Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

2/2011 DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, Ikerketarako Euskal Kontseilua sortzen duen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Osasun eta Kontsumo Saila; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 17
  • Hurrenkera-zk.: 363
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 2011/01/18
  • Argitaratze-data: 2011/01/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Autonomia Estatutuak 10.16 artikuluan agindutakoari jarraiki eta Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak xedatzen duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, azaroaren 13ko 191/2007 Dekretuaren bidez, Ikerketarako Euskal Kontseilua sortu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa, garapena eta berriztapena behatu, koordinatu eta sustatzeko.

Dekretu horren 4. artikuluan kontseiluaren osaketa azaltzen da eta eta g) idatz-zatian, berriz, partaideak nortzuk diren: «Eusko Jaurlaritzako Sail hauetako ordezkari bana, sailburuen proposamenez: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, Osasun Saila, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila».

Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu ziren (dekretu hori gero uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak aldatu zuen), eta 2. artikuluan Euskal Erkidegoko Administrazioaren sailen antolamendua.

Horren ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Osasun eta Kontsumo Sailak, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko sailburuen proposamenez, Aholkularitza Juridikoko Batzordeak esandakoarekin bat eginez eta Jaurlaritza Kontseiluak 2011ko urtarrilaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

Ikerketarako Euskal Kontseiluko kideek batzarretan euskara eta gaztelania erabili ahal izango dute. Era berean, deialdieta, gai-zerrendetan, aktetan eta beste idazkietan, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko urtarrilaren 18an.

Jarduneko Lehendakaria,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.