrenkera-zk.: 4710
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2003/07/24
- Argitaratze-data: 2003/08/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Estatutuetako 2. artikuluak ezartzen duenez, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Campusek osatzen dute; bere jarduerak garatzeko, batasunaren hastapenean oinarritzen da, eta herrialde mailako deszentralizazioa eta betekizunen deskontzentrazioaren bidez antolatzen da. Deszentralizazio eta deskontzentrazio horiek garatzeko, testu bereko 44. artikuluak ezartzen du Unibertsitateko kide anitzeko organoetako bat Campuseko Batzarra dela; beraz, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Campusetako Batzarreak eratzea aurreikusita dago.
2003.eko ekainaren 20an egindako saioan, Arabako Campuseko Batzarreak "Arabako Campuseko Batzarrearen Arautegiaren" 8.1 artikuluaren aldaketa onartu zuen. Arautegi horrek Estatutuetako III. Tituluko III. Kapituluaren IV. Atalean jasotako xedapenak garatzen ditu, hain zuzen ere, bere osaketa, eskumenak, modu zuzenean eratzeko betebeharrak eta organo horren saioen garapenari buruzkoak, besteak beste.
Beste alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legea indarrean sartzearen ondorioz (1998ko uztailaren 16ko EHAA), Unibertsitateko gobernu-organoek ematen dituzten aplikazio orokorreko xedapenak ez dira indarrean jarriko beren testu osoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu arte (4.7. art.).
Hori guztia dela-eta, Unibertsitatea Antolazeko 19/1998 Legeko 4.7. artikulua betetzeko, honakoa
Leioa, 2003.eko uztailaren 24a.
Errektorea,
Art. Campuseko batzarreetarako lehenengo eta bigarren deialdiak egun berean ezarriko dira eta bion artean ordu erdia delarik, bai ohiko batzarreetarako zein ezohikoetarako.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: EBAZPENA, 2000ko otsailaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Arabako Campuseko Batzarraren Arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzeko dena.
- Ikus: 19/1998 LEGEA, ekainaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzekoa.