Arautegia
InprimatuOtsailaren 12ko 1/1981 LEGEA, "Jaurlaritzaren 1981garren urterako Xahupenak".
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 7
- Hurrenkera-zk.: 93
- Xedapen-zk.: 1
- Xedapen-data: 1981/02/12
- Argitaratze-data: 1981/03/21
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Legebiltzarrak, "JAURLARITZAREN 1981GARREN URTERAKO XAHUPENEN" BURUZKO OTSAILAREN 12KO. 1/1981 LEGEA, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuak egiteko orain dauden jakin-jakineko eragozpenak direla, eta hoiek Legebiltzarrak onar ditzan behar zen garaian aurkeztea ezinezko gertatzen dela, Jaurlaritzaren iritziz, Autonomia-Estatutoaren Aldibaterako Erabakietatik Zazpigarrenak agintzen duenez, eta honetan bereziki erabilgarri izan deitekeen beste araurik ezean, 1980garreneko EgituraXahupenen Legeango agizko xahupenei buruz Diruegitamuen Guztizko Legearen 56garren Atalak aipatzen duena erabilgarri gertatzen da. Esandako hori oinarri hartuta, eta Jaurlaritzaren ihardunak eta eginkortasunak bertanbehera porrot egin ez dezaten, Jaurlaritzaren 1980garreneko Egitura-Xahupenen Legean ohartemanda egon baina egiteratu gabeko diruxahupideak egiteko beharrezko baimena Legebiltzarrari eskatzea bidezkotzat jo da. Halaber, eta Diruegitamua auzkeztearen atzerapenak Guztizko Diruegitamuen pentzutango lansariak jasotzen dituztenei sari hoiek urtearen hasieratik ez gehitzea lekarkenez gero, Jaurlaritzak, ontzat emandako lansarijasotzeek egun horretaz geroko indarra izan dezatela Legebiltzarrari eskatzeari bidezko deritza. Orobat, eta aginte-eskuraketak datorren urtean jarraituko duenez gero, egiteratze-aldi horrek pentsa daitekeenez eskatuko duen lanarigo-gehitzerako beharrrezko baimena Eusko Legebiltzarrari eskatzea komenigarri gertatzen da. Esandako hoiek oinarri direla Jaurlaritzak, Abenduaren 30ean egindaka 'bilkuran, Legebiltzarrari honako, LEGE hau bidaltzea erabaki zuen, presazko bideak eginarazi diezaizkion. Lehenengo Atala.- 1981garren urterako Guztizko Diruegitamuak onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezenerarte, Jaurlaritzaren 1980 garreneko Egitura-Xahupenen Legean ohartemanda egon eta egiteratu gabeko diruezarketak egiteko eskua ematen zaio Jaurlaritzari. Bigarren Atala.- Jaurlaritzaren zerbitzurako lanarigoaren oraing,o lansariak 1981garreneko Urtarrilaren lehenengoaz geio ehuneko 12 gehitzeko baimena ematen zaio Jauraritzari eta, hori bere garaian Legebiltzarrak Legez agindu dezanaren kaltetan gabe. Nolanahi ere, Jaurlaritzak egin dezan diruegitamu- egitasmoak akurapenezko eta izendapenezko, lanarien lan- sariekiko salo bat izango du berebaitan, orain lansarien artean dagoen aldea gutxitzeko bide. Jaurlaritzak, herri-ihardunarekiko guztizko politikaren barruan, Erresuma-Arduralaritzatik eskuratutako lanarien bertaratzea aztertuko du, bereizkeria-egoerarik sortu ez dedin. Hirugarren Atala.- Elkarte Autonomiadunak aginte berriak eskuratu eta 'beretzakotuala bere lanari-erroldea Jaurlaritzaren 1980garreneka Maiatza/Abendua aldirako Egitura-Xahupenen Egitasmoan onartutakoa hiruhilabeteko bakoitzeko ehuneko 10 gehienera gehitzeko eskua ematen zaio Jaurlaritzari. Hiru hilabetez behin, Jaurlaritzak, baimen horretzaz nola baliatu denari buruzko argipideak emango dizkio Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari. Arduralaritzako Arduralari, Laguntzaile,Menpeko eta Erdi eta Goren-mailako Tekniko-lantoki berrials agiriko lehiaketaren bidez beteko dira, konfiantzazko izan eta bestela jokatu beharra dagokienentzat salbu, hori guzti hori Jaurlaritzak zehaztu eta Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari ezagutaraziko dizkion oinarrien arauera. Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginanazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei. Gasteiz, 1981garreneko Otsailak 12. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.