Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 1998ko urriaren 9koa, Idazkari Nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 legeko azken xedapenetako hirugarrena betetzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 578
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1998/10/09
  • Argitaratze-data: 1999/02/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.

Unibertsitateak bere araubide propioa dauka erakundea antolatzeko, bere interesen defentsan aritzeko balio diona, Konstituzioak 27.10. artikuluan onartzen duen unibertsitateen autonomiatik eratorria.

Araubide horri atxikita dago arauak egin eta onartzeko erakundeak daukan ahalmena. Horri esker dauzka Unibertsitateak bere Estatutuak, erakundearen antolaketaren ezaugarri berezi diren arlo eta organoak erregulatzen dituzten oinarrizko arauak. Baina, Estatutuez gain, beste motako batzuetako arauak daude, honela sailkatu ahal ditugunak:

  1. – Barruko funtzionamendurako arauak, hau da, antolaketari eta ihardupideari buruzko arautegiak; eta

  2. – LRUtik edo beste lege batzuetatik eratorritako arautegiak, hau da, antolaketari eta ihardupideari buruzkoetan jasotakoaz ari ez direnak, baizik eta legetik edota Estatutuetatik eratorritako edukien arautzea ezartzen dutenak.

    Baina ihardubide aplikagarria arautzeko ahalmena ez dago mugatuta Unibertsitatearen esparrura. Unibertsitatearen Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Legeak, 6. artikuluan, unibertsitateen antolamendu juridiko partikularraren aipamena egiten du: «unibertsitateak lege honen bidez arautuko dira, Estatuak eta Autonomia Erkidegoek erabaki ditzaketen arauen bidez, eta euren estatutuen bidez».

    Emandako ahalmenez baliatuta, 1998ko uztailaren 16an argitaratu zen EHAAn Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legea. Lege horretako azken xedapenetako hirugarrenak dioenez, xedapen orokorrak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko ditu Unibertsitateak, legea argitaratu eta hiru hilabeteko epearen barruan. Epe hori amaitu eta gero ez dute inolako indarrik izango, harik eta argitaratzen diren arte.

    Arauak argitaratzeko printzipioak, Konstituzioko 9.3. artikuluan duenak babes, ez du onartzen salbuespenik. Eta guztiz logikoa da, arau publikoek gutxienezko segurtasun juridikoa izan dezatela nahi bada. Arauak argitaratzeak hauxe esan nahi du: jendeak horien berri izan behar duela, hots, ez direla arau sekretu edo ezezagunak. Garrantzitsuena, beraz, ez da EBOn edo EHAAn argitaratzea, arau horren berri izan behar dutenek jakinaren gainean jartzeko mekanismoak aurkitzea baizik. Eta mekanismo horiek ezin hobeto funtzionatu dute gure Unibertsitatean. Eta halaxe ulertu du baita ere Auzitegi Konstituzionalak, ondokoa onartzean: arau batzuen kasuan ez da gertatzen beharrezko aldizkari ofizialetan argitaratzea, nahiz eta arauok ez betetzearren zigorra jar daitekeen. Dena den, kasu batzuetan komenigarria dirudi EHAAn ematea argitara, horregatik gutxiesteke unibertsitateek betidanik erabili dituzten bideak.

    Aipaturikoa kontuan hartuta, eta Unibertsitatea Antolatzeko 19/1998 Legeko azken xedapenetako hirugarrena betetzeko,

Eranskinean aipatzen diren arautegiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argiratuak izan daitezela.

Leioan, 1998ko urriaren 9an.

Idazkari Nagusia,

MARISOL ESTEBAN GALARZA.

  1. – Irakasleen Gestiorako Ibiltorria (1998ko apirilaren 30ekoa).

  2. – 1994ko ekainaren 30eko akordioan jasotako aurreikuspenen osagarria, behin-behineko irakasle titularren izendapenak eta laguntzaile eta irakasle lagunen kontratuak adjudikatzeko lehiaketa publikoetarako gutxienezko baldintzak eta irizpide orokorrak onartzeko dena (1998ko maiatzaren 18koa).

  3. – Irakasle lagunen kontratuak adjudikatzeko lehiaketa publikoetarako gutxienezko baldintzak eta irizpide orokorrak, zientzilari gazteak UPV/EHUn lanean has daitezen Hezkuntza Sailak eta Unibertsitateak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan.

  4. – Unibertsitateko irakasleen plaza elebidunetako lehiaketetan euskarako gaitasuna frogatzeko egin behar diren probei buruzko arauak.

  5. – Ohorezko lankideak izendatzeko arautegia (1992ko uztailaren 1ekoa).

  1. – Lan zientifiko, tekniko edo artistikoak egiteko eta espezializazio-ikastaroak emateko izenpetuko diren kontratu edo hitzarmenei buruzko arautegia (1998ko maiatzaren 18koa).

  1. – Unibertsitateko ikasketa osagarrien arautegia (1996ko uztailaren 15ekoa).

  2. – Berezko tituluak lortzeko graduondoko ikasketei buruzko arautegia (1996ko martxoaren 7koa).

  3. – Akademi Gestiorako Arautegia.

  4. – Doktorego-programetara loturiko UPV / EHUko berezko titulu bat eratzeko erabakia (1994ko otsailaren 14koa).

  1. – UPV / EHUko sailen oinarrizko arautegia. Testu egokitua (1995eko urtarrilaren 18koa, 1997ko martxoaren 12an aldatua).

  2. – Hauteskunde-erregimen orokorra.

    Ale Gehigarri bereizian

    argitaratzen dira aipatutako arautegiak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.