Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1992ko abenduaren 9koa, Osasun Sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartean dauden Enpresako Mediku Zerbitzuek bete beharreko osasun agirien eredu ofizialak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 252
  • Hurrenkera-zk.: 3755
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1992/12/09
  • Argitaratze-data: 1992/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

ERASKINA METODOLOGI OINARRIAK Dantza-ikasketek, beren beharkizunen ondorioz, prestakuntza luzea eskatzen dute, eta, beraz, derrigorrezko irakaskuntzaren ikasketekin batera burutu behar dira nahitaez. Hori dela eta, bi irakaskuntzamota horien hezkuntza-prozesuek, iharduera hezitzaileari begira, oinarri berbera izatea aholkatzekoa da, ikasketetarako -azken batean ikasleak berak, ezagutzaeskemak aldatuz eta ber-antolatuz, gauzatzen dituenakfaktore erabakiorra baita. Curriculum ireki batean, irakaspideak, hein handi batez, irakaslearen erantzukizun dira, eta, beraz, ez dituzte osorik finkatu behar hezkuntza-agintariek. Pedagogi oinarri batzuk finkatzea zuzena da bakarrik curriculumaren izaera eta edukinetarako funtsezkoak diren neurrian. Horregatik, irakasleen iharduna arautzeko asmoz eta agindu honetan ezarritako curriculuma garatzeko, ondoren aipatzen diren metodologi oinarri nagusiak jasotzen dira, dekretu honetan arautzen diren instrumentu-espezialitate eta ikasgai guztietarako baliagarri direnez gero. Irakaskuntza honen jomuga dantzaren interpretrazioa da. Interpretazioak alderdi asko ditu, zeharo subjetiboa da eta azken emaitzean obraren sortzailearen mezua, batetik, eta, bestetik, mezu hori bere sentsibilitatearekin egokituz berea egiten duen dantzariaren gauzatzeko modu pertsonala ezin askatuzko loturaz batzen ditu. Hezkuntza-mota guztietan bezala, hemen lortu nahi den helburua ikaslearen berezko nortasuna eta sentsibilitatea garatzea da, baina dantza ez baita komunikazio kontzeptualerako tresna, sentimenduak adierazteko bidea baizik, subjetibotasunak oso leku garrantzizkoa hartzen dio eta, ondorioz, ikaslearen nortasun eta sentsibilitatearen garapena are inportanteagoa da. Horrelako ikasketetan, irakasleak gidari baino gehiago aholku-emale izan behar du; alde batetik arazo edo zailtasun zehatzei irtenbide zehatza eman beharko die, baina, aldi berean, izaera orokorragoa duen guztian ahaleginak egin beharko ditu aukerak eskaintzeko eta ez irizpideak inposatzeko, orientabideak emateko eta ez aurrez finkatutako emaitza batzuetara eskutik eramateko, eta ikasleak arte-egintzaren aurrean dituen bereganatzeko eta erantzuteko gaitasunak bultzatu eta zabal daitezen. Nortasun artistikoa ez da sekula behinbetikoa izaten eta haren eraikitzaile nagusia -bakarra ez esateagatik- ikaslea da; irakaslearen lana «arte mayeutika»koa baino ez da. Horrelako irakaskuntzan behar-beharrezkoa da programazioa irekia eta zurruntasunik gabekoa izan dadin; ikastetxeek, eta horien barruan irakasleek, ezarritako programazioek, exekuzio-gaitasunaren hobekuntza etengabeari («teknika»ren «hobekuntza»ri) erantzuteaz gain, ikasle bakoitzaren ezaugarri eta premiei egokitzeko hainbateko zalutasuna izan behar dute, ikaslearen ahalbideak garatzeari eta gabeziak osatzeari begira. Teknika dela eta, exekuzioaren mekanika hutsaren mugak erabat gainditzen dituela ohartu behar da, nahiz exekuzioa teknikaren osagarrietako bat izan, eta irakasleak barren-barrendik egiazko «interpretatzeko teknika» gisa ulertu behar du eta horrela ulertarazi ikasleari; izan ere, teknika, zentzurik zabalenean, arteobra bera da, eta, hortan, obrarekin elkartzen da, bat egiten du eta aldi berean bidea da eta jomuga. Ikasketen funtzionaltasuna bermatzeko beharrak nagusi izan behar du irakaskuntzan eta, egiazko egoera batean ikasleak ikasitakoa behar duenean, baliagarri izango zaiola ziurtatu behar du. Ikasketa funtzionala, ikasitakoa praktikan erabiltzeko aukera ematen duena ez ezik, beste ikasketak egiteko eta beste edukin batzuk arrakastaz ikasteko beharrezkoak eta baliagarriak diren edukinak dituena ere bada, eta azken hori da garrantzitsuena. Curriculum-saloa irekia eta zalua izateak garrantzia handia ematen dio irakasle-taldearen lanari. Curriculum-egitasmoa irakaste-ihardunari buruzko gogoetaeremuari lotutako tresna da, ikastetxeak duen hezkuntza-testuinguru berarizkoa curriculumarekin egokitzeko bidea irakaslegoari ematen diona. Ebaluazioak emandako argibideek irakaskuntzaiharduerarako erreferentzi puntu izan behar dute. Horregatik, ebaluazioaren prozesua, ikaslearen garapenari dagokion neurrian, modu jarraikor eta pertsonalizatu batez egin behar da, ikasleari bere ahalbideekiko egiaz egin dituen aurrerapenei buruzko argibideak emanez, eta aurretik jarrita omen dauden errendimendu-arauekin alderatu gabe. Ebaluatzeko prozesuen xede, bai ikasleen ikasketak, bai irakaskuntza-prozesuak berak ere, izango dira. Ebaluazioak ematen dituen argibideek irakasle-taldeak argibide aipagarriak izan ditzan balio dute eta horien bidez beren esku-hartzea kritikoki azter dezaten eta hari buruz erabakiak har ditzaten. Horretarako, ikasleen ebaluazio jarraikorrak emandako argibideak lortu nahi diren helburuekin eta horiek lortzeko plagintzarekin erlazionatu behar dira. Beraz, irakaskuntza-prozesuaren programazioa nahiz irakasleak, prozesu horien antolatzaile den aldetik, gauzatzen duen esku-hartzea ebaluatuko dira. Ebaluazio-mota hori egiteko modurik, tresnarik eta egoerarik egokienak zein diren zehaztu beharra dago curriculum-egitasmoaren barruan. Bertan, irakasle-taldeek, mailaren helburu nagusiak eta ebaluatzeko irizpideak finkatzeaz gain, zein diren ikasturte bakoitzerako helburuak eta ebaluatzeko irizpideak adierazi beharko dute, dagokion curriculum-egitasmoarekin erlazionatutako ikasketak barne hartzen dituztela. Ikasleak, autoebaluazio eta koebaluazioaren bidez, prozesu honetan esku hartzea beharrezkoa da, etapa honetan ikaslearen burujabetza eta erantzukizunezko inplikazioa bultzatu nahi direnez gero, eta ikasleak uste eta irizpide pertsonalak hartzea lehentasunezko hezkuntza-asmoa baita. OINARRIZKO MAILAKO IKASGAIAK DANTZA KLASIKOA Sarrera Europako mendebaldeko kulturan berpizkunde garaiaren hasieran abiatu zen bilakabide baten ondotik, baleta XVII eta XIX mendeen artean mamitu zen arteadierazpide zehaztu gisa. Ondorioz, egun Dantza Klasikoa deitzen duguna finkatu eta unibertsalizatzen da eta gaurko gizartean diren dantza-adierazpide kultu guztien oinarri bihurtu. Dantza Klasikoa deitu ohi dena -edo zuzenago esateko, balet akademikoa- dantzari guztiek lehenik behar duten oinarrizko jakingai unibertsala da, gero edozein antzez-dantza mota egiteko, sortzeko edo ezagutarazteko. Haren teknika giza mugimendu erritmikoaren egiazko mintzaira da, eta, adierazteko edo komunikatzeko beste edozein modu edo hizkuntza bezala, mailaz-maila aurreratuz ikasten da. Baletaren ikasketetan ikasleak bere gorputzaren ezagutze eta menperatzea garatzen du, gorputza ikaslearen arte-adierazpidearen tresna bilakatzen delarik. Lantza klasiko edo akademikoaren exekuzio eta interpretazioak gorputza guztiz menperatzea eta prestatzea eskatzen dute, estilo desberdinen praktikak bere balio estetikoa islada dezan eta, kalistenia hutsaz haruntza, bidaltzen den mezuari arte-esanahia eman diezaioten. Gaitasun horien erakuntza eta garapenak prozesu luzea eskatzen dute; prozesu horretan ikasketen sistematizazioa behar-beharrezkoa da eta ikaslearen lana egunerokoa eta beti irakasleak zaindua izan behar duela hartu behar da kontutan. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu hori, bere ezaugarri bereziengatik, eskolaren eremuan kokatzen da beti ere. Balet akademikoan gorputza ongi jartzeko dauden funtsezko elementuen ikasketara bideratzen dira oinarrizko mailaren edukinak, gaitasun fisiko eta adierazpenezkoen oinarri sendo bat garatzeari bide emateko asmoz. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren oinarrizko gunea Baleteko klasea da; egun Baleteko klasea bere zailtasun-modalitate desberdinetan ulertzen da eta Carlo Blasisek zehaztu zuen «Barra eta Erdia» eskema historikoa eta onartuaren arabera. Klasea honako alderdi hauen inguruan antolatzen da: - Gorputz guztiaren luzapena eta euste kontrolatua. - Iztergainetako eta beste gorputz-puntuetako giltzaduren elastikotasun kontrolatua. - Bizkarraren kontrola, lehenik, eta malgutasuna, gero, ardatz-elementu oinarrizkoa baita. - Erresistentzien, gorputzeko muskulazioaren eta beheko gorputzadarren garapen kontrolatua. - Pelbisaren kontrola. - «En-dehors» (kanporantz) izen teknikoa duen jarreraren garapena; hori izango da baletaren gorputzhiztegiaren abiapuntua. - Oinaren indarra, luzapena eta euskarri dinamikoko puntu izateko gaitasuna garatzea; igarotzeko, pausatzeko eta atseden hartzeko elementu gisa erabiltzea. , - «Plié» (tolestua), elastikotasuna eta luzapena direla eta, gehiago menperatzea, orekaren eta malgutasunaren errendimentu egokia lortzeko ona baita. - Mugimendu guztien (buru, beso eta hankenen) barruko eta erritmozko koordinazioa menperatzea. - Norberaren gorputz-oreka aurkitzea. - Ariketetan espazioaren erabilera dinamikoa garatzea; desplazamenduen mailaz-mailako erabilpenaren bidez eta gorputz-atalen koordinazioa bultzatuz egiten da. - Arnasketa zuzena ikastea, bai denboran bai ariketaren berarizko dinamikan, errendimendurik handiena lortzeko. Dantzarigaiak oinarrizko mailatik behar bezalako onura ateratzen badu, oinarrizko prestakuntzaren muina bereganatuko du eta dantza eta baletaren adar desberdinetako ezagupen bereziei eta zailagoei ekiteko paradan jar liteke. Horregatik, hain zuzen ere, balet akademikoak zorroztasuna eta beste adierazpide batzuetara zabaltzeko baldintzapen teknikoak ematen dizkio ikasleari, zeren, baleta, bere antzinatasunagatik eta irakaskuntzaren heldutasun-mailagatik, dantza kultuaren eta antzez-dantzaren adar guztien berezko sehaska historikoa baita, nahiz adar horiek, beren azken agerpenean, batzuk besteetatik zeharo desberdinak agertu. Oinarrizko maila honetan ezartzen den mailaz-mailako hastapena behar-beharrezko da dantzariaren prestakuntzaren zimendurako. Helburuak Oinarrizko mailako dantza klasikoak ondoren aipatzen diren gaitasunak garatzea bultzatu behar du: a) Mugimenduaren kalitatea eta interpretazio adierazkorra lortzeko, mugimendu-sentsibilitatea egokitzea. b) Oinarri tekniko sendoa izateko, gorputzaren ezarrera egokia hartzea c) Hanken, soin-bularraren eta buruaren mugimenduak koordinatzea, zurruntasuna ekidinez. d) Barrako ariketak eta haien erdiko aplikazioak ongi egitea. e) Jauzi egiteko hiru aldietan (aireratzean, finkapenean eta lurreratzean) eta bateriaren hastapenean behar den indarra eta elastikotasuna erakustea. f) Orekaren zentzua erakustea, jiraren teknikan prestatzeko. g) Espazioaz egoki baliatzea. h) Dantzan arnasketak duen garrantziaz ohartzea. i) Dantza osatzen duten mugimendu guztiak erritmo-zentzuaz eta musikalitateaz egitea. ' j) Dantza akademikoaren mintzairaren terminologia, eta pausuak, pausuen konbinaketak edo dantzak nola deskribitzen dituen jakitea. k) Ikusizko oharmenaz baliatzea, pausuak, ariketak edo aurreko bien multzoak lehen begiratuan ikasteko. Edukinak Gorputza ezagutzea eta egoki ezartzen jakitea. Endehors, oreka, elastikotasuna, indarra, jauzia eta jira garatzeko mugimenduak egitea. Lurreko, barrako eta erdiko ariketak. Pausuen erritmozko egiturez ohartzea, eta haiek ezagutzea eta barneratzea. Dantzan egiterakoan (bakarrik zein taldean) doitasunak duen garrantziaz konturatzea. Sormena garatzeko inprobisazioaz baliatzea. Mugimenduak egiterakoan kalitatearen oinarrizko elementuak; dinamika, «tempo»a, eginahala, eta abar. Aurrekoen aplikazioak. Adierazkortasuna, interpretazioaren ezinbesteko elementua baita. Oroimenaren mailaz-mailako garapena. Koordinazioa eta mugimenduan adierazte-asmoarekiko duen funtzioa. Ikasleak puntetako oinarrizko ariketak egiten hastea. Maila horretako berarizko hiztegia jakitea. Ebaluatzeko irizpideak 1.- Ikasi diren oinarrizko pausuak ezagutzea eta bereiztea, eta haien hiztegi teknikoa ulertzea. Ebaluatzeko irizpide honekin ikasleak pausuen izenak eta dantzan duten esanahi teknikoa ikasi dituenentz egiaztatu nahi da. 2.- Baleteko klase batean barra osatzen duten ariketak egitea; irakasleak adierazi ahala, egin behar dira ariketak (pliés, battement tendus, degagés, rond de jambe, eta abar..) eta maila honetan eskatzen den musika-denbora erabiliz eta besoak, hankak eta burua koordinatuz. Irizpide honekin gorputzaren ezarrera zuzena denentz egiaztatu nahi da; ezarrera zuzena bada, oinarri sendo eta ziurra lortzen da aurrerago ariketa zailagoak egiteko. 3.- Barran estudiatutako ariketak erdian errepikatzea eta egitea; irakasleak adierazi ahala, egin behar dira, eta musika-denbora, koordinazioa, espazioa eta norabideak egoki erabiliz. Irizpide honekin ikaslea bere orekaz eta espazioko norabideez, horien arteko mugimenduak koordinatuz, ohartu denetz egiaztatu nahi da. 4.- Aldarazpen txikiak egitea, espazioan zehar desplazamenduak eginez eta irakasleak adierazi ahala. Ikasleak espazioarekiko, dimentsioekiko eta norabideekiko duen zentzua nolakoa den aztertu nahi da irizpide honekin. 5.- Pausuen aldarazpen txikiak lehen begiratuan egitea; ariketa horien barne «en-dehors» eta «en-dedans» jiren teknikaren oinarrizko ariketek egon behar dute. Irizpide honekin jira egitean besoak, hankak eta burua nola koordinatzen diren eta bulkada lotu eta jarraikorreko mugimendu bat egitean gorputz osoaren oreka nola kontrolatzen den aztertu nahi da. 6.- Irakaslearen oharrei jarraiki, jauziaren teknika garatzeko ariketak (jauzi txikiak, bi hankekin eta hanka batekin, eta bateriako lehen jauziak) egitea. Irizpide honekin nolako buldakaz tolesten eta luzatzen diren hankak, nola kontrolatzen eta eusten zaion «demi-plié»ari hanka biko eta bateko jauziaren aireratzean eta lurreratzean, nola eusten zaion soinbularrari eta nola goratzen diren iztergainak jauzi egitean aztertu nahi da. 7.- Erdian aldarazpen txikiak egitea; aldarazpenak maisuak esango ditu ahoz, dagozkion erritmoaren barruan pausuak markatuz, eta ikasleak gogoan hartu beharko ditu. Irizpide honekin ikaslearen erreflexuak, oroimena eta musikalitatea egiaztatu eta aztertu nahi dira. 8.- Puntetako pausuak oinarrizko ariketekin elkartuz, konbinazio txikiak egitea. Irizpide honen bidez aztertu nahi da nolakoa den oinen indarraren garapena eta zenbateraino ezagutzen den puntetako zapatilekin egiten diren igoera eta jaitsieretan oinak egin behar duen lana. 9.- Ibiltzea eta agur bat egitea, musika-zati baten gainean inprobisatuz. Irizpide honekin dantzaren estetikarako behar diren gaitasunak aztertu nahi dira; gaitasun horiek garapen fisikoa, nortasuna, musikalitatea, sentsibilitatea, mugitzeko harmonia eta dotorezia eta publikoarekiko komunikazioa dira. 10.- Ariketa bat Adagio-denboran, «ports de bras»ekin eta «térre»ko egoera desberdinekin egitea eta interpretatzea. Irizpide honekin mugitzeko arte-adierazpena, interpretazioa eta musika-sentsibilitatea egiaztatu nahi dira. MUSIKA Sarrera Musikak, soinu-denborazko erlazioen arte-adierazpena baita, dantzaren, mugimenduaren eta gorputzmintzairaren munduarekin erabateko harremana du. Izan ere, dantza, sortu zenetik, musikaren gorputz-islada, hau da, musika-pentsamenduaren edukinak adierazten duen irudi plastikoa, izan da. Musikaren, dantzaren eta plastikaren arteko harreman hori arte-adierazpenen historian gertatu den sinestesiarik zaharrena eta emankorrena da. Musikaren irakaskuntzak, harreman horrek hezitzeko dituen ahalbideez oharturik, gure mendearen lehen hamarkadetatik mugimendua eta dantza musika-adierazpena ikasteko oinarrizko elementu gisa hartu ditu bere baitan. Musika-egintza, bere denboratasunagatik, mugimenduarekin erlazio estua duten parametro sail batek osatzen du, erlazio estu hori bai elementu bakoitzak bai denen multzoak duelarik. Alde batetik, elemcntu melodiko eta harmonikoen antolakuntza sintaktikoak segmentu -edo «keinu»- formalen kate batez osatutako diskurtso batera darama, segmentu horiek musikak berak nahiz musikaren sortzaileak finkatzen duen norabidetasuna dutela; beste aldetik, eta dantza gorputz-teknika huts gisa, buikadarik, sentimenturik eta musikak ematen dion izaerarik gabeko teknika gisa, ulertu ezin den modu berean, erritmoa, Funtsean mugimendua izaki, arrazoibidez, besterik gabe, ulertzea guztiz ezinezkoa da ekintzara daraman indar zinetikoa sentitu gabe. Musika-heziketak modu erabakiorrez laguntzen du dantzaren oinarrizko mailaren helburu nagusietan jasotzen diren gaitasunak lortzeko eta garatzeko; honako hauek dira gaitasun horiek: espazio-denborazko harremanak hobeki ulertzea eta harreman horiek soinuzko mintzairaren antolakuntza formalarekin lotzea; erritmo-zentzuaren bidez mugimenduak egoki koordinatzea, eta dinamika eta fraseatua, estiloaren eskaerekiko, behar den doitasunez adierazteko mugimendu-sentsibilitatea izatea. Dantzaren curriculumean musikaren helburua hori izanik, edukinak funtsean musikaren prestakuntzaren oinarrian dauden berberak izango dira. Dantza-ikaslearen kasuan, eta jakintzagai honetarako taldeko iharduna funtsezkoa denez gero, edukinak kantuaren, mugimenduaren eta teknika errazeko musika-tresnak jotzearen bidez garatuko dira, taldeko musika-ihardunaren berarizko adierazpideak horiek baitira. Soinuzko mezua barneratzeko gaitasunak behar-beharrezko du mezuaren mintzaira osatzen duten elementuak (erritmoa, melodia, harmonia eta forma) teoriaz zein praktikaz ezagutzea, musikaren esanahi sakon eta antzemanpzina gorputzarekin adierazteko beharra oharpidez eta erantzukizunez bideratu ahal izateko. Azkenik, ezagupen horiek ikastearekin batera, musikak, arte-mintzaira eta herrien eta pertsonen adierazpide kulturala den aldetik, duen esanahiari dagozkion alderdi guztiei buruzko arreta eta jakinahiezko jarrerak bermatzea bultzatu behar da. Helburuak a) Taldekideekin batean musika-esperientziak izatea, musikarekin duten sentimentuzko harremana aberasteko; kantuaren, mugimenduaren, entzunaldi aktiboaren eta perkusio txikiko musika-tresnen bidez egingo da. b) Erritmoa ongi ulertzeko eta intepretatzeko behar den mugimendu-koordinazio erakustea, elkarketa- eta bereizketa-trebetasun egokiez batiatuz. c) «Barne-belarria» erabiltzea, entzunaldia eta haren adierazpen grafikoa erlazionatzeko eta tinbreak, egitura formalak, oharpen dinamikoak, adierazkorrak, denborazkoak, eta abar ezagutzeko. d) Musikaren parametroak hobeto ulertzera eramango duten erritmo, melodia eta kantak buruz interpretatzea. e) Soinuaren ezaugarriak (iraupena, altuera, intentsitatea eta tinbrea) mugimendu bidez adierazteko didituzten ahalbideekin erlazionatzea. f) Erritmozko formulak, formula melodikoak eta iraunpen laburreko zatiak edo melodiak irakurri eta idaztea. Edukinak Pultsuaren oharpena, bereiztea eta barneratzea. Azentuaren oharpena eta bereiztea. Erritmozko formula oinarrizkoak: irakurketa eta idazketa. Erritmo-aldiberekotasuna. Erritmozko elementuak gorputz-mugimenduarekin erlazionatzea. Konpas-aldaketen praktika eta bereizketa. Ahots-sensibilizazioa: arnasketaren, artikulazioaren, erresonantziaren eta intonazioaren praktika. Goranzko eta beherantzko mugimendu melodikoak bereiztea. Bitarte melodiko multzokoen eta berezien intonazioa. Eskalaren hotsen bereizketa eta intonazioa. Zati melodiko edo kanta errezen irakurketa eta intonazioa. Taldean kantatzeko praktika. Perkusio txikiko musika-tresnak erabiltzea. Mugimendu-mota desberdinak laguntzeko ahotsezko edo musika-tresnezko inprobisazioa. Gorputza perkusio-tresna gisa erabiltzea: soinu-keinuak eta ahots-baliabideak. Elementu formalen (errepikapen, galdera-erantzunen, eta abarren) oharpena eta bereizketa, eta abar... Ebaluatzeko irizpideak 1.- Ahotsez eta perkusioz egitura melodiko eta erritmozko laburrak imitatzea. Ebaluatzeko irizpide honekin oroimen-maila eta jaso den mezua, bai bere soinuzko alderdietan, bai mugimendu-egikeran, berriz fideltasunez sortzeko gaitasuna egiaztatu nahi da. 2.- Aurretik ezarritako kode batzuen arabera grafia errez eta ez-ohikoetan idatzitako piezak ahotsez edo erritmikoki interpretatzea. Ebaluatzeko irizpide honekin egiaztatu nahi da soinu-diskurtsoaren espazio-denborazko parametroak haien agertze grafikoarekin erlazionatzeko gaitasuna. 3.