Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1993ko maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetako curriculumegokitzapenak araupetzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 101
- Hurrenkera-zk.: 1763
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1993/05/05
- Argitaratze-data: 1993/06/01
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Bere 13. atalean Euskal Autonomi Elkarterako Haur Hezkuntzaren curriculuma xedatzen duen Abuztuaren 11ko 236/1992 Dekretuak, eta 14. eta 15. ataletan Lehen Hezkuntzaren curriculuma xedatzen duen Abuztuaren 11ko 237/1992 Dekretuak, curriculumegokitzapenak egiteko aukera adierazten dute, ikasleen hezkuntzabeharreierantzun ahal izateko. Era berean, aipatu ataletan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Agindu bidez, curriculumegokitzapen horiek egitea nori dagokion erabakiko du. curriculum-egokitzapen Indibidualak programazioaren elementu batean edo gehiagotan ikasle baten hezkuntza-behar bereziei erantzuteko eginiko aldakuntzen multzoa izango lirateke. Hezkuntza-sisteman, eta irakaskuntza derrigorrezko eta muinbakarrean ikasle guztiek Helburu Orokor berberak lortu behar dituztenez, ikasle baten hezkuntzabehar bereziei buruz hitzegiteak zera inplikatzen du, honek, bere hezkuntza, gizarte eta famili testuinguruan, laguntza edo baliabide pedagogiko, material edo pertsonal batzuk behar dituela aipatu hezkuntzahelburuak lortzeko. Beraz, curriculum-egokitzapen Indibidualak ikasleari eskaintzen zaion hezkuntza-erantzunak bere garapen indibidual eta soziala ahalik eta gehien ahalbidetzen duten estrategia egokiak emateko tresnak lirateke, bere erreferentzia-taldearen funtzionamenduaren arabera. Ikuspegi honetatik, curriculum-egokitzapen Indibidualak arautzeko beharrak arrazoi desberdinak ditu: Ikasle guztiei ahalik eta eskolaratze onena eskaintzeko Administrazioak duen betebeharra, orokorki ezarritako curriculuma ahalik eta gehien errespetatuz. Ikasleen esku dauden hezkuntza-baliabideak aurrikusi, planifikatu eta hornitzeko beharra, eta halaber beren erabilera zuzena. Abuztuaren 11ko 236/1992 Dekretuaren Lehen Azken Xedapenak eta Abuztuaren 11ko 237/1992 Dekretuaren Lehen Azken Xedapenak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuari ematen dizkioten eskuduntzez baliatuz, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako curriculum-egokitzapenen lanketa, garapen eta onespenari dagozkien alderdi desberdinak ordenatzearren,XEDATU DUT: 1. atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenkudeaketa-eremuan kokatuta dauden Ikastetxe guztietan, publiko zein pribatuetan, eta HezkuntzaSistemaren Antolaketa Orokorreko Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Haur eta/edo Lehen Hezkuntzari dagokion irakaskuntza ematen dutenetan aplikatuko da Agindu hau. 2. atala.- 1.- curriculum-egokitzapen Indibidualak programazioaren elementu batean edo gehiagotan ikasle baten hezkuntza-behar bereziei erantzuteko eginiko aldakuntzen multzoa dira. 2.- curriculum-egokitzapen oro ikaslea eskolaratuta dagoen hezkuntza-testuinguruaren ebaluazioa egin ondoren burutuko da. Curriculum-egokitzapena, ebaluazio honen ondorioz, ikasgelako programak ikasle batek planteatzen dituen hezkuntza-beharrei erantzuten ez diela uste denean izango da beharrezkoa. Dena den, programan egin beharreko aldakuntzak desberdinak izango dira ikasle bakoitza, ikasgela eta eskolaratuta dagoen Ikastetxearen berariazko ezaugarrien arabera. 3.