Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko urtarrilaren 7koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskolen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 79
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/01/07
- Argitaratze-data: 2014/01/10
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
«Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskolen espedienteak ikusi dira (agindu honen eranskin gisa agertzen dira).
Arloko erakunde eskudunek aipatutako espedienteei buruzko txostena egin dute.
Arau hauek ikusi dira: azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (azaroaren 19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion; abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua (abenduaren 31ko EHAA), 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituena; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko apirilaren 10eko Agindua (maiatzaren 19ko EHAA), azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoa garatzen duena; bai eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ere. Horiek horrela, hau
Indargabetu egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2013ko urtarrilaren 10eko Agindua, Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten Haurreskolak Partzuergoaren haur-eskolen zerrenda argitaratzeko dena.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 7a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskolen zerrenda.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez argitaratzen baita Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten Haurreskolak Partzuergoaren haur-eskolen zerrenda.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko urtarrilaren 7koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez argitaratzen baita Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-esko