Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2003ko maiatzaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Droga mendetasunen Aholku Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamenduko arautegia aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 124
- Hurrenkera-zk.: 3738
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2003/05/12
- Argitaratze-data: 2003/06/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Gizarte Gaiak
Testu legala
Droga mendetasunaren arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeak 41. artikuluan ezartzen du Droga Mendetasunen Aholku Kontseiluak, droga mendetasunen aurkako borrokan inplikatutako gizarte-sektoreen partaidetzarako organo gorena den aldetik, besteak beste ondoko eginkizuna duela: bere antolamendu eta funtzionamenduko arautegia egitea.
2002ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, Aholku Batzordeak proposamen bat onartu du, Droga mendetasunen Aholku Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamenduko arautegia onesten duen 2001eko otsailaren 13ko Aginduaren 27. artikulua aldatzeko.
Droga mendetasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen egitura instituzionala uztailaren 27ko 302/1999 Dekretuaren bidez garatu da; dekretu horren 17. artikuluan xedatutakoaren arabera, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio Droga mendetasunen Aholku Kontseiluaren Antolamendu eta Funtzionamenduko Araudia onartzea.
Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak berregituratu zirenez, eta Sailen eskumenak bestela banatu zirenez, Droga mendetasunen Aholku Kontseilua egun ez dago Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari baizik.
Euskal Autonomia Erkidegoko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen Lehendakariaren uztailaren 7/2001 Dekretuaren 10bis artikuluak, irailaren 17ko 19/2001 Dekretuan emandako idazkerarekin bat datorrela, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari dagozkion eginkizun eta jardun-arloak jasotzen ditu. Dekretu hori oinarri hartuta, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eginkizun eta jardun-arloak ezartzen dituen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretua onartu zen.
Ondorioz, hauxe,
Ondokoa da oraingo idazkera:
¿ Batzorde tekniko espezializatuak, gutxienera, lau kidek eta, gehienera, hamabostek osatuko dituzte. Kontseiluaren Osoko Bilkurako kideak ez badira ere Droga Gaietako Zuzendaritzaren proposamenez Osoko Bilkurak izendatutako pertsonek parte hartu ahal izango dute batzorde teknikoetan.
¿ Batzorde bakoitzeko kideek, kideon artean, izendatuko dute eratuko den batzorde tekniko espezializatu bakoitzeko lehendakaria.
¿ Batzordekide bat arituko da batzorde tekniko espezializatuen idazkari, boz eta botoarekin.
¿ Batzordeetako kideek beren burua edo instituzio edo talde bat ordezkatu ahal izango dute.
¿ Lehendakaria, Idazkaria eta, batzordeetako kideak hiru urteko eperako izendatuko dira; izendapen hori beste hiru urtez luza daiteke, behin bakarrik. Salbuespen gisa, Osoko bilkurak hainbat luzapen jarraitu onar ditzake, ordezkatutako instituzio edo erakundeak hala eskatuta.
Jendaurrean jartzeko eta litezkeen interesatuek erabiltzeko, Agindu honen eranskinean agertzen da 27. artikuluaren idazkera berria eta 2001eko otsailaren 13ko Aginduaren testua uztartzearen ondoriozko testua.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 12a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
¿ Droga mendetasunen Aholku Kontseilua, batetik, droga mendetasunen kontrako borrokan ari diren sektore sozial guztiak parte hartzeko gorengo organoa da, eta, bestetik, droga mendetasunen arloko plan, arautegi eta lege egitasmoen gainean aholkuak emateko organoa da.
¿ Droga mendetasunen Aholku Kontseiluaren funtzionamenduari dagokionez, ondokoa hartu beharko da kontuan: uztailaren 27ko 302/1999 Dekretuan ¿droga mendetasunen alorreko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legean jasotako egitura instituzionala garatzen duena¿, eta Arautegi honetan xedatutakoa. Arau horiek erregulatzen ez dutenari dagokionez, honako hau aplikatu beharko da: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko II. tituluaren II. kapituluan aurreikusitakoa.
Droga mendetasunen Aholku Kontseiluaren egoitza droga mendetasunen gaineko eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako saileko bulegoetan egongo da, Gasteizen.
Bilerak Euskal Autonomia Erkidegoko beste edozein tokitan egin ahal izango dira, halaxe erabaki badu Kontseiluko lehendakariak, salbuespen gisa eta bidezko zioagatik.
Droga mendetasunen Aholku Kontseiluaren funtzioak ondokoak dira: droga mendetasunen alorreko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 41. 4 artikuluan eta uztailaren 27ko 302/1999 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak.
Droga mendetasunen Aholku Kontseiluaren antolakuntza eta funtzionamenduari dagokionez, ondokoa da osaketa:
Organo kolegiatuak:
Osoko Bilkura.
Batzorde Iraunkorra.
Batzorde tekniko espezializatuak.
Pertsona bakarreko organoak:
Lehendakaria.
Idazkaria.
Droga mendetasunen Aholku Kontseiluko batzordekideak uztailaren 27ko 302/1999 Dekretuaren 11. Artikuluan ezarritako prozeduraren arabera aukeratuko dira.
Hautatu eta gero, Kontseiluko lehendakariak izendatuko ditu.
¿ Aholku Kontseiluko batzordekideak hiru urterako izendatzen dira, epe hori beste hiru urtez luzatu daiteke.
¿ Jarraian aipatzen diren kasuetako bat gertatuz gero, Kontseiluko kideen agintaldia amaitu daiteke aurreko idatz-zatian aipatutako iraupenaldia iragan baino lehen. Hona hemen zein arrazoirengatik gerta daitekeen hori:
Aukeraketa egin zuen pertsonak edo erakundeak kargua baliogabetzeagatik.
Izendatutako kargua uzteagatik.
Karguari uko egiteagatik edo Kontseiluko lehendakariari dimisioa aurkezteagatik.
Heriotzagatik.
Epailearen ebazpen irmoz, kargu publikoak betetzeko gaitasungabeturik nahiz indargabeturik geratzeagatik.
¿ Kasu horietan, agintaldiaren gainontzeko zatian ordezkoak hartuko du bere lekua.
Organo kolegiatuetako kideekin batera, ordeztaileak hautatu eta izendatuko dira, eta kideok ez daudenean, euren funtzioak beteko dituzte.
Droga mendetasunen Aholku Kontseiluko kideek eskubide hauek dauzkate:
Beren organo kolegiatuen bileretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea, eta beren botoaren esanahia eta arrazoiak adierazteko eskubidea.
Beren organo kolegiatuetan aztertzen diren gaiei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea; beste organo kolegiatuetan aztertutako gaiei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea ere badaukate, delako informazioa berariaz eskatzen badute behintzat.
Beren organo kolegiatuen deialdi berezia egin dadin eskatzeko eskubidea.
Dela aztergai-zerrenda osatzeko, dela beren organo kolegiatuetan erabakiak hartzeko nahiz gai jakin bat aztertzeko, proposamenak eta iradokizunak egiteko eskubidea.
Kontseiluaren mandatuz egin beharreko guztietan haren ordezkari izateko eskubidea, lehendakariaren ordezkaritza-ahalmen orokorra kaltetu gabe.
Bilkuren deialdia eta aztergai-zerrenda organo bakoitzarentzat ezarritako aurrerapenaz ezagutzeko eskubidea, eta bilkura horietan aztertu beharreko gaiei buruzko dokumentuak eta informazioa ¿eta bai aurreko bilkurako akta¿ eskuratzeko eskubidea.
Eskeak eta galderak egiteko eskubidea.
Beren organo kolegiatuen bilkuretara joateagatik diru-ordaina jasotzeko eskubidea. Bilkura horietan parte hartzeko edo bertaratzeko egin beharreko joan-etorrietarako ere diru-ordaina jaso ahal izango da.
Herri-administrazioan duten karguaren edo lanpostuaren arabera organo kolegiatuko kide edo partaide direnentzat ez da bilkuretara joateagatik inolako diru-ordainik emango.
Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan dago ezarrita, oro har, bileretarako joan-etorriengatik eman beharreko diru-ordainak zein baldintzatan emango diren, bai eta gehienez zenbat diru emango den ere.
Droga mendetasunen Aholku Kontseiluko kideek eginbehar hauek dauzkate:
Beren organo kolegiatuen bileretara joatea.
Kideren bat bilkuretara bi aldiz segidan edo, tartekaturik, hiru aldiz joan gabe geratuz gero, kide hura izendatu zuenari haren kargu-uztea proposatzea komeni den aztertu beharko du derrigor Osoko Bilkurak, kideak bileretara joan ez izana justifikatzen ez badu behintzat.