- hezkuntza-testuinguruaren ebaluazioa egiterakoan, ikaslearen hezkuntza-beharrei erantzuteko aldatu beharreko curriculum-elementuak zeintzuk diren, eta halaber aldakuntza hauen zentzua zein den, erabakiko da. Aldatzea beharrezkoa izan daitekeen elementuen artean irakas-ikaskuntza iharduerak, metodologia, curriculumerako sarbide-baliabideak -materialak edo pertsonalak, ikasgelako edo Ikastetxeko antolaketa, ebaluazioirizpide,modu edo uneak, edo helburuak eta edukinak daude. Azken hauei dagokienez, hartuko den erreferentzia ikaslea eskolaratuta dagoen Zikloa izango den (oso esanguratsuak ez diren Curriculumegokitzapenak) edo ziklo edo etapa desberdin bat izango den ( Curriculumegokitzapenesanguratsuak) erabaki beharko da. 3. atala.- 1.- Lehen Hezkuntzaren ebaluazioa arautzen duen Aginduaren hamargarren atalak xedatutakoari jarraiki; «Oso esanguratsuak ez diren curriculumegokitzapenak» ikaslea eskolaratuta dagoen ziklo bera erreferentzia gisa hartzen duten curriculumelementu bat edo gehiago ukitzen dituztenak dira. 2.- Oso esanguratsuak ez diren Egokitzapenak Ikastetxeko profesionalen taldeak egingo ditu, ZuzendaritzaTaldeajakinaren gainean egongo delarik; Ikastetxean bertan geratuko dira artxibatuta eta ez dute Ikastetxearen esparrua gainditzen duen inolako izapiderik beharko. 3.- Oso esanguratsuak ez diren curriculumegokitzapenak ikaslearen Espediente Pertsonalaren zati izango dira eta bere Oinarrizko Hezkuntzaren Eskolaratze Liburuan eta Ebaluazio-Aktetan azalduko dira, egokitzapenneurrieidagozkien laukietan «H.E.» ( HezkuntzaErrefortzu)siglak agertuko direlarik. 4.- Kasu hauetan, ikaslearentzako hezkuntzaerantzuna ohizko testuinguruan emango da beti, Ikastetxeko profesional desberdinen balizko esku hartzeaz, hauek esku hartzearen plangintza tutorearekin batera egin edo zuzenean esku hartuko dutelarik. 4. atala.- Ikastetxean normalean ez dagoen baliabide materialen bat (egokitutako altzariak, material didaktikoa...) edo Ikastetxekoa ez den profesional espezializaturen bat (logopeda, fisioterapeuta, laguntzailea...) behar duten oso esanguratsuak ez diren Curriculumegokitzapenen kasuan, ondoko prozedura jarraituko da bere onespenerako. A.- Tutoreak, irakaslegoak (ikaslearen erreferentziataldeko irakasleak, kontsulta-irakaslea, irakasle laguntzailea eta ikasketa-burua) eta Pedagogi Aholkularitzategiko Talde Profesionalanitzak eginiko ebaluazioa oinarritzat hartuz, azken honen aholkularitzaz, beharrezkoak diren curriculumaren aldakuntzak definitzen ditu. B.- Ikastetxeren Zuzendariak Curriculumegokitzapenaren proposamena P.A.T.era igorriko du, I. Eraskinaren arabera. C.- Talde Profesionalanitzak informe bat burutuko du, bertan egindako egokitzapenarekiko adostasuna jasoarazi, edo aldatu beharreko alderdiak proposatu, ardatz diagnostikoak eskaini eta hezkuntza-behar berezien sintesia egin, eta halaber II. Eraskinaren ereduaren arabera beharrezkotzat jotzen dituen baliabide material eta/edo pertsonalak proposatuko dituelarik. D.- P.A.T.eko Zuzendariak curriculumegokitzapenaren kopia, T.P.A.ren txostenarekin, Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde Buruzagitzara igorriko du, honek Ikastetxearen baliabide globalak kontuan harturik dagozkion erabakiak hartuko dituelarik. 5. atala.- 1.- Lehen Hezkuntzaren ebaluazioa arautzen duen Aginduaren hamargarren atalak xedatutakoari jarraiki; «Curriculumaren Egokitzapen esanguratsuak» ikaslea eskolaratuta dagoen zikloa ez dena erreferentzia gisa hartzen dutenak dira. 2.- curriculum-egokitzapen esanguratsu orok ondoko hauek jaso beharko ditu gutxienez: Egokitzapena egiten zaion ikaslearen datuak eta inplikatutako profesionalenak, kasu guztietan erreferentziazikloaeta ikaslea eskolaratuta dagoen kurtsoa zehaztuz. Bere erreferentzia-taldearekiko, ikaslearen gaitasunak. Ikaslearen hezkuntza-behar berezien definizioa. Zikloan zehar landu beharreko helburu eta edukinak jarraituko dituen curriculum egokitua edo desberdinkatua, arloak edo esperientzia-eremuak zehaztuz. Erabiliko diren ebaluazio-irizpide, modu eta uneak, eta halaber egokitzapenaren beraren jarraiketaren plangintza. Agindu honetako I. Eraskinean, Curriculumegokitzapen esanguratsu bat barne hartu behar duten gutxienezko elementuen eredu bat planteatzen da. 3.- Egokitzapen hauek lantzerakoan, tutorearekin batera Ikastetxeko eta Pedagogi Aholkularitzategiko profesional desberdinek lan egingo dute, hezkuntzaegoeraren ebaluazioa, somatutako hezkuntza-behar bereziei erantzuteko modua eta curriculumegokitzapenaren jarraiketari begira. 4.- Ikaslearekin ohizko testuingurutik kanpo lan egitea inplikatzen duten eta ezaugarri hauek dituzten helburuen edo edukinen aldakuntza behar den guztietan, eta halaber ikasle batentzat curriculum desberdin bat lantzea beharrezkoa den kasuetan, ikasgela egonkorretan edo hezkuntza bereziko Ikastetxeetan eskolaratutako ikasleen kasuan adibidez, beharrezkoa izango da curriculum-egokitzapen esanguratsua egitea. 5.- curriculum-egokitzapen esanguratsu oro Pedagogi Aholkularitzategiak onartu beharko du, hurrengo atalean xedatzen den prozeduraren arabera. 6. atala.- curriculum-egokitzapen esanguratsuek, onetsiak izateko, ondoko prozedura jarraituko dute: A.- Tutoreak, irakaslegoak (ikaslearen erreferentziataldeko irakasleak, kontsulta-irakaslea, irakasle laguntzailea eta ikasketa-burua) eta Pedagogi Aholkularitzategiko Talde Profesionalanitzak eginiko ebaluazioa oinarritzat hartuz, azken honen aholkularitzaz, beharrezkoak diren curriculumaren aldakuntzak definitzen ditu, gutxienez I. Eraskineko informazioa jasoz eta diseinatutako planarekiko ikaslearen aitaren, amaren edo legezko arduradunaren adostasuna barne hartuz. B.- Ikastetxearen Zuzendariak Curriculumegokitzapenaren proposamena P.A.T.era igorriko du. C.- Talde Profesionalanitzak informe bat burutuko du, bertan egindako egokitzapenarekiko adostasuna jasoarazi, edo aldatu beharreko alderdiak proposatu, ardatz diagnostikoak eskaini eta hezkuntza-behar berezien sintesia egin, eta halaber II. Eraskinaren ereduaren arabera beharrezkotzat jotzen dituen baliabide material eta/edo pertsonalak proposatuko dituelarik. D.- P.A.T.eko Zuzendariak curriculumegokitzapenaren kopia, T.P.A.ren informearekin, Ikastetxea kokatuta dagoen Mugapeko Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikora igorriko du. E.- Ikuskaritzak Curriculum-egokitzapena ontzat ematen duen txostena burutuko du, edo aldatu beharreko alderdiak adieraziko ditu, III. Eraskineko ereduaren arabera. F.- Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak espedientea Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzara igorriko du, honek behin-betiko onetsiko duelarik, IV. Eraskinaren arabera, onesten ez bada aldatu beharreko elementuak zehaztuz. Eskaera Mugapeko Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikora iritsi eta hogeita hamar egun naturaletan Ikastetxeak erantzunik jaso ez badu, Curriculumegokitzapena onartutzat emango da. 7. atala.- 1.- Onetsitako Curriculumegokitzapena, eginiko informeekin batera, ikaslearen Espediente Pertsonalaren zati izango dira eta bere Oinarrizko Hezkuntzaren Eskolaratze Liburuan eta EbaluazioAktetan azalduko dira, egokitzapen-neurriei dagozkien laukietan «C.E.I.» (curriculum-egokitzapen Indibidual») siglak agertuko direlarik. 2.- C.E.I.ren kopia bat gurasoei eta legezko arduradunei emango zaie. Desadostasunik balego, Hezkuntza Sailburuordearen aurrean errekurtso arrunta tarteratu ahal izango da. 8. atala.- curriculum-egokitzapenak hezkuntzaziklo baterako egingo dira; beraz, nahikoa zabalak izan beharko dute, ikasle baten eskolaratzea bi urtez definitu ahal izateko. Egokitzapen hauek aldiro aztertuko dira, eta kurtsoz aldatzerakoan behin gutxienez. Azterketok, lan-helburuak eta edukinen definizioaren oinarri den zikloaren erreferentzian aldakuntzaren bat egiten denean soilik, edo baliabideen erabilera desberdina planteatzen denean, beharko dute beste onespen bat. 9. atala.- Haur Hezkuntzaren bigarren zikloa bukatzen denean, eta Haur Hezkuntza araupetzen duen Aginduaren 14. atalak adierazi bezala, Lehen Hezkuntzan hasteko adina egokitzeko aukera izango dute hezkuntzabeharbereziak dituzten ikasleek. Horretarako, beharrezkoa izango da egoeraren ebaluazioa, ikaslearen gurasoak edo legezko arduradunak jakinaren gainean egotea, zonako Talde Profesionalanitzaren informea eta Mugapeko hezkuntza-ikuskaritza Teknikoaren onespena, azkenik Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzaren baimena beharko delarik. 10. atala.- 1.- curriculum-egokitzapen bat egin zaien Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitza bukatzerakoan, tutoreak, eta Ikastetxeko, Pedagogi Aholkularitzategiko inplikatutako irakaslegoak eta gurasoek edo legezko arduradunek ikaslearen eskolaratzeari jarraipena emateko modurik egokiena erabakiko dute, ziklo aldaketa komeni ote den, hurrengo kurtsoan Curriculumegokitzapenik behar izango ote duen eta, kasu honetan, nolakoa izango den eta berau lantzeko nondiknorako nagusiak erabakiz. 2.- Aipatutako guztiek berretsitako eta Ikastetxearen zuzendariak sinatutako txostena, mugapeko Ikuskaritzaren onespena jaso ondoren, ikaslearen Espediente Pertsonalari erantsiko zaio. 3.- Gurasoak edo legezko arduradunak hartutako erabakiekin bat ez badatoz, beren erreklamazioak Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde Buruzagitzari egin ahal izango dizkiote. 11. atala.- Aurreko ataletan xedatutako azterketeaz gain, ikasle batek ziklo berri bati ekiten dionean (Haur Hezkuntzaren hasieran nahiz Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzarenean) curriculuma egokitu behar zaion erabaki beharko da. Balizko egokitzapena kurtsoaren lehen hiruhilekoan egin beharko da beti. 12. atala.- Agindu honetan aipatzen den informazioa erabiltzean, lehentasuna izan behar du Konstituzioaren18.1 Atalean jasotzen den konfidentzialtasun kontzeptuak. 13. atala.- 1.- Haur eta Lehen Hezkuntzan ez da salbuespenik izango ezein curriculum-arlotan. Edozein arrazoi dela eta (elbarritasun fisiko edo sentsorial larria, eskolaratzerik eza...) ikasle batek curriculumaren arlo edo gai jakin bat ikasteko ezintasun objektiboa badu, curriculum-egokitzapen «esanguratsu» bat landuko da, Agindu honetan definitutako elementuak zehaztuko direlarik bertan, definitutako helburuak gainditutzat hartzeko ebluazio-irizpideak espreski adieraziz. 2.- Ikaslegoaren ebaluazioa, kasu guztietan, Curriculumegokitzapenetanezarritako irizpideen arabera egingo da. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak Agindu honen aplikazio eta garapenerako arauak eta beharrezko orientabideak emango ditu. Bigarrena.- Agindu hau E.H.A.A.n argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1993ko maiatzak 5. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 237/1992 DEKRETUA abuztuaren 11 koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarterako Lehen Hezkuntzako curriculuma ezartzen duena.
- Zuzendutakoa: AGINDUA, 1993ko maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetako curriculumegokitzapenak araupetzen dituena. (Hutsen zuzenketa).