Arautegia
Inprimatu71/2016 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, zeinen bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2017. urteko jaiegunen egutegi ofiziala.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 90
- Hurrenkera-zk.: 2015
- Xedapen-zk.: 71
- Xedapen-data: 2016/05/10
- Argitaratze-data: 2016/05/13
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 12. artikuluan eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoa betez, Jaurlaritzari dagokio 2017ko lanegunak eta jaiegunak finkatzea, urteak, gehienez ere, hamalau jaiegun izango dituela kontuan harturik.
Hori dela-eta, Lanaldia, lanaldi bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuko 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz garai hartan indarrean, lanaldiei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuko xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoari jarraikiz, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, Lan Harremanen Kontseilua eta gainontzeko kontsulta-organoak entzunda, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko maiatzaren 10ean egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Urtarrilaren 6a, Errege eguna.
Apirilaren 13a, ostegun Santua.
Apirilaren 14a, ostiral Santua.
Apirilaren 17a, Pazko astelehena.
Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.
Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.
Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.
Abenduaren 6a, Konstituzio eguna.
Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna.
Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
Dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean egin behar dute proposamena udalek, eta Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako dagokien lurralde-ordezkaritzetara bidali.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari aginpidea ematen zaio, dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak emateko.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko maiatzaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.