Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2002ko otsailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez baimena ematen da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko honako titulazio hau desagerrarazteko: Meatze-ingeniari Teknikoa, Meatzeetako Instalakuntza Elektromekanikoetako espezialitatean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 58
- Hurrenkera-zk.: 1761
- Xedapen-zk.: 41
- Xedapen-data: 2002/02/28
- Argitaratze-data: 2002/03/25
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea antolatzen duen ekainaren 29ko 19/1998 Legeak, bere 10. artikuluan, unibertsitate antolakuntzaren irizpideak eta helburuak finkatzen ditu, tituluei, zentroei eta tituluak lurraldeka banatzeari dagokien guztian.
Lege horrek aurreikusitakoa garatzeko, uztailaren 20ko 294/1999 Dekretuak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko titulazio berrien sarrera arautu zuen, eta aurretik zeudenak aldatzeko edo desagerrarazteko arauak eman zituen.
Ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 14.1.b) artikuluarekin bat etorriz, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak, 2000ko irailaren 13ko bileran, aldeko txostena eman zuen Meatze-ingeniari Teknikoko Titulua (Meatzeetako Instalakuntza Elektromekanikoetako espezialitatean) desagerrarazteko.
Unibertsitate Kontseiluak, 2000ko uztailaren 13an, aldeko txostena eman zuen Lan Publikoetako Ingeniaritza Teknikoa (Eraikuntza Zibiletako espezialitatea) Meatze Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan sartzeko. Aipatutako titulu hori ezartzeko, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak honako baldintza hau jarri zuen: une horretan eskolan zeuden Meatze-ingeniaritza Teknikoko lau espezialitateetatik bat, desagerrarazi behar zen. Erabaki hori betetzeko, Eskolako Ikastegi Batzarrak egoera aztertu eta Meatzeetako Instalazio Elektromekanikoko espezialitatea ezabatzea erabaki zuen. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko irailaren 14ko aginduak, aipatutako unibertsitate-eskolan, beste zenbaiten artean, Lan Publikoetako Ingeniaritza Teknikoa (Eraikuntza Zibiletako espezialitatea) ezartzeko baimena eman zuen.
Unibertsitate Kontseilua, Koordinazio eta Plangintzarako Batzordean bilduta, aipatutako irakaskuntza horiek ezartzearen alde agertu zen 2000ko urriaren 20an egindako bileran.
Hori guzti hori dela eta, honako hau
Agindu honek ematen du aipatutako titulazioaren irakaskuntza desagerrarazteko baimena, baina desagerrarazte hori aurrera eramateko, Gizarte Kontseiluaren proposamenari, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak adostutakoari jarraitu behar zaie.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 28a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
ANJELES IZTUETA AZKUE.