Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

156/2010 DEKRETUA, ekainaren 8koa; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Nazioartekotze Kontseilua sortzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 3163
  • Xedapen-zk.: 156
  • Xedapen-data: 2010/06/08
  • Argitaratze-data: 2010/06/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko, ezinbestekoa da gure ekonomiak nazioartean duen zabalkundea areagotzea; alde horretatik, nazioartean jarduerak egiteko ekimenei eta horiek sendotzeko lanari irmo lagundu behar zaie, ez bakarrik nazioarteko merkatuetara ateratzeko, baita nazioarteko lankidetza beharrezkoa den eremuetan kapitala eta jakintza erakartzeko ere.

Prozesu hori aurrera ateratzeko, nazioartekotze-jarduerak sustatzen aritzen diren instituzio eta erakundeek ahalegina egin behar dute euren esku dituzten baliabideak ahal denik eta errentagarrien bihurtzeko; horretarako, ezinbestekoa da jarduerak koordinatu eta, beharrezkoa den kasuetan, lankidetzan aritzea. Jarduera-planen berri elkarri jakinarazteak berez dakar koordinazioa eta, gainera, erakundeen arteko beharrezko lankidetza ere ekarriko du, hala behar den jardueretan.

Irailaren 26ko 192/2000 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Nazioartekotze Batzordea sortu zen. Dekretu honen bidez, ordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Nazioartekotze Kontseilua sortzen da, aurreko batzordea ordeztuko duena. Kontseilu hori sortuta bete nahi den helburua da, Euskal Autonomia Erkidegoan, nazioartekotzearen arloko alderdi guztietan aritzen diren erakundeen parte hartzea, lankidetza eta koordinazioa sustatzea.

Hori dela eta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren eskariz, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko ekainaren 8ko bileran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau

Nazioartekotzearen sustapenean jarduten duten administrazioen eta erakundeen topaketarako foro izatea.

Ordezkatutako erakundeek nazioartekotzearen sustapenean martxan jartzen dituzten jarduerak koordinatzea.

Ordezkatutako erakundeen artean arlo horretan egin daitezkeen lankidetza-jarraibideak ezartzea.

Erakunde parte-hartzaileek aurkezten dituzten jarduera-ekimenak proposatu eta eztabaidatzea.

Kontseiluan ordezkatutako erakundeek nazioartekotzearen sustapenean egiten dituzten ekintzak ebaluatzea.

Nazioartekotzearen sustapenari dagokionez, ekonomia sustatzeko planak lantzeko eta martxan jartzeko aholkularitza ematea.

Euskal enpresak kanpoan lehiakorrago izatea ahalbidetzen duen beste edozein eginkizun.

Kontseiluaren eta Batzorde Betearazlearen jarduera-araudia onartzea.

Batzorde Betearazleak aurkeztutako proiektuak, proposamenak eta azterlanak analizatu eta, hala badagokio, onartzea.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua; Osoko Bilkurako lehendakaria izango da.

Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea; Osoko Bilkurako lehendakariordea izango da.

Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotzeko zuzendaria.

SPRIko zuzendari nagusia.

SPRIko Nazioartekotze zuzendaria.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkari bat, zuzendari-mailakoa; Osoko Bilkurako bokal gisa jardungo du.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko ordezkari bat, zuzendari-mailakoa.

Lurralde Historikoetako foru-aldundi bakoitzeko ordezkari bat; erakunde bakoitzeko gobernu-organoak izendatuko ditu, eta diputatu-maila izango dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza Ganbara bakoitzeko ordezkari bat; Osoko Bilkurako bokal gisa jardungo dute.

ICEX Instituto Español de Comercio Exterior delakoaren ordezkari bat; Osoko Bilkurako bokal gisa jardungo du.

Euskal Autonomia Erkidegoan garrantzi handiena duten elkarte sektorial edo kluster bakoitzeko ordezkari bat; bost izango dira gehienez, eta Osoko Bilkurako bokal gisa jardungo dute.

Confebask Confederación de Empresarios Vascos elkarteko hiru ordezkari; Osoko Bilkurako bokal gisa jardungo dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza zabalena duten sindikatuetako ordezkariak; lau izango dira, gehienez, eta ordezkaritzaren arabera izendatuko dira. Osoko Bilkurako bokal gisa jardungo dute.

Bilbao Exhibition Centre-ko ordezkari bat, bokal gisa jardungo duena.

Idazkari bat, hitza bai, baina botorik izango ez duena. Osoko Bilkurako Lehendakaritzak izendatuko du Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako teknikarien artean.

  1. Proposamenak eta azterlanak egitea nazioartekotzearen arloan.

  2. Beharrezko diren lantaldeak eratzea eta horien osaera eta jarduera-sistema zehaztea.

Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea.

Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotzeko zuzendaria.

SPRIko Nazioartekotze zuzendaria.

Lurralde Historikoetako foru-aldundi bakoitzeko ordezkari bat; erakunde bakoitzeko gobernu-organoak izendatuko ditu, eta diputatu-maila izango dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza Ganbara bakoitzeko ordezkari bat; Osoko Bilkurako kide gisa jardungo du.

Euskal Autonomia Erkidegoan garrantzi handiena duten elkarte sektorial edo kluster bakoitzeko ordezkari bat; bost izango dira gehienez, eta Osoko Bilkurako kide gisa jardungo dute.

Confebaskeko ordezkari bat.

Bilbao Exhibition Centre-ko ordezkari bat.

Idazkari bat, hitza bai, baina botorik izango ez duena. Osoko Bilkurako Lehendakaritzak izendatuko du Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako teknikarien artean.

  1. Horretaz gain, tamaina eta nazioartekotze-maila desberdineko enpresetako hiru ordezkari gonbidatu ahal izango dira gehienez, Batzorde Betearazleko bileretara; hitza bai, baina botorik ez dute izango, eta Batzordeko bokalak izango ez diren arren, euren ekarpen eta esperientziak aintzat hartuko dira.

Berariaz indargabetu egiten da irailaren 26ko 192/2000 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Nazioartekotze Batzordea sortu zuena.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera sartuko da indarrean.

Gernika-Lumon, 2010eko ekainaren 8an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.