Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

16/2015 DEKRETUA, otsailaren 17koa, Barakaldoko Bulego Judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 856
  • Xedapen-zk.: 16
  • Xedapen-data: 2015/02/17
  • Argitaratze-data: 2015/02/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: EAEko udalak; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Lanpostuen zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, onartu egin behar dira, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521. artikuluak dioenez, onartzen diren lanpostu-zerrenden bidez antolatuko dira langileak, bulego judizialen egitura osatzen duten unitateetan sartuz. Lanpostu-zerrendak publikoak izango dira.

Lege organiko horren 522. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, arlo horretan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek hasierako onarpena emango diete beren jarduera-eremuko bulego judizialetako lanpostu-zerrendei, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren txostena jaso ondoren eta ordezkaritza handiena duten sindikatuekin negoziatu eta gero.

Aipatutako Legearen 523. artikuluaren bigarren paragrafoak ezartzen duen bezala, hasierako lanpostu-zerrendetan egiten diren aldaketek kontuan hartu beharko dituzte langileak berriro banatu eta antolatzeko lege honek biltzen dituen irizpideak.

Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 20. artikuluaren arabera eta Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzari buruzko ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuari jarraituz, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Barakaldoko Bulego Judizialeko lanpostu-zerrenda prestatu du.

Hori dela eta, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez hala jasota baitago Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 3. artikuluan, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko otsailaren 17an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko otsailaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)