Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1994ko irailaren 28koa, Osasun sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartean Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioak arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 3873
- Xedapen-zk.: 382
- Xedapen-data: 1994/09/28
- Argitaratze-data: 1994/10/24
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Sendagaiei buruzko abenduaren 20ko 25/1990 LegekoIII. idazpuruan entseiu klinikoak egiteari buruzko arauak ematen dira, izan ere, sendagaiproduktuei buruzko legeei dagokienetan aginte eskuduntza osoa baitu Estatuak, Konstituzioko 149.1.16. atalean xedatzen denaren arabera. Lege horretako 64. atalean, zera agintzen da, hau da, ezin gauzatu ahal izango dela entseiu klinikorik, horretan agintea duen osasunagintariak behar bezalako kreditazioa eman diezaion Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoak aurrez txostena eman gabe. Lehen aipatu den III. idazpurua garatuz, sendagaiez baliatuz entseiu klinikoak egiteko bete beharreko baldintzak finkatzen dituen apirilaren 16ko 561/1993 Erregeren Dekretua argitaratu zen. 39. atalean eta hurrengoetan Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoak arautzen dira, kreditazio, ihardute eremu, baldintza, eginkizun eta funtzionamendurako arauei dagozkienetan. Aipatu diren alde horietako lehenengoari dagokionetan, honako hau xedatzen da 39. atalean: osasun arloan agintea duen agintariak emango diela Komite horiei kreditazioa Autonomi Elkarte bakoitzerako eta aldianaldian berritu egin beharko direla kreditazio horiek, kreditazioetan finkatu daitezen prozedura eta epeei jarraituz. Era berean, 40. atalean xedatzen denaren arabera, Autonomi Elkarteek finkatu beharko dute komite bakoitzari dagokion Ihardute-eremua eta bai komiterako kideak izendatzeko sistema ere. Azkenik, 43.11. atalean, komiteek beren agintariekin harremanak izateko bidezkoak diren prozedurak Autonomi Elkarteek zehaztu behar dituztela ezartzen da. Horiek horrela, Euskal Autonomi Elkarteak, Estatuak sendagaiproduktuekiko dituen legeak gautzeari dagozkionetan Euskal Autonomi Elkarteak duen eskuduntza erabiliz, agindu hau ematen da, era honetan, Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoei kreditazioa emateari buruzko arazoak arautu ahal izateko. Eskuduntza hori Euskal Autonomi Estatutuko 18.3 atalean jasotzen da eta, Eusko Jaurlaritzaren barneantolaketari dagozkionetan, Osasun Sailari dagokio eskuduntza hori erabiltzea. Ondorioz, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkartean sor daitezen Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditapena arautzea da agindu honen xedea. 2. atala.- 1.- Osasun sailburuordeak emango ditu kreditazioak, horretarako, sortzea nahi deneko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoeratuko direneko zentru edo zentruetako zuzendaritzaorganuek egin beharko dute eskabidea. Honako hauek aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera: a) Komiteko kideen izendapen proposamena. Lehendakari eta idazkari karguak beteko dituztenen izenabizenak eta kide izango diren guztien kualifikazio profesionala. Agirien bidez justifikatu beharko da hori. b) Komiteak bere egitekoak betetzeko behar dituen baliabideak dituenaren deklarazioa. c) Komitea osatzeko proposamena jaso duten kide bakoitzaren zinpeko edo promesapeko deklarazioa: entsaiuaren sustatzailearen eskutik, komiteak edo komiteko kideren batek, artez edo zeharka, soldatarik jasotzen ez dutenari eta jasoko ez dutenari buruzkoa. d) Komitearen ekintzek hartuko duten geografi eta instituzio mailako eremuari buruzko proposamena, arrazoi eta guzti. 2.- Osasun Sailak, eskegileek aurkeztutako agiriez aparte beste batzuk aurkez ditzatela eskatu ahal izango die, akreditazioa emateko eskatzen diren baldintzak betetzen direla ziurtatzeko hori egitea beharrezkotzat jo dezanean. 3. atala.- 1.- Kreditazioa ematezko edo ukatzezko erabakia emango du Osasun sailburuordeak. Kreditazioa ematea gerta dadinean, komiteko kideak, lehendakaria eta idazkaria izendatuko ditu eta komiteak hartuko duen geografi edo instituzio mailako eremua finkatuko da bertan. Kreditazioa ematezko erabakiak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira eta Osasun eta Kontsumo Ministeritzari emango zaio horien berri. Erabakia, ukatzezkoa izatea gerta dadinean, eskegileari pertsonalki emango zaio horren berri. Erabakiak arrazoi eta guztizkoa izan beharko du. 2.- Osasun sailburuordeak kreditazioa emanez edo ukatuz hartutako erabakien aurka, interesdunek, ohizko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasun sailburuari, erabakia argitaratu edo horren berri eman dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan eta, hori, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. atalean eta hurrengoetan xedatzen denaren arabera. 3.- Eskabidea aurkeztu dadin egunetik hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan erabaki espresurik jaso ez badu eskabideak, kreditazioari ukoa eman zaiola jo ahal izango dute interesdunek 30/1992 Legeko 43. atalean xedatzen direnen ondorioetarako. Eta hori, erabaki espresua emateko atal horretan Administrazioari ezartzen zaion obligazioaren kaltetan gabe. 4. atala.- Kreditazioa eskuratu ondoren, Komiteek, beren funtzionamendurako landu dituzten lanprozedura berezien, batzarren aldizkotasunaren eta erantzunak emateko finkatu duten gehienezko denboraren berri eman beharko diote Osasun Sailordetzari. Osasun Sailean gordeko dira agiri horiek eta edonork ikusi ahal izango ditu. Horiek aztertzeko interesa izan dezan edozeinek eskuratu ahal izango ditu. 5. atala.- Indarrean dauden legeetan xedatzen denaren arabera, Komite Etikoek, Osasun Ministeritzara bidali beharko dituzten komunikazioak, Osasun sailburuordearen bidez bidaliko dira. Horretarako, beharrezkoak diren agiriak bidali beharko dizkiote komiteek. 6. atala.- Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioak, hiru urtetarako izango du indarra. Epealdi hori amaitzean, berritu ahal izango da. Ondorio hauetarako, dagokion eskabidea aurkeztu beharko du zentruko titularrak kreditazioak indarra galduko dueneko eguna baino hiru hilabete lehenago gehienera. Agindu honetako 2.1. atalean aipatzen diren agiriak ere aurkeztu beharko ditu eskabidearekin batera, lehenago aurkeztu zirenen berdinak izatea gerta dadinean izan ezik. 7. atala.- Kreditazioprozeduran jasota gelditu diren baldintza eta gorabeheretan aldaketaren bat ematea gertatuz gero, Osasun sailburuordeari eman beharko zaio horren berri, gertatu dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan. Halaber, komiteko kideak aldatzeko eskabidea ere hilabete lehenago egin beharko da, beharrezkoa izan dadinean. Bi kasuetan, bidezkoa izan dadina erabakiko du Osasun sailburuordeak, eman zen kreditazioa sendetsi edo ukatzeari dagozkienetan. Agindu honetako 3.2. eta 3.3. atalean xedatzen dena aplikatuko zaio kasu bakoitzari. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Osasun Sailordetzak kontutan hartuko ditu, Osasun eta Kontsumo Ministeritzari akreditazio arloan dagozkion koordinazioirizpide amankomunak. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Agindu hau indarrean jarri dadin egunetik hasi eta hilabeteko epea ematen zaie, eratu diren Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoek eta eratuta dauden Entsaiu Klinikoetarako Komiteek kreditazioeskabideak egin ditzaten, agindu honetan eta sendagaiekin entsaiu klinikoak egiteko baldintzak finkatzen dituen apirilaren 16ko 561/1993 Erregeren Dekretuan xedatzen denaren arabera. Bigarrena.- Aurreko xedapenean finkatzen denaren ondorioz eman daitezen kreditazioek, 1994ko abuztuaren 13tik hasita ekarriko dituzte ondorioak, 561/1993 Erregeren Dekretuko aldibaterako xedapenetatik lehenengoan agintzen denaren arabera. AZKEN XEDAPENA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. VitoriaGastreiz, 1994ko irailak 28. Osasun sailburua, JOSÉ IGNACIO AZKUNA URRETA .
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (9)
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko otsailaren 4koa, Osasuneko sailburuordearena, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzen eta batzordearen osaera aldatzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko ekainaren 13koa, Osasun sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketako Etika-batzordearen osaera.
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko ekainaren 13koa, Osasuneko sailburuordearena, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 10ekoa, Osasuneko sailburuordearena, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera aldatzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2022ko otsailaren 15ekoa, Osasuneko sailburuordearena, Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2020ko urriaren 29koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketarako Etika Batzordearen akreditazioa berritzen baita.
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko ekainaren 7koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritzeko dena (E-mIBE).
- Ikus: EBAZPENA, 2020ko abenduaren 1ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea.
- Ikus: EBAZPENA, 2020ko abenduaren 28koa, Osasuneko sailburuordearena, Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzen duena.