Arautegia

Inprimatu

155/2025 DEKRETUA, uztailaren 22koa, zeinaren bidez bigarrenez hutsak zuzentzen baitira Osasun Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen Dekretuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 168
  • Hurrenkera-zk.: 3757
  • Xedapen-zk.: 155
  • Xedapen-data: 2025/07/22
  • Argitaratze-data: 2025/09/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, «argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Horrelako hutsak atzeman dira, bada, Osasun Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuan, eta, beraz, dekretu honen bidez zuzentzen dira (319/2024 Dekretua azaroaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 219. zenbakian, eta haren hutsen lehen zuzenketa, berriz, azaroaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 228. zenbakian).

Izan ere, Osasun Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretu horretan, saileko organoetako bat Osasun Sailburuordetza dela ezartzen da, eta hierarkian haren mende daude zuzendaritza hauek:

b.1. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza.

b.2. Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza.

b.3. Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza.

b.4. Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza.

2024-2028ko Gobernu-programako konpromisoetako bat «Euskadi digitalagoa sustatzea» da, eta konpromiso horri lotutako ekimenetako bat, berriz, «Euskadiko Eraldaketa Digitalerako 2030 Estrategia berria egitea eta ezartzea».

Osasunerako Euskal Itunaren Diagnostikoaren dokumentuaren arabera, euskal osasun-sistemaren eta haren antolakundeen eraldaketa digitala azkarrago egin behar da, erronka teknologikoak gaindituz, baina, batez ere, pertsonek eta finkatutako egiturek aldaketari jartzen dizkioten oztopoak gaindituz. Zenbat eta handiagoa izan garapen digitala, hobeak izango dira, herritarren osasunari dagokionez, informazioa, emaitzak, jarduera soziosanitarioak eta herritarren erantzukidetasuna eta ahalduntzea.

Osasun Sailean, Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritzak esleituta dauzka eraldaketa digitalarekin lotutako eginkizunak; baina, itunean aurreikusitakoa kontuan hartuta, komenigarritzat eta beharrezkotzat jotzen da oraingo Osasun Sailburuordetzaren izena zuzentzea eta, gainera, beste jarduketa-eremu bat gehitzea.

Hala, Osasun Sailburuordetzaren izena osatu da testu osoan, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza deituz, organo horretan behar den bezala jasotzeko eraldaketa digitalaren arloan osasunaren esparrura bideratutako plan, programa eta jarduera garrantzitsuak ezartzeko lidergo-eginkizunak, haren mendeko Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza organoari esleitu zitzaizkionekin zuzeneko lotura dutenak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak atzeman dira, bada, Osasun Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuan, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz zuzentzen dira (319/2024 Dekretua azaroaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 219. zenbakian, eta haren hutsen lehen zuzenketa, berriz, azaroaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 228. zenbakian).

Hori dela eta, Osasuneko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko uztailaren 22an izandako bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

1. 5. artikuluan ezarritako egitekoez gain, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzari dagozkio honako jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa:

  1. Euskadiko Osasun Planaren zuzendaritza, koordinazioa, gauzatzea eta ebaluazioa.

  2. Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza alor soziosanitarioan.

    b bis) Eraldatze digitalaren arloan osasunaren esparrurako plan, programa eta jarduera esanguratsuak ezartzeko lidergoa.

  3. Erakunde sanitario publikoak gobernatzeko etika eta zuzentasuna sustatzera eta ezartzera bideratutako lanen gidaritza.

  4. Osasun-alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatzea.

  5. Euskadiko osasun-sistemako pazienteen kalitate- eta segurtasun-politikak.

  6. Bikaintasun klinikoa eta teknologia sanitarioen ebaluazioa.

Osasun Sailburuordetza.

Baina hau esan behar du:

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko uztailaren 22an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.