Arautegi honetan ezarritakoa eta, Arautegi hau garatzeko, kasuan kasu onar daitezen arau eta jarraibideetan ezarritakoa betetzea.
Osoko Bilkura Kontseiluaren borondatearen organo erabakitzaile eta eratzaile gorena da, eta bere osaketa uztailaren 27ko 302/1999 Dekretuko 10. artikuluan araututa dago.
¿ Droga mendetasunaren arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 41.4 eta 27ko 302/1999 Dekretuaren 13. artikuluan Droga mendetasunen Aholku Kontseiluari agintzen zaizkion eginkizun guztiak Kontseiluaren Osoko Bilkurak hartu ditu bere gain.
¿ Horiez gain, eginkizun hauek ere Osoko Bilkurak bete behar ditu:
Kontseiluak epe laburrean eta luzean izan beharreko jardueraren nondik norakoak finkatzea.
Batzorde Iraunkorra eratzea. Uztailaren 27ko 302/1999 Dekretuko 15. artikuluan araututa dago batzorde horren osaketa.
Batzorde Tekniko Espezializatuak eratzea eta batzorde horien osaketa, helburuak eta funtzionamendu-arauak ezartzea.
Arautegi hau garatzeko eta aplikatzeko eman daitezen arauak eta jarraibideak onartzea, Kontseiluaren funtzionamenduarentzat egokiak baldin badira.
Legaren bidez Osoko Bilkurari bete-betean eman ez zaizkion aginpideak Batzorde Iraunkorraren esku uztea.
Erabakiak argitara eman behar diren erabakitzea.
Kontseiluaren funtzionamenduari buruzko Arautegia prestatzea eta aldatzea. Arautegia IV. Tituluan ezarritako prozeduraren arabera aldatu behar da.
¿ Osoko Bilkuraren bilerak ohikoak eta bereziak izan daitezke.
¿ Osoko Bilkurak urtean birritan, behintzat, egin beharko ditu bilerak.
¿ Osoko Bilkurak bilera bereziak egin ditzake kasu hauetan:
Lehendakariak eskatuta.
Kontseiluko kideen herenak gutxienez eskatuta; eskaria idatziz egin behar zaio lehendakariari, eta, bertan, kide bakoitzaren nortasuna eta sinadurak azaltzeaz gainera, bilera berezian aztertu beharreko gaiak eta bilera egiteko arrazoiak zein diren adierazi behar da.
¿ Bilera berezia egiteko epea eskaria erregistratzen denetik kontatzen hasita hamabost egun naturalekoa izango da gehienez.
¿ Kontseiluko lehendakariak egingo du Osoko Bilkuraren deialdia, zeina idatziz jakinaraziko baitzaie Osoko Bilkurako kide guztiei. Ohiko bilera bada, deialdia gutxienez bilera-eguna baino hamabost egun natural lehenago jakinarazi behar zaie kideei; bilera berezia bada, berriz, gutxienez bost egun baliodun lehenago jakinarazi behar zaie deialdia.
¿ Bilera non, noiz eta zein ordutan egin behar den adierazi behar da deialdian, eta bilerako aztergai-zerrenda ere aditzera eman behar da. Aztertu beharreko gaiei buruzko dokumentazio espezifikoa bidali behar da deialdiarekin; nolanahi ere, edozein arrazoirengatik -justifikatua izan behar du-, dokumentazio hori deialdiarekin batera bidaltzea ezinezkoa bada, gutxienez bilera-eguna baino bost egun baliodun lehenago bidali beharko da. Dokumentu osagarriak ere bilera-eguna baino bost egun baliodun lehenago bidali beharko dira.
¿ Dena den, kide guztiak biltzen badira eta erabakia aho batez hartzen badute, Osoko Bilkuraren eraketa baliozkoa izango da, nahiz eta deialdiaren baldintzak bete ez.
¿ Lehendakariak ezarriko du bileretako aztergai-zerrenda. Ohiko bileretan, lehendakariak, aztergai-zerrenda prestatu baino lehen, behar bezala aztertu beharko ditu Osoko Bilkurako kideek gai jakin batzuk eztabaidatzeko egindako iradokizunak. Gutxienez Kontseiluko kideen herenak formalki eskatutako eztabaidagaiak, ordea, aztergai-zerrendan sartu beharko dira.
¿ Bilera bereziei dagokienean, bilera egitea eskatu duen alderdiak aurkeztutako eztabaidagai guztiak sartu beharko dira aztergai-zerrendan.
