Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2003ko martxoaren 14koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomi Erkidegoko barruko uretako arrantza eta itsaski-bilketari buruzko zenbait debeku kentzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 54
- Hurrenkera-zk.: 1571
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2003/03/14
- Argitaratze-data: 2003/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Industria; Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
"Prestige" petroliontziaren istripuak sortutako egoera dela-eta, beste neurri batzuen artean, arrantza eta itsaski-bilketa mugatzeko xedapenak ezarri dira.
Horiek horrela, 2002ko abenduaren 9ko agindu bidez, oinezko itsaski-bilketa, jolaserakoa zein profesionala, debekatu zen Euskal Autonomi Erkidegoko kostaldean. Debeku hori epe-mugarik gabe ezarri zen eta indarrean jarraituko zuen berariaz kendu arte (EHAA, 2002ko abenduaren 11ko 236. zk.).
Bestalde, 2003ko otsailaren 14ko agindu bidez, aurrezaintzeari begira, Euskal Autonomi Erkidegoko barruko uretako arrantza eta itsaski-bilketa debekatu zen, eta horrela jarraituko zuen alderantzizko xedapena eman arte (EHAA, 2003ko otsailaren 18ko 34. zk.).
Egungo egoeraren baldintzak ikertu eta aztertu ondoren, eta azterketa horien ondorioz, komenigarria eta beharrezkoa iritzi zaio egun indarrean dauden zenbait debeku kentzeari eta beste batzuei, aldiz, badaezpada eusteari.
Adierazitakoaren arabera, eta Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legean eta ezargarri diren gainerako arauetan zehaztutakoarekin bat etorriz, honako hau,
Ingurasareko arrantza.
Honako itsaski-espezie hauek biltzea:
Lanperna.
Ostra.
Ostratzarra.
Lapa.
Karrakela.
Gainerako itsaskien bilketa, beita gisa erabiltzeko ezpada.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 14an.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
GONZALO SAENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2003ko otsailaren 14koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruko uretako arrantza-jarduera mugatzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2002ko abenduaren 9koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldean, aurrea hartzeari begira, oinezko itsaski-bilketa, jolaserakoa zein profesionala, debekatzen duena.