Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, dirulaguntza-deialdia egiten zaie Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak irakasten dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei, 2022-2023 ikasturtean irakasleak prestatzeko jarduerak egin ditzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 2730
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/24
  • Argitaratze-data: 2022/06/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Hezkuntza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuak Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari esleitzen dizkion egitekoen artean dago Lanbide-heziketako irakasleentzako etengabeko prestakuntza-planak diseinatu eta aplikatzea, eta kontuan hartuko dira eguneratzea eta espezializatzea ere.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 31. artikuluan ezartzen denez, lanbide-heziketan berrikuntza eta etengabeko hobekuntza sustatzeko, beharrezkoa izango da irakasleek prestakuntza jasotzea ikasgelan ikaskuntza-metodologia aktibo berriak ikasteko eta garatzeko, bai eta berariazko eduki profesionaletan ere, irakasle horiek ingurune konplexuetan dituzten gaitasunak hobetzera bideratuta. Aurreko paragrafoan ezarritako ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen sailak irakasleak prestatzeko programak ezarriko ditu, eta lehentasuna emango dio aurreko paragrafoan zehaztutako arloetara bideratutako prestakuntzari, bai eta teknologikoki oso aurreratuta dauden inguruneei erantzun ahal izateko ekintzak sustatzeari ere.

Lanbide Heziketako irakasleen etengabeko prestakuntza planek, alde batetik, prestakuntza-proposamenak aurkeztu behar dituzte non Lanbide Heziketak funtzionamendu egokia izan dezan beharrezkoak diren irakasleen konpetentziak bermatzen diren, eta, bestetik, nahikoa bide ireki behar ditu prestakuntza errazteko, irakasleek beraiek irakaskuntzan jardunez sentitu eta formulatutako eskabideen arabera. Ikastetxeko Irakasleen Prestakuntza Planak irakasleen prestakuntza-beharrak izan behar ditu abiapuntu, kontuan hartuta ikastetxearen plan estrategikoaren lehentasunezko helburuak eta jarduerak, prestakuntza-eskaintza eta eskaintza horren xede diren pertsonen ezaugarriak. Behar horiek detektatzeak, sistematizatuak eta irakasleen parte-hartzearekin gauzatuak, Lanbide Heziketako Irakasleen Prestakuntza Planean landu beharreko prestakuntza-ekintzak zein diren erakusten du. Ekintza horiek lehenetsi eta programatu behar dira, ikastetxearen helburuen eta antolamenduaren arabera. Lehentasun eta programazio horretatik ondorioztatuko da irakasleen prestakuntza-ekintzen urteko plangintza, eta, beraz, dirulaguntza-deialdi honetan zuzkidura ekonomikoa eskatzen zaien prestakuntza-ekintzek ikastetxeak 2022-2023 ikasturterako egiten duen urteko plangintzaren barruan egon behar dute.

Lanbide Heziketako V. Euskal Planak sistemaren misio gisa ezartzen du giza garapen iraunkorrerantz aurrera egitea, giza talentua sustatuz, produkzio-ingurune berri batetik eratorritako erronkei aurre egiteko gaitasunak eta kualifikazioak txertatuz, eta Lanbide Heziketaren finkapena bermatuz, laugarren industria-iraultzan, digitalizazioan, konektibitatean, garapen jasangarrian, ezagutzaren kudeaketan eta 4.0 balioetan oinarrituta, arrakastaz erantzuteko gure herriaren lan-, ekonomia-, zientzia- eta kultura-eraldaketei.

Egoera horrek eskatzen du lanbide-heziketako ikastetxeak osatzen dituzten pertsonen gaikuntza prestakuntza aurreratu, moderno, disruptibo, zehatz eta pertsonalizatuaren bidez gauzatu behar dela, haien gaitasun teknikoak eta trebetasun pedagogikoak maila zorrotzenetan mantenduko direla bermatzeko, eta 4.0 industriaren eta garapen berrien munduan sortzen diren premietarako erantzun azkar eta malguak garatzeko gai izateko ezinbesteko zereginarekin.

Esparru horretan, 2022-2023 ikasturtean, emango zaie lehentasuna digitalizazio eta jasangarritasun arloekin zerikusia duten jarduerei. Era berean, prestakuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan elkarlaneko metodologia aktiboak aplikatzeko prestakuntza bultzatuko da, baita Steam kultura ere, eta prozesu horietan teknologia aurreratuak erabiltzea, eta edozein espezialitatetako irakasleen artean ekintzailetzaren kultura, sortzeko gaitasuna, berrikuntza eta pentsaera konstruktiboa indartzen duten neurriak. Baita ere bultzatuko dira irakaskuntzan genero-ikuspegia sartzeko jarduerak. Horrenbestez, eskabideen konkurrentzia baloratzerakoan Lanbide Heziketako irakasleek arlo horietan dituzten gaitasunak hobetzen laguntzeko jarduerak haztapen handiagoa izango dute.

