Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2002ko abenduaren 30ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak onartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 249
- Hurrenkera-zk.: 7433
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2002/12/30
- Argitaratze-data: 2002/12/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Azaroaren 10eko 3148/1978 Erregeren Dekretuan ezarritakoaren arabera, babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak onartzen dituen 1994ko maiatzaren 18ko Agindua onartu zen. Agindu horren bitartez, babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako beharrezko arau teknikoak ezartzen dira.
Hala ere, ia hamarkada bat hartu duen indarraldi honetan, lege eta arau tekniko batzuk onartu dira eraikuntzaren arloan eta, zenbait alderditan diseinurako ordenantza horien aldean kontrajarriak dira; funtsean hauek: Irisgarritasuna sustatzeko 20/1997 Legea eta lege hori garatzeko arau teknikoak, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, eta CPI-96 eraikinak suteetatik babesteko baldintzei buruzko oinarriko araudia.
Era berean, nabarmena da kontuan hartu behar dela egun etxebizitzari buruzko ikuspegia bilakatu dela eta ordenantzen arauditik kanpo geratu ziren errealitate sozial batzuk sartu behar direla, esaterako, babes ofizialeko etxebizitzak handiagoak izatea, bizikidetzako unitate handiagoei ere aukera emateko, edo babes ofizialeko etxebizitzetan ekipamendu sozialak jartzea.
Aurrekoarengatik guztiarengatik beharrezkoa da babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako baldintzei buruzko araudia aldatzea.
Adierazitako guztiarengatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak etxebizitzaren arloan aitortzen didan eskumen esklusiboaz baliatuta, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuari jarraiki, ondokoa,
Babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak onartzen dira; eta agindu honen eranskinean jasota argitaratzen dira. Ordenantza horiek babes ofizialeko etxebizitzen proiektuei ezarriko zaizkie, baldin eta proiektu horien behin-behineko kalifikazioa Agindua indarrean sartu ondoren eskatu bada.
Indargabetuta geratzen dira gaur arte indarrean egon diren babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak. Ordenantza horiek 1994ko maiatzaren 18an onartu ziren, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren agindu bidez.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean Agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko abenduaren 30ean.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
1.¿ PROIEKTUEN AURKEZPENA.
abes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko sailkapena eskatzeko egindako proiektuetan honako agiri hauek jasoko dira gutxienez:
1.¿ TXOSTENA.
Aurrekariak.
Proiektuaren egilea eta sustatzailea.
Agindu den lanaren xedea eta premien egitaraua.
Lursailaren zehaztasunak eta bertan dauden zerbitzuak.
Aukeratutako konponbidea.
Proposamenaren azalpen teknikoa.
Ondoko hauek bete direla ziurtatzea:
Hirigintzari buruz indarrean dauden arauak.
Eraikuntzari buruzko oinarrizko arauak, honako baldintza hauei dagokienez:
Suteen aurkako babesa.
Tenperaturari buruzko baldintzak.
Baldintza akustikoak.
Eraikinera ondo eta eraz iristeko gutxienezko neurriak.
Hirigintzazko oztopoak kentzea.
Babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak.
Minusbaliatuentzat proiektaturiko babes ofizialeko etxebizitzen baldintzei buruz indarrean dauden arauak.
Azaleren koadroa, II. eranskinean jasotako ereduaren arabera.
Kalitateen memoria-koadroa, III. eranskinean jasotako ereduaren arabera.
Aurrekontua.
Obraren kostu osoaren kalkulu orokorra, atalka eginda.
Hirigintza lanen aurrekontua, beste atal batean berezi eginda.
Proiektua idatzi eta obrak zuzendu eta ikuskatzeagatiko zerbitzuen sariak.
Obretako segurtasun eta lan osasunari buruzko aurrekontua.
Gastu orokorrak eta industria-irabazi kontzeptuko gastuak berezi egingo dira obrak egitearen gastuetatik.
2.¿ PLANOAK.
Kokatzeko planoa.
Indarrean dagoen planeamenduaren barruko kokapen planoa, honako hau barne:
Lursailaren eta egin behar diren hirigintza lanen mugaketa.
Hirigintza eta antolaketa orokorrerako planoak, honako hauek barne:
Zerbitzu orokorren eta estekaguneen eskemak.
Kota eta sestren zehaztasunak.
Banaketa oinplanoak, altzari eta guzti. Gutxieneko eskala, 1/100, orokorrak direnean eta, 1/50, etxebizitza mota bakoitzerako.
Sukaldeko altzarien planoa, hauek kontuan hartuta: hondakinen bilketa bereizitakoa eta elektrotresnen, keak eta gasak ebakuatzeko bideen eta bestelako instalazio batzuen kokapena. Gutxieneko eskala, 1/20.
Kotadun oinplanoak. Gutxieneko eskala, 1/100, orokorrak direnean eta, 1/50, etxebizitza mota bakoitzerako, honako hauek barne direla:
Etxebizitzetako gela edo gune guztien azalera erabilgarriak, baita trasteleku, garaje eta beste lokalena ere.
Atari, etxebizitza, trasteleku, garaje eta beste lokalen ezaugarriak.
Garaje tokien akotazioa.
Igarotzeko ateen akotazioa.
Aurretiko plano orokorrak. Gutxienezko eskala, 1/100.
Akotatutako sekzio orokorrak. Gutxienezko eskala, 1/100.
Fatxadaren eraikuntza-sekzioa, materialak zehaztuta. Gutxieneko eskala, 1/20.
2.¿ AZALERA ERABILGARRIEN GUZTIZKOA.
Azalera erabilgarritzat, bada, etxebizitza, trasteleku, garaje edo beste lokalen lur-azalera hartuko da, kanpoaldea edo beste erabilera batzuetako lokalak ixteko pareten barruko aurpegiaren perimetroak zehazten duen moduan neurtuta.
Azalera erabilgarritik kanpo gelditzen dira hauek: etxebizitzaren barruko itxiera finko zein higikorrek oinplanoan hartzen duten azalera, egiturako zutikako osagaiak eta 100 cm2 baino gehiagoko sekzioa duten hoditeri edo beste isurbideak, baita 1,50 m baino gutxiagoko garaiera librea duten lur-azalerak ere.
Etxebizitzak edo lokalak berdinak direnean eta eraikin berean elkarren parean zutabe bertikal gisa daudenean, egiturako osagai bertikalek eta 100 cm2 baino gehiagoko sekzioa duten hoditeri edo beste isurbideek oinplanoan hartzen duten azalera neurtzeko, batez bestekoa egingo da, zutabe bertikal horretan dauden beheko eta goiko oinetan kokatutako etxebizitzen neurriak hartuta.
1.¿ ETXEBIZITZAK.
Etxebizitzaren azalera erabilgarrian sartzen da, halaber, bakoitzaren erabilerakoak diren kanpoko guneen lur-azaleraren erdia; hala nola, terraza, arropen esekitoki eta beste gune batzuen erdia. Etxebizitzaren baitan bakoitzaren erabilerakoak diren kanpoko gune horien lur-azalera erabilgarri zenbakarrien batuketak ezingo du gainditu itxitako azalera erabilgarriaren %10a.
Hirigintzako arrazoiak direla medio jarritako baldintzen eraginez, eraikinaren perfilak luze-zabalera gehiagoko beste oin batzuen gainean kokatutako atikoak edo solairuak egin behar badira, orduan, bada, itxitako azalera erabilgarriaren %10ra hel daiteke kanpoko gune horien azalera erabilgarria, 5.1 artikuluan ezarritako gehienezko azalera erabilgarri iritsi arte.
Familia bakarreko etxebizitzen kasuan, ostera, bakoitzaren erabilerakoak diren kanpoko guneak ez dira etxebizitzako azalera erabilgarritzat hartuko, eraiki gabeko guneak badira.
2.¿ TRASTELEKUAK.
Trastelekuen kasuan onartutako gehienezko azalera erabilgarria 13,50 m2 izango da, eta ez dago etxebizitzari lotu beharrik.
3.¿ APARKALEKUAK.
Garaje toki bakoitzaren azalera erabilgarria honako batuketa eginda ateratzen da: batetik, tokiaren perimetroaren barruan dagoen azalera hartuko da eta, bestetik, ibilguneetako azalera eta sarrera-irteerako barruko arrapaletakoa gehituko zaio horri. Aparkalekuaren gehienezko azalera erabilgarri konputagarria 30 m2 izango da.
3.¿ HIRIGINTZA LANAK EGITEKO ESKA DAITEZKEEN BALDINTZAK.
Sailkapena jaso dezaketen eraikin unitate guztiak indarrean dauden arauetara egokitu behar dira eta hiriko zerbitzuen oinarrizko zuzkidura erabakita izan behar dute edo, bestela, helburu horiek lortzeko lanak egiteko aukera eskaini behar dute.
4.¿ ERAIKINA EGITEKO ESKA DAITEZKEEN BALDINTZAK.
1.¿ ERAIKUNTZARI ETA INSTALAKUNTZEI DAGOZKIENAK.
a.¿ Irizpide nagusiak.
Babestutako eraikin guztiak egokitu behar dira eraikuntza ondo egiteko irizpidera eta indarrean egon eta ezargarri diren eraikuntzarako arauetara. Horrek esan nahi duenez, arautegiak exijitutako gutxienezko baldintzak bete behar dira puntu hauetan: sarrera-irteeretan, euria eta hezetasunaren aurkako iragazgaiztasunean, tenperaturaren, eta akustikaren egokitzapenean, ur-sare nagusietan, estolderian, elektrizitatean, telekomunikazioetan, istripu eta ezbeharrei dagokien segurtasunean eta, hala bada, gas-sare nagusietan.
b.¿ Instalakuntzen isurbideak.
Eraikinaren oin bakoitzean guztientzat erabilgarri diren guneetatik hartu eta erregistratzeko modukoak izango dira instalakuntzetako isurbide nagusiak.
Atarian eta eskaileretan kokatutako kanalizazioak eta erregistro-kutxak (domotika-sistemak, baten baten presentzia antzemanda argiztatzeko sistemak eta kontagailuen irakurketa elektronikorako sistemak instalatzeko balio dutenak) proiektatuko dira zerbitzu horiek arautzen dituzten araubide teknikoetan ezarritakoaren arabera.
2.¿ OSASUNGARRITASUNA.
a.¿ Sarrera-irteerak.
Etxebizitzetarako eta etxebizitzei lotutako eranskinetarako eta, hala badagokio, beste ekipamendu sozial batzuetarako baino ez du emango sarbidea atariak.
Etxebizitzei lotu gabeko garajeak badaude eraikinean, oinezko sarbide independente bat prestatuko da kanpo aldetik. Lotu gabeko garajeen kopurua 40 baino gehiago bada, sarbide hori diseinatu egingo da eta beharrezko baliabideak emango zaizkio, mugikortasun urriko pertsonek erabili ahal izateko irisgarritasun-neurrien arabera.
Gomendatzen da eraikinak guztientzako dituen gune guztiak (estalkiak, patioak, instalakuntzetako ekipoak, eta abar) jende guztiarentzat erabilgarriak diren guneetatik iristeko modukoak izatea (eskailerak, pasabideak, atariak, eta abar).
Mantendu ahal izateko, estalkira iristeko erabilera komuneko gune bat egongo da, eta gutxienez ibiltzeko moduko 0,60 x 0,60 m-ko tarte bat izango da.
b.¿ Perimetro osoan itxitako patioak.
¿ Neurriak: ondoko taula honetan azaldutako moduan eska daitekeen barruko zirkuluaren diametroak zehaztuko ditu neurriak; patiotik argia eta airea hartzen duten gelen erabilera eta gela horien zorutik hasi eta patioaren gailurrera dagoen garaiera (H) izango dira neurriak finkatzeko barianteak:
Lokalaren erabilera edo Patioko zirkuluaren
etxebizitza mota diametroa.
Beren patioa duten Ø = 2 m.
Familia bakarreko etxebizitzak
Solairukako etxebizitzak edo
patio komunekoak:
Jangela, egongela Ø = H
Logela eta sukaldea Ø = 0,3H = 3 m.
Bainugelak eta esekitokia Ø = 0,15H = 2 m.
Eskailerak Ø = 0,15H = 2 m.
¿ Estaldura: estali egin daitezke patioak, argia eta airea etenik gabe sartuko direla bermatuez gero. Airearen sarrera bermatzeko, tarteak zabalduko dira; patioaren azaleraren ehuneko hamarra (%10) hartuko dute gutxienez edo, bestela, handiagoak izango dira.
c.¿ Patio irekiak - Atzeraemanguneak.
Fatxadara zabaltzen diren patioetan honako baldintzak bete behar dira:
Zabaldutako aurrearen luzera ez da garaieraren 1/6 baino txikiagoa izango, eta gutxienez 2 m izango ditu.
Patioaren sakona, ohi den lez fatxadaren planora neurtuta, gehienez ere zabaldutako aurrearen luzeraren bat eta erdi adinakoa izango da.
Ez dira fatxadara zabaldutako patiotzat hartuko, 1,50 m baino gutxiago bada atzeraemangunearen sakona, ohi den lez fatxadaren planora neurtuta; eta aldameneko planoetan ezingo dute hutsunerik zabaldu.
Beheko etxebizitzen solairuko mailan hasi eta obraren gailurrera neurtuko da patioaren garaiera, etxebizitza horien gelak patiotik hartzen badute airea.
3.¿ GUZTIENTZAKO PASAGUNEAK.
a.¿ DISEINUA.
¿ Eraikinaren guztientzako pasaguneetan (eskailerak, eskailburuak eta ataria), etxeak husteko (edo etxeetatik alde egiteko kasuetarako), berariaz egindako arautegietan ezarritako gutxienezko baldintzak bermatu beharko dira eta etxebizitza guztietara eta eraikineko guztientzako guneetara eroso sartzeko aukera eskaini behar da.
¿ Pasagune guztietako igarobide askearen zabalera metro batekoa izango da gutxienez.
¿ Eraikinera sartzeko ate ondoko barneko gunean atari bat egongo da; 2 metroko diametroko zirkulua egin ahal izango da zoruaren oinplanoan, horren barruan.
¿ Eraikinaren barruko pasaguneen zabalera eta kokapena taxutzen direnean, bestalde, berrehun bider hirurogeita hamar zentimetroko lauki zuzen bat (200 x 70 cm) horizontal jarrita erraz pasatzeko moduko tartea utzi behar da.
¿ Garaiera librea 2,40 m izango da gutxienez, baina 20 cm gutxitu ahal izango da arazoak dituzten pasagunetan.
b.¿ Eskailerak.
Eskailera-atal bakoitzak 18 maila izango ditu gehienez ere (dagozkien tabikak ere zenbatuta).
c.¿ Argia eta airea sartzea.
¿ Eraikuntzako eskailera komun guztiek egunez berezko argia izango dute, edo goitik sartzen dena edo fatxada edo patioetatik etorria; argi artifiziala ere izango dute, osagarri lez, eta horrek nahiko argi eman behar du gauez.
¿ Argia sartzeko hutsunearen gutxienezko azalera 1,00 m2 izango da solairu bakoitzean; airea sartzekoa, ostera, argia sartzekoaren heren batekoa izan daiteke.
¿ Argia goitik sartzen den kasuetan, gutxienez 0,08 H duen diametroko zirkulua egiteko modukoa izan behar du eskailerako begiak; eskailera hasten den puntutik argibegiaren bataz besteko garaierara dagoen garaiera da H. Airearen sarrera bermatzeko, bestalde, argibegiaren azaleraren %10ekoa izango da gutxienez zabalduko diren tarteen azalera.
¿ Eskailerara argia eta airea sartzeko argibegien azalera, proiekzio horizontalean, eskailera zuloaren azaleraren bi heren izan behar dira gutxienez.
¿ Argia goitik sartzen denean, eskudeletan edo kareletan egin daitekeen gehienezko tarte iluna 40 cm-ko garaierakoa izango da, oina jartzeko mailaren kanpoko ertzetik bertikalean neurtuta.
d.¿ Babesa.
Gainera ez igotzeko modukoak izan behar dira eskudelak edo babesteko beste era bateko karelak, eta gutxienez 95 cm-ko garaiera izango dute, oina jartzeko mailaren kanpoko ertzetik bertikalean neurtuta; bestalde, 12 cm baino gehiagoko diametroa duen ezer ez pasatzeko modukoak izan behar dira ( Ø 12 cm).
5.¿ ETXEBIZITZETARAKO ESKA DAITEZKEEN BALDINTZAK.
1.¿ OSAKERA ETA EGITARAUA.
Etxebizitzak, gutxien gutxienez, egon, jan eta janaria prestatzeko gela bat, logela bat, bainu, konketa eta komunaz hornitutako bainugela bat eta arropak lehortzeko esekitoki bat izango ditu.
Hiru edo lau logelako etxebizitzetan gutxienez bi bainugela egongo dira: bata, osoa, eta bestea, apalagoa.
Bainugela osoak konketa, komun eta bainugela (1,40 m-ko luzerakoa) izango ditu; apalagoak, berriz dutxa, konketa eta komuna.
Etxebizitza guztiek izango dute arropak kanpoan lehortzeko esekitoki batera iristeko pasoa. Arropak fatxadan esekiz gero, kaletik ez ikusteko moduan babestu behar dira. Esekitokiaren neurriak 5 m edo luzeagoko soka bat jartzeko modukoak izango dira.
Etxebizitza mota bakoitzeko gehienezko azalera erabilgarriak honako hauek izango dira logela kopuruaren arabera:
ETXEBIZITZA GEHIENEZKO
AZALERA
ERABILGARRIA (M2)
Logela batekoa 60
Logela bikoa 70
Hiru eta lau gelakoa 90
Mugikortasun urriko pertsonentzako bi gelako etxebizitza egokitua bada, gehienezko azalera erabilgarria 75 m2-koa izan daiteke.
Familia ugarirentzako etxebizitzek edo 5 edo kide gehiagoko bizikidetzako unitateentzako etxebizitzek 120 m2-rainoko azalera erabilgarria izan dezakete.
Halaber, osoan birgaitzeko alorretan eraikitako etxebizitzen gehienezko azalera erabilgarria 120 m.2koa izan daiteke.
2.¿ OSASUNGARRITASUNA.
a.¿ Gelen gutxienezko azalerak eta neurriak.
¿ Egongela (E), jangela (J) eta sukaldeko (S) gutxienezko azalera erabilgarriak, etxebizitza guztietan, logela kopurua eta gela bakoitzari erabilera bat edo gehiago ematen zaion kontuan hartuta, honako lauki honen arabera zehaztuko dira:
EJS EJ S
Gela bat 18 14 7
Bi gela 20 16 8
Hiru gela 22 18 9
Lau gela 24 20 10
Bost gela edo gehiago 26 22 12
Bi gela baino gehiagoko etxebizitzetan, EJS pieza bakartzat hartu ahal izango da, baldin eta bermatzen bada barruko gelek banan-banan badituztela kanpoaldetik eta era independentean beren aire- eta argi-sistema osagarriak.
¿ Logeletako gutxienezko azalera erabilgarria 6 m2 izango da banakakoetan eta 8 m2 bikoitzetan. Etxebizitza guztietan egongo da 10 m2 baino gutxiago ez duen logela bat. Azalera hauei gehitu beharko zaizkie armairuentzako espazioak: gutxienez, 0,60 x 1,00 banakakoetan eta 0,60x 1,50 bikoitzetan edota azalera bera dutenetan.
¿ Gelaren azalera erabilgarria zehazten duen perimetroaren edozein barnealdetan, neurri hauek dituen diametroa duen zirkulua bat sartu ahal izango da:
3m, egongelan, sukalde-egongelan edo sukalde-jangela-egongelan.
2,20 m, sukaldeetan, parametro kontrajarrietan ekipamendu finkoa badute.
1,60 m, sukaldeetan, parametro bakarrean edo bi jarraituetan ekipamendu finkoa badute.
2,50 m, logeletan oro har; hala ere, etxebizitza bakoitzeko gehienez ere logela batean onartzen da 2 m-koa izatea, logela bakarreko etxebizitzetan izan ezik. Kasu horretan 2,5 m-koa izan behar du.
Neurri horiek txikiagoak izan daitezke fatxadan edota logelarako sarbidean, gehienez ere 1,20 m-ko hondoan.
¿ Bainugela osoak gutxienez ere 3,00 m2-ko azalera izango du; apalagoak, berriz, 2,00 m2koa.
Bainugeletako komun-ontziak gelako alde batean bakarrik jarriz gero, paramentuen artean gutxienez 1,20 m-ko tartea egon beharko du. Ontziak alde kontrajarrietan jarriz gero, aldiz, 1,60 m-ko tartea egon beharko du.
Komun-ontziek ondo funtzionatzeko erabilerarako espazio libre hauek beharko dituzte:
Konketa: 80 cm zabal x 120 cm sakon.
Komuna eta bideta: 70 cm zabal x 110 cm sakon.
Dutxa eta bainuontzia: 70 cm aparatuarekiko paraleloan x 60 cm perpendikularrean.
Badago erabilerarako espazio libre horiek gainjartzea.
¿ Arropak eseki terraza edo balkoiren batean egiten bada, horretarako erabiliko den zoruaren gutxienezko azalera 1,50 m2 izango da, zabalera 0,85 m eta altuera 2,00 m.
Esekitokiaren erabilera esklusiborako espazio honek hainbat elementu izan behar ditu kaletik aurrealde guztian ikustetik babesteko. Horrez gain, ezin die oztoporik jarri inongo tokiko argi zuzenei, baldin eta argi horiek etxebizitzaren piezak argiztatzeko beharrezkoak badira.
b.¿ Garaiera libreak.
txebizitzen barruan behin zorua eta sabaia amaitu eta gero, horien arteko gutxienezko garaiera librea 2,40m2 izan behar da; baina atondoan, pasabideetan eta bainugeletan 2,20 m2 arte gutxitu ahal izango da.
Beste geletan ere, azalera erabilgarriaren %10ean, 2,20 metrora gutxitu daiteke gutxienezko garaiera librea.
c.¿ Txapituladun gelak.
Aurreko lerrokadan xedatutakoaren kaltetan joan gabe, honako hau ezarriko da txapituladun geletarako:
¿ Gela bakoitzerako exijitutako gutxienezko azalerak eta neurriak betetzeko, ez dira kontuan hartuko 1,50 m baino gehiago eta 2,20 m baino garaiera gutxiago duten azalerak.
¿ Baldintza hau bete behar da: exijitutako gutxienezko azalera erabilgarriaren %70ean 2,20 m baino garaiera libre gehiago izan behar du.
¿ Gelaren barruan 1,50 m baino garaiera gehiagoko azalera erabilgarri guztia kubikatu ondoren ateratzen den bolumena, bestalde, ordenantza hauetako 5.2.a) eta 5.2.b) idatz-zatietan gela mota diferenteetarako zehaztutako azalera eta garaiera baldintzak ezarrita ateratzen den bolumenaren baliokidea izan behar da gutxienez.
d.¿ Gelen arteko loturak.
Logela, sukalde eta bainugeletatik ezingo da eman beste geletarako derrigorrezko pasabiderik.
Logela bakarreko etxebizitzetan, bainugelarako sarbidea pasabidetik, atondotik, banatokitik edo logelatik bertatik egin daiteke.
Logela 2 edo gehiagoko etxebizitzetan, aldiz, gutxienez bainugela oso baterako sarbidea atondotik, pasabidetik edo etxeko banatokitik egin beharko da.
e.¿ Argia eta airea.
¿ Bai egongelan eta bai logeletan eta sukaldean ere, kanpotik zuzenean, patiotik edo gela ez den galeriatik sartuko dira argia eta airea.
¿ Bainugeletan eta jakitokietan izan ezik, etxebizitzako beste gela guztietan izango den argizuloaren azalera, bada, gela horren oinplanoan agertzen den azaleraren %10ekoa izango da gutxienez.
¿ Kristalez estalitako azalera ez da izango, bestalde, kristal horien bidez argitutako gelaren azaleraren %6tik beherakoa.
¿ Ireki daitezkeen ate-leihoen azalera, ordea, argia sartzeko tarterako behar den azaleraren herenera gutxitu daiteke.
¿ Pertsianak, kontraleihoak edo antzerako beste sistemaren bat jarriko da logeletan argia sartzeko tarteetan, gela ilundu ahal izateko.
¿ Sukalde parean edo beste gelaren baten parean ez da kokatuko inolako elementu edo erabilerarik, gela horren argitasunerako gutxienezko baldintzak oztopatzen dituenik.
¿ Honako isurbideak jarriko dira sukaldeetan, aireztatu daitezen eta kea teilaturaino ateratzeko:
Giroa aireztatzeko izango da bata; gutxienez 400 c m2-ko sekzioa izango du kolektore nagusian eta 150 cm2-ko sekzioa bakoitzaren isurbideetan.
Bigarrena, aldiz, independentea izango da etxebizitza bakoitzerako; sukaldean sortutako ke eta lurrinak ateratzeko.
Hirugarrena, azkenik, ur-berogailuak edo berokuntza eta ur berorako galdarak erretzean sortutako gasetarako, tresna hori sukaldean kokatuta badago.
¿ Bainugeletan eta jakitokietan ere aireztatzeko hodi bat egongo da, eraikinaren teilaturaino doana, aurreko idatz-zatiko a) lerrokadan azaldutako moduan.
¿ Aireztatzeko hodi guztien amaieran zurgatzaile estatiko bat jarriko da teilatuan; baina, erretzean gasak ateratzeko hodien buruan kapelatxo bat jarriko da.
f.¿ Etxebizitza barruko bakoitzaren eskailerak.
Etxebizitzen barruan eskailerarik badago, horien gutxienezko zabalera librea 0,85 m izango da. Eskailera oker edo konpentsatuak ere jar daitezke. Mailen ezaugarriak honako hauek izango dira:
Eskailera-atal zuzenetan, tabiken gehienezko garaiera 19 cm izango da eta oina jartzeko mailagainaren gutxienezko zabalera, 27 cm.
Eskailera oker edo konpentsatuetan, tabiken gehienezko garaiera 19 cm izango da eta oina jartzeko maila-gainaren gutxienezko zabalera, 25 cm, beti ere mailaren barruko ertzetik 40 cm-ra neurtuta.
3.¿ ERAIKUNTZA ETA INSTALAKUNTZEN EZAUGARRIAK.
a.¿ Akabera eta gutxienezko instalakuntzak.
¿ Etxebizitzako zoru, sabai eta pareta guztiak akabera estalduraz egingo dira.
¿ Sukalde eta bainugela guztiek akabera iragazgaitza izango dute zoru eta paretetan.
¿ Honako gutxienezko instalakuntza hauez horniturik egongo dira etxebizitzak:
Ur hotza, eta ur bero osasungarrirako instalakuntza.
Euri uren eta ur zikinen estolderia.
Argia egiteko eta etxeko beste erabileretarako elektra indarra.
Berogailua, bero-tresnak ere barne direla.
Telekomunikaziorako kanalizazioak.
Guztientzako antena.
Atezain automatikoa.
Atariko solairuan posta-kutxatilak.
¿ elektra-indarra, ur horniketa eta hustubideen estekaguneak jarri behar dira sukaldeetan honako elektragailuak instalatzeko:
Harraska
Sua
Hozkailua
Garbigailua
Ontzi-garbigailua.
¿ Bai atarietan eta bai eraikinaren solairu eta etxebizitzetan iragarki ezaugarri bat jarriko da, proiektuko agirien arabera.
b.¿ Eskudelak eta babeserako beste gai batzuk.
¿ Leihoetako karelen eta balkoietako eskudelen gutxienezko garaiera 1,00 m izango da, gelaren zorutik neurtuta. Gutxienezko garaiera hori 1,10 m arte gehituko da, 20 m baino jauste-garaiera handiagoa dutenentzako.
¿ Aipatutako garaieraren azpitik kokatutako kristalen segurtasuna ondo bermatu behar da.
¿ Gainera ez igotzeko modukoak izango dira balkoi eta terrazetako eskudelak; eta 12 cm-ko diametroa duen esferarik ez pasatzeko moduko diseinua emango zaie.
¿ Beheko solairuan kokatuta dauden etxebizitzetan edo horietara erraz sar badaiteke, intrusismoaren aurka babestu behar dira argia sartzeko tarteguneak.
6.¿ TRASTELEKUEN EZAUGARRIAK.
¿ Etxebizitzei lotutako trastelekutzat hartuko dira helburu bakar horretarako diren gelak, eta etxebizitzari lotu ezinezkoak direnak; gainera, guztientzako diren guneetatik edo eraikinaren kanpotik izango dute sarrera zuzena. Familia bakarreko etxebizitzen kasuan, ordea, etxebizitzaren kanpoko aldetik izango dute sarrera.
Baldin eta trastelekura garajeko plazatik iristen bada, elementu biak etxebizitza berari lotuta egongo dira.
¿ Kanpotik argia sartzeko tarte-gunearen azalera, balego, beheko zoruaren mailatik 1,80 m baino gorago kokatuko da.
¿ Trastelekuek kanpoaldekoa ez den aireztatzea izan behar dute (trasteleku bakoitzerako edo guztietarako), aireztatze etengabeko sistema natural edo mekaniko baten bidez.
¿ Zoru, sabai eta pareta guztiek akabera estaldura izan behar dute.
¿ Trasteleku guztietan iragarki ezaugarri bat jarriko da, proiektuko agirien arabera.
¿ Itxierako paramentu bertikaletatik ganbararen bolumena zeharkatzen duen edozein elementu bertikalera (zutabeak edo ebakuazio-hodiak kasu), gutxienez 0,80 cm-ko tartea egongo da.
7.¿ GARAJEETARAKO ESKA DAITEZKEEN EZAUGARRIAK.
1.¿ GUZTIENTZAKO GARAJEAK.
¿ Garajeak ibilgailuetarako bakarrik izango dira eta, suteei aurre egiteko, beste erabilera batzuetarako lokalekin bereizita egongo dira, garajeen neurriak edozein izanda ere.
¿ Garajera sartu eta irteteko pasagune edo ibiaren gutxienezko zabalera 4 m izango da; laurogei toki baino gehiagoko garajeetan, ordea, zabalera hori ez da 5 m baino gutxiago izango edo, bestela, bi sarbide independente izango ditu (sarrera eta irteera).
Kanpotiko sarbide guztietan, gutxienez 5 m sakon dituen lautada horizontala jarriko da (horren gehienezko aldapa %3koa izango da), atea edo arrapala baino aurrerago, erabilera pribatuko mugatik hasita.
¿ Barruko arrapalen gutxieneko zabalera 3¿50 m-koa izango da, aurreko puntuko salbuespena eta baldintzak kontuan hartuta.
¿ Garajeko arrapalen gehienezko aldapa %16koa izango da zuzenguneetan eta %12koa, bihurguneetan.
¿ Arrapalan, bihurguneko radioa 6 m izango da gutxienez, ardatzetik neurtuta.
¿ Luzetara eta 45.ºra zeharka aparkatzeko tokietara iristeko autoentzako pasabideak 3 metro izango ditu; zeharka bai, baina 90.ºra aparkatu behar denean, 5 m izango ditu.
¿ Aparkalekuaren parera iristeko, bihurguneek 3,00 m izango dituzte zabaleran eta 4,50 m baino gehiago ardatzaren radioetan.
¿ Gutxienezko garaiera librea 2,20 m izango da kasu guztietan; aparkalekuaren barruko hondoan 1,50 m arte gutxitu daiteke garaiera; sakonean gehienez ere 0,60 m hartzen duen tokian izango da hori.
¿ Aparkalekuaren azalera horizontalaren (gehienezko aldapa %5) gutxienezko neurri libreak 2,30 x 4,80 m izango dira, inolako egitura edo instalakuntzarik bertan izan barik. Zeharkako aparkalekuetan 20 cm gehiago emango dira zabaleran, garaje tokiaren aldamenetako itxitura bakoitzeko. Zaku erako hondoaren kasuan, 40 cm-tan handiagotuko da. Aparkalekuaren ahoan eta, luzeran, erdiko herenean Zutabeak daudenean, joko da aldamenetako itxitura dagoela. Luzetarako aparkalekuen kasuan, ostera, 5,60 m lortu arte luza daiteke tokiaren luzera.
¿ Zoru, sabai eta pareta guztiek akabera estaldura izan behar dute.
¿ Aparkaleku guztiak irudiz zehaztuta egongo dira eta iragarki ezaugarri bat jarriko zaie, proiektuko agirien arabera.
¿ Babes ofizialeko etxebizitzetarako ordenantzak aplikatu ezin direnen kasuan, alde historikoetan edo antzeko egoeretan, aplikagarri den udal araudiak arautuko du haien diseinua.
¿ Aireztatzea.
Garajeen aireztatzea beste erabilera batzuetarako lokaletatik independentea izango da (garajeak edozein tamainatakoak direla ere).
Garaje barruko gas-hustuketa egiteko honelako sistemaren bat erabili beharko da:
Berezko aireztapena: Bakarreko garajeetan izan ezik, aireztapen gurutzatua lortzeko moduan kokatuko dira hutsuneak, batez ere lokaleko paramentuetako beheko eta goiko guneetan banatuta.
Aireztapen behartua: nahitaez makina bidez egingo da.
2.¿ BANAKAKO GARAJEAK.
¿ Banakako garajeetan 2,80 metroko zabalera bermatu behar da gutxienez sarbidean eta arrapalan (halakorik badago).
¿ Arrapalaren lautada, gutxienez, 2,80 x 3,50 m izango da, eta bere aldapa %6 gehienez ere. Arrapalen gehienezko aldapa %20 izango da.
¿ Aparkaleku independente bakoitzaren gutxienezko neurria 2,80 x 5,00 izango da; gehienezko azalera, ostera, 20 m2.
¿ Banakako erabilera eta sarbidea dituzten garajeen kasuan, aireztatzea bi saretaren bidez egingo da. Sareta horiek 200 cm2-koak izango dira. Bata lurretik 30 cm-ra egongo da; bestea, berriz, sabaitik 30 cm-ra.
Data: Sinadura:
AZALEREN KOADROAN BETE BEHARREKO DATUAK
¿ Etxebizitza kopurua.
¿ Partzela, poligonoa, kalea, zenbakia eta udalerria.
¿ Aurkeztutako fitxen artean dagokion zenbakia.
¿ Dauden etxebizitza-moten izendapena.
¿ Etxebizitza-mota guztietako gela guztien azalera erabilgarria.
¿ Etxebizitza-mota guztien azalera erabilgarri itxia (terrazak eta balkoiak sartu gabe).
¿ Etxebizitza-mota guztietako terraza eta balkoien azalera erabilgarria.
¿ 06 eta 07 puntuen batuketa etxebizitza-mota guztietan.
¿ Sustapenean etxebizitza-mota bakoitzeko kopurua.
¿ Sustapenean erabilera bakoitzeko azalera erabilgarria eta eraikia.
¿ Azalera erabilgarria eta eraikia guztira, erabilera guztien batuketa.
¿ Sustapena egiten den partzelen azalera.
¿ Urbanizatu beharreko partzelen azalera.
¿ Sustatzen diren etxebizitza, trasteleku, garaje eta lokalen kopurua.
¿ Eraikina osatzen duten oinak adieraztea.
¿ Oin bakoitzaren erabilera nagusia.
17 eta 18.¿ Oin bakoitzaren azalera erabilgarria eta eraikia.
OHARRA:
Azalera guztiak metro karratuetan adieraziko dira, bi dezimal jarrita.
Data: Sinadura:
KALITATEEN MEMORIA-KOADROAN BETE BEHARREKO DATUAK
Etxebizitza kopurua.
Partzela, poligonoa, kalea, zenbakia eta udalerria.
Materialaren eta azalera-akaberaren edo sistemaren deskribapen laburra.
Bestelako elementurik deskribatu behar bada:
Orri kopuruaren edo sistemaren eta osaeraren des-kribapen laburra, proiektatutako fatxada, estalki edo terraza bakoitzeko lauki bat erabilita
Gela hezeetan sifoidun boterik agertzea espero den ala ez zehaztea, baita zenbat banakako sifoi-aparatu egongo den.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2009ko otsailaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak onartzen dituena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1994ko maiatzaren 18koa, Ekonomi eta Ogasun sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan eta bere Erakunde Autonomoetan aldez aurreko agizko fondoen erregimena ezarri eta arautzen duen otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuan xedatzen dena, O