¿ Lehenengo deialdian Osoko Bilkuraren eraketa baliozkoa izan dadin, gutxienez kideen erdiak bileran izan behar dira, eta haien artean lehendakariak eta idazkariak egon behar dute derrigor.
Quorum hori lortzen ez bada, Osoko Bilkura bigarrendeialdian eratuko da, lehenengo deialdiarentzat ezarritakoa baino ordu erdi geroago.
¿ Osoko Bilkura bigarren deialdian eratzeko, nahikoa izango da kideen herena bertan izatea, baina, haien artean, lehendakariak eta idazkariak egon behar dute derrigor.
¿ Aurreko paragrafoetan ezarritako quorumak bilera osoan mantendu beharko dira.
¿ Bildutako kideen gehiengo soilaren aldeko botoaz hartuko dira Osoko Bilkuraren erabakiak. Berdinketa egonez gero, lehendakariaren kalitateko botoak erabakiko du.
¿ Aztergai-zerrendatik kanpo geratzen diren eztabaidagaiei dagokienez:
Ohiko bilerako erabakia baliozkoa izateko, Osoko Bilkurako kide guztien gehiengo osoak onetsi beharko du.
Bilera berezietan ezingo da baliozko erabakirik hartu.
¿ Osoko Bilkurako kideek beren botoaren zergatiak adieraz ditzakete aktan.
¿ Osoko Bilkuraren bilera bakoitzean akta bat egingo da; idazkariak emango du akta horren fede, eta lehendakariaren oniritziak ere aktan agertu beharko du.
¿ Honako xehetasun hauek adieraziko dira bileretako aktetan:
Bildutakoen izen-abizenak, bilerara justifikaturik agertu ez direnenak eta Arautegi honetako 8.h) eta 9.a) artikuluetan aurreikusitakoaren ondorioetarako justifikatu gabe agertu ez direnenak.
Bileraren tokiari eta denborari buruzko gorabeherak.
Bilera ohikoa ala berezia den, eta lehenengo ala bigarren deialdian egiten den.
Aztergai-zerrenda.
Aztertutako gaiak eta eztabaidagai nagusiak.
Lehendakariak zein gai proposatu dituen botoa emateko.
Hartutako erabakien edukia eta botazioen emaitzak.
Hala balegokio, Kontseiluko kideek beren botoaren gainean adierazitako arrazoiak.
¿ Akta Kontseiluko kide bakoitzari bidaliko zaio, hurrengo bileraren deialdiarekin batera, bilera horretan onartu beharko da-eta akta. Bilera bakoitzeko akta hurrengo bileraren hasieran onartuko da, eta, behar izanez gero, zuzenketak egingo zaizkio aktari.
¿ Idazkariak erabaki espezifikoei buruzko egiaztagiria egin dezake, gero akta onartu beharko bada ere. Akta onartu baino lehen hartutako erabakien egiaztagirietan zirkunstantzia hori jasota geratu beharko da.
Droga mendetasunen Aholku Kontseiluaren Osoko Bilkurak batzorde iraunkor bat eratuko du. Batzorde horren osaketa uztailaren 27ko 302/1999 Dekretuko 15. artikuluan ezarrita dago.
Hauek dira Batzorde Iraunkorraren eginkizunak:
Kontseiluaren Osoko Bilkuraren bilerak prestatzea; horretarako, egiteko hauek bete behar dituzte:
Kontseiluko lehendakariari bileretako aztergai-zerrenda prestatzeko aholkuak ematea.
Bilerarako behar den dokumentazioa behar besteko aurrerapenaz biltzea.
Osoko Bilkuran aztertu beharreko gaiei buruzko txostenak prestatzea.
Egindako kudeaketaren urteko txostena eta urtean izandako aldaketen egoera jasotzen duen balantzea prestatzea, Kontseiluko Osoko Bilkurari aurkeztu ahal izateko.
Batzorde tekniko espezializatuen proposamen eta iradokizunak aztertzea, hala badagokio, Kontseiluko Osoko Bilkurari igorri ahal izateko.
Lan egitaraua lantzea, Kontseiluko Osoko Bilkurak onar dezan.
Kontseiluaren Osoko Bilkurak hartutako erabakiak beteko direla zaintzea.
Osoko Bilkurak agintzen dizkion gaiak aztertzea, gai horien izapideak egitea eta, azkenik, ebaztea.
