Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «15/2012 Dekretua, otsailaren 7koa, Beroa sortzeko instalazioetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 120
  • Hurrenkera-zk.: 2829
  • Xedapen-zk.: 15
  • Xedapen-data: 2012/02/07
  • Argitaratze-data: 2012/06/20

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira dekretu honetan: 15/2012 Dekretua, otsailaren 7koa, Beroa sortzeko instalazioetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena, zein 2012ko otsailaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baitzen, 40. zenbakian. Bada, jarraian zuzendu egiten dira hutsak:

2012/876 (5/98) orrialdearen 3.3.a) artikuluan, gaztelaniazko bertsioan, honela dio:

UC01156_2: montar instalaciones de refrigeración comercial e industrial.,

Baina honela esan behar du:

UC01156_2: montar instalaciones caloríficas.

2012/876 (94/5) orrialdearen 3.3.a) artikuluan, euskarazko bertsioan, honela dio:

UC01156_2: hozte komertzial eta industrialeko instalazioak muntatzea.,

Baina honela esan behar du:

UC01156_2: berotzeko instalazioak muntatzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.