Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 16koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena; honen bitartez, laguntza deialdia egiten da 2011ko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 113
  • Hurrenkera-zk.: 2645
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/16
  • Argitaratze-data: 2012/06/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren xedea landa turismoko establezimenduei zuzendutako diru-laguntzak ematea arautzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Jasangarriko Plana 2007-2013 delakoan nekazaritzakoak ez diren jardueretarantz anizteko jaso den neurriaren barruan. Horrela, nekazaritzako ustiapenaren jasangarritasuna sendotu nahi da, landa ekonomia anitzagoa bihurtuz.

Dekretu horretako 8. artikuluak ezartzen duenez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak emandako aginduaren bitartez, araututako laguntzen deialdia egingo da urtero, laguntza eskabideak aurkezteko epeak irekiko dira, finantzaziorako jarritako baliabide ekonomikoen zenbatekoei eta haien jatorriari publizitatea emango zaie, eta diruz lagun daitezkeen inbertsioak zein denbora-tartetan egin beharko diren finkatuko da.

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez kofinantzatutako Landa Garapeneko Programetako gastuak diruz laguntzeko irizpideak ezartzeko abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuak LGENFko gastuak diruz laguntzeko arauak ezartzen ditu, estatu osoan modu homogeneoan aplikatu ahal izateko, funts horiek modu ekitatiboan banatzen direla bermatze aldera.

Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak (2012ko martxoaren 9ko EHAA, 50. zk.) garatu egiten du herritarrek duten eskubidea administrazioekin baliabide elektronikoen bidez harremana izateko, zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateko eta baliabide elektronikoz prozedura administratiboak izapidetzeko, bai eta herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 6. artikuluan jasotako gainerako eskubideak ere.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.5 artikuluan ezarri legez, behin ekonomia ekitaldi bakoitzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jarrita, programetarako diru-laguntzak emateko arauak gaurkotu, berrikusi edo, hala badagokio, ezarriko dira, eta amaiera jakinik gabe arautu zirenen deialdia egin. Euskal Autonomia Erkidegoko 2012 ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legea onetsita, beharrezkoa da deialdi hori egitea.

Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Xedea

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuan araututako laguntzen deialdia egitea, 2012ko ekitaldirako.

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.

Azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak araututako laguntza deialdian, 2012ko ekitaldian, sartzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean jartzen den egunetik hasita.

Hirugarrena. Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

  1. Dekretu honetan xedatutako laguntzak eskatzeko eskabide-ereduak sailaren webgunean (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) daude eskuragarri, eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzan edo nekazaritzako eskualdeetako bulegoetan (NEBU) aurkeztuko dira; edonola ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. eta 38.9. artikuluetan finkatu diren bideetatik edozein ere erabili ahalko da.

  2. Eskabidearekin batera, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuko 9. artikuluan ezarritako dokumentazio guztia aurkeztu beharko da. Alde horretatik, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat, ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 6. artikuluan aitortutako eskubideak baliatu ahal izango ditu interesdunak, eta, halaber, oniritzia eman beharko du, izaera pertsonaleko datuak baldin badaude.

    Ez dira diruz lagunduko laguntza-eskabidea egin aurretik izandako gastuak, ezta ez-hasteko aktaren aurretik izandakoak ere, baldin eta akta hori eskabidea baino lehenagokoa bada, betiere Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez kofinantzatutako Landa Garapeneko Programetako gastuak diruz laguntzeko irizpideak ezartzeko abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuaren 3. artikuluko 16. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.

    Laugarrena. Baliabide ekonomikoak.

  1. 2012ko ekitaldiko laguntzak finantzatzera zuzendutako baliabide ekonomikoak 130.435 eurokoak dira, guztira.

    Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako aurrekontu kredituak 90.000 euroko kopurura iristen dira. Europako LGENF funtsari dagokionez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Jasangarriko Plana (GJP) 2007-2013 delakoaren babesean, dekretu horren xedea betetzeko jarri diren kredituen kopuru zehatza 40.435 eurokoa izango da.

  2. Eman beharreko laguntza guztien bolumenak ez ditu gaindituko baliabide horiek edo horiek eguneratzetik eratorritako kopurua, indarrean dagoen legeriari jarraikiz aurrekontu aldarazpenak onesten diren kasuan. Laguntzak emateko prozedura ebatzi baino lehen hazkunde hori gertatuko balitz, publizitatea emango litzaioke inguruabar horri. Horretarako, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzako titularrak ebazpena egingo luke.

    Bosgarrena. Proiektuak burutzeko epea.

    2012ko ekitaldian, diruz lagun daitezkeen jarduerak, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak aipatzen dituenak, burutzeko epea 2012ko abenduaren 31n amaituko da.

    Seigarrena. Justifikazioa, likidazioa eta ordainketa.

  1. Deialdi honen babesean ematen diren diru-laguntzen ordainketa aldi bakarrean egingo da, behin diruz lagunduko den inbertsio proiektua gauzatu dela egiaztatzen denean: Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzako teknikariek egiaztapen fisiko egokia egiten dutenean; hura helburutzat izandako xedeari egokitzen zaiola ikusten denean; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak emandako landa turismoko establezimendu jardueraren baimena eransten denean; eta egin den gastua frogatzen denean. Azken horretarako, fakturak eta egindako ordainketen agiriak aurkeztu beharko dira, agiri originalean edo fotokopia konpultsatuan. Ondore horietarako, kontuan hartu beharko azaroaren 11ko 184!2008 Dekretuaren 5.2 artikuluan eta abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoa, eta azpimarratu behar da 3. zenbakian jasotakoa, hau da, eskudirutan ordaindutakoa ezin da izan hiru mila euro baino gehiago hornitzaile bakoitzeko.

  2. Europako LGENF funtsaren arabera emandako laguntzen ordainketa erakunde ordaintzailearen bidez egingo da erakunde ordaintzaileko zuzendariak dagozkion ebazpenak eman ondoren, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan jasotakoa betez (dekretu honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailea osatu da).

Lehenengoa. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko hautazko errekurtsoa jarri ahalko dute interesdunek Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzerik dago Euskadiko Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, agindua aldizkari berean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 16a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.