Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 12koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoan, Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordea sortzeko dena».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 36
- Hurrenkera-zk.: 929
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/12
- Argitaratze-data: 2010/02/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Modu horretako hutsak atzeman dira 2010eko urtarrilaren 12ko Osasun eta Kontsumoko sailburuaren Aginduan, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoan, Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordea sortzeko denean (2010eko otsailaren 9ko EHAAren 26. zenbakian). Hona hemen zuzenketak:
Aginduaren xedapen gehigarrian, gaztelaniazko testuan, 651. orrialdean (3/3), honakoa dioenean:
D. Cosme Navega Pomposo.
Honakoa esan behar du:
D. Cosme Naveda Pomposo.