Arautegia
InprimatuAgindua orokarra.- Bidaritza Araudiari buruz Lana Aurrebegiramena eta Eraman-ekarri Zaingoak eman zuan Agingua austen duten Gintza Zaingoaren agintepekoei edo eginkizunetaz jabetzen diranei neke bereziak ezarriaz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gintza Zaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 132
- Hurrenkera-zk.: 1179
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1937/02/13
- Argitaratze-data: 1937/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Igazko Azaroaren 27'garrenez (Agintaritzaren 51'. gn. Egunerokoan) Lana. Aurrebegiramena eta Eraman-ekarri Zaingoak eman zuan Aginduak, Bidaritzaren Araudia austea debekatu eta ausleak nekaldu egiten ditu. Notin soillak ere ezin eskutitzik eraman-ekarri dezaketela dio. Baño ala ere. españar itxasontzietan joan-etortzen diranak eskutitzak eraman -ekartua, maiz aski gertatzen dana da noski. Fede onez agian, Erkalaren arerioei eta zelatariei laguntzeko arriskuz ordea. Ain arriskugarri dan jarduera onekikoak egin bearrean geran. Eta kontrabando erruari ezartzen zaizkion nekeaz gañera, beste zenbait neke ezarri bearrean. Ausle guziei alegia: Zaingo onen agintepean jarduten diranei lez, beronen eginkizunak darabilzkitenei, baldin okerrok salatutzen ez badituzte. Auxe dala-ta, ona zer agintzen deten: 1'go. atala. Españar itxas-ontziren batean jo ir. etorrian dabillen iñork ezin atzerrira eskutitzik eraman-ekarri dezake. Ortan lebilena, asaldaritzak artua izango litzake; eta Nekaltze Legediaren 138'gn. atalak dion lez lege-ausletzat artua eta zigortua. 2'gn. atala. Lengo atalean aitatu degun bideaz baliaturik eskutitzak eraman-ekari naien dabillena ere, era berean lege-ausletzat artua eta zigortua izango da. 3'gn. atala. Eskutitzak españar-kairen batera ekarriak izango balira, asaldaritzat artua izango litzake lege-auslea. Eta asaldaritzari dagozkion nekeak nozitu bearko lituzke. 4'gn. atala. Atzerrira edo españar-kairen batera eskutitzak eraman-ekartzeari buruzko albistea izango luken edonork, Agintaritzari salatu bezaio adierazi izan zaiona. Salatu gabe geldituko dana, asaldaritzat eta Erkalaren agiriko areriotzat artua izango da eta 5'gn. atala. Lengo ataletan erabaki degunaz-at beste zenbait lege austeei buruzko erantzun-bearak ere leporatzen ditu ausleak. Bilbao'n, 1937'gn. otsaitak 13. Gintza Burukidea, AZNAR'DAR JAGOBA