Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «AGINDUA, 2009ko uztailaren 27koa, Industria eta Berrikuntzako sailburuarena. Horren bitartez, presio-ekipoen Erregelamenduari (PEE/REP) buruzko arauak eman dira».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 5527
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/27
- Argitaratze-data: 2009/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu dira Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 27ko Aginduan (agindu horren bidez, presio-ekipoen Erregelamenduari (PEE/REP) buruzko arauak eman dira). Agindua 2009ko irailaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (175. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da jarraian.
Presio-ekipoen Erregelamenduari (PEE/REP) buruzko arauak ematen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 27ko Aginduaren Azken Xedapenetako Lehenengoaren bigarren puntuan, 4985 (8) orrialdean, ezbeharragatiko aseguru polizaren gutxieneko zenbatekoa agertzen den koadroetan, honela dio:
ENPRESA MOTA PERTSONALEKO GUTXIENEKO BEHARRAK GAITUTAKO TEKNIKARI TITULUDUNAREN BEHARRA EZBEHARRAGATIKO ASEGURU POLIZAREN GUTXIENEKO ZENBATEKOA (euro)
kategoriako presio-ekipoen instalatzailea (instalazio-proiekturik behar ez duten ekipoak soilik). Soldatzailea, titulazio homologatuarekin (*). Bai 600.000
kategoriako presio-ekipoen instalatzailea (edozein ekipo mota). Soldatzailea, titulazio homologatuarekin (*). Ez 300.000
Baina honela esan behar du:
ENPRESA MOTA PERTSONALEKO GUTXIENEKO BEHARRAK GAITUTAKO TEKNIKARI TITULUDUNAREN BEHARRA EZBEHARRAGATIKO ASEGURU POLIZAREN GUTXIENEKO ZENBATEKOA (euro)
kategoriako presio-ekipoen instalatzailea (instalazio-proiekturik behar ez duten ekipoak soilik). Soldatzailea, titulazio homologatuarekin (*). Bai 300.000
kategoriako presio-ekipoen instalatzailea (edozein ekipo mota). Soldatzailea, titulazio homologatuarekin (*). Ez 600.000