Arautegia

Inprimatu

127/2025 DEKRETUA, ekainaren 17koa, ontzat ematekoa Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren Erabakia, ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunei beste batzuk gehitzekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arloan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila; Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila; Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 118
  • Hurrenkera-zk.: 2797
  • Xedapen-zk.: 127
  • Xedapen-data: 2025/06/17
  • Argitaratze-data: 2025/06/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Transferentzien Batzorde Mistoak hitzartutako akordioaren 2. artikuluan ezarritakoa betez irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak onartu zuen, eta bertan ezartzen diren formalizazio-izapideak betetze aldera, dekretu honen xedea da Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren osoko bilkurak 2025eko maiatzaren 30ean lortutako akordioa onartzea, ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunei Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arlokoak beste batzuk gehitzeko.

Horren ondorioz, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak eta Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko ekainaren 17an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

Errege-dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Estatuko Administrazioak ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunei Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak betetzen dituen Ikuskaritzako Funtzio Publikoaren arlokoak beste eginkizun batzuk gehitzea.

Konstituzioak 149.1.7 artikuluan adierazten du Estatuak duela laneko legeriaren arloko eskumen esklusiboa, autonomia-erkidegoetako organoek betearaztearen kalterik gabe.

Bestalde, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuak 12.2 artikuluan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio laneko legeriaren arloko Estatuko legeak betearaztea, bere gain hartuz Estatuak lan-harremanen inguruan gaur egun dituen ahalmenak eta eskumenak; bai eta, Estatuko goi-ikuskaritzarekin batera, Estatuaren zerbitzuak antolatzeko, gidatzeko eta zaintzeko ahalmena ere, lan-arloko legegintza betearazteko, lan-baldintzak gizartearen garapen eta aurrerapen mailaren araberakoak izan daitezen, langileen kualifikazioa eta prestakuntza integrala sustatuz.

Azkenik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak zehatz ezartzen dute zein eratan eta zer prozeduraren bidez eskualdatu behar zaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuko Administrazioaren zerbitzuak.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aipatzen den Batzorde Mistoak, 2025eko maiatzaren 30eko bilkuran, Estatuko Administrazioak ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunei Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arloko eginkizunak dira beste batzuk gehitzeko akordioa hitzartu zuen. Akordio hori Gobernuari bidali zaio, errege-dekretu bidez onartzeko.

Ondorioz, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean xedatzen dena betez, Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak proposatuta eta Ministro Kontseiluaren 2025eko ekainaren 17ko bileran aztertuta, hau

Onartu egiten da Batzorde Mistoak 2025eko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkuran hitzartutako akordioa, Estatuko Administrazioak ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunei Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arlokoak beste batzuk gehitzeari buruzkoa. Akordio hori errege-dekretu honen eranskinean jaso da.

Ondorioz, gehitu egiten dira Estatuko Administrazioak ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak, Batzorde Mistoaren akordioan ageri den bezala eta bertan zehaztutako termino eta baldintzen arabera.

Batzorde Mistoaren akordioan adierazitako egunetik aurrera izango ditu ondorioak eskualdatutako eginkizunen gehikuntzak.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA. Indarrean jartzea.

Errege-dekretu hau aldi berean argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Jorge García Carreño jaunak eta Begoña Pérez de Eulate González andreak, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Batzorde Mistoaren idazkariak diren aldetik, hau

ZIURTATZEN DUTE:

Transferentzien Batzorde Mistoak, 2025eko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkuran, akordio bat hitzartu zuen, Estatuko Administrazioak ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunei Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren arlokoak dira beste batzuk gehitzeko, ondoren zehazten den moduan:

  1. Eginkizunak gehitzearen oinarri diren konstituzioko eta estatutuko arauak

    Konstituzioak 149.1.7 artikuluan adierazten du Estatuak duela laneko legeriaren arloko eskumen esklusiboa, autonomia-erkidegoetako organoek betearaztearen kalterik gabe.

    Bestalde, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuak 12.2 artikuluan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio laneko legeriaren arloko Estatuko legeak betearaztea, bere gain hartuz Estatuak lan-harremanen inguruan gaur egun dituen ahalmenak eta eskumenak; bai eta, Estatuko goi-ikuskaritzarekin batera, Estatuaren zerbitzuak antolatzeko, gidatzeko eta zaintzeko ahalmena ere, lan-arloko legegintza betearazteko, lan-baldintzak gizartearen garapen eta aurrerapen mailaren araberakoak izan daitezen, langileen kualifikazioa eta prestakuntza integrala sustatuz.

    Azkenik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak zehatz ezartzen dute zein eratan eta zer prozeduraren bidez eskualdatu behar zaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuko Administrazioaren zerbitzuak.

    Konstituzioko eta Estatutuko xedapen hauek oinarri hartuta egoki da Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren ikuskaritzako funtzio publikoaren arloan ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako Estatuko Administrazioaren eginkizunei beste eginkizun batzuk gehitzeko akordioa formalizatzea.

  2. Gehitzen diren Estatuko Administrazioaren eginkizunak

    Estatuko Administrazioak ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren bidez Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren ikuskaritzako funtzio publikoaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunei beste batzuk gehitzen zaizkie; zehazki, lurralde-eremu horretarako ikuskaritza-eginkizuna eskualdatzen da, lan-harremana Euskal Autonomia Erkidegoan duten atzerritarren norberaren edo besteren konturako hasierako lan-baimenen gaineko lan-arloko arauak behar bezala betetzeko.

  3. Gehikuntzaren eraginpeko aurrekontu-kredituak

    Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunei beste batzuk gehitzeari lotutako estatu-mailako urteko kostu osoa 1. zerrendan jaso da.

  4. Gehitzen diren eginkizunei lotutako dokumentazioa eta espedienteak

    Gehitzen diren eginkizunen dokumentazioa eta espedienteak hiru hilabeteko epean entregatu behar dira, akordio hau onartzen duen errege-dekretua argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

  5. Gehikuntzaren eraginkortasun-data.

    Akordio honen xede den gehikuntzak 2025eko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

    Eta jasota gera dadin, ziurtapen hau ematen dute Madrilen eta Vitoria-Gasteizen, 2025eko maiatzaren 30ean. Batzorde Mistoaren idazkariak: Jorge García Carreño jauna eta Begoña Pérez de Eulate González andrea.

    1. ZERRENDA

    ESTATU-MAILAKO URTEKO KOSTU OSOA

    (2023ko milaka eurotan) 19. atala. Laneko eta Gizarte Ekonomiako Ministerioa

    (Ikus .PDF)