Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko otsailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) EIPR «Aitzi» HEPR Haur Eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 871
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/08
  • Argitaratze-data: 2022/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; EAEko udalak

Testu legala

Barakaldoko (Bizkaia) EIPR «Aitzi» HEPR Haur Eskola pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloko 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2010 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakiak: 015771 eta 48018865.

Izen generikoa: Haur Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Aitzi».

Titularra: Estudio Aitziber Aguirre SL.

Helbidea: La Bondad, 3.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honelako edukierakoak:

Unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

3 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

2 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntza-deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik