Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2002ko azaroaren 25ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Idazkaritza nagusiarena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 2002ko azaroaren 22ko Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko Agindua emateko dena. Unibertsitateko Kideei Estatutuak egiteko Prozedurari buruzko Arautegia aldatu behar zela jakinarazi zitzaien Azken Erabakiaren bidez. Prozedura hori 2002ko uztailaren 11ko bileran onartu zuen Unibertsitateko Klaustroak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 7162
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2002/11/25
  • Argitaratze-data: 2002/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2002ko urtarrilaren 13an sartu zen indarrean Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa (aurrerantzean LOU), Unibertsitatearen Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoa ordezkatu duena. UPV / EHUko Estatutuak eta horiek garatzeko ondoren emandako arauak azken lege horretan daude oinarrituta.

LOUko bigarren xedapen iragankorrak sei hilabeteko epea ematen du, legea indarrean sartzen denetik hasita, Estatutuak egingo dituzten klaustroak eratu ditzaten unibertsitateek, legeak dioen moduan.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Klaustroa 2002ko uztailaren 11ko bileran eratu zen eta, bilera horretan bertan, Estatutuak egiteko prozedurari buruzko arautegia onartu zuen. Prozedura Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2002ko urriaren 14an.

Estatutuak egiteko prozesuak izango dituen faseen egutegia ere jasota dago arautegian. Baina unibertsitatearen eguneroko zereginek eragina izan dute Estatutuak egiteko prozesuan eta atzeratu egin da. Horrexegatik, epeak berriro zehaztu behar dira, eta ontzat eman beharko ditu unibertsitateko Klaustroak hurrengo bileran.

Baina epe horietako batzuk unibertsitateko Klaustroaren hurrengo bilera baino lehenago igaroko direnez, argitara ematen den erabakian jasotako aldaketaren berri eman behar zaie unibertsitateko kideei, Estatutuak egiteko prozedurari buruzko arautegiaren berri eman zitzaien bezalaxe.

Aipaturiko guztia dela-eta, honakoa,

Bakarra.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko errektorearen 2002ko azaroaren 22ko erabakia, I. eranskinean jasota dagoen moduan.

Idazkari nagusia,

ANÍBAL HERNÁNDEZ MARTÍN.

EBAZPENA, 2002ko AZAROAREN 22koa,

EGITEKO PROZEDURARI BURUZKO ARAUTEGIA ALDATU BEHAR DELA JAKINARAZTEKO DENA. PROZEDURA HORI 2002ko UZTAILAREN 11ko

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Klaustroak, 2002ko uztailaren 11ko bileran, Estatutuak egiteko prozedurari buruzko arautegia onartu zuen. Arautegi hori 2002ko urriaren 14an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Arautegiak hainbat epe zehazten ditu, Estatutuak egiten jardungo duten organoek bete behar dituztenak behin betiko testua bederatzi hilabeteko epearen barruan onartu ahal izateko, hau da, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan aipatutako epean. Epe horiek testuko artikuluetan zehazten dira baina, batez ere, arautegiaren Estatutuak egiteko egutegia eranskinean.

Unibertsitateko Klaustroak pentsatu zuen arren Estatutuakegiteko faseak egokitu ahal izango zirela lan-erritmo horretara, ikusi da unibertsitatearen eguneroko zereginek eragina dutela Estatutuak egiteko prozesuan eta, horrexegatik, epeak berriro zehaztu behar dira.

Izan ere, Estatutuen batzordea aukeratzeko Klaustroa, urriaren 22an egitekoa zena, hilaren 24ra atzeratu zen arrazoi hauengatik: batetik, urriaren 22an izan zelako, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluaren Biofisikako Unitatearen inaugurazioa; eta, bestetik, kultur ekitaldiak izaten direlako Leioako Campuseko Areto Nagusian. Baina atzerapen horrek eragina izan du, baita ere, errektoreak 2002ko urriaren 25eko erabakiaren bidez izendatu zuen Estatutuen batzordean. Batzorde horrek bilera egin zuen 2002ko azaroaren 5ean eta erabaki zuen, aho batez, jakinaraztea unibertsitateko kideei abenduaren 5erako izango duela burututa Estatutuen zirriborroa, Klaustroak onartu zuen egutegian azaroaren 22rako egongo dela agertzen den arren.

Errektorearen 2002ko azaroaren 12ko erabaki-proposamenaren bidez jakinarazi zitzaien unibertsitateko kide guztiei aldatu egin behar zirela Estatutuak egiteko egutegia eta prozedura, Klaustroak 2002ko uztailaren 11n onartu zituenak. Jakinarazi zitzaien, halaber, aldaketa horiek unibertsitateko Klaustroak eman beharko dituela ontzat hurrengo bileran; eta, bestalde, bost eguneko epea eman zitzaien klaustrokide guztiei egokitzat hartzen zituzten alegazioak eta iradokizunak egiteko.

Epea azaroaren 21ean bukatu zen eta lau alegazio aurkeztu dira. Horietako hirutan eskatzen da 2003ko urtarrilaren 20an egitekoa den Klaustroa atzeratzea, egun hori jaieguna delako Donostian. Eta laugarrenean 5.1. artikuluaren aldaketari buruzko azalpena eskatzen da.

Aipaturiko guztia kontuan hartuta, eta emanak dituen ahalmenez baliatuta, errektoreak honakoa,

  1. Estatutuak egiteko prozedurari buruzko arautegiko 2. artikuluko 3. paragrafoak honela esango du:

    "Testu hori urriaren 24rako egingo dute eta Estatutuen batzordera bidaliko da, iritzia eman dezan. Estatutuen Batzordeak onartutako testua abenduaren 12a baino lehen bidaliko zaie klaustrokide guztiei"

  2. Zuzenketak aurkeztea 3.1. artikuluko lehen paragrafoa era honetara geratuko da:

    "Klaustrokideek 2003ko urtarrilaren 7ra arteko epea izango dute, eguerdiko 12:00ak arte, proposatuko zaien testuari egin nahi dizkioten zuzenketak aurkezteko"

  3. Artikuluei egindako zuzenketak aztertzea 5.1. artikuluak honela esango du:

    "Artikuluei egindako zuzenketak Estatutuen batzordeak aztertuko ditu eta testuan sartzea erabaki dezake, edo bertan behera uztea batzordeko kideen bi herenek behintzat horrela erabakitzen badute; testuan sartuko ez diren eta bertan behera utziko ez diren zuzenketak, berriz, Klaustroak eztabaidatuko ditu osoko bilkuran"

  4. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak egiteko prozedurari buruzko arautegiaren eranskina aldatzea. Estatutuak egiteko egutegia eranskina, beraz, honela geratuko da:

    Estatutuen batzordea aukeratzeko Klaustroa 2002ko urriaren 24a

    Estatutuen zirriborroa bidaltzea 2002ko abenduaren 12a

    Osoko zuzenketak aurkeztea 2003ko urtarrilaren 7a, eguerdiko 12:00ak arte

    Osoko zuzenketak aurkeztu badira,

    osoko zuzenketok bidaltzea: 2003ko urtarrilaren 10a

    Osoko zuzenketak eztabaidatzeko Klaustroa 2003ko urtarrilaren 21a

    Osoko zuzenketa onartuz gero, testu berriko

    artikuluei zuzenketak egiteko epea 2003ko urtarrilaren 31, eguerdiko 12:00ak arte

    Osoko zuzenketarik aurkeztu ez bada,

    artikuluei zuzenketak egiteko epea 2003ko urtarrilaren 31ra arte

    Zuzenketei buruzko txostena 2003ko otsailaren 14ra arte

    Zuzenketak aztertzea 2003ko martxoaren 19tik aurrera

    Botoa emateko Klaustroa 2003ko apirilaren 8a

  5. Xedapen gehigarri bakarra lehenengo xedapen gehigarria bihurtzea.

  6. Eta bigarren xedapen gehigarri hau sartzea arautegian:

    "Errektoreak, ikusita gerta daitezkeen gorabeherak eta kontuan hartuta Estatutuen batzordearen iritzia, ahalmena izango du Estatutuak egiteko egutegian zehaztutako egunak egokitzeko. Dena dela, horretarako beharrezkoak diren tramiteen iraupena ahalik eta gehien errespetatuko da"