Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 475/2024 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskadiko Hirigintza eta Etxebizitza Foroa arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 67
- Hurrenkera-zk.: 1519
- Xedapen-zk.: 475
- Xedapen-data: 2024/12/17
- Argitaratze-data: 2025/04/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2 b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Halako hutsak atzeman dira Euskadiko Hirigintza eta Etxebizitza Foroa arautzen duen abenduaren 17ko 475/2024 Dekretuan (2025eko urtarrilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1. zk.), eta honen bidez zuzentzen dira.
2025/1 orrialdean (5/9), 8.4.c) artikuluan, bosgarren paragrafoan, hau dio:
Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroko Gizarte Baliabideen eta Etxebizitzaren Batzordearen ordezkari bat (hemen sartzen dira ASVE Asociación Solidaridad Vasco Ecuatoriana eta FEVAS Plena inclusión Euskadi).
Baina hau esan behar du:
Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroko Gizarte Baliabideen eta Etxebizitzaren Batzordearen ordezkari bat (hemen sartzen da ASVE Asociación Solidaridad Vasco Ecuatoriana).
2025/1 orrialdean (5/9), 8.4.c) artikuluan, seigarren paragrafoan, hau dio:
Desgaitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonen Euskadiko elkarte koordinatzaileen bi ordezkari (Elkartean Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea; Elkartu Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea; FEKOOR Bizkaiko Gutxitasun Fisikoa edota Organikoa duten Bizkaiko Pertsonak eta Futubide Fundazioa).
Baina hau esan behar du:
Desgaitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonen Euskadiko elkarte koordinatzaileen bi ordezkari (Elkartean Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea; Elkartu Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea; FEKOOR Bizkaiko Gutxitasun Fisikoa edota Organikoa duten Bizkaiko Pertsonak; Futubide Fundazioa, eta FEVAS Plena inclusión Euskadi).