Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, sailburu beraren 2022ko maiatzaren 18ko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez, lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko honako kidego hauetako irakasle funtzionarioen artean: Bigarren Mailako Irakaskuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak eta irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak eta irakasleak, Gorka Kamara Hierro, Miren Itziar Isusi Domínguez, José María Pereda Goicoechea eta Oier Garmendia Ezpondari destinoak esleitzeari dagokionez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 2872
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/10
  • Argitaratze-data: 2022/06/24

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena argitaratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko honako kidego hauetako irakasle funtzionarioen artean: Bigarren Mailako Irakaskuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak eta irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak eta irakasleak.

Nahiz eta parte-hartzaile horiei eskubide gehien zuten destinoak esleitu zitzaizkien 2022ko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez argitaratutako behin-behineko esleipenean, behin betiko esleipen horretan ez zitzaien destinorik esleitu.

Behin betiko esleipena aztertu ondoren, atzemandako akatsa zuzendu behar da, eta dagozkien destinoak esleitu, eskaeren eta puntuazioaren arabera.

Beraz, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduan jasotako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena aldatzea. Agindu horren bidez, lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko honako kidego hauetako irakasle funtzionarioen artean: Bigarren Mailako Irakaskuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak eta irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak eta irakasleak.

Gorka Kamara Hierrori behin betiko destinoa esleitu zaio Markinako BHIn, Matematika espezialitatean eta 2. hizkuntza-eskakizunean.

Miren Itziar Isusi Domínguezi behin betiko destinoa esleitu zaio Juan Orobiogotia BHIn, Matematika espezialitatean eta 2. hizkuntza-eskakizunean.

José María Pereda Goicoecheari behin betiko destinoa esleitzen zaio Karmengo Ama-Virgen del Carmen BHIn, Gorputz Hezkuntzako espezialitatean eta 2. hizkuntza-eskakizunean.

Oier Garmendia Ezpondari behin betiko destinoa esleitzen zaio Arantzazuko Ama BHIn, Gorputz Hezkuntzako espezialitatean eta 2. hizkuntza-eskakizunean.

Bigarrena. Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, www.hezigunea.euskadi.eus web-orrian ikusgai jartzeko agintzea.

Hirugarrena. Gorka Kamara Hierro, Miren Itziar Isusi Domínguez, José María Pereda Goicoechea eta Oier Garmendia Ezpondaren izendapenek 2022ko irailaren 1etik aurrera izango dituzte ondorio ekonomiko eta administratiboak, eta jatorrizko ikastetxeetako kargu-uzteak 2022ko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.