Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1999ko martxoaren 18koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburu, Jaurlaritzako kideen, Administrazioko goi-kargudunen eta zuzen-bide pribatuko ente publikoen eta sozietate publikoen zuzendaritza-taldekideen jarduerak eta ondarezko eskubide-ondasunak adierazteko eredu ofizialak ezartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 56
- Hurrenkera-zk.: 1373
- Xedapen-zk.: 130
- Xedapen-data: 1999/03/18
- Argitaratze-data: 1999/03/23
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa
Testu legala
Jaurlaritzako kideen, Administrazioko goi-kargudunen eta zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sozietate publikoen zuzendaritza-taldekideen jarduerak eta ondarezko eskubide-ondasunak adieraztea eta errejistratzea arautzen duen otsailaren 23ko 129/1999 Dekretuak bere 7. eta 10. atalean ezartzen duenez, bai adierazpen berriak bai aurrekoetan gertatzen diren aldaketen berri ematen duten komunikazioak agindu bidez eskainiko diren ereduak erabiliz egingo dira. Halaber, 4.2 atalean xedatzen denez, lanpostu- edo kargu-aldaketak Jardueren eta Ondarezko Eskubide-Ondasunen Errejistroari jakinaraziko zaizkio.
Aurreko lerroaldean adierazitakoa betetzeko, aipaturiko 129/1999 Dekretuaren azken xedapenetarik lehenengoan ematen zaidan ahalmena baliatuz, hau
atala.– Bai adierazpen berriak bai aurrekoetan gertatzen diren aldaketen berri ematen duten komunikazioak I. eranskinean agertzen diren eredu eta inprimakiak erabiliz egingo dira.
atala.– 1.– Bai ondarezko eskubide-ondasunen adierazpen berriak bai aurrekoetan gertatzen diren aldaketen berri ematen duten komunikazioak II. eranskinean agertzen diren eredu eta inprimakiak erabiliz egingo dira.
– Edonola ere, bai ondarezko eskubide-ondasunen jarduerak egiteko inprimakiak bai pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren adierazpenaren kopiak zigiluz itxitako gutunazaletan aurkeztuko dira. Gutunazalaren aurkian adierazpen egilearen izena eta bi abizen eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbaki osoa agertuko dira; ifrentzuan, adierazpen egilearen izenpea.
Gutunazal bat baino gehiago aurkeztu behar badira, horien aurkian hurrenkera-zenbakia ere adierazi beharko da.
atala.– Adieraztea borondatezkoa duten lanpostu- edo kargu-aldaketak Jardueren eta Ondarezko Eskubide-Ondasunen Errejistroan jakinarazteko, III. eranskineko eredua erabiliko da.
atala.– Datu pertsonalen aldaketak Jardueren eta Ondarezko Eskubide-Ondasunen Errejistroan jakinarazteko, IV. eranskineko eredua erabiliko da.
atala.– Aurreko ataletan aipatu diren eredu ofizialak Jardueren eta Ondarezko Eskubide-Ondasunen Errejistroan eta sail bakoitzean pertsonalaren administrazioa eta kudeaketa euren eskumenean dituzten organoetan egongo dira interesatuen esku.
Agindu hau 1999ko apirilaren 1ean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko martxoaren 18a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Jardueren adierazpena egiteko ereduak /Modelos para la declaración de actividades.
Ondarezko eskubide-ondasunen adierazpena egiteko ereduak
Modelos para la declaración de derechos y bienes patrimoniales.
Lanpostu- edo kargu-aldaketak Jardueren eta Ondarezko Eskubide-Ondasunen Errejistroan jakinarazteko eredua.
Modelo para la comunicación al Registro de Actividades y de Derechos y Bienes Patrimoniales de los cambios de puesto o cargo.
Datu pertsonalen aldaketak Jardueren eta Ondarezko Eskubide-Ondasunen Errejistroan jakinarazteko eredua.
Modelo para la comunicación al Registro de Actividades y de Derechos y Bienes Patrimoniales de los cambios en los datos personales.