Osoko Bilkurak espresuki batzordearen esku utz ditzan eginkizunak.
Arautegi honen artikuluetan edo aplika dakizkiokeen arauetan agintzen zaizkion eginkizun guztiak.
¿ Batzorde Iraunkorraren bilerak ohikoak eta bereziak izan daitezke.
¿ Batzorde Iraunkorrak, hiru hilean behin, ohiko bilera bat egin beharko du derrigor.
¿ Batzorde Iraunkorrak bilera bereziak egin ditzake kasu hauetan:
Lehendakariak eskatuta.
Lau kidek eskatuta.
¿ Bilera berezia egiteko epea eskaria erregistratzen denetik kontatzen hasita zortzi baliodun egunekoa izango da gehienez.
¿ Lehendakariak egingo du Batzorde Iraunkorraren deialdia, zeina idatziz jakinaraziko baitzaie kide guztiei. Ohiko bilera bada, deialdiagutxienez bilera-eguna baino lau egun natural lehenago jakinarazi behar zaie kideei; bilera berezia bada, berriz, gutxienez bi egun baliodun lehenago jakinarazi behar zaie deialdia.
¿ Bilera non, noiz eta zein ordutan egin behar den adierazi behar da deialdian, eta bilerako aztergai-zerrenda ere aditzera eman behar da. Deialdiarekin batera, aztertu beharreko gaiei buruzko dokumentazio espezifikoa bidali behar da.
¿ Dena den, kide guztiak biltzen badira eta erabakia aho batez hartzen badute, Batzorde Iraunkorraren eraketa baliozkoa izango da, nahiz deialdiaren baldintzak bete ez.
¿ Lehendakariak ezarriko du bileretako aztergai-zerrenda. Ohiko bileretan, lehendakariak, aztergai-zerrenda prestatu baino lehen, behar bezala aztertu beharko ditu Batzorde Iraunkorreko kideek gai jakin batzuk eztabaidatzeko egindako iradokizunak. Gutxienez Batzordeko kideen erdiak formalki eskatutako eztabaidagaiak, ordea, aztergai-zerrendan sartu beharko dira.
¿ Bilera bereziei dagokienean, bilera egiteko eskatu duen alderdiak aurkeztutako eztabaidagai guztiak sartu beharko dira aztergai-zerrendan.
¿ Lehenengo deialdian Batzorde Iraunkorraren eraketa baliozkoa izan dadin, gutxienez kideen erdiak bileran izan behar dira, eta haien artean lehendakaria egon behar da derrigor.
¿ Quorum hori lortzen ez bada, Batzorde Iraunkorra bigarren deialdian eratuko da, lehenengo deialdiarentzat ezarritakoa baino ordu erdi geroago.
Batzorde Iraunkorra bigarren deialdian eratzeko, nahikoa izango da kideen herena bertan izatea, baina, haien artean, lehendakaria eta idazkaria egon behar dira derrigor.
¿ Aurreko paragrafoetan ezarritako quorumak bilera osoan mantendu beharko dira.
¿ Bildutako kideen gehiengo soilaren aldeko botoaz hartuko dira Batzorde Iraunkorraren erabakiak. Berdinketa egonez gero, lehendakariaren kalitateko botoak erabakiko du.
¿ Aztergai-zerrendatik kanpo geratzen diren eztabaidagaiei dagokienean:
Ohiko bilerako erabakia baliozkoa izango bada, Batzorde Iraunkorreko kide guztiak bildu beharko dira, eta gehiengo soilaren aldeko botoa beharko da.
Bilera berezietan ezingo da baliozko erabakirik hartu.
¿ Batzorde Iraunkorreko kideek erabakien kontrako botoa adieraz dezakete aktan; orobat, kontrako botoa emateko arrazoiak ere adieraz ditzakete.
¿ Hartutako erabakien berri eman beharko zaio Kontseiluaren Osoko Bilkurari.
¿ Batzorde Iraunkorraren bilera bakoitzean akta bat egingo da; idazkariak emango du akta horren fede, eta lehendakariaren oniritziak ere aktan agertu beharko du.
¿ Xehetasun hauek adieraziko dira bileretako aktetan:
Bildutakoen izen-abizenak, bilerara justifikaturik agertu ez direnenak eta Arautegi honetako 8.h) eta 9.a) artikuluetan aurreikusitakoaren ondorioetarako justifikatu gabe agertu ez direnenak.