Horregatik guztiagatik, hau

Agindu honen xedea da Lanbide Heziketako erdiko edo goiko mailako prestakuntza-zikloak ematen dituzten irakasleak 2022-2023 ikasturtean itunpeko ikastetxe pribatuetan prestatzeko jarduerak egiteko dirulaguntzak lehiaketa bidez ematea arautzea.

  1. Ikastetxe bakoitzeko Lanbide Heziketako irakasleak prestatzeko planak finkatzen dituen beharren araberakoak izango dira deialdi honen barruko prestakuntza-jarduerak eta ikastetxeak lehentasunezkotzat jotako helburu eta jarduerei lotuta egongo dira.

  2. Ikastetxe bakoitzeko Zuzendaritza arduratuko da aukeratzeaz Lanbide Heziketako irakasleak prestatzeko planaren barruko zer jarduera aurkeztuko dituen ikastetxeak deialdi honen bitartez finantzatzeko.

  1. Ikastetxe bakoitzeko Lanbide Heziketako irakasleen lana hobetzen eta horiek alde profesionaletik garatzen lagunduko dute prestakuntza-jarduerek, eta ikastetxe bakoitzak 2022-2023 ikasturtean eskaintzen duen prestakuntzarekin lotuta egongo dira.

  2. Prestakuntza-jardueretan parte hartzen dutenak irakasle izango dira diruz lagundutako ikastetxean. Era berean, baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikastetxeek prestakuntza-jarduera komunak (ikastetxe-artekoak) egin ahal izango dituzte:

    1. Lurralde Historiko bereko ikastetxeak izatea.

    2. Lanbide-arlo bereko prestakuntza-zikloak ematen duten ikastetxeak izatea.

    3. Ikastetxeek proposatutako prestakuntza-jarduerak zeharkakoak izatea.

  3. Eskabidearen ikastetxe titularra izango da prestakuntza-jarduera horiek gauzatzeaz eta justifikatzeaz arduratuko den bakarra.

  4. Prestakuntza-jardueretan, arau orokor gisa, gutxienez 8 irakaslek parte hartu behar dute. Ikastetxe batean kopuru horretara iristen ez badira, ikastetxe-arteko jarduera moduan aurkeztu beharko da.

    Jarduera gehienez ere lurraldeko bi ikastetxetan ezarrita dagoen prestakuntza-ziklo bati badagokio, orduan soilik aukeratu ahal izango dira gutxienez 4 irakasleko jarduerak.

  5. Prestakuntza-jarduera bakoitza gutxienez 10 ordukoa izango da, eta gehienez 35ekoa. Prestakuntza-ordu horiek eta era sinkrono nahiz asinkronoan egin ahal izango dira:

    Ordu sinkronoetan, prestakuntza emaileak eta parte-hartzaileek une berean egiten dute lan, eta formakuntza aurrez aurre nahiz online egin daiteke. Azken batean, irakasle eta ikasleek denbora errealean eta bi norabideetan elkarreragiten dute, eta materiala nahiz dokumentazioa partekatzeko aukera dute.

    Ordu asinkronoetan, aldiz, formakuntza ematen duenaren eta formakuntza jasotzen duenaren arteko elkarreragina espazio eta une ezberdinetan gertatzen da.

  6. Nahitaezkoa da prestakuntza-jarduerek dirulaguntzarik jaso ez izana deialdiaren aurreko ondo-ondoko bi ikasturteetan, ikastetxe berean eta titulu berarekin edo eduki berekin. Ez da uler-tuko titulu bera dutenik urte anitzeko (gehienez ere hiru urteko) prestakuntza-jarduera bateko mailek, ondo-ondoko zenbait ikasturtetan egiten badira.

    Xedapen hau ez zaie aplikatuko dirulaguntza jaso duten baina gerora uko egin dieten ikastetxeei.

  7. Ikastetxearen antolaketa-autonomiaren esparruan, irakasleen prestakuntza-jarduerak parte hartzen duten irakasleen eskola-ordutegiari eragiten ez dion ordutegian antolatuko dira.

Zentro bakoitzean diruz lagundu beharreko jarduerak gehienez ere zehaztuko dira zentro horrek ematen dituen heziketa-zikloen arabera, atal hauen arabera:

11 heziketa-ziklo baino gutxiago 8 prestakuntza-jarduera.

  1. 15 heziketa-ziklo 10 prestakuntza-jarduera.

  1. 20 heziketa-ziklo 12 prestakuntza-jarduera.

    20 heziketa-ziklo baino gehiago 14 prestakuntza-jarduera.

    Ikastetxe bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du.

    Kalkulu horretan ez dira kontuan hartuko ikastetxeen arteko jarduerak.

    Jarduera bererako bi talde osatzen direnean, bi prestakuntza-jardueratzat hartuko dira.

Ikastetxeko irakasleei prestakuntza-jardueren irakaskuntza kasuan kasuko gaian adituak diren zentrotik kanpoko pertsonek egingo dute. Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, onuradunak diruz lagundutako jardueraren zenbateko osoa arte azpikontratatu ahal izango du.

  1. Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira EAEn Lanbide Heziketako erdi- edo goi-mailako prestakuntza-zikloak emateko baimen ofiziala duten itunpeko ikastetxe pribatu guztiak. Ikastetxe horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatutakoa bete behar dute.

  2. Ikastetxe onuradunek egunean egon beharko dute zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin dituztenak betetzeari dagokionez. Era bereran, dirulaguntzen itzulketagatik eratorritako betebeharrak ordainduta eduki beharko dituzte. Baldintza horiek eskatzen dira bai onuradun izateko, bai emandako dirulaguntza likidatu arte onuradun izaten jarraitzeko, eta ordainketak egiten direnean egiaztatuko da betetzen direla.

    Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izateari buruzko betebeharra organo kudeatzaileak behar beste aldiz egiaztatuko du; horretarako, ez du erakunde eskatzaileen baimenik behar izango, betiere 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena).

    Nolanahi ere, erakunde eskatzaileek espresuki ukatu dezakete baimen hori, eta, hala eginez gero, ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako eran; errege-dekretu horren bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen da.

  3. Erakunde eskatzaileek eskakizun hauek bete beharko dituzte deialdian parte hartzeko:

    Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko zehapenik ez izatea.

    Sexu-diskriminazioagatik jasotako administrazio- edo zigor-arloko desgaikuntzarik ere ez izatea (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrena).

    Nahitaezkoa izanez gero, indarrean dagoen berdintasun-plan bat izatea eta/edo sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana egiaztatzea, indarrean dagoen legeriak ezarritakoaren arabera.

    Diruz lagundu beharreko jarduerak ez du bereizkeriarik eragingo sexuagatik.

  4. Aurreko apartatuan adierazitako eskakizunez gain, erakundeak, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, honako hau egiaztatuko du:

    Ez dela laguntzarik jasotzen ari administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik, xede eta helburu bererako.

    Ezagutzen dituela Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko baimena duten ikastetxeentzako prestakuntza-jardueretarako deialdiaren baldintzak.

    Dirulaguntza emateko exijitu eta kontuan hartutako baldintzetako batzuei eragiten dien edozein zirkunstantzia aldatuz gero, bere gain hartzen duela aldaketa hori Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari jakinarazteko konpromisoa; baita, edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk helburu berbererako dirulaguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman badituzte, hori jakinaraztekoa ere.

    Konpromisoa hartzen du prozesu hau arautzen duen aginduko 20. artikuluko 6. Betebeharrean zehaztutako asistentzia-kontrol dokumentuak ikastetxean 5 urtez gordetzeko. Eta baita dokumentu horiek Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzaren edo dokumentu horiek eska ditzaketen beste erakundeen esku jartzeko konpromisoa hartzen du, deialdiaren 20. artikuluko 7. Betebeharrak arautzen duenari jarraikiz.

    Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ditu.

    Ez dago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluan ezarritako ezein egoeratan.

    Indarrean dauden arauetan ezarritako betekizunak betetzen ditu.

    Eskabide honetan eta honi gehitutako dokumentuetan adierazitako datu guztiak egiazkoak dira.

640,00 euro baliatuko dira agindu honen xede diren jarduerak diruz laguntzeko.

  1. Soil-soilik gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

    Ikastetxe eskatzailekoak izan gabe prestakuntzan aditu diren pertsonak edo erakundeak kontratatzearen ondoriozkoak.

    Ezinbesteko materialak erostea eta prestakuntza-jardueren garapenetik zuzenean eratorritakoak.

  2. Ezingo dira diruz lagundu aurreko zenbakian sartuta ez dauden gastuak; zehazki, honako hauek:

    Ekipamenduen inbertsioa edo amortizazioa.

    Inplikatutako langileen lekualdaketak.

    Ikastetxearen funtzionamendu-gastu arrunta.

    Lokalen kudeaketa- edo alokairu-gastuak.

    Gauzatzearen ondoriozkoak diren beste batzuk: matrikulak ordaintzea, prestakuntzan aditu direnen egonaldiak.

  3. Emandako dirulaguntza ezin izango da 110,00 euro baino gehiago izan prestakuntza-ordu bakoitzeko.

Agindu honetan araututako dirulaguntzak ematea bateraezina izango da erakunde publiko edo pribatuen beste edozein dirulaguntzarekin, baldin eta xede bera badute; zehazki, hobekuntza-planei, curriculumari eta oinarrizko gaitasunen garapenari zuzenean lotutako prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza-berriztapenerako proiektuak aurkezteko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak kudeatutako deialdiaren bidez diruz lagundutako jarduerak ezingo dira diruz lagundu.

  1. Erakunde interesdunek baliabide elektronikoak erabiliko dituzte eskabideak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak egiteko.

    Honako egoitza elektroniko honetan zehazten da nola izapidetu eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0052010

    Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio- eta sinadura elektronikoko bideak helbide honetan eskura daitezke:

    https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

    Eskabidearen ondorengo izapideak helbide honen bidez egingo dira:

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Ordezkari baten bitartez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez:

    https://www.euskadi.eus/ordezkariak

    Erakunde eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta agiriak. Aukeratutako hizkuntza bera erabiliko da prozedura osoan.

  2. Ikastetxe eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

    1. A Formularioa: Eskabidea. Bertan agertuko da jardueren zerrenda, lehentasun-ordenan eginda, eta formakuntza-ikastaroen oinarrizko informazioa jasoko du.

    2. Ikastetxearen Prestakuntza Plana.

    3. A1 eranskina: «Prestakuntza-jardueraren fitxa» eranskin normalizatua, proposatutako jarduera bakoitzeko.

    4. A2 eranskina: Ikastetxearen Prestakuntza Planarekin batera, A2 eranskin hau ere entregatuko da, balorazio-irizpideen arabera puntuatu ahal izateko.

    5. A3 eranskina: «Klaustroaren akta» eranskina; bertan, berariaz jasoko da klaustroak prestakuntza-jardueren berri baduela, eta bere gain hartzen dituela jarduera horiek parte hartzaileengan izan ditzakeen ondorio pertsonalak eta ikastetxearen barne-antolamenduan izan ditzakeenak. Ikastetxe-arteko prestakuntzaren kasuan, ikastetxe bakoitzak eranskin bana aurkeztu beharko du.

    6. A4 eranskina: Ikastetxe-arteko prestakuntza-jardueren kasuan, «Ordezkaritza ematea» eranskina.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Dirulaguntzak lortzeko eskabideak oso-osorik betetzen ez badira, edo eskabidearekin batera aurreko artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkezten ez bada, eskatzaileari eskatuko zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko, edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta, gainera, esango zaio aurrekoa egin ezean, eskabideari uko egiten diola ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren araberakoa izan beharko duen ebazpena eman ondoren.

Hezkuntza Sailaren Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza izango da agindu honetan araututako laguntzen organo kudeatzailea.

Jardueren balorazioa, 15. artikuluan xedatutako irizpideen arabera, honako hauek kide izango dituen batzorde batek egingo du:

  1. Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria, Rikardo Lamadrid Intxaurraga, lehendakaria izango da.

  2. Lurralde-ordezkaritza bakoitzeko teknikari bat:

    Araba: Mikel Imaz Gorrotxategi.

    Bizkaia: Mikel Etxebarria Grande.

    Gipuzkoa: Edurne Ozaeta Usarralde.

  3. Miriam Lasagabaster Herrarte, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanetan jardungo duena; hitza eta botoa izango ditu.

  1. Prestakuntza-jarduerak banan-banan baloratuko dira, deialdi honetako betebeharrak betetzen direla egiaztatu ondoren, eta irizpide hauek kontuan hartuta:

    1. Alderdi orokorrak (gehienez, 2 puntu).

      1. Justifikazioa eta helburuak: prestakuntza-jardueraren helburuak zehatz-mehatz justifikatzen badira, zentroaren prestakuntza-planaren arabera: 0,4 puntu.

      2. Helburuak: helburuak eskumenen garapen gisa zehaztuta badaude eta aurreko puntuan adierazitako helburuetarako egokiak badira: 0,3 puntu.

      3. Edukiak eta jarduerak: irakasteko eta ikasteko prozesuaren objektuak eta formak zehaztasunez eta jardueraren helburuekin koherentziaz zerrendatzen badira: 0,3 puntu.

      4. Prestakuntza-ekintzaren ebaluazioa:

      Ebaluazio-tresnak adierazten badira (lanak, kontrolak, inkestak...): 0,5 puntu.

      Ebaluazio-irizpideak azaltzen badira: 0,5 puntu.

    2. Ikastetxeko Irakasleak Prestatzeko Plana (gehienez, 3 puntu).

      Prestakuntza-planak irakasleen prestakuntza-beharrak jaso behar ditu epe ertainean, ikastetxearen helburuen arabera lehenetsiak, eta urteko plangintzan sartuta egon behar dute.

      1. Prestakuntza-planak bi urteko iraupena badu (2021-2023 edo 2022-2024): puntu 1.

      2. Ikastetxeko Irakasleen Prestakuntza Planak zehazten du zer tresna eta irizpide erabiliko diren Planak ikastetxean duen eragina eta gauzatzea ebaluatzeko, puntu 1.

      3. Prestakuntza-planak barne hartzen baditu, halaber, ikastetxeak hartu dituen behin-behineko irakasleentzako edo ordezko irakasleentzako prestakuntza-jarduerak, puntu 1.

    3. Lehentasunezko jarduerak (gehienez, 4 puntu):

      1. Prestakuntza eta ikaskuntza-prozesuetan teknologia aurreratuak erabiltzearekin zerikusia duten jarduerak. Jarduera horiek honako gai hauei buruzkoak izango dira: digitalizazioa (errealitate birtuala, errealitate areagotua, adimen artifiziala), konektibitatea, robotizazioa eta automatizazioa, zibersegurtasuna, datuen analisia eta jasangarritasuna (energia-efizientzia, ekonomia jasangarria, 4.0 osasuna, Biozientziak eta Bioteknologiak, etab.): 3 puntu.

      2. Lanbide-orientazioarekin zerikusia duten jarduerak: puntu 1.

      3. Prestakuntza eta ikaskuntzaren arloan elkarlanean aritzeko metodologia aktiboekin zerikusia duten jarduerak: puntu 1.

      4. Lanbide-heziketaren ikaskuntza-mailetan STEAM kulturarekin zerikusia duten jarduerak: puntu 1.

      5. Irakasleen artean sormena, berrikuntzarako gaitasuna eta pentsaera konstruktiborako gaitasuna indartzen duten jarduerak: puntu 1.

      6. Irakaskuntzan genero-ikuspegia sartzeko, gizon eta emakumeen berdintasuna sustatzeko eta/edo genero-indarkeria desagerrarazteko jarduerak: puntu 1.

    4. Honako egoera hauetakoren bat gertatuz gero (gehienez, 2 puntu):

      1. Ikastetxe-arteko prestakuntza-jarduerak: puntu 1.

      2. Ezarri berri den zikloa (zikloa ematen den lehen edo bigarren urtea): 0,5 puntu.

      3. Ziklo berezia (ez badago lurralde historiko bereko bi ikastetxe baino gehiagotan ezarria): 0,5 puntu.

    5. Euskaraz garatzekoak diren prestakuntza-jarduerak (2 puntu).

    6. Aurrekontua: aurkeztutako aurrekontuaren egokitasuna, orduko eta plazako kostu unitarioari dagokionez. Kostua zenbat eta handiagoa, puntuazioa txikiagoa (gehienez, 2 puntu).

  2. Prestakuntza-jarduerak baloratu ondoren, ordenatu egingo dira, 1. puntuko baremoaren arabera lortutako guztizko puntuazioa kontuan hartuta.

    Emandako puntuazioan berdinketa gertatzen bada, honako lehentasun hau emango da:

    Lehenik eta behin, artikulu honen 1.C) artikuluan puntuazio gehien duenari;

    Bigarrenik, euskaraz egingo diren jarduerei (1.E);

    Hirugarrenik, ikastetxe arteko jarduera denari (1.D).

  3. Puntuaziorik onena lortu duten prestakuntza-jarduerei soilik emango zaie dirulaguntza, deialdi honetara bideratutako aurrekontu-kredituak agortu arte.

  4. Gutxienez 6 puntu lortzen dituzten prestakuntza-jarduerek jaso ahal izango dituzte laguntzak.

  1. Lanbide Heziketako sailburuordeak ebatziko du deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ematea edo, hala badagokio, ukatzea edo ez onartzea, horren arrazoiak zehaztuta, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak egindako proposamena ikusita.

  2. Ebazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da.

    https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa

    Ebazpena argitaratzeko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Ebazpena argitaratzeaz gain, organo kudeatzaileak erakunde interesdunei jakinarazpen-abisuak bidaliko dizkie, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute izango, inola ere, egindako jakinarazpenaren balioa.

  3. Epea amaitu eta erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da.

  4. Prozeduraren ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari. Aurkezteko epea hilabetekoa da egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  1. Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: lehena, emandako laguntza osoaren % 36,06, laguntza onartu ondoren ordainduko da, 17.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Gainerako % 63,97a, berriz, justifikazioa 20. artikuluan adierazitako epean eta baldintzetan aurkeztu ondoren.

    Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin izango du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua. Halakorik gertatuz gero, gaindikin horren bateraezintasuna deklaratuko da, eta eman beharreko laguntza guztia murriztuko da, dagokion zenbatekoan.

  2. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du.

    Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da, helbide honetan:

    https://www.euskadi.eus/altaterceros

  1. Nolanahi ere, dirulaguntza ematea eragin zuten baldintzen aldaketatzat hartuko da prestakuntza-ekintzetara joango direnen azken kopurua ez bada iristen hasierako eskabidean adierazitako parte-hartzaileen % 60ra.

    Horrek ebazpena aldatzea ekarriko du, betiere 3.4 artikuluan ezarritako gutxieneko 8 parte-hartzaile mantentzen badira.

    Portzentaje hori aplikatzearen ondorioz zenbaki hamartarra ateratzen bada, beherantz biribilduta lortzen den zenbaki osoa hartuko da.

  2. Ikastaroa laburragoa bada dena delakoagatik, dirulaguntzaren zenbatekoa orduko eta plazako kostu proportzioan jaitsiko da. Betiere, ematen den ordu bakoitza 110 euroz hornituko da gehienez.

  3. Aurrekoa hala izanik ere, dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzeak, eta, hala egokituz gero, helburu bererako edozein diru-sarrera edo baliabide lortzeak, berekin ekarri ahal izango du ebazpena aldatzea, betiere haren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

  4. Ondorio horietarako, Lanbide Heziketako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du; ebazpen horretan, emandako dirulaguntzaren kopurua doitu egingo da, edo, hala egokituz gero, jasotako gehiegizko diru-kopurua itzultzeko aginduko da.

  1. Hauetakoren bat gertatuz gero, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu dela eta, hala egokituz gero, jasotako zenbatekoa gehi dagokion interesa Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola deklaratuko da, betetzea eragotzi duten eta Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzan behar bezala justifikatu diren ezinbesteko kasuetan izan ezik:

    1. Ikastetxe onuradunak aurkeztutako azken memoriatik ondorioztatzea jarduerak ez dituela lortu diruz lagundutako proiektuan proposatutako gutxieneko helburuak,14.1 artikuluan oinarrituta.

    2. Agindu honetan eta hura garatzen duten ebazpenetan xedatutako edozein betebehar edo baldintza ez betetzea.

    3. Ez betetzea Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuen konturako dirulaguntzen onuradunen betebehar oro. Betebehar horiek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasota daude.

    4. Aldi berean, erakunde publiko edo pribatuen beste edozein dirulaguntza jaso izana.

  2. Jasotako dirulaguntzaren itzulketa eta dagokion berandutza-korritua arau hauen arabera eskatuko da: Euskadiko Ogasun Orokorraren Printzipio Arautzaile Legearen 53. artikulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako testu bategina), abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. titulua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 42. artikulua.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun diren ikastetxeek, nolanahi ere, honako betebehar hauek dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, erakunde onuradunek, esleitzeko erabakia jakinarazi eta hurrengo hamabost egun naturaleko epean berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez badiote, onartutzat joko da.

  2. Diruz lagundutako prestakuntza-jarduerak sartzea ikastetxearen 2022-2023 ikasturterako urteko planean; jarduera horiek ere egongo dira ikastetxeak urte horretarako izango duen prestakuntza-planaren barruan.

  3. Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzen edozein aldaketa Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari jakinarazteko konpromisoa hartzea, eta, hala badagokio, helburu bererako beste edozein diru-sarrera edo baliabide eskuratzeak ebazpena aldatzea ekar dezake, betiere dirulaguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

  4. Idatziz erregistratzea kasuan kasuko saioaren aktan (D3 eranskina) irakasle-taldeen prestakuntza-jardueren emaitzak. Azken akta itxia izango da, eta gerora ezin izango zaio ezer aldatu, errakuntzak edo aipatu gabeak izan ezik; edonola ere, aldaketak ondo justifikatu beharko dira agiri bidez. Behin betiko akta bakar bat aurkeztuko da prestakuntza-jarduera bakoitzeko, eta artikulu honen 5. puntuko dokumentuetan oinarrituta egongo da.

    Azken aktak (D3 eranskina), A1 eranskineko parte-hartzaile guztiak hartuko ditu barne, dagokien partaidetza-ehunekoarekin .

  5. Formakuntza-saioetara bertaratutako pertsonen asistentzia kontrola honela egitea:

    1. Ordu sinkrono presentzialak: sinadura-kontrol orrien bidez (D4 eranskina).

    2. Ordu sinkrono ez-presentzialak (online): hiru froga mota hauek guztiak jasoko dira:

      1. Prestakuntza-saio bakoitzari dagokion pantaila-irudi bat, parte-hartzaileak bertaratu direla adierazten duena.

      2. Formakuntza ematen duenaren adierazpena (D6 eranskina). Bertan saio ez presentzialen planifikazioa agertuko da, eta formakuntza-saio bakoitzean parte-hartzaile bakoitzaren bertaratzea adieraziko da (bai ala ez).

      3. Erabilitako plataformak hala sortuko balitu, Pertsonak, datak eta konexio-denborak identifikatzen dituen plataformaren konexio-erregistroa.

    3. Ordu asinkronoak: formakuntza ematen duenak zinpeko adierazpena egingo du (D5 eranskina).

  6. Zentroan 5 urtez zaintzea eta mantentzea bertaratze-kontrola egiteko erabilitako dokumentu guztiak, eta Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzaren edo zuzendaritza horren bidez eska ditzaketen organoen esku jartzea.

  7. Prestakuntza-jarduera bakoitzeko, koordinatzaile bat izendatuko da. Koordinatzaile horrek kudeatuko du ikastaroa. Horrek, besteak beste, zeregin hauek dakartza:

    1. Asistentzia kontrolatzeko erabilitako erregistro guztiak, artikuluko honetan zehaztutakoak.

    2. Azken akta prestatzea (D3 eranskina).

    3. Era berean, amaierako ebaluazio-memoria egingo du (D2 eranskina). Txosten horretan, hasierako aurreikuspenaren gainean egindako aldaketa guztiak jasoko ditu.

  8. Emandako dirulaguntza justifikatzea 20. artikuluan jasotakoaren arabera.

  9. Dirulaguntza zertarako eman den, horretarako erabiltzea.

  10. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan xedatutako gainerako betebehar guztiak betetzea; zehazki, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, laguntzen xedea fiskalizatzeko dituzten funtzioetan jardunez, eskatzen duten edozein informazio ematea.

  11. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotzen diren betebeharrak betetzea.

  12. Diruz lagundutako proiektuen finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia egitea, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 18.4 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

  1. Ikastetxe onuradunek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako prestakuntza-jarduerak amaitu ahala eta, nolanahi ere, 2023ko uztailaren 15a baino lehen, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta, helbidea erabiliz:

    1. Diruz lagundutako jarduera guztien memoria ekonomikoa (D1 eranskina). Memoria ekonomiko horretan jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua jasoko da, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioarekin, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketa-data, aurrekontuarekiko izandako desbideratzeak eta diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera batzuen xehetasuna, zenbatekoa eta jatorria adierazita. A formularioan eskatutakoen artean onartutakoekin hertsiki bat ez datozen gastuak justifikatuko dira ebaluazioaren amaierako memorian (D2 eranskina), gastu horiek eragin dituzten arrazoiak eta prestakuntza-jarduera behar bezala garatzeko behar diren arrazoiak azalduta.

    2. Hartu-agirien, fakturen eta, legez onartuta egonda, emandako dirulaguntzari egotz dakiokeen beste edozein gastu-frogagiriren kopiak.

    3. Prestakuntza-jarduera bakoitzaren akta finala (D3 eranskina), behar bezala beteta eta zuzendariaren sinadurarekin.

    4. Amaierako ebaluazio-memoria: prestakuntza-jarduera bakoitzaren garapena eta hartan lortutako emaitzak jasoko ditu, kuantifikatuta eta aurreikusitako helburuekin alderatuta (D2 eranskina).

  2. Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzak, ausaz, onuradun guztien % 20 hautatuko du. Onuradun horiek, egiazkotasuna kontrolatzeko, onuradunaren eskura jarri beharko dituzte emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa estaltzen duten kontzeptuen jatorrizko gastuen egiaztagiriak eta/edo asistentzia-kontrola egiteko erabilitako dokumentu guztiak, 20. artikuluko seigarren betebeharrean adierazitakoak.

  1. Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzak diruz lagundutako jardueren jarraipena egingo du, haiek egiten direla bermatzeko Hezkuntza Ikuskaritzaren bidez.

  2. Baldin eta, ikasturtean zehar, gorabeheraren bat gertatzen bada diruz lagundutako prestakuntza-jardueren garapenean, dagokion Ikuskaritzako Lurralde Burutzak, komeni bada, egoki irizten dion txostena bidaliko dio Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari; hartara, Zuzendaritza horrek agindu hau betetzeko beharrezko diren neurriak hartuko ditu.

Kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzako Lanbide Heziketako lurralde-unitateak, ikastetxeek bidalitako amaierako memoria eta bere ustez eskatu behar duen beste edozein datu edo txosten oinarri hartuta, honako dokumentazio hau bidaliko dio ikasturtea amaitutakoan Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari.

Ikastetxeen zerrenda. Bertan, onartutako jardueretan aurreikusitako helburuak zenbateraino bete diren adieraziko da, eta, gutxieneko helburuak lortu ez badira, aipatu egingo da espresuki.

Prestakuntza-jarduera bakoitzean parte hartzen dutenen azken zerrenda. Hartan, pertsona bakoitzak guztira egindako ordu-kopurua adieraziko da, bai eta kopuru hori zer bertaratze-ehuneko den prestakuntza-jarduerako ordu guztiak kontuan hartuta. Gainera, prestakuntza-jarduera nork koordinatu duen adieraziko da.

  1. Irakasleek prestakuntza-jarduera bakoitzean izandako parte-hartzea, ontzat eman bada amaierako ebaluazio-memoriaren arabera, ofizioz erregistratuko da Hezkuntza Sailak irakasleen berritze- eta prestatze-jarduerez daukan datu-basean, betiere 22. artikuluan aipatutako parte-hartzaile zerrenda oinarri hartuta.

  2. Prestakuntza-ekintza gainditu dela erregistratuko da, irakasleen parte-hartzea egiaztatzeko, betiere bertaratzeak prestakuntza-ekintzaren orduen % 80 gainditu badu.

    Gainera, prestakuntza-ekintza horretan ordu asinkronoak badaude egiaztatu beharko da lan pertsonal hori behar bezala egin dela.

    Hori guztia 19. artikuluan aurreikusitako agirien bidez egiaztatuko da.

  3. Hezkuntza Sailak irakasleen berritze- eta prestatze-jarduerez daukan datu-basea kontsultatu ahal izango dute interesdunek, indarrean dagoen legediaren arabera, eta bertatik Berritu eta Prestatzeko Jardueren Ziurtagiria lortu ahal izango dute.

Datu pertsonalak tratatu eta «Dirulaguntzak entitate laguntzaileei eta lanbide heziketako ikastetxeei» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: dirulaguntzak tramitatzea eskatzaile edota interesdunen datuak jasoz. Entitate laguntzaileei dirulaguntzak.

Legitimazioa:

  1. Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

  2. 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzko Orokorra.

  3. 1/1997 Legegintza dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

    Hartzaileak:

  1. Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

  2. Ekonomia eta Ogasun Saila.

    Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

    Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean.

    Araudia:

  1. Datuak Babesteko Araudi Orokorra.

  2. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Agindu honetan araututako laguntzek ez dituzte betetzen EBren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritako baldintza guztiak, eta, beraz, ez dira estatuaren laguntza, eta ez da beharrezkoa Europako Batzordeari jakinaraztea.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Deialdi honetan aurreikusi ez den guztirako, aplikagarria izango da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta laguntza eta dirulaguntza publikoak erregulatzen dituen araudia.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

    Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean. Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari, bi hilabeteko epean. Bi epeok agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

    AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA

    Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 24a.

    Hezkuntzako sailburua,

    JOKIN BILDARRATZ SORRON.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik