Arautegia
Inprimatu61/2014 DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2015. urteko jaiegunen egutegia onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 80
- Hurrenkera-zk.: 1943
- Xedapen-zk.: 61
- Xedapen-data: 2014/04/15
- Argitaratze-data: 2014/04/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 12. artikuluan eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoa betez, Jaurlaritzari dagokio 2015eko lanegunak eta jaiegunak finkatzea, urteak, gehienez ere, hamalau jaiegun izango dituela kontuan harturik.
Horregatik, lanaldia, lanaldi bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez (oraindik ere indarrean daude lanaldi bereziei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoaren arabera), Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Lan Harremanetarako Kontseiluari eta gaia doakien gainontzeko organo aholku-emaileei entzunda, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko apirilaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
Urtarrilaren 6a, Errege eguna.
Martxoaren 19a, San Jose eguna.
Apirilaren 2a, Ostegun Santua.
Apirilaren 3a, Ostiral Santua.
Apirilaren 6a, Pazko Astelehena.
Maiatzaren 1a, Langileen eguna.
Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.
Urriaren 12a, Festa Nazionala.
Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna.
Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
Hilabeteko epea izango dute udalek, dekretua argitaratu ondoko egunetik hasita, proposamena egiteko eta dagokien Lurralde Ordezkaritzara bidaltzeko (Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzak).
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak emateko.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 15ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
Ordezkoak eginez, Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.
(Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren hamaikagarren xedapen gehigarriarekin bat etorriz).