Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez onesten baita Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketaren lantokien behin betiko esleipena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 106
  • Hurrenkera-zk.: 2404
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/19
  • Argitaratze-data: 2022/06/02

Testu legala

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko martxoaren 31ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen 2021-2022 lekualdatze-lehiaketaren lantokien behin betiko esleipena.

Ebazpen horren aurkako erreklamazioak aztertu dira, eta onartutako uko-egiteak sartu. Halaber, behin-behineko esleipen-prozeduraren ondoren, dagozkion aldaketak sartu dira behin betiko merezimenduen baremoan, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak baiestearen ondorioz. Aldaketak edo akatsak zuzendu dira lekualdatze-lehiaketan bete beharreko lanpostu hutsetan, lekualdatze-lehiaketa honetarako behin betiko proposamena aldatzearen arabera. Proposamena Sailaren webgunean argitaratu da.

Beraz, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 5eko Aginduaren bidez (2021eko azaroaren 12ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen. Bada, agindu horren hogeita zortzigarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Onestea Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen estatu-mailako lekualdatze-lehiaketaren lantokien behin betiko esleipena, honako zerrenda honetan agertzen den bezala:

Bigarrena. Agintzea aurreko eranskina erakusgai jartzeko www.hezigunea.euskadi.eus web-orrian, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera. Halaber, web-orri horretan bertan, erakusgai jarriko da uko-egiteen eta baietsitako, ezetsitako eta partez baietsitako erreklamazioen zerrenda alfabetikoa, arrazoia zehaztuta.

Hirugarrena. Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte 2022ko irailaren 1etik aurrera; eta jatorrizko ikastetxeetako kargu-uzteek, ordea, 2022ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioak izango dituzte.

Laugarrena. Indargabeturik geratuko dira lekualdatze-lehiaketaren deialdi honetan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez dituzten maisu-maistrei akats baten ondorioz esleitutako destinoak. Agindu honen eranskinean agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eskakizunak betetzen direnik.

Bosgarrena. Lehiaketaren ondorioz zerbitzu aktibora itzultzen diren maisu-maistrek 2022ko irailaren 1etik 5era bitartean aurkeztu beharko dute honako dokumentazio hau: lekualdatze-lehiaketaren deialdiari buruzko 2021eko azaroaren 5eko Aginduaren hogeita hamargarren oinarrian aipatua (2021eko azaroaren 12ko EHAA).

Seigarrena. Bosgarren oinarriak aipatutakoaren arabera itzuli diren pertsonek ziurtagiria aurkeztu beharko dute non ziurtatuko baita ez dutela epai irmo bidezko kondenarik jaso sexu-askatasunaren eta osotasunaren kontrako delituren batengatik (delitu horietan sartzen dira sexu-erasoa eta abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien trafikoa). Ziurtagiri hori Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emango du. Hala ere, ez dute aurkeztu beharko Hezkuntza Sailari espresuki baimena eman badiote aipatutako datua kontsultatzeko, elkarreragingarritasunaren sistema elektronikoen bitartez. Destinoen behin betiko esleipenaren agindu hau EHAAn argitaratu eta hamar egun naturaleko epea dago ziurtagiria aurkezteko.

Zazpigarrena. Agindu honetan lortutako plazei ezin zaie uko egin. Aitzitik, irakasle kidego batean baino gehiagotan parte hartu eta destino bat baino gehiago lortu badira, 2022-2023 ikasturtean jardun nahi den destinoa hautatu beharko da, hamar egun naturaleko epean, behin betiko destinoen esleipenaren agindua EHAAn argitaratzen denetik aurrera. Hala egin ezean, zerbitzu aktiboan egonda parte hartu den kidegoari dagokion lanpostua hartu beharko da jabetzan. Eskaerarik izan ez duten lanpostuak plaza hustzat joko dira, eta hezkuntza administrazioek erabakitako araudiari jarraituz beteko dira.

Zortzigarrena. Lekuz aldatzeko lehiaketa horretan parte hartu duten maisu-maistrek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.