Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko uztailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako eskola-garraioko banakako esleipenen deialdia egiten baita, ikasle horiek dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek esleituta itundutako ikastetxe publiko edo pribatuan eskolatuta badaude eta sailaren eskola-garraioa erabili ezin badute.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 163
  • Hurrenkera-zk.: 4465
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/28
  • Argitaratze-data: 2021/08/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntza Sailak ikasleak garraiatzeko zerbitzua antolatzen du ikasturte oro, hezkuntzaren zerbitzu osagarri modura. Zerbitzu horrek zenbait ibilbideren kontratazioa hartzen du barnean; honako hauek hartzen dira kontuan ibilbide horiek zehazterakoan: ikasleen bizilekutik ikastetxera dagoen distantzia eta ikasle-kopurua. Hala ere, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialarekin lotutako hezkuntza-premia bereziak (aurrerantzean HPB) dituzten ikasle batzuek ezin dute eskola-garraioa erabili, ez behar duten ibilbideetarako, sailak ez duelako antolatu garraiorik, ez ibilbideak edota garraioa beren ezaugarrietara egokituta ez daudelako. Kasu horietan, egunero ikastetxera joateko ibilgailu partikularra edo garraio publikoa erabiltzen dute.

Eskola-garraiorako banakako dirulaguntzetarako deialdi honen helburua da ikastetxerako joan-etorrien kostua finantzatzea, ez dadin izan zailtasun gehigarri bat, ezta beste kostu bat ere, ikasle horiek ikastetxe publiko batean edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak esleitutako ikastetxe pribatu itunpeko batean eskolatuta badaude.

Agindu honen bidez araututako deialdia Hezkuntza Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago, zeina Hezkuntzako sailburuaren 2021eko martxoaren 23ko Aginduaren bidez onartu baitzen. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan dago argitaratuta, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/dirulaguntzen-plan-estrategikoa/web01-a2kulsus/eu/

Deialdi honetarako aurrekontuko diru-hornidura nahikoa dago, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021erako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Oro har, agindu hau honako arau hauetan xedatutakoaren arabera arautuko da:

69/2015 Dekretua, maiatzaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari buruzkoa, hezkuntza-eskumena duen sailak finantzatua, azaroaren 26ko 186/2019 Dekretuak aldatzen duena.

38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.

1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra arautzen duena.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

Horregatik guztiagatik,

Agindu honen xedea da eskola-garraiorako banakako dirulaguntzen deialdia egitea desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duten ikasleentzat, baldin eta 2021-2022ko ikasturtean ikastetxe publikoetan edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak esleitutako publiko zein itunpeko ikastetxeetan matrikulatuta badaude eta ezin badute Hezkuntza Sailak antolatutako eskola-garraioa erabili.

Laguntza horiek kudeatzeko organo eskuduna Hezkuntza Saileko Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria da.

  1. Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 3.773.000 euro bideratuko dira.

    1. paragrafoan adierazitako zenbatekoa handitu ahal izango da, laguntzak jasotzeko eskubidea duten eskabideen zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza Sailak konprometitu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Halakorik gertatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpen bidez jakinaraziko da.

  1. Deialdi honetara aurkez daitezke 2021-2022ko ikasturtean 69/2015 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako baldintza hauek betetzen dituzten ikasleek:

    1. Etxebizitzaren arabera edo ibilbidearen arabera dagokion ikastetxean matrikulatuta egotea, edo Hezkuntza Administrazioak esleitutako ikastetxean.

    2. Ez izatea 21 urte beteta 2021eko abenduaren 31n.

      Eta, gainera, honako hauek bete beharko ditu:

    3. Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzak HPBak dituen ikaslea dela aintzatesten du.

    4. Ezin du joan-etorrietan erabili Hezkuntza Sailak antolatutako eskola-garraioa, eta ezin da ikastetxera joan doako garraio bidez edo aipatutako sailaz bestelako erakunde publiko edo pribatuek guztiz diruz lagundutako garraio bidez.

    5. Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorial bat izatea, eta Desgaitasun Ziurtagiria, lurralde-erakunde eskudunak egina, eta bertan adierazita egotea desgaitasun mota eta gradua, eta hala behar bada mugikortasun urri iraunkorra duela.

    6. Ikastetxea bere bizilekutik 2 kilometro edo gehiagora egotea, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, desgaitasun ez-motorra badute, eskolatuta dagoen hezkuntza-etapa edozein dela ere, eta 500 metrotik gorako distantziara mugikortasun urri iraunkorra duten ikasleen kasuan. Distantzia neurtzeko, ikaslearen etxetik ikastetxera oinez egindako ibilbide laburrena hartuko da erreferentziatzat.

    7. Deialdi honen onuradun izateko eta emandako dirulaguntza ordaindu arte onuradun izaten jarraitzeko interesa duen pertsonak egunean egon beharko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari dagokionez, bai eta indarreko xedapenek ezarritako dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketari dagokionez ere, erregelamenduz zehazten den moduan. Dirulaguntzaren eskaera aurkeztearekin batera, eskatzaileak baimena ematen dio organo emaileari betetze hori zuzenean egiaztatzeko. Baimena ukatuz gero, eskatzaileak dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu. Dirulaguntzaren izaera kontuan hartuta, dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean egiaztatuko da betetzen dela.

  2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako egoeraren batean daudenek ezin izango dituzte deialdi honetako laguntzak eskuratu.

  3. Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik duten pertsonek, ezta horretarako legezko debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

  4. Eskatzaileek onuradun izateko debekuren bat ez daukatela justifikatu ordez erantzukizunpeko adierazpenak aurkez ditzakete.

Ikasleek jasotzen dituzten 2021-2022ko ikasturterako banakako dirulaguntzek garraioaren kostu osoa estali ahal izango dute.

Dirulaguntzaren zenbatekoa ezartzeko erreferentziatzat hartuko den kostua honako arau hauei jarraikiz kalkulatuko da:

  1. Etxebizitzaren eta ikastetxearen arteko desplazamendurako zerbitzu publikoa (autobusa, trena, tranbia, metroa) erabiltzen bada, ematen den esleipenaren zenbatekoa garraio ekonomikoenari dagokion kostua izango da, kontuan hartuko dira eguneko bi bidaia, salbu eta ez badago jangelako zerbitzurik edo erabiltzen ez bada; kasu horretan, eguneko, gehienez, lau bidaia zenbatuko dira.

  2. Bidaia taxiz egiten bada, esleitu beharreko zenbatekoa bat etorriko da eskatzaileari taxilariek emandako hiru aurrekontuetatik merkeenarekin.

  3. Taxian edo autobusean egindako joan-etorria ikastetxeak antolatzen duenean, esleipen honen zenbatekoa izango da, gehienez ere, zerbitzuaren benetako kostua zati erabiltzen duten ikasleen kopurua. Esleipen hori ikastetxeak zerbitzu-emaile desberdinei eskatutako hiru aurrekontutik merkeenari emango zaio.

  4. Etxebizitzaren eta ikastetxearen arteko joan-etorrietarako ibilgailu partikularra erabiltzen bada, kostua honela kalkulatuko da: etxebizitzaren eta ikastetxearen artean eta autoz egindako ibilbide laburrenaren kilometro kopurua bider 0,29 euro; bider eguneroko bidaia kopurua (gehienez ere lau bidaia egunean, salbu eta ikasleak ikastetxeko jantokia erabili ahal badu; kasu horretan, eguneko bi bidaia zenbatuko dira), eta bider eskola-egun kopurua.

    Ibilbidearen kilometroak x 0,29 euro x bidaia-kopurua (2 edo 4) x ikastaroaren eskola-egunak.

    Distantziak neurtzeko, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturak (geoEuskadi) eskura dituen informazio eta baliabide geografikoak aztertuko dira.

  5. Dagokion Berritzeguneko HPBko aholkularitzaren iritziz ikasleak autobusez, trenez, tranbiaz edo metroz bidaiatzen laguntza behar badu, laguntzailearen txartelaren kostua eskabidean sartu ahal izango da. Laguntzailearen bi bidaia zenbatuko dira eguneko, betiere benetan egiten badira, jantokira ezin joateagatik ikasleek egunero lau ibilbide egin behar dituztenean izan ezik.

Deialdi honen babesean ematen diren dirulaguntzak bateragarriak dira edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu bererako ematen dituen beste dirulaguntza batzuekin. Hala ere, helburu bererako emandako edo lortutako beste dirulaguntza edo baliabide batzuekiko bateragarritasunak ez du inola ere ekarriko deialdi honen babesean finantzatutako garraioaren kostu osoa gainfinantzatzea. Metaketa horren ondorioz gainfinantzaketarik gertatuz gero, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariak, onuradunari entzun ondoren, oinarri hauen arabera emandako dirulaguntzaren zenbatekoa murrizteko ebazpena emango du, eta soberakina jasoz gero, onuraduna behartuta egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko diruzaintza orokorrera itzultzera.

Ebazpena aldatzea erabaki daiteke baldin eta laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, bestelako laguntzak edo dirulaguntzak pilatuta eskuratzen badira eta helburu bera duten bestelako diru-sarrera edo baliabideak jasotzen badira. Justifikatutako gastuaren zenbatekoa dirulaguntza emateko onartutako aurrekontua baino txikiagoa bada, dirulaguntza aldatzeko ebazpena emango da eta dagokion zenbatekoa kenduko zaio emandako dirulaguntzari, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 49.12 artikuluari jarraituz (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua).

  1. Ikasleak berak izenpetuko ditu eskabideak, adinez nagusia bada eta jarduteko gaitasun osoa badu, edo, bestela, haren legezko ordezkariak.

  2. Eskabideak aurkezteko ohiko epea hilabetekoa da, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Eskabideak modu hauetako batean aurkeztuko dira:

    1. Modu telematikoan, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0173109 web-orrian sartuz eta horretarako prestatutako aplikazio informatikoa erabiliz; horretarako, baliozko ziurtagiri digital batekin identifikatu beharko da aldez aurretik. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio-bideak eta sinadura elektronikoa eskuragarri daude helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

      Eskabidea bete ondoren, eskaneatuta erantsiko dira eskatutako dokumentuak, eta elektronikoki sinatuko da.

      Eskabidearen ondorengo izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «nire karpeta»ren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

      Elektronikoki, ordezkari baten bidez kudeatu ahal izango da; horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

    2. Modu presentzialean, ikasleak ikasketak egiten dituen ikastetxera bertaratuta eskatutako dokumentazioarekin. Kasu horretan, ikastetxeak sartuko ditu eskatutako datuak eta dokumentuak aplikazio informatikoan. Eskabidea bete ondoren, inprimatu, sinatu eta aplikazioan gehituko da. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein bulegotan ere egin daiteke. Eskabideak Zuzenean Zerbitzuan aurkezteko, hitzordua eskatu beharko da https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean helbidean, edo bestela, hitzordua eskatzeko edo baliogabetzeko telefono esklusiboaren bidez (945 01 90 00).

  4. Eskabidea eta horrekin batera aurkeztutako agiriak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, eskatzailearen aukeran. Era berean, prozeduran zehar, hark hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluek ezartzen duten bezala.

  5. Eskaera-inprimakian, eskatzaileak «telefono mugikorra» eta «posta elektronikoa» atalak beteko ditu. Hori betez gero, ulertzen da eskatzaileak baimena ematen dio Hezkuntza Sailari agindu honen 11.4 artikuluan aurreikusitakoez gain beste abisu batzuk emateko.

  6. Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartu direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak, eta, era berean, eskabidea aurkeztuta baimena ematen zaio ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariari ikaslearen ordezkari gisa jardun dezan garraiorako banakako dirulaguntzak esleitzeko izapidetze-prozeduran.

  7. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.1.bis artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, eskabidean erantzukizunpeko adierazpen bat jasotzen da.

  8. Eskaerarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:

    Desgaitasunaren indarreko ziurtagiria, lurralde-erakunde eskudunak emana, desgaitasun-mota eta -maila adierazita, eta, hala badagokio, mugikortasun urri iraunkorrekoa den. Aldez aurretik ikastetxean aurkeztu ez bada, erantsi egin beharko da.

    Joan-etorria taxiz egiten bada, hiru aurrekontu, honako hauek adierazita: eskola-egunen kopurua, eguneko bidaia-kopurua, bidaiako kilometro-kopurua eta kilometroko prezioa, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzen dituen 2019ko otsailaren 20ko Aginduarekin bat etorriz. Hirurak aurkeztea ezinezkoa bada, ezinezkoa dela justifikatu beharko da.

  9. Agindu honen eranskinak eskaeraren eta erantzukizunpeko adierazpenaren edukiak jasotzen ditu.

  1. Behin 7.2 artikuluan ezarritako ohiko epea amaituta, hilabeteko epea izango da laguntza-eskabideak aurkezteko, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, baldin eta ikasleak honako baldintza hauetako bat betetzen badu:

    1. Ikastetxeko matrikulazioa eskabide-epea bukatu ondoren egin da.

    2. Eskaera egiteko epea amaitu ondoren sortutako gorabeherak (istripua, gaixotasun larria, bizileku-aldaketa...), ohiko eskola-garraioa erabiltzea modu iraunkorrean eragozten dutenak.

  2. Banakako garraio-esleipen horien onuradunek emandako laguntza osagarri bat eskatu ahal izango dute, emandako zenbatekoaren eta zerbitzuaren azken kostuaren arteko aldeagatik, baldin eta gerora sortutako inguruabarrak gertatzen badira (garraio-mota aldatu beharra, laguntza izateko beharra...). Eskabidearekin batera, gerora sortutako inguruabarren egiaztagiria eta zerbitzu berriaren aurrekontua aurkeztu beharko dira.

  3. Ezohiko eskabideak aurkezteko prozedura ohiko eskaeren berbera izango da, 7. artikuluan adierazitakoa, hain zuzen, salbu eta ezohiko eskabideak aurkezteko hilabeteko epea, gerora sortutako inguruabarra gertatu eta hurrengo egunetik hasiko da kontatzen. Ez da onartuko, inola ere, 2022ko apirilaren 30etik aurrerako eskaerarik.

Dirulaguntzaren eskabideak osorik beteta iristen ez badira, edo 7. artikuluan aipatutako dokumentazioarekin batera aurkezten ez badira, eskatzaileari eskatuko zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo beharrezkoak diren agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legaren 21. artikuluan ezarritako moduan emango den ebazpen baten bitartez.

Zuzenketa telematikoki egin ahal izango da, eskatzaileak ziurtagiri elektronikoa badu. Halakorik ez bada, ikastetxera, Zuzenean Zerbitzura (hitzordua eskatu beharko da https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean helbidean, edo bestela, hitzordua eskatzeko edo baliogabetzeko telefono esklusiboaren bidez, 945 01 90 00) edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako erregistrora joan beharko du, eskatutako dokumentazioa aurkeztera, zuzenketa-inprimakiarekin beteta. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein bulegotan ere egin daiteke.

  1. Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako lurralde-teknikariek aztertuko dituzte eskabideak, deialdi honetako 4. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen dela egiaztatzeko. Horretarako, Berritzeguneak babes-zerbitzuetako hezkuntza-premia berezien aholkularitzei behar diren txostenak eskatu ahal izango dizkie, baita Saileko bestelako unitate teknikoei ere.

  2. Eskabideak aztertu ondoren, lurralde bakoitzak bere ebazpen-proposamena egingo du, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako lurralde-arduradunaren oniritziarekin.

  3. Zerbitzu zentralek lurralde-proposamenak aztertuko dituzte, eta ebazpen-proposamena Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariari bidaliko diote. Proposamen horretan, batetik, ikastetxe bakoitzean dirulaguntza emango zaien ikasleen zerrenda egongo da, emandako laguntzaren guztizko zenbatekoa adieraziz. Bestetik, dirulaguntza ukatu zaien ikasleen zerrenda egongo da, ikastetxeen arabera sailkatuak eta ukatzeko arrazoia adierazita.

  1. Zerbitzu zentralek proposatuta ebatziko du deialdia Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariak, sei hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko. Horretarako, eskatzaileak informazioa emango du itzulketa- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dagoen edo ez jakiteko, eta, hala bada, adierazi zeinetan.

  3. Deialdi honen ebazpena https://euskadi.eus web-orriaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, ikastetxe bakoitzeko eskatzaile guztiei emandako zenbatekoak adierazita.

  4. Aurrekoa eragotzi gabe, ikasle eskatzaileak matrikulatuta dauden ikastetxeetako zuzendariei bidalitako komunikazioaren bidez, laguntzen ebazpenaren berri emango da eta eskatzaile bakoitzari emandako zenbatekoa zehaztuko da, edo, hala badagokio, zergatik ukatu zaion adieraziko da.

  5. Organo kudeatzaileak interesdunei jakinarazpenen abisuak bidali ahal izango dizkie SMS edo posta elektronikoko mezuen bidez, eskaera-inprimakian jasotako telefono mugikorretara eta posta elektronikoko kontuetara. Abisu horiek ez dute, inola ere, jakinarazpen-ondoriorik izango.

  6. Lehenengo atalean aurreikusitako epe horretan jakinarazpenik eman ezean, eskabideak ezetsi egin direla ulertu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

  7. Ebazpenak ez du agortuko administrazio-bidea; eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Egin ahal izango da telematikoki edo aurrez aurre, administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein bulegotan ere egin daiteke.

Ordainketa bi zatitan egingo da, ikasleak ikasketak egiten dituen ikastetxearen bitartez, honako aurreikuspen hauen arabera:

Lehen ordainketa, zenbateko osoaren % 70, deialdiaren ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, tartean berariaz uko egin ez bazaio.

Bigarren ordainketa, gainerakoa, ikasturtea amaitzean egingo da, 13. artikuluan laguntzaren justifikazioari buruz ezarritakoaren arabera.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan jasotzen dituen betebeharrak gorabehera, agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Esleitutako dirulaguntza onartzea. Ildo horretan, onartzen dela ulertuko da, salbu eta erakunde onuradunak berariaz eta idatziz uko egiten badio ebazpena argitaratu eta hamar egun balioduneko epean.

  2. Dirulaguntza eman den xederako erabiltzea.

  3. Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzari jakinaraztea dirulaguntza emateko eskatutako betekizunei edo kostuei buruzko edozein gorabehera; batez ere, erakunde publiko edo pribaturen batek beste laguntzarik eman dien helburu bererako.

  4. Laguntzaren zenbatekoa justifikatzea. Ikasturtea amaitzean, eta 2022ko ekainaren 24a baino lehen, ikasle onuradunek laguntzaren zenbatekoa justifikatzen duten garraio-ordainagiriak (txartelak, taxien kontratazioaren fakturak, eskola-garraioaren ordainagiriak igortzea, ibilgailu partikularren kasuan erantzukizunpeko adierazpena, etab.) aurkeztu beharko dizkiote ikastetxeko zuzendariari. Ordainagiri horietan, ikaslea ikastetxera ez joateagatik lekualdaketa egin ez den egunei dagokien murrizketa jaso beharko da. Zentroa garraioa antolatzen duena bada, onuradunak ez ditu aurkeztu beharko arestian deskribatutako justifikazioak.

  5. Soberakina ikastetxeari itzultzea, kobratutako dirua egindako garraio-gastuak baino handiagoa bada.

  6. Lurralde Ordezkaritzei, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei buruz fiskalizazio-eginkizunak betetzean eskatzen duten informazioa ematea.

Ikastetxeek laguntzak izapidetzeko egin behar dituzten lanei dagokienez, betebehar horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 52. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren hirugarren tituluan aurreikusitakoaren arabera arautu eta gauzatu dira. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 12.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, itunpeko ikastetxe pribatuak, agindu honen ondorioetarako, erakunde laguntzailetzat hartuko dira, eta ikastetxe publikoei dagozkien betebehar berberak izango dituzte.

  1. Hala eskatzen duten familiei horretarako gaitutako aplikazio informatikoan eskabidea aurkezten laguntzea.

  2. Aurkeztutako eskabideen datuak egiaztatzea, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik 10 eguneko epean.

  3. Laguntzak eskatzen dituzten familiei Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariaren ebazpenaren edukiaren berri ematea.

  4. Jasotako funtsak onuradunei ematea, agindu honetan ezarritako irizpideen arabera.

  5. Ikasle bakoitzaren justifikazio-dokumentazioa eskaneatzea eta aplikazioari eranstea.

  6. Ikastetxean justifikazio-agiriak artxibatzea (txartelak, taxien kontratazioaren fakturak, eskola-garraioko ordainagiriak igortzea, ibilgailu partikularren kasuan erantzukizunpeko adierazpena, etab.), egon daitezkeen egiaztapenak egiteko.

  7. Ikastetxeetako zuzendariek ziurtatu beharko dute ikasleak ikastetxera joan direla, eta hori izango da onuradunek egindako gastua egiaztatzeko erabiliko den arrazoia.

  8. Emandako dirulaguntza gutxituko zaien ikasleen zerrenda aplikazioari gehitzea, onuradunari laguntza osorik edo zatia itzultzeko eskatzeko prozedura hasteko. 2022ko uztailaren 1a baino lehen egingo dute, eta aurkeztutako egiaztagiriak eta ikaslea bost eskola-egunetik gora joan ez izana edo, hala badagokio, ikastetxean baja hartu zuen eguna kontuan hartuta.

  9. Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusiari itzultzea, ikasle onuradunak, hala badagokio, ikastetxera joaten ez badira, baja eman zaien edo Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako itzulketa-arrazoiren bat duten ikasle onuradunei emandako esleipenen zenbatekoa.

  10. Dirulaguntza ematen duen erakundeak funts horien kudeaketari buruz egin ditzakeen egiaztapen-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dagozkienak ere.

Dirulaguntzen onuradunek, nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuen kargurako laguntza publikoak erabiltzeagatik ezartzen den zehapen-araubideari eutsi beharko diote, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikulua aplikatuz, honako kasu hauetan, berriz, eman eta jasotako zenbatekoa itzuli beharko dute, baita dirulaguntzen arloan aplikatzekoa den berandutze-interesa ere:

  1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluaren 1. zenbakian jasotako itzulketa-kausaren bat denean.

  2. Dirulaguntza erabiltzen ez denean eskatu eta eman zen helburu zehatzerako.

  3. Dirulaguntza eragin zuen jarduera burutzen ez denean.

  4. Justifikatzen ez denean dirulaguntza erabili dela eman ziren helburu zehatzetarako.

    Oro har, betetzen ez direnean azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluan ezarritako obligazioak (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA), agindu honetan ezarritakoak edo dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritakoak.

Dirulaguntza itzuli egingo da laguntza eman zen helburu zehatzerako erabiltzen ez bada, laguntza lortzeko eskatutako baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan jasotako gainerako kasuetan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua).

Itzulketarako, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluetan horretarako ezarritako prozedura beteko da dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira, hargatik eragotzi gabe erabil daitezkeen gainerako akzioak. Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

Organo kudeatzaileak ausazko laginketa-tekniken bidezko auditoretza egiteko eskubidea izango du. Horretarako, onuradunei eta ikastetxeei egoki iritzitako dokumentuak aurkezteko eskatu ahal izango die.

Zure datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako dirulaguntzak.

Arduraduna: Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Helburua: Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako dirulaguntzak.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak: Ekonomia eta Ogasun Saila.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:

www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/145100-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.(www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)