Arautegia

Inprimatu

56/2014 DEKRETUA, apirilaren 8koa, Trenetako gurpildun materiala mantentzeko teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2336
  • Xedapen-zk.: 56
  • Xedapen-data: 2014/04/08
  • Argitaratze-data: 2014/05/28

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia iraunkorraren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen dituenak, hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena sustatzeko eta bizkortzeko.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan.

  1. artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, lanbide-konpetentzia, konpetentzia pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat, gutxienez, hartuko du barnean, betiere Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.

    Uztailaren 27ko 1145/2012 Errege Dekretuak Trenetako gurpildun materiala mantentzeko teknikariaren titulua ezartzen du, eta haren gutxieneko irakasgaiak zehazten ditu. Dekretu horrek ordezkatu egiten du abenduaren 22ko 2047/1995 Errege Dekretua, Trenetako mantenimendu teknikariaren titulua arautzen zuena.

    Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren 2. atalak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errege dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».

    Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan.

    Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da trenetako gurpildun materiala mantentzeko teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, betiere Trenetako gurpildun materiala mantentzeko teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakasgaiak finkatzen dituen uztailaren 27ko 1145/2012 Errege Dekretuaren babesean.

    Trenetako gurpildun materiala mantentzeko teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakasgaiak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

    Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, lehen iturri dira, hain zuzen ere heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko.

    Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

    Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

    Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko apirilaren 8an egindako bilkuran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Trenetako gurpildun materiala mantentzeko teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoan.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko diren erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Trenetako gurpildun materiala mantentzeko teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Trenetako gurpildun materiala mantentzea.

Maila: Erdi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: INSN-3b.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da osagaiak eta osagarriak muntatzeko eta mantentzeko eragiketak egitea trenetako gurpildun materialaren mekanika, pneumatika, elektrizitate eta elektronikaren arloetan, betiere berariazko araudiak ezarritako prozedurak eta denborak betez eta zehaztutako kalitateko, segurtasuneko eta ingurumena babesteko eskakizunei jarraikiz.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Egoera bakoitzean egoki diren mantentze-prozesuak hautatzea, mantentze-planetan eta ezarritako dokumentazio teknikoan bildutako informazio teknikoa interpretatuz.

    2. Trenetako gurpildun materialaren sistemetan dauden funtzionamendu-disfuntzioak antzematea, horretarako ezarritako prozeduren bidez.

    3. Ibilgailuetako sistema logikoen osagaiak ordeztea, doitzea eta konpontzea, sistema bakoitzaren zehaztapen teknikoei jarraikiz.

    4. Motor termikoa eta haren sistema osagarriak mantentzea, fabrikatzaileek ezarritako teknika operatiboak erabilita.

    5. Trenetako gurpildun materialaren sistemetako elementuak eta zirkuitu elektrikoak konpontzea, dokumentazio teknikoan zehaztutako prozedurei jarraituz.

    6. Trenetako gurpildun materialeko sistemetan instalazio elektrikoak muntatzea, ezarritako betekizunak eta arloko arauak betez.

    7. Datuen komunikazio-sareetako disfuntzioak konpontzea, horiek aurkitu ondoren, eta, betiere, zehaztapen teknikoei jarraituz.

    8. Korronte zuzeneko eta alternoko motor elektrikoak eta potentzia-bihurgailu elektronikoak mantentzea, fabrikatzaileek ezarritako prozedurei jarraituz.

    9. Motor elektrikoen funtzionamendu-parametroak egiaztatu eta doitzea, banku-saiakuntzen bidez.

    10. Pantografo-sistema mantentzea, zehaztutako prozedurei jarraituz, elikatze elektrikoa ziurtatze aldera.

    11. Sistema pneumatikoak eta balazta-sistemak mantentzea, instalazioen eta haiek osatzen dituzten elementuen gainean aurreikusitako jarduketak eginez, betiere haien eraginkortasuna bermatze aldera.

    12. Ibilgailuen klimatizazio-sisteman matxurak konpontzea, beharrezkoak diren eragiketak eginez berriro eraginkorrak izan daitezen.

    1. Beharrezkoak diren mantentze-eragiketak egitea, ibilgailuen segurtasun- eta erosotasun-sistemen eraginkortasuna mantentzeko.

    2. Bogien eta trakzio- eta talka-sisteman multzoak edo elementuak ordeztea, doitzea edo konpontzea, ezarritako prozeduren arabera, eta disfuntzioa identifikatu ondoren.

    3. Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzea, «bizialdi osoko ikaskuntzarako» dauden baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita, jakintzak eguneratzeko.

    4. Dagokion konpetentziaren esparruan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, eta esleitutako lana antolatzea eta garatzea, lan-ingurunean beste profesional batzuekin talde-lanean edo lankidetzan jardunez.

    5. Bere jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzea, horien sorburuak identifikatuz, bere gaitasunaren eta autonomiaren esparruan.

    6. Eraginkortasunez komunikatzea, bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatuz.

    7. Produkzio-prozesuan laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako neurriak eta protokoloak aplikatzea, pertsonen, lan-ingurunearen eta ingurumenaren gaineko kalteak saihestearren.

    8. Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» aplikatzea.

    9. Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea.

    10. Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. Trenetako gurpildun materialaren sistema mekanikoak mantentzea. TMV198_2 (1228/2006 Errege Dekretua, urriaren 27koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC0629_2: Diesel motorrak mantentzea.

      UC0630_2: Trenetako gurpildun materialaren esekidura- eta balazta-sistemak mantentzea.

      UC0631_2: Trenetako gurpildun materialaren transmisioko, eusteko eta errodajeko sistemak eta akoplamendu-elementuak mantentzea.

    2. Trenetako gurpildun materialaren sistema elektriko eta elektronikoak mantentzea.TMV199_2 (1228/2006 Errege Dekretua, urriaren 27koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC0632_2: Trenetako gurpildun materialaren elikadurako, trakzioko, argiztapeneko eta seinaleztapeneko sistema elektriko-elektronikoak mantentzea.

      UC0633_2: Trenetako gurpildun materialaren komunikazioko, segurtasuneko eta erosotasuneko sistema elektriko-elektronikoak mantentzea.

  1. Lanbide-figura hori duten pertsonek trenetako gurpildun materialak eraikitzeko eta mantentzeko sektorean jarduten dute, bai trenbide-administrazioen eta trenbide-operadore pribatuen sektoreetan, bai hiri-inguruko garraioaren eta tranbia arinen arloko enpresei dagozkienetan. Horien artean, honako hauek dira aipagarriak:

    Trenetako gurpildun materiala fabrikatzen duten enpresak.

    Trenetako gurpildun materialaren tresneria eta osagaiak fabrikatzen eta banatzen dituzten enpresak.

    Trenbidea mantentzeko gurpildun materiala fabrikatzen duten enpresak.

    Trenetako gurpildun materiala mantentzeaz arduratzen diren enpresak.

    Burdinbideetako operadore pribatuak.

    Salgai-bagoien jabe diren enpresa pribatuak.

    Trenetako gurpildun materialean muntatutako tresneria mantentzeko eta konpontzeko enpresak.

    Trenetako gurpildun materialaren sistemak eta tresneria muntatzeko eta mihiztatzeko enpresak.

    Trenetako gurpildun materialetarako materiala, tresneria eta ordezko piezak banatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak.

  2. Zeregin eta lanpostu aipagarrienak hauek dira:

    Trenetako gurpildun materialaren sistema pneumatikoak eta balazta-sistemak mantentzeko teknikaria.

    Diesel motorrak mantentzeko teknikaria.

    Trenetako gurpildun materialaren sistema elektrikoak mantentzeko teknikaria.

    Trenetako gurpildun materialaren sistema elektrikoen konpontzailea.

    Trenetako gurpildun materialaren sistema elektronikoak mantentzeko teknikaria.

    Softwarea kargatzeko eta deskargatzeko, diagnosi-analisietako eta barne-komunikazioko sareetako teknikaria.

    Trakzioko sistemak eta motorrak mantentzeko teknikaria.

    Trenetako gurpildun materialaren erosotasuneko, segurtasuneko eta komunikazioko sistemak mantentzeko teknikaria.

    Trenetako gurpildun materialaren segurtasuneko eta komunikazioko sistemen konpontzailea.

    Bogie-, talka- eta arraste-sistemak mantentzeko teknikaria.

    Tren-laguntzailea.

    Gurpildun materialetarako ordezko piezen eta tresneriaren saltzailea/banatzailea.

