Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko abenduaren 19koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren uniforme orokorrei eta bereizgarriei buruzko Agindua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 5564
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/12/19
  • Argitaratze-data: 2016/12/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriak segurtasun arloan eskumena duen saileko titularra gaitzen du honako hauek guztiak zehazteko: Ertzaintzako funtzionarioen jantziak, esleitzen zaizkien arauzko armak eta haien uniformea osatzen duten bestelako ekipamendu eta gauzak, haien nortasuna egiaztatzeko bitartekoak eta kategoria bakoitzaren bereizgarriak, eta horien guztien erabilerarako arauak.

Hori guztia alde batera utzi gabe, halaber aurreikusten da Miñoi, Foral eta Mikelete Zerbitzuei atxikitako funtzionarioen uniformea osatzen duten jantzi, ekipamendu eta gauzen deskribapena, diseinua eta ezaugarri teknikoak dagokion diputatu nagusiak horretarako emandako aginduetara egokitu beharko direla beti.

Gaikuntza hori baliatuz, agindu hau eman zen: Agindua, 2012ko urriaren 31koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Ertzaintzaren uniforme orokorrei eta bereizgarriei buruzkoa (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2012ko azaroaren 16koa, 222. zk.).

Agindua eman zenetik (2012) hona haren aplikazioan hartutako esperientziak agerian uzten du komenigarria dela agindua partzialki aldatzea, haren zehaztapenetako batzuk eguneratze aldera. Zehazki, hau egingo da: batetik, Miñoi, Foral eta Mikelete Sekzioen bereizgarri berezien itxurak zein aldaketa izan ditzakeen argituko da, eta, bestetik, ahalbidetuko da txanoaren edo neguko txanoaren ordez gala-uniformearen ikurra daukan txapela erabiltzea laneko uniforme gisa, Segurtasuneko sailburuordeak zehaztuko dituen polizia-zerbitzu edo -jarduera zenbait egiterakoan.

Horregatik, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, hau

  1. Miñoi, Foral eta Mikeleteen Sekzioen kasuan, aurreko artikuluan adierazten diren bereizgarrien definizioak aldaketa hauek izango ditu:

    1. Bularreko ikurreko Ertzaintzaren ezkutu orokorrean ageri den erdiko ezkutua lurralde historiko bakoitzari dagokion ezkutuak ordeztuko du, lurraldeko foru-araudiaren arabera. Ertzaintza hitzaren ordez, hurrenez hurren, "Miñones", "Mikeletes" eta "Forales" edo "Miñoiak", "Mikeleteak" eta "Foralak" hitza jarriko da. Euskarazko eta/edo gaztelaniazko grafia eta bularreko ikur horren neurria lurralde historiko bakoitzeko organo eskudunek zehaztuko dituzte.

    2. Bularreko maila-ikurretan eta uniformearen sorbaldakoetan dagoen haritz-hostoa dagokion sekzioa identifikatzen duen beste sinbolo edo anagrama batek ordezka dezake, lurralde historiko bakoitzeko organo eskudunek zehazten dutenaren arabera.

  1. Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez, hau xedatu ahal izango da: sailburuordetza horretan berariaz definitzen diren polizia-zerbitzu edo -jarduera zenbait egiterakoan, txanoaren edo neguko txanoaren ordez gala-uniformearen ikurra daukan txapela erabiltzea, laneko uniforme gisa.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 19a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.