Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: Agindua, 2009ko otsailaren 27koa, Osasun sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Mikrobiologia Informazioko Sistemari aitorpena egitea arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 2051
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/27
- Argitaratze-data: 2009/04/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Euskal Autonomia Erkidegoko Mikrobiologia Informazioko Sistemari aitorpena egitea arautzen duen Osasun sailburuaren 2009ko otsailaren 27ko Agindua 2009ko martxoaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 59. zenbakian, eta bertan, lehen aipatutakoen moduko akatsak gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
ERANSKINEAN, «MIKROORGANISMOEN ZERRENDA» delakoan, 2009/1678 (6) orrialdean,
Honako hau dioen lekuan:
Tuberkulosoak: Mycobacterium tuberculosis, Mycobacterium africanum eta Mycobacterium Boris.
Honako hau esan behar du:
Tuberkulosoak: Mycobacterium tuberculosis, Mycobacterium africanum eta Mycobacterium bovis.