Arautegia
Inprimatu465/2013 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Bilboko (Bizkaia) «Bizi - Bide» Gipuzkoako Fibromialgia eta Neke Kroniko Sindromearen Elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila; Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 77
- Xedapen-zk.: 465
- Xedapen-data: 2013/12/23
- Argitaratze-data: 2014/01/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Lege horren babesean, «Bizi - Bide» Gipuzkoako Fibromialgia eta Neke Kroniko Sindromearen Elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, egiten duen lanagatik.
Elkarte eskatzailea 2003an eratu zen, eta orduko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 2003ko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez inskribatu.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (erregistro-zenbakia: AS/G/10665/2003).
Elkarteak batik bat Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eremuan garatzen du bere jarduera.
Eratu zenez gero, «Bizi - Bide» Gipuzkoako Fibromialgia eta Neke Kroniko Sindromearen Elkarteak lanean dihardu bere helburu nagusiak lortzearren, zeintzuk honako hauek baitira: pertsona afektatuen elkargunea izatea; gaixotasunaz informazioa ematea; pertsona afektatuei dokumentazioa ematea, eta gizartetik oro har afektatuentzako errekonozimendua eta ulermena lortzea; gaixotasunari aurre egiteko autolaguntzako dinamikak bultzatzea; gaixotasunaren arazoez afektatuen ingurukoak (familia, lagunak, lankideak, etab.) kontzientziatzea, eta horien eta afektatuen artean elkarrekiko laguntza lortzea; ospitaletako eta zerbitzu anbulatorioetako arlo sanitarioan aipatu gaixotasunei buruzko ezagutza sustatzea, Osasunaren Mundu Erakundeak adierazten duen legez; gaixotasun horiei buruzko ezagutzaren alde egin dezaten fakultatiboak eta pertsonal sanitarioa oro har sentsibilizatzea; aipatu gaixotasunen profilak zehaztearren ikerketa medikoa sustatzea, eta fibromialgiaren eta neke kroniko sindromearen eragin sozial eta laboralei buruzko ikerketa juridikoa bultzatzea.
Gizarteak benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.
Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientearen instrukzioa egin da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari.
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak eta Osasuneko sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko abenduaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,
Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko abenduaren 23an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.