- Obra edo zati baten pultsua belarriz ezagutzea eta perkusioz jotzea. Ebaluatzeko irizpide honekin pultsuaren oharpena egiaztatu nahi da, pultsua erritmozko joaldirako oinarrizko erreferentzia baita. 4.- Obra edo zati baten azentu periodikoa ezagutzea eta bereiztea. Azentu periodikoaren oharpen egokia egiaztatu nahi da, konpasaren oinarria baita. Konpasa bitarra, hirutarra ala lautarra den ezagutu beharko du ikasleak, eta pultsu bakoitza bitarra ala hirutarra den. 5.- Entzundako obra edo zati baten erritmozko alderdien arabera, mugimendu zehatzak egitea. Ikaslearen gorputz-koordinazioa nolakoa den, haren mugimendua erritmozko pultsu zehatzekin egokituz, aztertu nahi da. 6.- Isilaldi laburretan pultsua mantentzea. Pultsua egoki barneratzea du irizpide honek helburu, bakarrik edo taldean egoki jo ahal izateko. 7.- Obra edo zati baten erritmozko egiturak perkusioz, musika-tsesnez edo ahotsez interpretatzea. Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak erritmozko formula desberdinak, mailarako egokiak, doitasun osoz eta ezarritako tempo baten barruan, lotzeko gaitasuna duen. 8.- Konpas-aldaketa sinpleak belarriz bereiztea eta interpretatzea. Unitate bereko edo desberdineko konpas-aldaketez belarriz ohartzeko eta horrelakoak praktikan jotzeko gaitasuna egiaztatu nahi da. Kasu honetan bakarrik 1) beltza=beltza, 2) beltza=punttudun beltza, 3) beltza=zuria, 4) kortxea=kortxea, eta alderantzizkoak ere 2) eta 3) kasuetan. 9.- Melodia edo tonu-kanta bat akonpainamenduarekin intonatzea. Ikasleak bere intonazio-teknikak eta afinazio zehatza tonu-zati batera, partituran dauden adierazpen-oharpenez baliatuz, egokitzeko gaitasuna nolakoa den aztertu nahi da. Tresna-akonpainamenduak ez du melodia erreproduzituko. 10.- Musika-testu bau, emandako denboran eta intonazioa egiaztatu gabe, isilean irakurtzea eta buruz erreproduzitzea. Ikasleak, partituraren oharpenetik abiatuta, soinuzko irudi melodiko-erritmikoak irudikatzeko, erreproduzitzeko eta gogoan gordetzeko duen gaitasuna egiaztatu nahi da. 11.- Melodia-eredu sinpleak edo eskalak, altuera desberdinetatik hasita, erreproduzitzea. Ikasleak, edozein soinutatik abiatuta eta ereduaren bitartekoei egoki eutsita, melodia-egintza bat erreproduzitzeko duen antzea egiaztatu nahi da irizpide honekin. 12.- Entzundako zati baten gainean erritmozko egiturak inprobisatzea. Ebaluatzeko irizpide honekin ikaslearen sormen-gaitasuna piztu nahi da; horretarako, erritmozko formula ezagunak edo ezezagunak modu askean erabiltzen dira entzundako zatiaren pultsu eta konpasarekin egokituz. 13.- Tonu-melodia laburrak inprobisatzea. Ikasleak nola bereganatu dituen oinarrizko tonukontzeptuak, elementuak modu askean erabiliz, aztertu nahi da irizpide honekin. 14.- Entzundako zati erritmiko eta melodiko laburrak idatziz erreproduzitzea. Ebaluatzeko irizpide honekin ikasleak alderdi desberdinez ohartzeko duen gaitasuna egiaztatu nahi da. Alderdi horiek erritmozkoak, metodiazkoak, kadentziazkoak, formalak, tinbreari dagozkionak, eta abarrekoak izan daitezke; aurretik hauta daitezke ikasleak bereizi beharreko alderdiak edo utz dakioke modu askean nabarmenenak iruditzen zaizkionak bereizten. 15.- Entzunaldi baten ostean, entiundako edo interpretatutako obraren ezaugarri bereizgarriak deskribatzea. Ebaluaizeko erizpide honek ikasleak alderdi desberdinez ohartzeko duer gaitasuna egiaztatu nahi du. Alderdi horiek erritmozkoak, melodiazkoak, kadentziazkoak, formalak, tinbreari dagozkionak eta abarrekoak izan daitezke; aurretik hauta daitezke ikasleak berezi beharreko alderdiak edo utz dakioke modu askean nabarmenenak iruditzen zaizkionak bereizten. 16.- Emandako egitasmo batetik abiaturik, musikaprozedura ohizko eta ez-ohizkoez (ehunkerez, atmosferez, efektuez, eta abarrez) inprobisazio laburrak egitea, joaldia aurreko egitasmoarekin egokituz. Ikasleak, aurretik egindako musika-ideia bat gauzatzeko, duen kontrol konszientearen maila nolakoa den aztertu nahi du ebaluatzeko irizpide honek. Dantzaren oinarrizko mailaren irakaskuntzei dagozkien eskola-orduak. IKASGAIAK ASTEAN ZENBAT ORDU, MINUTUTANEnpresako Mediku Zerbitzuen Araudia onartzen duen 1959ko azaroaren 21eko Aginduak Enpresako Zerbitzu Medikuek gete behar dituzten agiri ezberdinak finkatzen ditu bere ataletan. Horietan, halaber, Zerbitzu horien Anatolakundeak (EMZA) ereduak, epeak eta agirien bestelako ezaugarriak finkatzeko aginpidea zehazten da. Osasun Institutu Nazionalean (INSALUD) sartutako erakunde hori Euskal Autonomi Elkartearen eskura aldatu zen azaroaren 6ko 1536/1987 Errege Dekretuaren bidez, Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 18. atalaren 1 eta 4 apartaduetan zehaztutako osasun agintepidearen barruan. Gaur egun bidezko gertatzen da Euskal Autonomi Elkartearen Lurralde Eremuan kokatutako Enpresako Mediku Zerbitzuek bete beharreko osasun agiri horiek aldatzea. Zenbait dira horretarako dauden zioak, lan osasunaren alorrean informazio sistema hobetu nahia, orohar, eta egon dauden lan-itunepekoei begira osasun agirietan erabili beharreko kodeen batuketa zehazki, agiri horiek gero aztertu eta ikertu ahal izateko eta baita beren edukiaren eraginkortasuna eta erabilgarritasuna handiagotzeko ere, horren ondorioz gure Autonomi Elkarteko langileen osasunaren izurrite alorreko zaintza hobea lortu behar baita. Administrazio iharduketa hori osasun agintarien zuzendaritzapean egingo da, lan agintariekin koordinatuz, osasun agiri horien bidez lan alorreko osasunaren eremuan osasun alorreko ihardutze-politika bideratzeko garrantzi handiko xehetasunak lortuko baitira. Azaldutakoaren ondorioz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkartean kokatuta dauden Enpresako Mediku Zerbitzuek bete beharreko osasun agirien eredu ofizialak Agindu honetan finkatzen dira, eta honela finkatu ere: a) «Lan-istripu eta gaixotasun profesionalen parte estatistikoa» izeneko agiriaren eredua Agindu honen I. Eraskinean agertzen da. b) «Enpresako Mediku Zerbitzuen ihardueren urteko txostena» izeneko agiriaren eredua Agindu honen II. eraskinean agertzen da. Txosten hori behar bezala betetzeko arauak III. eraskinean zehazten dira. c) «Industriaren osasunbide-fitxa» izeneko agiriaren eredua Agindu honen IV. eraskinean adierazten da, aurrerantzean «Lan-baldintzen fitxa» izango da bere izena. d) «Enpresako Mediku Zerbitzuek egindako ihardueren laburpen estatistikoa» izeneko agiriaren eredua Agindu honen V. eraskinean azaltzen da, aurrerantzean «Urteko laburpen estatistikoa» izango da bere izena. 2. atala.- Aurreko atalean adierazitako ereduak 1993ko urtarrilaren letik aurrera erabili behar izango dira. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Agindu honek. Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 9. Osasun Sailburua,I. AZKUNA URRETA.I. ERASKINA LAN-ISTRIPU ETA GAIXOTASUN PROFESIONALEN PARTE ESTATISTIKOA