    Gurpildun materialetarako ordezko piezen eta tresneriaren bisitaria.

    Gurpildun materialetarako tresneria eta ordezko piezak fabrikatzeko, muntatzeko eta merkaturatzeko enpresetako langilea.

    Trenetako gurpildun materialaren azpisistemak muntatzeko langilea.

    Trenetako gurpildun materialaren osagarrien instalatzailea.

    Trenetako gurpildun materialaren sistema mekanikoen eta pneumatikoen konpontzailea.

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Elektromekanikaren arloko mantentze-eragiketei lotutako informazioa eta, oro har, hizkuntza sinboliko guztia interpretatzea, konponketa-prozesuak hautatzeko.

    2. Ikuskapen-prozeduren garapena interpretatzea neurketa- eta kontrol-tresnak eta tresneria baliatuta funtzionamendu-disfuntzioak identifikatzeko helburuarekin, eta azpisistemak analizatzeko erreminta informatikoak aplikatuta.

    3. Sistema logikoetako elementuak ordezteko eta doitzeko erabili behar diren teknikak aukeratzea eta beharrezkoak diren eragiketak aplikatzea.

    4. Motor termikoak eta beren sistema osagarriak mantentzeko eragiketa-teknika eta metodo egokiak aplikatzea.

    5. Sistemetako elementuak eta zirkuitu elektrikoak konpontzeko berariazko mantentze-prozedurak aukeratzea eta aplikatzea.

    6. Sistema elektrikoetan elementuak eta zirkuituak muntatzeko eta mihiztatzeko teknikak aplikatzea indarreko araudiei jarraikiz, instalazio elektrikoak muntatzeko helburuarekin.

    7. Elementu edo zirkuitu matxuratuak identifikatzeko, konpontzeko, ordezteko eta doitzeko teknikak aplikatzea protokoloei jarraikiz, datuak komunikatzeko sareetako disfuntzioak konpontzeko helburuarekin.

    8. Makina elektriko birakariak, potentzia-bihurtzaileen tresneria elektronikoak eta beren osagaiak desmuntatu, muntatu eta doitzeko eragiketak egitea, ondoren mantentze-lanak egiteko.

    9. Banku-saiakuntzak egiteko teknikak aplikatzea motor elektrikoei funtzionamendu-desbideratzeak lokalizatzeko, eta horretarako neurketak egitea eta parametroak doitzea, makinaren funtzionaltasuna bermatze aldera.

    10. Elementu akastunak edo hondatuak doitzea eta ordeztea, eta haien osagaiak desmuntatu eta muntatzea, ezarritako mantentze-planei eta kalitate eta segurtasuneko protokoloei jarraikiz, pantografo-sistema mantentzeko.

    11. Dokumentazio teknikoa interpretatzea eta matxurak aurkitzeko eta elementuak ordezteko eta doitzeko teknikak aplikatzea, sistema pneumatikoak eta balazta-sistemak mantentzeko.

    12. Lotutako dokumentazio teknikoa interpretatzea egiaztapenak eginez, beharrezko baliabideak hautatuz eta klimatizazio-sistemetan matxurak konpontzeko teknikak aplikatuz.

    1. Dokumentazioa interpretatzea, metodo eta teknika egokiak aukeratuta, kaltetutako segurtasun- eta erosotasun-sistemek ondo funtzionatzeko mantentze-eragiketak egiteko helburuarekin.

    2. Bogiearen eta trakzio- eta talka-sistemen mantentze-prozedurak interpretatzea eta aplikatzea, horien multzoak edo elementuak ordezteko, doitzeko edo konpontzeko.

    3. Bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak, eta komunikazio- eta informazio-teknologiak aztertu eta erabiltzea; ikasteko eta ezagupenak eguneratzeko, hobekuntza profesional eta pertsonalerako aukerak antzemanda, eta hainbat egoera profesionaletara eta lanekoetara egokitzeko.

    4. Talde-lanak garatzea eta haien antolamendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.

    5. Sormenezko irtenbideak hartu eta balioestea lan-prozesuak garatzean sortzen diren arazo eta gorabeheren aurrean, dagokion jardueran izaten diren gertakariak erantzukizunez ebazteko.

    6. Komunikazio-teknikak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, horien helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta; prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzeko.

    7. Lanbide-jarduerarekin lotutako ingurumen- eta lan-arriskuak aztertzea, eta horien sorburuekin lotzea, hartu beharreko prebentzio-neurriak oinarritzeko eta dagozkion protokoloak aplikatzeko, nork bere buruari, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egitearren.

    8. Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

    9. Ikasteko prozesuan lanaren kalitate-prozedurak eta erreferentziako produkzio-sektorearenak hobetzeko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

    10. Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

    11. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honako hau da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Motorrak.

    2. Diesel motorraren sistema osagarriak.

    3. Trakzio mekanikoa.

    4. Balazta-sistemak trenetako gurpildun materialean.

    5. Zirkuitu osagarriak.

    6. Trenetako gurpildun materialaren sistema logikoak.

    7. Erosotasuna eta klimatizazioa.

    8. Bogiea, trakzioa eta talka.

    9. Oinarrizko mekanizazioa.

    10. Ingeles teknikoa.

    11. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    12. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    1. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Lanbide-heziketaren eskumena duen Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean, ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamahiru asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehaztu dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezarri dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Irakasle espezialistek eskumena izango dute IV. eranskineko 1. atalean zehaztutako lanbide-moduluak irakasteko.

  4. Irakasle espezialistek otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete behar dituzte irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena.

  5. Gainera, lanbide-moduluaren barnean sartutako prozesuen beharrei erantzuten zaiela bermatzeko, irakasle espezialistek, izendapen bakoitzaren hasieran, dagokien lan-esparruan ezagututako lanbide-esperientzia egiaztatu beharko dute, behar bezala eguneratua. Izan ere, izendapenaren aurre-aurreko lau urteetan gutxienez bi urteko lanbide-jarduna frogatu beharko dute.

  6. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak Dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak.

  1. Trenetako gurpildun materiala mantentzeko teknikariaren tituluak aukera ematen du erdi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  2. Trenetako gurpildun materiala mantentzeko teknikariaren tituluak aukera ematen du, halaber, lanbide-arlo bereko goi-mailako heziketa-ziklo guztietan sartzeko, betiere Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritako baldintzen arabera, eta proba bidez edo berariazko ikastaro bat gaindituta; baita beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloetarako lotura ematen duen batxilergoaren modalitate berekoak direnean.

  3. Azkenik, trenetako gurpildun materiala mantentzeko teknikariaren tituluak aukera ematen du batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta:

    Urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.

    Jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da.

  5. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 40.5 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  6. Trenetako gurpildun materiala mantentzeko teknikariaren tituluaren irakaskuntza osatzen duten lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna horiek baliozkotzeko edo salbuesteko eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna horiek egiaztatzeko VI. eranskinean jasotzen da.

Lanbide-heziketaren eskumena duen sailak arautu egingo ditu ziklo honetako irakaskuntzak eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa), araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean, bai eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan ere.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Abenduaren 22ko 2047/1995 Errege Dekretuak ezarritako Trenetako mantenimendu teknikariaren tituluak eta uztailaren 27ko 1145/2012 Dekretuak ezartzen duen trenetako gurpildun materiala mantentzeko teknikariaren tituluak ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte.

  2. Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako dekretu honetan ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

  3. Dekretu honetan ezarritako prestakuntzak, konpetentzia-atalei lotutako modulu guztien artean eta modu bateratuan, bete egiten ditu, batetik, fluordun gasak maneiatzearen arloko prestakuntza espezifikoa, eta, bestetik, fluordun gasetako hoztaileen edozein kargatako hozteko sistemak dituen tresneria maneiatzeko konpetentziari buruzko egiaztagiria lortzeko eskakizunak, betiere Fluordun gasak eta horietan oinarritutako tresneria merkaturatzeko eta maneiatzeko arauak eta haiek erabiltzen dituzten profesionalen egiaztagiria emateko modua ezartzen dituen ekainaren 16ko 795/2010 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz. Egiaztagiri hori lortze aldera, dekretu honetan garatutako titulua Hozteko eta Girotzeko Instalazioen teknikariaren tituluaren baliokide deklaratzen da. Azken titulu hori abenduaren 30eko 1793/2010 Errege Dekretuaren bidez arautu zen, eta fluordun gasak eta horietan oinarritutako tresneria merkaturatzeko eta maneiatzeko legean ezarritako titulua ordezten du.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik