Arautegia
Inprimatu151/2010 DEKRETUA, ekainaren 1ekoa, Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute-ko zuzendaria izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 105
- Hurrenkera-zk.: 2855
- Xedapen-zk.: 151
- Xedapen-data: 2010/06/01
- Argitaratze-data: 2010/06/04
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bitartez Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautu zen, euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko. Horretarako, hizkuntza ofizialetako edozein erabiliko da, bai eta bidezko adierazpideak, euskarriak eta bitartekoak ere.
Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute berezko nortasun juridikoa duen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzan kulturaren gaineko eskumena duen sailari atxikia. Bere organo nagusiak Patronatua, Zuzendaritza Kontseilua eta Zuzendaria dira.
3/2007 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak, 2. paragrafoan, xedatzen duenez, «Etxepare Euskal Institutuko organo artezkarietako kideen izendapena nahiz organo horien eraketa jardueren hasiera baino lehen egingo dira».
Etxepare Euskal Institutua / Basque Institutuaren Antolakuntza eta Jarduera Araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak, bestalde, xedatzen du Institutua kide anitzeko bi organok Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua, eta pertsona bakarreko organo batek Zuzendaria osatuko dutela.
Kontuan hartuta ekainaren 24ko 120/2008 Dekretuaren eta uztailaren 29ko 151/2008 Dekretuaren bidez Patronatuaren eta Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluaren kideak hurrenez hurren izendatu zirela, 3/2007 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa betetzeko, Institutuaren zuzendaria izendatzen da, bertako jarduerak berehala hastekoak baitira.
Ondorioz, ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritzaren Legeko 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan eta Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautzen duen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 6. eta 9. artikuluetan (Institutuaren Zuzendaria arautzen dutenak) ezarritakoarekin bat, Kulturako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2010eko ekainaren 1eko bileran aztertu eta onartu ondoren, hau
Artikulu 1. María Aitzpea Goenaga Mendiola andrea izendatzea Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute-ko zuzendari.
Artikulu 2. Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunean sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko ekainaren 1ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.