Bileraren tokiari eta denborari buruzko gorabeherak.
Bilera ohikoa ala berezia den, eta lehenengo ala bigarren deialdian egiten den.
Aztergai-zerrenda.
Aztertutako gaiak eta eztabaidagai nagusiak.
Lehendakariak zein gai proposatu dituen botoa emateko.
Hartutako erabakien edukia eta botazioen emaitzak.
Hala balegokio, Batzorde Iraunkorreko kideek beren botoaren gainean adierazitako arrazoiak.
¿ Akta Batzorde Iraunkorreko kide bakoitzari bidaliko zaio, hurrengo bileraren deialdiarekin batera, bilera horretan onartu beharko da- eta akta. Bilera bakoitzeko akta hurrengo bileraren hasieran onartuko da, eta, behar izanez gero, zuzenketak egingo zaizkio aktari.
¿ Idazkariak erabaki espezifikoei buruzko egiaztagiria egin dezake, gero akta onartu beharko bada ere. Akta onartu baino lehen hartutako erabakien egiaztagirietan zirkunstantzia hori berariaz jasota geratu beharko da.
¿ Kontseiluaren Osoko Bilkurak dauka batzorde tekniko espezializatuen eraketaren, osaketaren, helburuen eta funtzionamendu-arauen gaineko aginpidea.
¿ Batzorde tekniko espezializatuak modu iraunkorrean edo koiunturaren arabera eratu ahal izango dira.
¿ Batzorde tekniko espezializatuak, gutxienera, lau kidek eta, gehienera, hamabostek osatuko dituzte. Kontseiluaren Osoko Bilkurako kideak izan gabe ere Droga Gaietako Zuzendaritzaren proposamenez Osoko Bilkurak izendatutako pertsonak parte hartu ahal izango dute batzorde teknikoetan.
¿ Batzorde bakoitzeko kideek, kideon artean, izendatuko dute eratuko den batzorde tekniko espezializatu bakoitzeko lehendakaria.
¿ Batzordekide bat arituko da batzorde tekniko espezializatuen idazkari, boz eta botoarekin.
¿ Batzordeetako kideek beren burua edo instituzio edo talde bat ordezkatu ahal izango dute.
¿ Lehendakaria, Idazkaria eta, batzordeetako kideak hiru urteko eperako izendatuko dira; izendapen hori beste hiru urtez luza daiteke, behin bakarrik. Salbuespen gisa, Osoko bilkurak hainbat luzapen jarraitu onar ditzake, ordezkatutako instituzio edo erakundeak hala eskatuta.
Hauek izango dira batzorde tekniko espezializatuen Eginkizunak:
Batzorde bakoitzaren agintepeko alorreko gaiak aztertzea eta eztabaidatzea.
Dagokion alorrarekin lotura duten pertsona edo erakundeen informazio, iradokizun eta proposamenak biltzea.
Kontseiluko beste organo batzuek egindako aholku edo txosten eskeei buruz, beren iritziak ematea.
Beren agintepeko alorrean hartu beharko liratekeen irizpide, arau edo neurriak Kontseiluko Osoko Bilkurari proposatzea Batzorde Iraunkorraren bidez.
Beren agintepeko gaiei buruzko txostenak lantzea, nahiz beren kabuz, nahiz Kontseiluko Osoko Bilkurak edo Batzorde Iraunkorrak hala eskatuta.
Kontseiluko Osoko Bilkurak edo Batzorde Iraunkorrak agin diezazkieten gainontzeko gai guztiak aztertu eta tramitatzea.
Batzorde tekniko espezializatu bakoitzaren bilerak, kideen iritziz, komenigarria denean egingo dira.
¿ Lehendakariak egingo du batzorde tekniko espezializatuen deialdia, zeina idatziz jakinaraziko baitzaie kide guztiei. Deialdia gutxienez bilera-eguna baino lau egun natural lehenago jakinarazi behar zaie kideei.
¿ Bilera non, noiz eta zein ordutan egin behar den adierazi behar da deialdian, eta bilerako aztergai-zerrenda ere aditzera eman behar da. Deialdiarekin batera, aztertu beharreko gaiei buruzko dokumentazio espezifikoa bidali behar da.
¿ Dena den, kide guztiak biltzen badira eta erabakia aho batez hartzen badute, batzorde tekniko espezializatuen eraketa baliozkoa izango da, nahiz deialdiaren baldintzak bete ez.
Lehendakariak ezarriko du bileretako aztergai-zerrenda. Lehendakariak, aztergai-zerrenda prestatu baino lehen, batzordekideen iradokizunak kontuan hartuko ditu.
¿ Lehenengo deialdian batzorde tekniko espezializatuen eraketa baliozkoa izan dadin, gutxienez kideen erdiak bileran izan behar dira, eta haien artean lehendakaria eta idazkaria egon behar dira derrigor.
¿ Quorum hori lortzen ez bada, batzordeok bigarren deialdian eratuko dira, lehenengo deialdiarentzat ezarritakoa baino ordu erdi geroago.
Batzordea bigarren deialdian eratzeko, nahikoa izango da kideen herena bertan izatea, baina, haien artean, lehendakaria eta idazkaria egon behar dira derrigor.
¿ Aurreko paragrafoetan ezarritako quorumak bilera osoan mantendu beharko dira.
¿ Bildutako kideen gehiengo soilaren aldeko botoaz hartuko dira batzorde tekniko espezializatuen erabakiak. Berdinketa egonez gero, lehendakariaren kalitateko botoak erabakiko du.
¿ Aztergai-zerrendatik kanpo geratzen diren eztabaidagaiei buruzko erabaki baliozkorik ezingo da hartu, salbu eta bertaratutakoek aho batez onartzen dutenean erabakia.
¿ Batzorde tekniko espezializatuetako kideek erabakien kontrako botoa adieraz dezakete aktan; orobat, kontrako botoa emateko arrazoiak ere adieraz ditzakete.
¿ Hartutako erabakien berri eman beharko zaio Kontseiluaren Osoko Bilkurari.
¿ Batzorde tekniko espezializatuen bilera bakoitzean akta bat egingo da; idazkariak emango du akta horren fede, eta lehendakariaren oniritziak ere aktan agertu beharko du.
¿ Xehetasun hauek adieraziko dira bileretako aktetan:
Bildutakoen izen-abizenak, bilerara justifikaturik agertu ez direnenak eta Arautegi honetako 8.h) eta 9.a) artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako justifikatu gabe agertu ez direnenak.
Bileraren tokiari eta denborari buruzko gorabeherak.
Lehenengo ala bigarren deialdian egiten den.
Aztergai-zerrenda.
Aztertutako gaiak eta eztabaidagai nagusiak.
Lehendakariak zein gai proposatu dituen botoa emateko.
Hartutako erabakien edukia eta botazioen emaitzak.
Hala balegokio, batzordeotako kideek beren botoarengainean adierazitako arrazoiak.
¿ Akta batzordeko kide bakoitzari bidaliko zaio, hurrengo bileraren deialdiarekin batera, bilera horretan onartu beharko da-eta akta. Bilera bakoitzeko akta hurrengo bileraren hasieran onartuko da, eta, behar izanez gero, zuzenketak egingo zaizkio aktari.
¿ Idazkariak erabaki espezifikoei buruzko egiaztagiria egin dezake, gero akta onartu beharko bada ere. Akta onartu baino lehen hartutako erabakien egiaztagirietan zirkunstantzia hori berariaz jasota geratu beharko da.
¿ Droga mendetasunaren arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 39. artikuluan xedatutako laguntza eta asistentzia organoko titularra izango da Droga mendetasunen Aholku Kontseiluaren lehendakari.
Droga mendetasunen Aholku Kontseiluko lehendakaria Osoko Bilkurako eta Batzorde Iraunkorreko buru izango da.
¿ Kontseiluko kide bat izango da batzorde tekniko espezializatuetako lehendakari; batzordeko kideek erabakiko dute zein kideri dagokion lehendakari izatea.
Droga mendetasunen Aholku Kontseiluko lehendakariaren eskumenak hauek dira:
Kontseiluaren ordezkari izatea.
Kontseiluaren jarduerak zuzentzea.
Osoko Bilkuraren eta Batzorde Iraunkorraren bileren deialdia egitea eta bilera horietako buru izatea; bilera horiek behar bezala gobernatzeko jarraibide orokorrak prestatzea; eta eztabaidak moderatzea.
Eztabaidak gidatzea arrazoizko diskretutasunaren arabera, Batzordeko kideen parte-hartzeen hurrenkera eratuko duela eta bai horien denbora ere.
Arautegi honetan ezarritako prozedurari jarraiki, Osoko Bilkuraren eta Batzorde Iraunkorraren bileretako aztergai-zerrenda adieraztea.
Bileretako aktak sinaduraren bidez berrestea, erabakiak igortzeko eta argitara emateko agintzea, eta erabakiak betearaztea.
Kontseiluaren izenean erakundeetara, organismoetara, entitateetara, agintariengana eta gizabanakoengana jotzea.
Arautegi hau betetzea eta betearaztea, eta Osoko Bilkurari zalantzak interpreta ditzan eta aipatu gabe utzi diren alderdiak Arautegian sar ditzan proposatzea.
Bai Legean, bai Arautegi honetan -dela lehendakariari dagozkiolako, dela Kontseiluaren Osoko Bilkurak beraren esku utzi dituelako- agintzen zaizkion eginkizun guztiak, bai eta, oro har, Arautegi honek beste organo batzuei agintzen ez dizkienak ere.
¿ Droga Gaietarako Idazkaritzako Zuzendaritzako teknikari bati dagokio Kontseiluaren Osoko Bilkurako idazkari izatea. Kontseiluko idazkaria Batzorde Iraunkorrekoa izango da.
¿ Batzorde tekniko espezializatuetako idazkari arituko da batzordetako kide bat.
¿ Kasu bi horietan, idazkariak bileretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango du.
¿ Kontseiluaren Osoko Bilkurako idazkariaren eskuduntzak honako hauek dira:
Kideek nahiz beste pertsona batzuek Kontseiluari aurkeztu nahi dizkioten gai, txosten, proposamen edo dokumentu guztiak biltzea, ordenatzea eta prestatzea -Osoko Bilkurak gai horiek aztertzeko arauzko bidea hori baita-, eta gai horiek guztiak bideratzea.
Aztergai-zerrendan sartutako gaiei buruzko dokumentuak Kontseiluko kideentzat gordetzea, haiek dokumentuak aztertu nahiko balituzte ere.
Kontseiluak sor dezan edo bere esku daukan informazioa dagokien pertsonengana edo instantzietara bideratzea.
Osoko Bilkuraren bileretara joatea.
Osoko Bilkuraren bileretako aktak egitea, eta bileretan hartutako erabakiak bideratzea.
Fede-emaile izatea, lehendakariaren oniritziaz Kontseiluaren bileretako aktak eta erabakiak egiaztatuz; akta onartu baino lehen egindako egiaztagirietan zirkunstantzia hori espresuki adierazi behar da. Gordetzeko agindu zaizkion irizpenen, banakoen botoen eta bestelako dokumentuen egiaztagiriak ere egingo ditu, lehendakariaren oniritziaz.
Bere ardurapeko espedienteak eta artxiboa, eta bai dokumentuen sarrera eta irteera erregistroa, antolatzea eta zaintzea; eta Kontseiluko organoen eta kideen eskura jartzea, haiek aztertu nahiko balituzte ere.
Batzorde Iraunkorrari Arautegi honetako 19 b) artikuluan jasotako txostena eta balantzea prestatzeko beharrezkoak diren datu guztiak ematea.
Lehendakariak nahiz karguak berak agintzen dizkion kudeaketa eta koordinazio egintza guztiak betetzea.
¿ Batzorde Iraunkorreko idazkariak eta batzorde tekniko espezializatuetako idazkariek aurreko paragrafoan adierazi diren eskuduntza berdinak izango dituzte, baina euren jardute-eremuari egokituta.
Droga mendetasunen Aholku Kontseiluaren Funtzionamenduari buruzko Arautegia aldatzeko, prozedura honi jarraitu behar zaio:
Kontseiluaren Osoko Bilkurari dagokio ekimena, gutxienez kideen erdiak eskatuta.
Arautegia aldatzeko proposamenarekin batera, ordezko testu arautu bat aurkeztu behar da, eta aldaketa egiteko argudioak ere adierazi egin behar dira.
Kontseiluko kideen gehiengo osoz onartu beharko da Arautegia aldatzeko proposamena.
Arautegia aldatzeko erabakia droga mendetasunen eskumena daukan saileko sailburuari bidaliko zaio, hark erabakia onar dezan.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatzen du: AGINDUA, 2001eko otsailaren 13koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Agindu honen bidez, Drogamenpekotasunen Aholku Kontseiluaren funtzionamendu eta antolamenduko arautegia onetsi da.
- Indargabetutakoa: 1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa.