Arautegia
Inprimatu534/2009 DEKRETUA, irailaren 29koa, Beasain-Zumarragako (Goierri) Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onesten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 208
- Hurrenkera-zk.: 5784
- Xedapen-zk.: 534
- Xedapen-data: 2009/09/29
- Argitaratze-data: 2009/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen babesean idatzitako eta izapidetutako Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamenduaren Artezpideak behin betiko onetsi ziren otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez eta otsailaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren.
Artezpide horietan Lurraldearen Zatiko Planak idazteko esparruak ezartzen dira, eta horien artean Beasain-Zumarragako (Goierri) Eremu Funtzionala dago.
Aipatutako Legearen 2. eta 11. artikuluekin bat etorriz, Lurraldearen Zatiko Planak derrigorrez egin behar diren Lurralde Antolamendurako tresnak dira. Horregatik, Artezpideen 22. kapituluko 7. paragrafoak, aplikazio-arauei buruzkoak adierazten du oso garrantzitsua dela Lurraldearen Zatiko Plana prestatzeari egiteari ekitea, ahalik eta arinen, aipatutako zuzentarauen osagarri diren hirigintza- eta lurralde-irizpideak emate aldera, hain zuzen, udal-esparruko planen garapen doituagoa ekarriko dutenak eta Lurraldearen Arloko Planak egitean lurralde-koherentzia handiagoa bermatzen dutenak.
Beasain-Zumarragako (Goierri) Eremu Funtzionalari dagokionez, prozesu hori 1992ko uztailaren 13an izenpetu zen Lankidetza Hitzarmenarekin hasi zen; hitzarmena orduko Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitza Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza eta Arkitektura Sailaren artean izenpetu zen.
Lurraldearen Zatiko Plan hau Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egite- eta izenpetze-prozesu luze baten emaitza da, dagozkion Aurrerapen, Hasierako, Behin Behineko eta Behin Betiko Onespen faseak izan dituena. Lurraldeko Herri Administrazioak (tokikoak, foru-aldundiak eta erkidegokoak) eta aipatutako Eremu Funtzionaleko gizartearen espektro zabalak izan ditu partaide.
Planaren edukiak Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legearen 12. artikuluari erantzuten dio eta Lurraldearen Zatiko Planek izan behar dituzten zehaztapenak jasotzen ditu. Planak hainbat neurri ezartzen ditu eta jarduteko proposamenak egiten ditu, helburu nagusi bezala Eremu Funtzionalaren baterako antolamendua lortzea dutenak.
Beasain-Zumarragako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planak honako udalerriak hartzen ditu: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga, baita Gipuzkoako eta Arabako (Aizkorri) eta Gipuzkoako eta Nafarroako (Enirio-Aralar mankomunitatea) partzuergo orokorrei dagozkien lursailak ere.
Beasain-Zumarragako (Goierri) Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planak ondorengo helburu nagusiak ditu:
Eskualdeko baliabide naturalak babestu, hobetu eta baloratzea, baita bere paisaia- eta ingurumen-kalitatea ere, eskualdearen etorkizuneko garapen iraunkorrerako oinarrizko aktibotzat hartzen baitira.
Ezarpen-sistema koherentea lortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko hirien sisteman barne hartutakoa eta orekatutakoa, udalerrien eginkizun-osagarritasunean eta hiri- eta landa-esparruen arteko harreman mota berri batean oinarrituta, arloko biztanleen artean garapena eta kohesio ekonomiko eta soziala bultzatzeko helburuz.
Azpiegituren sistema garatzea Eremu Funtzionala kanpoko garapen-ardatzetan sartzea bermatzen duena eta ereduaren oinarrizko elementuen arteko eginkizun-harremanak hobetzen dituzten loturen bidez egituraketa indartzen duena.
Lurraldearen Antolamenduaren Artezpideek zehaztutako lurralde-eremuaren barruan, plan honek, gainera, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Sail ezberdinek zein Gipuzkoako Foru Aldundiko Sailek sustaturiko Lurraldearen Arloko Plan ezberdinak barne hartzen ditu. Ondorengo Lurraldearen Arloko Planak izan dira kontuan:
Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra.
Gipuzkoako Errepideen Plana.
EAEko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana.
EAEko Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana.
EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana (Kantauri Isurialdea).
EAEko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana.
EAEko Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.
EAEko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.
Planak bere zehaztapenak zehazten ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamenduari buruzko 4/1990 Legearen 12.3 artikuluan ezarritako dokumentuetan.
Zehazki, beste dokumentu batzuen artean Antolamendu Arauak hartzen ditu barne, Planak izaera arauemailea ematen dien proposamenen eta xedapenen multzoa jasotzen duten arauak, eta argitaratu ahal izateko I. eranskin gisa dekretu honekin batera doaz.
Halaber, Ingurumen Eraginaren Baterako Ebaluazioaren Azterlana doa Planarekin batera. Ingurumen-araudian ezarritakoa betez (apirilaren 28ko 9/2006 Legea, ingurumenean plan eta programa jakin batzuek duten eraginaren ebaluazioari buruzkoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorra, baita bere arauak garatzen dituen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretua, ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioaren prozedura arautzen duena), dekretu honi II. eranskina erantsi zaio, ingurumen-alderdiak Planean barne hartzeari dagokion erabakiari buruzko derrigorrezko adierazpenena.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila da Planaren behin betiko onespena Gobernu Kontseiluan aurkezteko eskuduna dena Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legearen 13.9 artikuluan jasotakoaren arabera.
Gobernu Kontseilua da Beasain-Zumarragako (Goierri) Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onesteko eskuduna den organoa Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legearen 13.10 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Horren arabera, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2009ko irailaren 29an egindako bilkuran erabaki eta onetsi ondoren, honakoa
Lehenengoa. Lurraldearen arloko planak eta plan orokorra eta udalerriko plana egiteko eta onesteko prozeduretan, baita beren berrikuspenak eta aldaketak egitean ere, plan horiei dagozkien dokumentuak plan honetan jasotako zehaztapenetara egokitu beharko dira Lurraldearen Zatiko Plan hau indarrean sartzeko unean hasierako onespena eman ez den kasuetan.
Edonola ere, Lurraldearen Zatiko Plan hau indarrean sartzeko orduan indarrean diren Lurraldearen Arloko Planak plan honetan ezarritakora egokituko dira, maiatzaren 31ko Lurraldearen Antolamenduari buruzko 4/1990 Legearen Laugarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoa izan ezik.
Bigarrena. Beasain-Zumarragako (Goierri) Eremu Funtzionalari dagozkion udalerrien hirigintza-dokumentuak, plan hau indarrean sartzeko unean hasiera batean onetsi ez diren Plan Orokorrak egiteko, berrikusteko edo aldatzeko prozesuetan daudenak, plan honetan jasotzen diren zehaztapenetara egokituko dira.
Edonola ere, indarrean den udal-hirigintzako plan orokorra plan honetan ezarritakora egokitu behar izango da indarrean sartzen denetik zenbatzen hasita bi urteko epean.
Dekretu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko irailaren 29an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
Lurraldearen zatiko plan edo LZP honek Goierriko Eremu funtzionala (EE) antolatzea du xede, maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoaren (LAL), 12. artikuluko 1. puntuan ezarritako zehaztapenak garatuz, baita eremu horretan aplikagarri diren Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen edukiak ere, aipatutako legean aurreikusitakoaren arabera.
Goierriko Eremu funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideek berariaz horretarako mugatutako eremu osoan izango da aplikagarri indarrean sartzen denetik hasita, hain zuzen ere: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga eta Gipuzkoa-Araba (Aizkorri) eta Gipuzkoa-Nafarroa (Enirio-Aralar Mankomunitatea) partzuergo orokorretakoak.
Plan honek iraupen mugagabea izango du, nahiz eta berorren programazioa denboraren araberakoa izan eta berrikusteko eta aldatzeko aukera izan.
Lau urtean behin Goierriko Eremu funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana idazteko eta horren jarraipena egiteko eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sail eta Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuek memoria bat egingo dute plana zenbateraino bete den eta horrek udaletako arloko eta hirigintzako lurralde-plangintzan zein eragin izan duen balioesteko, eta, hala badagokio behintzat, hautemandako bat ez etortzeak ekiditeko hartu beharreko neurriak definituko dituzte. Memoria hori Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari aurkeztuko zaio, berorren berri izan dezan.
4/1990 Legeak, maiatzaren 31koak eta EAEko lurraldea antolatzen duenak, bere 3. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak Lurraldearen Zatiko Planaren indarraldia eten dezake, beraren berrikuspena egiteko xedearekin.
Lurraldearen Zatiko Plan honetan barne hartutako edukia aldatu ahal izango da beraren berrikuspena egitean edo plana osatzen duten elementu bat edo batzuk aldatzean.
Aldaketatzat joko da dokumentazioa edo zehaztapenak alteratzea edo gehitzea, betiere horrek ez badakar berekin plana bere osotasunean berraztertzea, proposamenean oro har izandako eragina puntuala eta isolatua baino ez delako.
Aldaketa horiek interes orokorreko arrazoiak izan behar dituzte oinarri eta ezinbestekoa izango da horien edukia eta irismena zehatz-mehatz deskribatzea, baita horiek berariaz justifikatzea ere. Hori dela eta, behar adinako xehetasunez ebaluatuko dira horiek Goierriko Eremu funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren aurreikuspenetan duten eragina, biztanleriari, enpleguari, gizarte-ekipamenduari eta azpiegiturei dagokienez.
Aldaketa guztiek zerikusia izango dute horiek justifikatzeko arrazoiekin eta espedientean ezingo dira barne hartu arrazoi horrekin zerikusirik ez duten planaren aldaketak edo egindako deskribapen eta justifikazioetan berariaz aipatzen ez direnak.
4/1990 Legeak, EAEko lurraldea antolatzen duenak, bere 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lurraldearen Zatiko Planean egiten diren aldaketak, berrikuspen orokor baten ondorioz egin ez direnak edo plana nabarmenki aldatzen ez dutenak, 206/2003 Dekretuan, irailaren 9koan eta Lurraldearen Antolamendurako Arauetan, Lurraldearen Zatiko Planetan eta Lurraldearen Arloko Planetan funtsezkoak ez diren aldaketak egiteko prozedura onartzen duenean, xedatutakoari jarraituz egingo dira.
Goierriko Eremu funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana berrikusteko egin daitezkeen ekimenak (legezkotasunaren inguruko arrazoiak lege-aldaketak, lurraldearen antolamendua eta abarnahiz aukera eta/edo premien araberakoak) edozein direlarik ere, ondoren aipatutako kasuetan berrikusiko da:
Eremu funtzionaleko biztanleria plan honetan egindako gehienezko aurreikuspenak baino % 6 handiagoa denean.
Planifikatutako etxebizitza berrien % 75i eman zaizkienean eraikitzeko baimenak.
Ekonomia-jarduera berriak ezartzeko aurreikusitako lurzoruaren % 75 baino gehiago okupatu denean.
Behin betiko onartu zenetik hamasei urte igaro direnean.
Oro har, sortutako egoerek Lurraldearen Zatiko Planak bere egindako oinarrizko magnitudeen inguruko hipotesiak (biztanleriaren, enplegu-dinamikaren edo etxebizitzen merkatuaren ingurukoak) aldatzen dituztenean eta horiek ezarritako antolamendurako irizpide orokorrak aldatzera behartzen dutenean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen aldaketak edo berrikuspenak zuzenean eremu funtzionalean eragiten duen lurralde-ereduaren aldaketa dakartenean berekin.
Edozein kasutan, Goierriko Eremu funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana indarrean sartu eta handik zortzi urtera berrikustea egoki litzatekeen aztertuko da.
4/1990 Legeak, maiatzaren 31koak eta EAEko lurraldea antolatzen duenak, bere 13. artikuluan aurreikusitakoaren arabera egingo da Lurraldearen Zatiko Planaren berrikuspena.
LZPak ondorengo agiriak ditu:
Memoria.
Antolamendu Arauak.
Antolamendu Planoak.
Gauzatzeko Programa.
Ekonomia eta Finantza Azterketa.
Udal Plangintzaren gaineko Eraginen Agiri Osagarria.
LZPren edukia berau osatzen duten agirietan barne hartutako zehaztapenek osatzen dute, nahiz eta antolamendu-arauei eta antolamendu-planoek duten bakarrik arautzeko ahalmena berariaz; horrenbestez, kontraesanik aurkituz gero, azken bietan adierazitakoa hartuko da kontuan.
Dokumentazio grafikoaren eta idatzizkoaren arteko kontraesan edo bat ez etortzeren bat izango balitz, idatzizkoa izango litzateke nagusi. Kontraesana edo bat ez etortzea idatzizkoen eta zenbakizkoen artekoa balitz, idatzizkoak izango lirateke nagusi.
157/2008 Dekretuko 3.1.s) artikuluari jarraiki Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari esleitu zaio Goierriko eremu funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planeko zehaztapenak interpretatzeko ahalmena.
Goierriko Eremu Funtzionaleko (EF) Lurraldearen Arloko Plana (LAP) antolamendurako marko orokorra eta berariazko erreferentzia da. Berau lantzeko orduan, ondoren adierazitako kontzeptu-multzoak bereizi dira:
Antolamendurako irizpide orokorrak.
Antolamendurako zehaztapenak, Lurralde Ereduan islatzen direnak.
Lurralde-eredua osatzera zuzendutako Esku-hartzeak, beraren garapena eta eraginkortasuna lortzeko funtsezkoak direnak.
Goierriko Eremu funtzionalaren antolamen-duak ondorengoak ditu xede, giza habitata eta ingurune naturala zentzuz antolatzeko azken helburua gogoan:
Eskualdeko natur baliabideak eta horien paisaia- eta ingurumen-kalitatea zaintzea, hobetzea eta balioz hornitzea, horiek funtsezko aktibo baitira eskualdearen etorkizuneko garapen jasangarrirako.
EAEko hirien sistemarekiko koherentea, orekatua eta integratua den asentamendu-sistema bat lortzea, udalerriek betetzen dituzten funtzio desberdinen osagarritasuna eta hiri-esparruaren eta landa-esparruaren arteko erlazio mota berria bat oinarrian hartuta. Hartara, ekonomiaren eta gizartearen garapena eta kohesioa indartuko da eremuko biztanleen artean.
Azpiegitura-sistema egokia garatzea, Goierriko eremu funtzionala kanpoko garapen-ardatzetan integratuko dela ziurtatzeko, inguruko eremu funtzionalekiko loturak garatzeko eta egituraketa indartzeko (ereduko oinarrizko elementuen arteko erlazio funtzionalak hobetuko dituzten konexioen bitartez).
Lurralde-garapenerako esku-hartzeak helburu horien araberakoak izango dira.
Lurralde-eredua LZPko lurraldearen antolamendurako zehaztapen guztiek definitzen dute. Izan ere, horiek ezartzen dituzte hirigintza-plangintzan aplikatuko diren printzipioak, irizpideak, orientazioak eta antolamendu-proposamenak edo soluzioak, edo, hala badagokio, lurralde, eremu funtzionalean garatzen diren sektore eta hirigintzako jardueren arautzean aplikatuko direnak, LZPren eskumen-esparruaren barruan betiere.
Lurralde-ereduaren definizioa bat dator planaren memorian adierazitako helburu demografiko, sozioekonomiko eta ingurumenekoekin, eta iraunkortasunaren eta orekaren irizpideak hartu dira kontuan, 2002-2020 Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategiaren esparruan.
Lurralde-ereduak ondorengo kontzeptu multzo nagusiak bereizten ditu bere antolamendu-edukiak aurkezteko:
Ingurune fisikoa.
Harremanetarako sistemaren eta zerbitzu-sistemaren azpiegiturak.
Asentamendu-sistema, zuzkidurakoa barne.
Hiri-garapenaren esku-hartze estrategikoak eta plangintzarako irizpide orokorrak.
Lurralde-ereduaren elementurik esanguratsuenek, lurraldearen antolamendu funtzionalean eta espazioarenean funtsezkoak direnek, zehazten dute lurraldearen egitura orokorra, eremu funtzionala antolatzen duena eta LZParen antolamendu-
proposamenaren funtsezko oinarri dena.
Lurralde-eredua ezinbesteko erreferentzia izango da lurraldea antolatzeko eta bertan esku hartzeko soluzio zehatzak ezartzeko, zuzenean nahiz lurralde- eta sektoreko edo udal-mailako plangintzen eta plangintza berezien bidez eta kasuan kasu araudi honetan adierazitako lotura-izaerarekin eta mailarekin.
Eremu funtzionaleko lurralde-egitura zehazteko, ereduaren barruan LZPko helburuak lortzeko zeresan edo ahalmen handia duten antolamendu-osagaiak jarraituko dira, hain zuzen ere:
" Ingurune fisikoari dagozkionak:
Natur interesa, interes paisajistikoa, zientziaren eta kulturaren ingurukoa, nekazaritza-interesa eta interes hidrologikoa dutelako interes berezikoak diren eremuak, ingurune fisikoaren eta beraren antolamenduaren erreferentzia gisa.
" Asentamenduei dagozkienak:
Gaur egungo herriguneak eta horiei LZP honen lurralde-ereduan egozten zaien karakterizazioa eta funtzioa, ekonomia-jardueretarako asentamendu nagusiak eta ekipamendu-sistemako udalaz gaindiko elementuak barne hartua.
Asentamendu berrien proposamenak, bizitegitarako asentameduak zein ekonomia-jardueretarakoak, LZP honen irizpideen eta helburuen arabera, eskualdean duten eraginagatik edo dagokien mailagatik esku-hartze estrategikotzat jotzen direnak.
LZP honen lurralde-ereduan barne hartutako udalaz gaindiko hiri-izaerako edo natur inguruneko ekipamenduak.
" Azpiegiturei dagozkienak:
Egungo errepide-sarea LZP honetan emandako kategorizazioarekin, eta aipatutako planean barne hartutako udalaz gaindiko proposamenak.
LZP honetan barne hartutako trenbide-sarea, gaur egungoa eta proposatu dena, bidaiarien eta salgaien geltokiak eta truke-zentroak eta geltoki nagusien inguruak aldatzeko eta berritzeko proposamenak.
Zerbitzuen Azpiegituren Sistemako elementurik garrantzitsuenak edo lurraldean eragin handien dutenak, hala nola urtegiak, araztegiak, zabortegiak, elektrizitatea eraldatzeko estazio nagusiak, eta antzeko gehiago.
Lurralde-eredua definitzen duten Goierriko eremu funtzionaleko LZPko zehaztapenak eta aipatutako ereduaren osagaiei buruzkoak, indar lotesle handien duten antolamendu-xedeak dira, bertan adierazitakoari jarraiki, eta horrela barne hartuko dira aipatutako osagaiak eragiten dituzten garapen-plangintzan eta gainerako jardueretan.
Proposatutako lurralde-eredua lortzeko helburuarekin, LZP honetan lurralde-mailan eragina duten esku hartzeko hainbat proposamen edo ekintza berariazko adierazten dira. Helburu desberdinekin aurkezten dira:
antolamendu-zehaztapenei dagozkien esku hartzeko mailak edo lehentasunak zehaztea.
herri-administrazioaren lurralde-politikaren eta sektorekoaren oinarri gisa erabiltzea.
lurzoruaren politika orientatzea, bizitegi, ekonomia-jarduera eta zuzkidurarako asentamenduei dagokienez.
kasuan kasu eska daitekeen estrategia eta programazioa prestatzea, bai eta, hala badagokio, planen koordinazioa egitea ere.
lurralde-ereduaren barruan eragiketa bereziak edo osagarriak barne hartzen dituzten zehaztapenak egitea.
Lurralde-egiturako esparruen edo elementuen gainean ereduaren oinarrizko zehaztapenak garatzeko edo gauzatzeko egiten diren esku hartzeko proposamenak esku-hartze estrategikoak dira.
LZP honek barne hartzen dituen gainerako esku hartzeko proposamenak lehentasunezko esku-hartzeak dira.
Plan honetan xedatutakoa betetzeko, eremu funtzionaleko lurralde-eredua antolatzeko ondoren adierazitako kategoria multzoak bereizi dira (dagozkien definizioak barne hartu dira bakoitzaren epigrafean):
Ingurune fisikoaren antolamendua.
1. Garrantzi handiagoko eremuak.
" Babestu beharreko eremuak:
Interes naturaleko eremuak.
Interes zientifiko-kulturaleko eremuak eta guneak.
Nekazaritza- edo/eta ingurumen-intereseko eremuak.
Interes hidrologikoko eremuak.
" Hobetu eta/edo leheneratu beharreko eremuak:
Ekosistemak hobetzeko eremuak.
Baso-kontserbazioko eremuak.
Erabiltzen ez diren meatze, harrobi eta zabortegiak.
" Korridore ekologikoen sarea.
2. Ingurune fisikoaren kategorizazio orokorra.
2.1. Kategoria orokorrak.
Babes berezia.
Ingurumena hobetzea.
Basoak.
Nekazaritza eta abeltzaintza eta landazabala.
Mendietako larreak.
Lur gaineko uren babesa.
2.2. Gainjarritako baldintzatzaileak.
Akuiferoen urrakortasuna.
Higa daitezkeen eremuak.
Urpean gera daitezkeen eremuak.
Naturgune babestuak eta Natura 2000 Sarea.
Oinarrizko azpiegituren sistemaren eredua.
1. Bide garraio eta komunikazioen sarea.
1.1. Errepide-sarea.
Kanpoko sarbide-sare orokorra.
Tokiko sarbide-sare nagusia.
Lurraldeko sarbide-sare osagarria.
Tokiko sarbide-sare osagarria.
Landaguneetako sarbide-sarea.
1.2. Ibilbideen ingurumen-sarea.
1.3. Trenbide-sarea.
Trenbide-sare berria.
Egungo trenbide-sarea eta aldirikoa (RENFE).
1.4. Sistemako hainbat elementu.
Autobus-geltokiak eta geltoki intermodalak.
Garraio eta komunikazioen sistemaren ekipamendua eta zerbitzuak.
2. Zerbitzuen oinarrizko azpiegiturak.
Saneamendua.
Ur-hornidura.
Arriskuen prebentzioa.
Hondakin solidoak.
Azpiegitura elektrikoak.
Gas-azpiegiturak.
Telekomunikazio-azpiegiturak.
Asentamendu sistemaren eredua.
1. Udalerrien kategorizazioa.
Hiri-burutzen edo azpiburutzen sistemako herriguneak.
Tamaina ertaineko herriguneak.
Landaguneetako herriguneak.
2. Espazio betetzearen ezaugarri orokorrak.
" Hiri-eremuak:
Hiri-eremu garatuak.
Hiri-garapeneko eremuak:
Hiri-eraldaketa eta/edo berritzea egiteko espazioak.
Garapen berrietarako lehentasunezko eremuak.
Landaguneetako herriguneak.
Hiri-garapenik ez duten eremuak.
3. Bizitegitarako asentamenduak.
" Asentamenduen kategoriak eta lurzoru-politikak:
Hazkunde selektiboko udalerriak.
Lurraldeko sarguneak.
Habitat alternatiboak.
Etxebizitza babestuaren garapen publikorako lehentasunezko interesa duen udalerria.
Jarduera publikoak garatzeko lehentasunezko interesa duen udalerria.
4. Ekonomia jardueren asentamenduak.
" Asentamenduen kategoriak eta lurzoru-politikak:
Lehentasunezko intereseko udalerriak.
Hazkunde neurritsuko udalerriak.
Garapen baxuko udalerriak.
Sustapen publikoko eskualde-poligonoa.
5. Ekipamenduak eta espazio libreak.
" Hiri-ekipamenduak:
Hezkuntza
Kirol-ekipamendua.
Osasuna eta arreta.
Gizarte- eta administrazio-zerbitzuak.
Kultura eta aisialdia.
Merkataritza.
Garraiorako ekipamenduak.
Hiri-inguruko parkeen zuzkidurak.
Hainbat zuzkidura (ekipamendu bereziak lurraldeko sarguneetan, eta abar).
" Landaguneetako eta natur inguruneko ekipamenduak eta azpiegiturak:
Aisialdi eta atsedenerako eremuak.
Ibilbideen ingurumen-sarea.
Hainbat ekipamendu.
6. Asentamenduen ereduan esku hartzeko moduak.
" Esku hartzeko moduak:
Babes- eta birgaitze-eragiketak.
Hiri-aldaketa eta berrikuntzako eragiketak.
Garapen berrietarako lehentasunezko eragiketak.
Zentraltasunak indartzeko eragiketak.
" Esku-hartzeen maila hierarkikoa:
Esku-hartze estrategikoak.
Lehentasunezko esku-hartzeak.
Goierriko eremu funtzionalaren antolamenduak lurralde-jardueren euskarri izango den lurzoruaren lehen eta oinarrizko egitura ezartzen du. Zehatzago esateko, bi multzo handitan banatzen du lurzoru hori, LZP hau aplikatzeari begira:
Hiri-garapeneko lurzoruak:
Ondorengoak joko ditugu hiri-garapeneko lurzorutzat:
Indarrean dagoen hirigintza-plangintza kontuan izanik une jakin batean hiri-garapeneko lurzorutzat jotzen den edo jo daitekeen edozein lurzoru, betiere lurralde-ereduari jarraiki.
LZParen lurralde-ereduak, dagokion agirian zehaztutako lotura-maila kontuan hartuta, hiri-izaerako asentamendu, esku-hartze eta jarduera nagusien egoitza gisa definitzen dituenak, hirigintza-plangintzan zehaztuko denari kalterik egin gabe.
Ingurune fisikoko lurzoruak
Ingurune fisikoko lurzoru izango dira beren ezaugarri fisikoak direla eta, LZP honen 13. artikuluan emandako definizioarekin bat datozenak.
Hiri-garapenean ingurune fisikoko lurzoruak barne hartu aurretik, plangintza orokorra izapidetu eta onartu beharko da. Era berean, LZP honetan adierazitako Ingurune fisikoa antolatzeko kategorien arabera dagokigun xedearekin bateragarriak diren eremuen hirigintza-sailkapena justifikatuko da, LZPan zehaztutako baldintzak betez beti.
Araudi honetan adierazitakoa betez, ingurune fisikoa ondorengo baldintzak betetzen dituen lurraldearen zatiak osatzen du:
Natur baliabideen eta oinarrizko ziklo ekologikoen euskarri da.
Gehien bat nekazaritza eta abeltzaintzako eta basoko erabilera du eta/edo balio ekologikoa du, eta lehen sektoreko produktibitaterako balioa, balio paisajistikoa eta zientzia eta kulturako balioa du. Hori guztia dela eta, babestu beharreko eremu bat da.
Ez du hiri-izaera eta ez hiri-garapeneko eremutzat jotzen, 12.1 artikuluan adierazitako definizioen arabera.
Ingurune fisikoa ez da hiri-izaerako edo antzeko izaerako asentamendu edo jarduera nagusiak kokatzeko erabiliko hasiera batean, baina, hala ere, oinarrizko azpiegituren euskarri eta LZP honen araberako lurralde-elementuren eta -zehaztapenen euskarri izan daiteke, betiere hirigintzako eta lurraldeko legerian adierazitakoari jarraituz.
Ondoren adierazitako helburu orokorrak betetzera zuzenduko dira lurralde- eta hirigintza-antolamenduan eta Goierriko eremu funtzionaleko ingurune fisikoa eragiten duten esku-hartzeak:
Eremu funtzionaleko garrantzi handiagoko naturguneen babes eraginkorra bermatzea.
Gaur egun dauden baso autoktonoen masa handiak babestea, horien kalitate ekologikoari eusteko eta, hala badagokio, hobetzeko, horien azalera handitzea ahalbidetuz.
Fauna eta flora basatiko espezien kontserbazioa laguntzea, dibertsitate genetikoa eta dagokien habitaten babesa bermatuz; arreta berezia jarriko da espezie mehatxatuen gainean.
Landaredi-estaldurari eutsiko zaiola edo/eta hori hobetu egingo dela bermatzea, materialen desplazamenduak gertatzeko arriskua dagoen zonaldeetan, bertan eragin kaltegarria izan dezaketen jarduerak kokatzea saihestuz.
Drainatzeko sare naturala babestea, erriberako ekosistemen eta uren kalitatea hobetuz eta/edo horri eutsiz eta horietan eragiten duten faktoreei (alterazio, isurketa eta abarri) arreta eskainiz.
Lur azpiko baliabide akuiferoen kalitatea hobetzea eta horiek gehiegi ustiatzea eragoztea, horretarako hiri-isurketak nahiz nekazaritza eta abeltzaintzakoak eta baso-ustiapenetik sortutakoak kontrolatuz.
Harrera-ahalmenarekin bateragarri ez diren jarduerak direla eta degradatutako lurzoruak leheneratzea sustatzea (utzitako harrobiak eta hondakindegiak, meatze-inguruak eta higadura-arriskua duten zonaldeak).
Multzo paisajistiko baliotsuak eta kultur ondarea babestea.
Orain arte erabili ez diren edo nahikoa aprobetxatu ez diren baliabide naturalak aktibatzea sustatzea, landa-ingurunea garatzeko eta baliabide naturalak zentzuz erabiltzeko estrategia orokorraren barruan.
Atsegin hartzeko eta turismorako erabilera modu antolatuan sustatzea, ekipamendu ludiko eta kulturalen bidez. Ondare naturalistiko eta kulturalean oinarritutako ekipamendu horiek lurraldearen erabilera sustatuko dute.
Ingurune fisikorako lurralde-eredua bere ezaugarrien, arriskuen, ingurumen, zientzia, kultura eta produkzioko balioen eta izan dezaketen bilakaeran arabera definitu diren esparru homogeneotan kategorizatu da. Helburutzat du batetik aipatutako balioak babestea, hobetzea eta berreskuratzea eta, bestetik, horien arrazoizko erabilera lortzea, lurraldearen iraunkortasuna ziurtatzeko.
Kategoria horiek definitzeko -proposamen moduan ulertu behar dira-, ondorengo eskemari jarraitu zaio:
01.1 planoan, «Ingurune fisikoaren antolamendua» izenekoan, definitutako babestu, hobetu eta/edo leheneratu beharreko garrantzi handiagoko eremuak: «Babestu, hobetu eta/edo leheneratu beharreko garrantzi handiagoko eremuak» eta 15. artikuluan. Eremu horietarako ezarritako zehaztapenak oinarrizko antolamendu-xedapen gisa ulertu behar dira eta, hortaz, garapen-zehaztapenetan udal-plangintza antolatzeko ezinbesteko esparrua ere bada.
Ingurune fisikoaren kategorizazio orokorra, 16. artikuluan zehaztutakoa.
Balio naturalistikoa, ekologikoa, paisajistikoa eta zientifikoa dela eta garrantzi handien duten esparruak, eta nekazaritza-interesa eta interes hidrologikoa dutenak zein narriatuta daudenak edo eremu funtzionalean gainjarritako baldintzaile bat dutenak, 01.1 planoan barne hartu direnak, berariaz babesteko eta hobetzeko eremutzat jotzen dira eta, bakoitzaren ezaugarrien arabera, babestu, hobetu eta/edo berreskuratu beharreko eremutan bereizten dira.
Garapen-plangintzan barne hartzean izaera loteslea hartzen dute; hala ere, izaera lotesleari kalterik egin gabe, aipatutako ezaugarriak dituzten beste eremu batzuk definitu ahal izango dira edo udal-antolamenduaren eskalatik proposatutako mugak aldatu (zabaldu).
Ondoren ikus daiteke ingurune fisikoa babesteko, hobetzeko eta/edo berreskuratzeko kategorien zerrenda:
" Babestu beharreko eremuak.
Ondorengo azpikategoriak definitu dira:
Natur intereseko eremuak.
Kategoria horretan barne hartzen dira EAEko Naturgune Babestuak (Parke Naturalak, Biotopo Babestuak eta Zuhaitz bereziak), Natura 2000 Sarea, Interes Naturalistikoko Espazioak eta eremu funtzionaleko Hainbat Interesgune.
Honakoa da Goierriko eremu funtzionalari dagokionez azpiegitura horretan barne hartutako eremuen zerrenda:
Naturgune babestuak: Aralarko parke naturala Aizkorri-Aratz parke naturala.
Natura 2000 Sarea ES2120002 Aizkorri-Aratz, ES2120005 Oria ibaiaren goi-ibilgua, ES2120011 Aralar
Interes naturalistikoko espazioak eta hainbat interesgune Murumendi, Gorostiaga, Aralar-Aizkorri korridorea.
Interes zientifiko-kulturaleko eremuak eta guneak.
Kategoria honen barruan daude Interes geologikoko eremuak eta gunea, interes arkeologikoko guneak eta interes paleontologikoa eta/edo arkeologikoa duten leizeak.
Interes geologikoko eremuak: Aralar, Aizkorri.
Interes geologikoko guneak: 14 gune dira eta «Gipuzkoako interes geologikoko guneak» (GFA) bilduman barne hartuta daude.
Monumentu megalitikoak eta leizeak: 42 dolmen, 26 tumulu, 2 harrespil, zista 1 eta 8 monolito eta 27 kobazulo, Gipuzkoako gutun arkeologikoan barne hartua (ikus eranskina)
Nekazaritza- edo/eta ingurumen-intereseko eremuak.
Kategoria honetan sartu dira 1.1 planoan Nekazaritza-babeseko eremutzat sailkatu diren eremuak. Hain zuzen ere, lehen sektoreko produktibitaterako potentzialtasun handiko eta/edo ingurumen-balio handiko eremuak dira.
Ondorengoak hain zuzen ere: Segura, Zerain eta Mutiloako ibarrak, Estandako ibarrak Gabirian, Lazkaoko ibarra, Olaberriarantz, Lazkaomendiko muinoak eta mendi-hegalak, Olaberriako eta Idiazabalgo muinoak, Aramako muinoak eta mendi-hegalak, Gaintza eta Loinaz Beasainen.
Interes hidrologikoko eremuak.
Kategoria honetan sailkatu dira, lur gaineko urei dagokienez, urtegiak, ibai-ibilguak eta babes-lerroak, EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean ezarritako adarkatzearen arabera; lur azpiko urei dagokienez, akuiferoen urrakortasunaren inguruan arrisku handia edo oso handia duten eremuak.
" Hobetu eta/edo leheneratu beharreko eremuak.
Ondorengo hiru azpikategoriak bereizi dira:
Ekosistemak hobetzeko eremuak.
Interes naturaleko eremuen kategorian barne hartu ez diren baso naturalak eta horietan sortzen diren zuhaixka formazioak barne hartzen dira kategoria honetan. Baso naturalek eta zuhaixka-formazioek duten kokapen topografikoa eta potentzialtasuna kontuan hartuta, aurreko kategorian sailkatzen dira batzuetan.
Baso-kontserbazioko eremuak.
Kategoria honetan sartu dira 01.1 planoan, Ingurune Fisikoaren antolamendua izenekoan, adierazitako eremuak, gaur egun malda handiko, sakonera gutxiko eta/edo higadura jasateko arriskua duten lurzoruetan baso-masa handiak jasaten dituztenak.
Erabiltzen ez diren meatze, harrobi eta zabortegiak.
Halabeharrezkoa da eremu hauen ingurumen-baldintzak leheneratzea.
Eredua etorkizunera egindako proiekzio bat dela kontuan hartuta, gaur egun oraindik erabiltzen diren ustiapenak kategoria honetan sailkatzen dira, izan ere, ustiapen-lanekin behin amaitu eta gero, eremu horiek leheneratu behar dira.
" Korridore ekologikoen sarea (diseinatzeke).
Korridoreen sare bat sortu nahi da (ibaietakoak, basoetakoa, nekazaritzakoak, eta abar), eremu funtzionaleko interes natural handieneko espazioen artean (Aralar-Aizkorri Gorostiaga-Murumendi), bai eta inguruko eremu funtzionalen artean ere, hartara, bertako ondare faunistikoa eta floristikoa kontserbatuko dela ziurtatzeko.
Korridoreen sare hori garatzeko, lurralde-mailako konektagarritasuna hobetuko duten jarduerak sustatu behar dira eta bertan egiten diren erabilerak eta jarduerak arautu behar dira, lurraldearen funtzionaltasuna ziurtatzeko.
Horrelako espazioen antolamendua plan bereziak eta eremu bakoitzari dagokion kategoriaren araberako berariazko planen bitartez egingo da.
Natur intereseko eremuetan, baldin eta beraien antolamendua EAEko Natura Kontserbatzeko Legean aurreikusitako tresnak erabiliz egiten bada adibidez, natur baliabideak antolatzeko planak-, araudi honetan zehaztutako erabilera- eta jarduera-erregimena behin-behinekoa izango da, kasuan kasuko NBAPak onartu bitartean. Plan berezien kasuan, ordea, araudi honetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Aizkorri-Aratz eta Aralar naturgune babestuek dagoeneko badute natura-baliabideak antolatzeko plana onartuta, eta beraz, espazio horiek LZPren antolamendu eremutik kanpo geratuko dira.
Interes hidrologikoko eremuak antolatzeko EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko LAPean edo, hala badagokio, Inguru Hezeak Babesteko eta Antolatzeko LAPan ezarritako zehaztapenei jarraituko zaie.
LZPak egindako aurreikuspenen arabera, korridore ekologikoak definitzeko eta diseinatzeko sektoreko agiriak eta/edo horien garapena erabiliko da.
Kategorizazioaren helburu nagusiak dira, hirigintza-plangintzan landa-lurzoruaren kalifikazioa egiteko erabili diren izenak eta definizioak homogeneizatzea alde batetik, eta, bestetik, berau antolatzeko irizpide orokorrak zehaztea eta bertako erabilerak eta jarduerak arautzea.
Ondorengo antolamendu-kategoria orokorrak definitu dira:
Babes berezia.
Ingurumena hobetzea.
Basoak.
Nekazaritza eta abeltzaintza eta landazabala.
Mendietako larreak.
Lur gaineko uren babesa.
Aipatutako kategorietara gainjarrita hainbat baldintzaile zehaztu dira. Jarduera jakin batzuk garatzeko moduak mugatzen dituzte, arriskuaren edo kasu bakoitzaren egoera bereziaren arabera, eta ondoren adierazitako hauek dira:
Akuiferoen urrakortasuna.
Higa daitezkeen eremuak.
Urpean gera daitezkeen eremuak.
Naturgune babestuak eta Natura 2000 Sarea.
Lurralde- eta hirigintza-plangintzetan landa-lurzorua kategorizatzeko zehaztapenetan aintzat hartu beharko dituzte aurreko puntuan adierazitako kategoriak eta, beharrezkoa denean eta justifikatzen bada, egokitzat jotzen dituen azpikategoriak barne hartu ahal izango dira.
LZPak ingurune fisikoko elementuei eta prozesuei buruzko artezpide orokorrak eta LAAen arabera jarduera-kontrolari dagozkionak onartzen eta barne hartzen ditu.
15. eta 16. artikuluetan barne hartutako kategorien eta hirigintza- eta lurralde-plangintzak ezartzen dituen azpikategorien arabera arautzea egiteko, Ingurune fisikoa antolatzeko matrizea, 24. artikuluan adierazitako, erabiliko da.
Erabilera-erregimena.
Sustatutako erabilerak.
Ekosistemaren kontserbazio eta ingurumen-hobekuntzakoak, herri-erakundeen kontrolpean.
Erabilera onargarriak.
Onargarriak izango dira, garapen-plangintzaren edo berariazko araudiaren bitartez arautu ondoren.
Jolas estentsiboa eta ehiza- eta arrain-jarduerak.
Abeltzaintza eta baso-erabilera, betiere kontserbatzeko eta hobetzeko helburuarekin bateragarria bada.
Airetiko linea elektrikoak, lurpekoak eta B motako instalazio tekniko ez-linealak, ingurunean nahitaez ezarri behar direnean.
Gizarte-intereseko eta onura publikoko eraikinak.
Eskuarki, gaur egungo eraikuntzen erreforma eta zabaltzea baimenduko da, antolamendutik at daudenak izan ezik, betiere dagokien ustiapenaren produkzio-ahalmenarekin erlazionatuta badago.
Debekatutako erabilerak.
Aipatutako modalitateetan barne hartuta ez daudenei dagokienez, gaur egungo nekazaritza-eremu txikiak, kontserbazioaren eta hobekuntzaren helburuarekin bateragarriak direnak izan ezik, baldin eta behin betiko mugatzea ezartzen ez den bitartean eta dagokion NBAP (edo antzeko figura) landu bitartean.
7/1990 Legeak, euskal kultur ondareari buruzkoak, zehazten dituen arauak eta erregimenak ezarriko dira, bai eta LAAen 17. artikuluan xedatutakoak eta kasuan kasuko sektoreko plangintza.
Erabilera-erregimena.
Sustatutako erabilerak.
Eremuaren kontserbazio eta ingurumen-hobekuntzakoak, herri-erakundeen kontrolpean.
Erabilera onargarriak.
Jolas estentsiboa.
Oro har, gaur egungo eraikuntzak udal-plangintzan edo dagokion sektoreko plangintzan adierazitako baldintzen arabera erreformatzeko eta zabaltzeko baimena ematen da, bai eta kasuan kasuko balio arkeologikoa ematearekin erlazionatutako onura publikoko eta gizarte-intereseko zerbitzu-azpiegiturak eta eraikuntzak erreformatzekoa eta zabaltzekoa ere.
Debekatutako erabilerak.
Aurreikusikotako babes-irizpideari jarraituz, kontuan hartu eta onartu ez diren eta bateragarriak ez diren jarduerak.
Erabilera-erregimena.
Sustatutako erabilerak.
Nekazaritza-ustiapenak.
Erabilera onargarriak.
Kontserbazio, ingurumen-hobekuntza eta aisialdi estentsiboko jarduerak onartzen dira, mugarik gabe.
Ondorengoak onartzen dira: ehiza- eta arrain-jarduerak, berotegiak, airetiko linea elektrikoak eta lurpekoak, bai eta garapen-plangintzaren arabera nekazaritza-jarduerarekin lotutako bizitegitarako erabilera ere.
Debekatutako erabilerak.
Aipatutako modalitateetan barne hartu ez direnak.
logikoko Eremuetan.
Agiri honetan adierazitako zehaztapenei eta arauei kalterik egin gabe, interes hidrologikoko eremuak antolatzeko EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko LAPean edo, hala badagokio, Inguru Hezeak Babesteko eta Antolatzeko LAPan ezarritakoari jarraituko zaio.
Erabilera-erregimena.
Sustatutako erabilerak.
Azpiegitura hidraulikoak kontserbatzeko eta hobetzeko jarduerak.
Erabilera onargarriak.
Jolas estentsiboa.
Berariaz debekatu ez diren eta proposatutako babes-helburuarekin bateragarriak diren gainerako jarduerak EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko LAPean eta, hala badagokio, bere garapen-plangintza, adierazitakoaren arabera arautuko dira.
Debekatutako erabilerak.
Nekazaritza-industria, aterakuntzazko jarduerak, obra-hondakindegiak eta zabortegiak eta, eskuarki, eraikuntza-erabilerak.
Lurrazpiko Akuiferoak, Urez Bete Daitezkeen Eremuak.
Lurrazpiko akuiferoak.
Baldintzatzaile honen mende daude 01 planoan, Ingurumen fisikoaren antolamendua izenekoan, adierazitako eremuak.
Akuiferoak urratzeko arrisku altua edo oso altua duten eremuetan mugatu egingo dira erabilerak eta jarduerak. Debekatu egingo dira hondakindegiak eta hondakinen isurketa, baita lurzoruari poluitzaileak helaraz diezazkioketen erabilera eta ekintzak ere. Azken kasu horretan, garapen-plangintzak irizpideak eta baldintzak ezarri ahal izango ditu, garatzen den jarduerak babestu nahi den baliabidearen kalitatea babesteko eragin negatiborik izango ez duela ziurtatzeko.
Urpean gera daitezkeen eremuak.
Uholdeak Prebenitzeko Plan Integralean barne hartutako lurrak joko ditugu urpean gera daitezkeen eremutzat. Gainera, EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko LAPean barne hartuta dago, beraz, xede ditugun eremuetan erabileren eta jardueren gainean ezarritako mugak bertan adierazi dira.
Ondorengo hiru azpikategoriak bereizi dira:
Ekosistemak hobetzeko eremuak (kokapen topografiko bereziko baso naturalak)
Sustatutako erabilerak.
Kontserbazio eta ingurumen-hobekuntzakoak.
Erabilera onargarriak.
Jolas estentsiboa onartu da, mugarik gabe.
Garapen-plangintzako zehaztapenen arabera:
Jolas intentsiboa eta zinegetikaren eta arrain-hazkuntzaren inguruko jarduerak.
Abeltzaintza eta proposatutako helburuarekin bateragarria den baso-erabilera.
Legea betetzen duten egungo aterakuntzazko jarduerak, betiere aldeko inpaktu-deklarazioa badute.
Airetiko linea elektrikoak, lurpekoak eta B motako instalazio tekniko ez-linealak.
Gizarte-intereseko eta onura publikoko eraikinak
Debekatutako erabilerak.
Nekazaritza, berotegiak, nekazaritza-industriak eta aterakuntzazko jarduerak.
Garraiorako errepideak, A motako zerbitzu-instalazio ez-linealak, obra-hondakindegiak eta zabortegiak.
Eraikuntza-erabilerak, aurretik badauden herriguneak oinarrian dituzten hiri-hazkundeak eta onura publikoko eta gizarte-erabilerako eraikinak izan ezik.
LZP hau garatzeko plangintzak 25 artikuluan azaldutakoak, egungo aterakuntzazko jarduerak dituzten ekosistemak hobetzeko eremuen mugak aldatu behar ote diren erabakiko du, jarduera horiek eremuetatik kanpo uzteko.
Kontserbaziorako basoa.
Erabilera onargarriak.
Jolas estentsiboa onartu da, mugarik gabe.
Garapen-plangintzako zehaztapenen arabera:
Jolas intentsiboa eta zinegetikaren eta arrain-hazkuntzaren inguruko jarduerak.
Abeltzaintza eta proposatutako helburuarekin bateragarria den baso-erabilera.
Garraiobideak, airetiko linea elektrikoak, lurpekoak eta A eta B motako zerbitzu-instalazio tekniko ez-linealak.
Onura publikoko eta gizarte-intereseko eraikinak eta nekazaritzako ustiapenari lotutako bizitegi isolatua.
Debekatutako erabilerak.
Nekazaritza, berotegiak, nekazaritza-industriak eta aterakuntzazko jarduerak.
Obra-hondakindegiak eta zabortegiak.
Eraikuntza-erabilerak, aurretik badauden herriguneak oinarrian dituzten hiri-hazkundeak eta onura publikoko eta gizarte-onurako eraikinak eta ustiapenari lotutako bizitegi isolatua izan ezik.
Erabiltzen ez diren meatze, harrobi eta zabortegiak.
Halabeharrezkoa da eremu hauen ingurumen-baldintzak leheneratzea.
Ingurune fisikoari dagokion lurzoruaren kategorien araberako erabilera eta jardueren erregulazioa ondorengo orrialdeko matrizean laburbildu dugu.
ERABILERAK ARAUTZEKO ERABILERAK
MATRIZEA Ingur. Babes. Aisia eta atsedena. Lehen mailako baliabideak ustiatzea.
Azpiegiturak.
Eraikuntza-erabilerak.
Sustatua
Onargarria
Debekatua
Garapen-plangintza edo berariazko araudia
Kontserbazioa Ingurumen-hobekuntza Jolas estentsiboa Kanpo-aisialdia. Zinegetikaren eta arrain-hazkuntzaren inguruko jarduerak Nekazaritza Berotegiak Abeltzaintza-industriak Basozaintza Nekazaritza-industriak Aterakuntzazko jarduerak Garraiobideak Aireko linea elektrikoak Lurpeko lineak A motako zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoa
B motako zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoa
Badauden obra-hondakindegiak eta zabortegiak
Badauden herriguneetan oinarritutako hiri-hazkundeak
Badauden herriguneetan oinarritutako hiri-hazkundeak
Gizarte-intereseko eta erabilera publikoko eraikinak
Bizitegitarako isolatua, nekazaritza-ustiapenarekin lotuta
Bizitegitarako isolatua Instalazio arriskutsuak
Antolamendu-kategoriak Babes berezia 1 1 2* 3 2* 3 3 2* 2* 3 3 3 2* 2* 3 2* 3 3 3 2* 3 3 3
Ingurumen-hobekuntza 1 1 2 2* 2* 3 3 2* 2* 3 3 3 2* 2* 3 2* 3 2* 3 2* 3 3 3
Basoak
Kontserbaziorako basoa 1 1 2 2* 2* 3 3 2* 2* 3 3 2* 2* 2* 2* 2* 3 2* 3 2* 2* 3 3
Produkziorako basoa 2 2 2 2* 2* 2* 2* 2 1 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 3 2* 2* 3 3
Neka. eta landazabala 2 2 2 2* 2* 1 2 1 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 3 2* 2* 3 2*
nekazaritza- eta/edo ingurumen-interesa 2 2 2 3 2* 1 2* 2 3 3 3 3 2* 2* 3 3 3 3 3 3 2* 3 3
Mendi-larreak 1 1 2 2* 2* 3 3 1 2* 3 3 2* 2* 2* 3 2* 3 3 3 2* 3 3 3
Uren babesa 1 1 2 2* 2* 2* 2* 2* 2* 3 2* 2* 2* 2* 2* 2* 3 3 3 2* 3 3 3
Baldintz. Gainjarria Akuiferoen urrakortasuna 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 3 2* 2* 2* 2* 3 2*
Higa daitezkeen eremuak 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 3 3 2*
Urpean gera daitezkeen eremuak 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 3 3 2*
Naturgune babestuak eta Natura 2000 Sarea 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 2* 3 2*
Garapen-plangintza edo berariazko araudia, kasuan kasu dagokion kategoriaren arabera.
Ondoren jardun-proposamen batzuk izango ditugu mintzagai eta zenbait iradokizun egingo ditugu gai honen inguruko eskumena duten sailek ingurune fisikoa behar bezala antolatzeko egoki irizten dituzten programa, plan, proiektu eta jardunak gara eta gauza ditzaten. Lortzen diren emaitzak agiri honen plangintzan eta araudian barne hartuko dira, hala badagokie. Besteak beste, honakoak kontuan hartuko diren alderdiak:
ONDAREA KONTSERBATZEKO ETA INTEGRATZEKO PLANA. Plan honek barne hartzen ditu EAEko ekosistema bereziak, basoko bizitza eta dibertsitate ekologikoa babesteko, berreskuratzeko eta leheneratzeko jarduera guztiak, funtsezko ziklo ekologikoak eta kultur ondarearenak.
Besteak beste, ondorengo planak garatuko dira banaka zein integratuta:
Baso naturalak kontserbatzeko eta berreskuratzeko plana.
Basoko espezie mehatxatuen plana.
Ondare zientifiko-kulturalaren plana eta Naturako elementu bereziak babesteko plana.
Korridore ekologikoen sarea.
Leku paisajistiko baliotsuak babesteko plana.
Habitatak berreskuratzeko plana.
Hobetu edo berreskuratu beharreko eremuak eta hainbat ingurune degradatu zaharberritzeko plana.
Leheneratze paisajistikoko plana.
Azaleko sare hidrologikoa berreskuratzeko plana.
NATUR BALIABIDEAK ERABILTZEKO PLANA. Natur baliabideen (baliabide hidrikoak, nekazaritzako eta arrantzako jarduerak, basokoak eta bestelakoak) antolamenduarekin eta ustiapenarekin erlazionatutako jarduera guztiak barne hartu dira bertan, bai eta horiek ingurumenean eragiten dituzten inpaktuekin eta arriskuekin erlazionatutakoak ere (lurzoruen higadura eta babesa, uholdeen prebentzioa, eta abar).
ASKOTARIKO JARDUERAK SUSTATZEKO PLANA. Bertan barne hartu dira eremu funtzionalaren lurralderako landutako hainbat programa osatzeko jarduera guztiak.
INTERPRETAZIO, IKERKETA ETA ADMINISTRAZIO PLANA, lurraldearen gaineko ingurumen-hezkuntzarekin eta ikerketa zientifikoarekin erlazionatutako jarduerak, eta horiek ezagutzera emateko jarduerak barne hartzen ditu plan honek.
Goierriko eremu funtzionalaren LZPak ondorengo helburu orokorrak finkatu ditu bide-komunikazio eta garraiorako sistemari dagokionez:
" Eremu funtzionala kanpoko ardatzetan integratzea, hiriburuen euskal sistemarekin, inguruko eremu funtzionaletako burutzekin eta indartzen ari diren produkzio-espazioekin dituen loturak indartuz.
" Burutzen, hiri-inguruen eta landa-inguruen arteko artikulazioa eta elkarreragina sustatzea.
" Gaur egungo garraio- eta komunikazio-sistema hobetzea, ondorengo irizpideak kontuan hartuta:
Administrazioek, garraio-politika komun bati jarraituz, modu koordinatuan egitea plangintza eta antolamendua.
Intermodalitatea oinarrian duen garraio-politika bat garatzea.
Garraio publikoari lehentasuna ematea:
Garraio publikoaren instalazioak eta ekipamenduak hobetuko dira.
Trena merkantzien garraiorako sustatzea.
Garraiobide ez-motorizatuak eta/edo ingurumena gutxiago irauten duten garraiobideak sustatzea.
Automobil pribatuaren erabilera mugatzea.
1. puntuan adierazitako helburu orokorren baitan, ondoren adierazitakoak izango dira esku hartzeko irizpideak:
Errepide-sistemako elementuen arteko artikulazioa hobetzea. Horretarako, Kanpoko Red General de Accesibilidad Exterior sarearen eta hiri-sarearen arteko erlazioa hobetuko da, batez ere Beasain, Ordizia eta Lazkao elkartzen diren ardatzean edo gunean eta Ezkion aurreikusitako geltokiaren inguruan.
Errepide-sareen funtzio aniztasuna sustatzea, batez ere Tokiko Iresgarritasun Sarea Nagusian. Horrela, hiri-sistemak erlazionatzeko eta egituratzeko dagokion funtzioa indartuko da, eta dagokion sektorean trafiko-bide hutsaren kontzepzioa gainditu, batez ere hiri-zeharbideetan.
Sarearen funtzionaltasun integrala osatzea, sistemarako halabeharrezkoak diren zerbitzuen bitartez, hala nola autobus-geltokiak, truke-zentroak eta garraiorako ekipamenduak.
Kasuan kasuko azterketak egin eta, horiek kontuan hartuta, azpiegitura-ezarpenak zentzuz kokatzeko, lurraldeko zerbitzuak integratzeko eta optimizatzeko estrategiak jarraituko dira, ubideak, sareak eta trazadurak metatuko dira, afektazioen ekonomia jarraituko da eta diseinu kualifikatuak eta ingurunera egokituak egingo dira.
Aurreko puntuetan barne hartutako helburuak antolatu, garatu eta esku hartzeko ezinbesteko erreferentzia izango dira, baita proposatutako azpiegitura berriak eraikitzeko, egiteke daudenak gauzatzeko eta daudenak hobetzeko behar den lurzoru-erreserbarako eskakizunen oinarri ere.
Garraio eta komunikazioen sistemaren lurralde-eredua osatzeko, kapitulu honetan eta 02.1 eta 04 planoetan adierazitako zehaztapenak jarraituko dira. Aipatutako planoetan ikus daitezke, halaber, errepide-sarea eta trenbide-sarea, bai eta horiek indartzeko proposatu diren jarduera estrategikoak ere.
Errepide-sarea.
Errepide-egitura funtsezkoa da ereduaren komunikazio eta garraioen sistema definitzeko orduan.
Horrela, errepide-egitura zehazteko, sarea osatzen duten elementuen definizioa eta hierarkizazioa egin
behar da, eta ondoren adierazitako kategorien artean bereizketa egin:
" Kanpoko sarbide-sare orokorra.
Eremu funtzionala EAEko hiriburuen sistemarekin, hurbileko erkidegoekin eta hurbileko eremu funtzionaletako burutza-hiriekin lotzen duten korridoreek osatzen dute sare hau. Hona horiek:
1 errepidea, autobia-trazadura duena.
Durango-Bergara-Beasain zeharkako ardatza.
Azkoitia-Zumarraga errepidea.
" Tokiko sarbide-sare nagusia.
Ibilbide luze eta edukiera handiko bideen eta tokiko bideen arteko mailako ardatzak dira eta eskualdearen egiturarako giltzarri.
Sare nagusiko zati diren baina trazadura eta diseinu berriekin ordezkatu dituzten elementu eta bide-zatiek osatzen dute. Eskualdea egituratzeko funtzio nagusia dute. Sare honetan badira, ordea, beste zenbat zati ere:
1 errepidea izandakoa.
Beasain-Zumarraga errepidea, GI 632.
GI 2630 errepidearen zatia, Legazpi eta Zumarraga artean.
GI 120 errepidearen zatia, Beasain eta Lazkao artean.
GI 2133 errepidearen zatia, Ordizia eta Zaldibia artean
" Lurraldeko sarbide-sare osagarria.
Eskualdeko ibilbideek eta beste eremu funtzionala batzuekiko bigarren mailako loturek osatzen dute. Horien ibilbidea eta ezaugarriak direla eta ingurune fisikora hurbiltzeko oinarrizko elementu dira:
GI 2635 errepidea, Azpeititik Beasainera doana, Mandubian barrena.
GI 2630 errepidea, Legazpitik Oñatira.
GI 2133 errepidea, Zaldibiatik Amezketara.
GI 2637 errepidea, Zegamatik Altsasura, Otzaurtetik.
GI 120 errepidea, Ataundik Lizarrustira eta Etxarri-Aranatzera.
" Tokiko sarbide-sare osagarria.
Burutzetatik urrun dauden guneak burutza horiekin eta hierarkian goragoko mailakoak diren sareekin (kate gisa oro har) lotzen dituzten bideek osatzen dute sare hau.
" Landaguneetako sarbide-sarea.
Bideen hierarkiaren azkeneko maila da, horien funtzioa, trazadura eta mota direla eta. Hiriguneak landaguneekin eta landaguneak beren artean lotzen dituzten (gehienetan ez kate gisa) bideek osatzen dute.
Ibilbideen ingurumen-sarea.
Ibilbideen ingurumen-sarea, kasuak kasu dagokion zuzkidura-funtzioari kalterik egin gabe, lurralde-ereduaren errepide-egitura integralaren barruan dago eta, funtsean, sarbide-sare osagarrian eta sekundarioan eta landagunetako sarbide-sarean, oinezkoen eta txirrindularien zerrendak barne, oinarritzen da.
Komunikazio alternatiboen sare hori ingurune fisikora sartzeko oinezkoen ibilbide-sare baten diseinuarekin osatzen da.
Trenbide-sarea.
Ereduko komunikazio- eta garraio-sarearen bigarren funtsezko elementua da trenbide-sarea.
Gaur egungo aldiriko trenbide-sareak (Renfe) eta Trenbide Azpiegituren LAPean barne hartutako sare berriak osatzen dute.
Sistemako hainbat elementu.
Garraioen eta komunikazioen sistemako beste hainbat ardatz-elementu dira: autobus-geltokiak, bidaiariak eta salgaiak trukatzeko zentroak eta garraiorako ekipamenduak; eta sistema orokorrean ulertzeko funtsezkoak dira.
Bide-sarerako proposamenak.
Esku-hartzeak indarrean dagoen arloko plangintzan eta aurreko artikuluan zehaztutako eredu integralean ezarritakoetara egokituko dira:
.Kanpoko sarbide-sare orokorrean.
" Durango-Bergara-Beasain zeharkako ardatzaren ibilbide osoa bitan banatzea edo «autobia-motako» trazadura egitea, eta GI 632 errepidearen arteko bide-lotura berria, Ezkio-Itsasoko tren-geltoki berriaren parean.
" Azkoitia-Zumarraga errepidearen trazadura eta diseinua hobetzea.
" N-I errepidetik Ordizia, Lazkao eta Beasain herriguneetarako sarbidea hobetzea.
Ordiziako hegoaldeko lotunea.
Lazkao eta Beasain-Erdigunerako sarbideak hobetzea, Senpere eremuan.
I errepidearen desbideraketa, Oria ibaiaren hegoaldeko ertzerantz, Lazkaoko lotunearen eta Loinaz futbol-zelaiaren (Beasain) artean, gaur egungo trazaduraren alternatiba gisa.
Beasain-hegoaldeko lotura berria.
Tokiko sarbide-sare nagusia.
Hiri-egitura orokorra indartzea eta ibilbide ez-motordunen sare bat sortzea/indartzea, barruko loturak artikulatzeko eta hurbileko herriguneen arteko artikulazioak egiteko lehentasunezko elementu gisa. Edozein modutan, kasuan kasu ondorengo esku-hartzeak egingo dira:
Barneko kanalak eta herrigune jarraituen edo jarraitasuna izateko moduan direnen arteko loturak indartzea, bide berriak sortzearen eta/edo lehendik dauden trafiko-bideak hiribide, zumardi edo pasealeku gisa sortutako ardatz bihurtzearen bidez. Ardatz horiei «hiri-zentraltasuneko ardatz» deritze.
Burutza-hirien eta herrigunerik hurbilekoenen arteko loturak indartzea, bide berriak sortzearen edo/eta lehendik dauden trafiko-bideak hiri-jarraitasuneko ardatz bihurtzearen bidez. Ardatz horiek zumardi edo arbolez beteriko pasealekuen gisakoak izango dira eta horietan elkarrekin ibiliko dira oinezkoak eta txirrindulariak. Horrelakoetan espaloiak, bizikletetarako errodadura-bandak eta lorategi-zerrenden gaineko zuhaitz-lerroak izaten dira eta «hiriarteko artikulazioko ardatz» deritze.
Proposamenak ondorengo esparruetan gauzatuko dira:
Ondorengoetako hiri-zentraltasuneko ardatzak: Legazpi, Urretxu-Zumarraga, Ormaiztegi, Beasain-Ordizia, Itsasondo, Legorreta eta Idiazabal.
Beasain eta Idiazabal arteko hiri-zentraltasuneko ardatza, N-1 errepidearen gainekoa, Iurreko industrialdean barrena.
Lazkao barneko, Lazkao-Beasain arteko eta Lazkao-Urretxu arteko hiri-zentraltasuneko ardatzak, CAF-Senpereko esku-hartze estrategikoko esparruan.
Hiriarteko artikulaziorako ardatzak, ondokoen artekoak:
Legazpi-Zumarraga.
Zumarraga-Ormaiztegi eta Ormaiztegi-Beasain (korridore estrategikoko ardatza).
Ordizia-Itsasondo, Itsasondo-Legorreta, Legorreta-Ikaztegieta.
Zaldibia-Ordizia. Lazkao-Ordizia, lanbide-eskolatik barrena. Idiazabal-Iurre.
Gainerako sareetan.
Tokiko arazoak konponduko dira, saihesbideak eta lotura berriak eginez eta garraiobide ez-motordunetara pixkanaka egokituz.
Ezkio eta Itsaso arteko lotura berria.
Zerain eta Mutiloa arteko lotura berria, egina dagoeneko.
Ibilbideen ingurumen-sarerako proposamenak.
Sistemako elementuak gaur egungo sarea egokitzen eta/edo osatzen saiatuko dira, bide-sistema honetako elementuak oinezkoentzako eta txirrindularientzako nahiz bietarako banda aproposak diseinatuz eta eraikiz eta, hala badagokio, zati berriak gauzatuz.
Trenbide-sarerako proposamenak
Trenbide-sare berria.
Lurzorua gordetzea, aurreikusitako trazadurak eskatzen duena, eta Ezkio-Itsason bidaiarientzako geltoki berria eta salgaietarako truke-zentroa ezartzea.
Aldiriko tren-sarea (Renfe).
Zerbitzuak eta maiztasunak zabaltzea Irun-Legazpi linean.
Trazadura aldatzea Ordiziako Bustunza auzoaren eta Beasaingo azokaren inguruaren artean. Era berean, trenbideen kota igo egingo da eta Ordiziako eta Beasaingo geltokien kokapena aldatuko da, Beasain-Ordizia-Lazkao ardatza osorik antolatzeko.
Beasaingo geltokian eta Zumarragakoan, edo inguruan, antolamendu-zentro bat edo bidaiarientzako truke-zentro bat ezartzea eta egungo bazterguneak aldatzea eta leheneratzea.
Beste jardun batzuk.
Errepideko garraio publikoa eta autobus-geltokia.
Errepideko garraio publikoko egungo lineak indartzea eta trenbide-zerbitzuekin lotzea. Gutxienez autobus-geltoki bat egingo da Beasainen eta Zumarraga-Urretxun beste bat egitea aurreikusi da.
Harremanetarako sistemaren ekipamenduak eta zerbitzuak.
Salgaietarako truke-zentro bat aurreikustea Ezkio-Itsason proposatutako geltokiaren ondoan eta kamioietarako gomendatutako aparkalekua prestatzea, horrelakoei dagozkien ekipamendu eta zerbitzuekin, aipatutako salgaien truke-zentroari lotuta.
Goierriko Eremu Funtzionaleko LZP honek bere egin ditu eta lurralde-ereduan bertan txertatu ditu administrazioaren sailek hornidura, saneamendu, hondakin solidoen tratamendu, uholdeen prebentzio eta energia eta telekomunikazioen azpiegituren inguruan egindako plan eta proiektuak.
Oinarrizko azpiegituren sistemako ekintza eta elementu garrantzitsuenak edo lurraldean gehien eragiten dutenak, ondorengoak dira:
Saneamendua:
Hondakin-uren araztegia (HUA), Urretxutik ibaian behera, jada egina.
Hondakin-uren araztegia (HUA), Legorretan, jada egina.
Ur-hornidura:
Barrendiolako urtegia (Urola Garaia).
Arriarango urtegia.
Lareoko urtegia.
Urola eta Oria ibaien arroetan ura batetik bestera eramateko hainbat lan.
Arriskuen prebentzioa:
Ertzetan eragiteko ekintzak Arriaran eta Estanda ibaien elkarguneetan.
Ertzetan eragiteko ekintzak Estanda eta Oria ibaien elkarguneetan.
Ertzetan eragiten duten ekintzak eta estaldurak Patricio Elorza paper-fabrikan (Legazpi), LETAGen (Ormaiztegi), CAFen (Beasain) eta beste zenbait gune zehatzetan.
Hondakin solidoak:
Sasietako Mankomunitateko hondakindegia.
Mutiloa udalerriko inerteen hondakindegia.
Azpiegitura elektrikoak:
Ezkio-Itsasoko transformazio eta banaketako estazioa.
Ormaiztegiko transformazio eta banaketako azpiestazioa.
Legazpiko transformazio eta banaketako azpiestazioa.
LZPak azpimarratzen du komenigarria litzatekeela bideragarritasun-azterketak egitea estazio eta azpiestazio horiek hiri-eragin txikiagoko beste eremu batzuetara lekualdatzeko helburuarekin.
Gas-azpiegiturak:
Bergara-Irun gasbidea eta horietatik abiatzen diren banaketa-sareak.
Telekomunikazio-azpiegiturak:
Ondorengoetara bil ditzakegu proposatutako jardunak:
Hiriarteko zentral automatiko bana ezartzea gutxienez bi burutza-hirietan.
Kanalizazioen sare nagusia: Urretxu-Zumarraga-Ormaiztegi-Beasain-Ordizia-Arama-Itsasondo-Legorreta.
Bigarren mailako sareak: Lazkao-Olaberria-Idiazabal eta Urretxu-Legazpi.
Aireko linea elektriko guztiak lur azpian sartzea, batez ere herrigune historikoetan.
Aurreko puntuan adierazitako zerrenda irekia dago, hau da, LZP honetan proposatutako lurralde-ereduarekin bat datozen interes orokorreko elementu eta esku-hartze berriak sartu daitezke.
Eremu funtzionalean zerbitzu-azpiegituren ezarpena kasuan kasuko plan berezien edo/eta proiektuen bidez gauzatuko da, ondorengo irizpideei jarraiki nolanahi ere:
koordinazioa, dagozkien lurraldearen arloko planen bidez.
integrazioa, arloko proposamenen artean.
Lurraldearen Zatiko Plan honetako oinarrizko zehaztapenak eta garapen berriak antolatzeko eta diseinatzeko bertan adierazitako berariazko orientazioak errespetatzea.
Eremu funtzionala antolatzeko helburu orokorrei, 7. artikuluan barne hartutakoei, jarraiki, asentamenduen antolamenduak ondorengo helburuak eta irizpideak lortzea du xede:
Lehendik zeuden bi hiri-sistemen eredu integrala indartzea. Bi sistema horiek, batetik, Zumarraga, Urretxu eta Legazpi multzoan eta, bestetik, Beasain-Ordizia-Lazkao multzoan oinarrituta antolatzen dira eta maila txikiagoko herriguneek eta landaguneek osatzen dituzte.
Aipatutako herriguneen integrazio funtzionala, elkarren arteko osagarritasunak lagunduz eta Oria Garaia Urola Garaia dikotomia gaindituz.
Burutza-hiriak indartzea eta dagokien maila areagotzea, herriguneak ondo integratuz eta lortu nahi den hiri-kategoriaren araberako elementuen eta funtzioen zuzkidura eginez.
Hiri-kalitatea hobetzea, beharrezkotzat jotzen diren eragiketen bidez, hala nola narriatuta edo zaharkituta dauden esparruak aldatzeko edo leheneratzeko eragiketak, hiri-multzoak eta herrigune historikoak babesteko eta birgaitzeko eragiketak eta berrekipamendu-eragiketak, bai eta etxebizitzen eta ekonomia-jardueretarako egokia.
Lurralde-desorekak zuzentzea. Horretarako bide izango dira honakoak:
Bizitegitarako eta izaera estrategikoko ekonomia-jardueretarako garapen berrien ekintza selektiboak, harrera-ahalmen handieneko udalerrietan, eremu asetuen birkualifikazio, berrekipamendu eta hobekuntzarako jarduerekin, bertako tentsioak arintzeko eta herriguneen arteko integrazioa eta osagarritasuna lortzeko.
Landa-garapenerako politika, ekonomia-oinarria dibertsifikatua duena eta lehen sektorearen alternatibak, bizitegitarako eskaintza alternatiboa, kultur eta ingurumen-zerbitzuen berrekipamendua eta integrazioa, telekomunikazioen garapena eta garraio publikoaren hobekuntza ahalbidetuko dituena.
Asentamendu-eredua antolatzeko, udalerrien kategorizazioa hartzen da oinarrian eta esku hartzeko estrategiak finkatzen dira, lurralde-egituran dituzten ezaugarrien eta potentzialtasunen arabera eta betetzen duten funtzioaren arabera. Oro har, horrela osatzen dira:
Udalerrien kategorizazioa:
Lurralde-ereduak bereizketa hierarkikoa egiten du asentamendu-sistemari dagokionez, eta, lehenik eta behin, LAAetan zehaztutako hirien sistemaren barruan, herriguneak bereizten ditu, biztanleria-tamainaren arabera, zerbitzuen eskaintzaren arabera eta eskualdeko garrantziaren arabera, eta ondorengo mailak bereizten dira:
Hiri-burutzen sistemako herriguneak:
Beasain, Ordizia, Lazkao, Zumarraga, Urretxu eta Legazpi.
Tamaina ertaineko herriguneak:
Legorreta, Itsasondo, Zaldibia, Ataun-San Martin, Idiazabal, Segura, Zegama eta Ormaiztegi.
Landaguneetako herriguneak:
Arama, Altzaga, Gaintza, Ataun-San Gregorio, Olaberria (herrigunea), Zerain, Mutiloa, Gabiria eta Ezkio-Itsaso eta hainbat landa-auzo.
Betetzearen ezaugarri orokorrak hiri-eremuak, landaguneetako herriguneak eta hiri-garapenik gabeko guneak bereizi dira-, 0.3 planoan islatu direnak, eta etorkizuneko garapenak antolatzeko lurralde-irizpideak, ondoren adierazitako prozedurak betez erabakiko dira:
1. Berregokitzearen, berroneratzearen edo birgaitzearen gai izan beharreko tokien zehaztapena. Horien andeapena eragozteko edo erabat edo bere baten bestelakoak izanezko erabileretarako berreskuratu ahal izateko.
2. Garapen berrietarako lehentasuna izango duten eremuen kokapena.
3. Hiri-garapenik gabeko korridoreen edo hiri-etenen definizioa.
Bizitegitarako eta zuzkidurako lurzoru-politikari dagokionez, LZPak ondorengo kategoriak bereizi ditu:
Hazkunde selektiboko udalerriak.
Tamaina ertaineko herriguneak dituzten udalerriak dira eta bizitegitarako eskaintza bilakaera demografiko zorrotzaren ondoriozkoaren gainetik egotea komeni da.
Lurraldeko sarguneak.
Eremu hauen kokapena eta ingurune fisikoko espazioekin duten erlazioa direla eta, aisialdiko eta atsedenerako eremu gisa erabil daitezke, betiere LZP honetan egindako aurreikuspenen arabera; horrela, zuzkidura-eskaintza areagotzea komeni da, dagokien berariazko funtzioaren arabera.
Habitat alternatiboak.
Landaguneetako herriguneetan intentsitate baxuko eremuak dira eta legeak ezarritako gutxieneko estandarrekin bat datozen bizitegi motak, hiri-ingurunean eta natur ingurunean integratuta daudenak, bereiz daitezke.
Etxebizitza babestuaren garapen publikorako lehentasunezko interesa duen udalerria.
LZPtik eremu funtzionalerako aurreikusitako etxebizitza babestu publikorako arloko politikaren ezarpena lehenesten da.
Jarduera publikoak garatzeko lehentasunezko interesa duen udalerria.
Etxebizitzaren esparruko esku-hartze publikorako lehentasunezko bigarren maila da.
Ekonomia-jardueretarako lurzoru-politikari dago-
kionez, LZPak ondorengo kategoriak bereizi ditu:
Lehentasunezko intereseko udalerriak.
Egungo ekonomia-jardueretarako asentamenduak eta, hala badagokio, aurreikusitakoak, lurralde-ereduaren egitura funtzionalerako esanguratsuak direla erabakitzen bada LZPan.
Hazkunde neurritsuko udalerriak.
Mota honetako udalerriei dagokienez, euren ezaugarriak eta eremu funtzionalean betetzen duten funtzioa kontuan hartuta, LZPak ekonomia-jardueretarako lurzoruen garapen kuantitatibo neurrizkoa aurreikusi du, behar endogenoak edo bestelakoak oinarrian hartuta; edozein kasutan, ez da inoiz aldatuko lurralde-ereduaren hierarkia.
Garapen baxuko udalerriak.
Ekonomia-jardueretarako asentamendu intentsiborik ez duten edo lurralde-ereduaren ikuspegitik oso asentamendu intentsibo gutxi dituztenak dira.
Sustapen publikoko eskualde-poligonoa.
Esku hartzeko eremuen helburu orokorren eta ezaugarrien arabera, eta indarrean dagoen araudian lurraldeko zein hirigintzako ekintza arautu motei buruz xedatutakoari kalterik egin gabe, LZP honen ondorioetarako honako esku hartzeko modu nagusi hauek bereizi dira:
Babes- eta birgaitze-eragiketak.
Hiri-lurzoruen gaineko esku-hartzeak, eraikuntza, urbanizazio, bizigarritasun eta, oro har, hiri-ingurumenaren kalitateari eusteko edo hobetzeko.
Eskuarki herrigune garatuenak, alde zaharrak,
bizitegi-zona narriatuak eta landaguneetako herriguneak eragiten dira.
Hiri-aldaketa eta berrikuntzako eragiketak.
Eremu zaharkituen, narriatuen edo kokatzen diren ingurunearekin bateragarriak ez dituzten eremuen hiri-ehunen gaineko esku-hartzeak, kokatzen diren herriguneak leheneratuz eta/edo birkualifikatuz.
Garapen berrietarako lehentasunezko eragiketak.
Hiri-hazkunderako esku-hartzeak, harrera-ahalmena eta lurralde-ereduko kokapena dela eta, lurraldeko desorekak zuzentzeko, lurzoru-ondare publikoaren osaera ziurtatzeko eta antolamenduko hainbat helburu lortzeko bereziki egokitzat jotzen diren eremuetan.
Zentraltasunak indartzeko eragiketak.
Jarduera selektiboak lurralde-ezaugarri bereziko eremuetan (zentraltasun estrategikoko eremuak), inguruneak birkualifikatzeko, maila goragoko funtzio berriak bere gain hartzeko eta eskualde osoan eta eremu funtzionaleko hirien ereduan eragina izango duten garapen-dinamika berriak sustatzeko ahalmena dutenetan.
Zentraltasunak sustatzeko eragiketen barruan sailkatu dira eraldaketako eta/edo ezarpen berriko esku-hartzeak, eta aurreikusitako asentamenduen eta bere errepide-sarearen antolamendu integratua eskatzen dute.
BIGARREN SEKZIOA
BIZITEGI ASENTAMENDUAK
Beasain, Ordizia, Lazkao, Zumarraga, Urretxu eta Legazpik osatutako burutza-hirien sistemako herriguneetan dentsitate handiko eta narriatutako eremuetako ehunak arintzeko eta leheneratzeko jardunak lehenetsi behar dira garapen eta okupazio berrien gainetik. Horretarako bide izango dira birkualifikazioa, berrerabiltzea, hiri-egitura hobetzea eta zaharkitutako espazio horien integrazio morfologiko eta funtzionala.
Aurreko atalean aipatutako hiri-ehunak leheneratzeko lehentasunezko eragiketa horiek garapen berriak egiteko eragiketekin osatu eta koordinatu ahal izango dira, horretarako aukerarik bada eta hori egiteari egoki irizten bazaio. Hori Lazkaoren kasuan egingo da bereziki.
Zumarraga-Urretxun ez dira hazkunde esanguratsuak proposatuko, bertako dentsitate-maila zein den ikusita.
Lazkao, Ormaiztegi, eta Idiazabal udalerriak hazkunde selektibokotzat joko dira, bertako lurraldearen ezaugarriak, harrera-ahalmena eta lurraldea berrorekatzeko estrategia kontuan hartuta, eta horietako garapenak berezko bilakaera demografikoak ondorioztatutakoa gaindituko du.
Legorreta, Itsasondo, Zaldibia, Ataun-San
Martin, Segura eta Zegama udalerrietako herriguneetan bertako hazkunde endogenoari aurre egitera bideratuko da lurzoru-politika. Horretarako, herriguneak formalizatu, egituratu eta egonkortuko dira eta horietan erdi-mailako dentsitateko garapen osagarri txikiak integratuko dira.
Arama, Altzaga, Gaintza, Ataun-San Gregorio, Olaberria herrigunea, Zerain, Mutiloa, Gabiria eta Ezkio-Itsasoko landaguneko herriguneetan eta udalerri horietako landa-auzorik esanguratsuenetan edo beste udalerri batzuetan, bizitegitarako eskaintza alternatiboa sustatuko da, eremu urbanizatuagoetakoa ez bezalakoa. Bertako hazkundeak neurrizkoak izango dira eta, intentsitateak baxuak, bertako azpiegitura-mailarekin edo hiri-mailarekin bat etorriko direnak.
Horien hiri-egitura eta morfologiari eutsiko zaie, bertako hirigintzaren, tipologiaren, arkitekturaren, ingurumenaren eta paisaiaren inguruko balioak zainduko dituzten soluzioen bidez.
Dentsitate txikiko bizitegitarako eskaintza, oro har, aurreko atalean aipatutako herriguneetara mugatuko da. Hori dela eta, asentamendu-mota horien eskaintza saihestuko da burutza-hirietako herriguneetan. Horiek noiz edo noiz eta salbuespen gisa bakarrik baimenduko dira, egoerak hala justifikatzen duenean.
Dentsitate baxua aipatzean, 2/2006 Legeak, lurzoruaren eta hirigintzaren legeak, ezarritako kopuruak eta estandarrak hartuko dira kontuan.
Era berean, kontuan hartuko dira aipatutako legeak herriguneak antolatzeko ezartzen dituen xedapenak, aplika daitezkeen kasuetan.
Lurralde-ereduak oro har herrigune garatuenetako erdiguneei dagozkien babesteko eta birgaitzeko eragiketak hartzen ditu bere baitan. Eragiketa horiek udalen ekimen, plangintza eta programen arabera egingo dira, LZParen helburu eta irizpideei jarraiki.
Aurreko pasartean adierazitakoari eta arloko plan eta programei kalterik eragin gabe, lurralde-ereduak beharrezkotzat jotzen ditu Ordizia, Lazkao, Segura eta Urretxu udalerrietako herrigune historikoak babesteko eta birgaitzeko eragiketak.
Lurralde-ereduak ondoren adierazitako hiri-aldaketa eta -leheneratzeko eragiketak barne hartzen ditu:
Ordizia-Beasain-Lazkao:
Epe ertain/luzerako eragiketa gisa «Beasain-Ordizia-Lazkao ardatza» izeneko eremuaren erabilera aldatzea proposatu da; CAF enpresako pabilioi batzuk, N-I errepidearen iparraldean, errugbi-zelaiko esparruak eta Senpere daude bertan.
Eremu hori antolatzea eragiketa estrategikoa izango da eta funtsezkoa izango da herri-administrazioen laguntza. Eragiketa estrategiko horri esker, San Bartolomekoarekin batera, burutza-hiri berriaren mailarekin bat etorriko den eta kalitateko egitura funtzional eta espaziala izango duen gune bizia sortzea ahalbidetuko du. Gainera, ibaiaren ertzak ingurumen- eta hiri-balioko espazio gisa berreskuratzeko lanak ere hartuko ditu bere baitan.
Eragiketa hori mistoa izango da, bizitegi, hirugarren sektore eta zuzkiduretara bideratutakoa hain justu, eta proposamen orokor bati jarraiki egingo da, dagokion konpatibilizazio-planaren bitartez. Eragiketa hori plangintzan sartzeko urratsak birkalifikatzeko aukera errealen arabera emango dira eta batera jardun beharko dute eragindako udalerriek.
Hainbat eragiketa.
Ordizia (San Bartolome), Zumarraga (Rojo y Zaldúa eta Forjas de Zumarraga), Legazpi (Patricio Elorza paper-fabrika) eta Ormaiztegin (Oximex) kokatutako hiriguneen birmoldaketa, bizitegitarako erabilera emanez.
Aurreko artikuluan aipatu diren aldaketa-eragiketetan eta leheneratze-eragiketetan barne hartutako bizitegitarako asentamenduei kalterik eragin gabe, LZP honetan aurkeztutako bizitegitarako garapen intentsiboak indarrean dagoen udal-plangintzan aurreikusitako hazkunde-proposamenak dituzte oinarrian.
LZPko ereduak lurralde-egiturako elementu esanguratsutzat jotzen ditu, halaber, bizitegitarako garapen berrien ondorengo jarduerak:
Lazkao-Beasain:
Agauntza ibaiaren ezkerraldean kokatuta dago eremua, Lazkaoko herrigunearen eta N-I errepidearen lotunearen arteko zatian.
Lurzoru horiek bizitegitarako lurzoru gisa sailkatzean aldatu egiten dira gaur egun industria-eremuen erabilerak.
Ormaiztegi:
Herrigunearen mendebaldean dago eremua, GI-632 errepidearen (bertatik igarotzen den zatiaren) eta trenbidearen bidezubiaren artean.
Ormaiztegiko ibarrari dagokion esparrua, Estanda ibaiaren bi ertzetara.
Idiazabal:
Herrigunearen ipar-ekialdean dago eremua, autobiaren herrigunera sartzeko errepidearen artean.
Esparru horietako programazioa epe ertain edo luzerakoa izango da eta programazio hori Beasain-Ordizia eta Zumarraga-Urretxu eremuetan proposatutako leheneratzeko prozesuarekin eta administrazioak lurzoru publikoa eskuratzeko politikarekin koordinatu beharko da.
Lurralde-ereduaren arabera bizitegitarako asentamendutzat jotzen diren gainerako esparruek lehentasuna edukiko dute, baina gerta daiteke udal-plangintzak horiek aldatzea, betiere behar den bezala justifikatzen bada eta jada badagoen herrigune batean oinarritutako hazkundea bada.
Esku hartzeko irizpideak:
Gaur egungo etxebizitza-parkea optimizatzea, birgaitzeko, etxebizitza hutsak berreskuratzeko eta premiak etxebizitza erabilien bidez asetzeko jardueren bitartez; horretarako saltzeko etxebizitza berrien edo prezio mugatuko alokairuko etxebizitzen eskaintza sortuko da.
Lurzoru-erreserbak ezartzea, behar adinako malgutasuna izango duten irizpideei jarraiki dimentsionatuta. Bide horretatik, LZPak edo etxebizitza bideratzeko planek behin betiko ezarritako helburu kuantitatiboei erantzun ahal izango zaie.
Beasain, Ordizia, Lazkao, Idiazabal, Ormaiztegi, Zumarraga, Urretxu eta Legazpi lehentasunezko intereseko udalerritzat sailkatzea, sustapen publikoko etxebizitzetarako lurzorua antolatzeko, sustatzeko eta hirigintza-kudeaketa egiteko. Horrela, aipatutako udalerri guztietan, biztanleria-pisua edozein dela, EAEko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legeak zehaztutakoa aplikatuko da.
Legorreta, Itsasondo, Zaldibia, Ataun (San Martin), Segura eta Zegama udalerriak, berriz, interesekotzat jotzen ditu jardun publikoak garatzeko. Horietan aurrekoen osagarri izango diren etxebizitza babestuetarako eragiketak aurreikusten ditu.
Izaera erdi-hiritarra eta landatarra duten gainerako udalerrietan, Arama, Altzaga, Gaintza, Olaberria, Zerain, Mutiloa, Gabiria eta Ezkio-Itsason, BOEetara bideratutako lurzoruen garapen txikia aurreikusten da, eta ez dira baztertzen aukerako jardun edo jardun asistematikoak eskaera antolatu batean oinarrituta.
Artikulu honen 1. puntuko c), d) eta e) ataletan xedatutakoaren ondorioetarako, etxebizitzaren esparruko arloko eskumeneko administrazioari dagokio 2/2006 Legeak, EAEko lurzoruaren eta hirigintzaren legeak, bere 82.3 artikuluan adierazitakoa aipatutako udalerri guztien kasuan edo bakar batzuen kasuan bakarrik aplikatzea komeni ote den erabakitzea eta, hala bada, babes publikoko etxebizitzarako lurzorua erreserbatzeko betebeharra izango dute.
Oinarrizko irizpide horiek aintzat hartuta, Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua Antolatzeko LAPek proposatuko ditu etxebizitzaren sustapen publikorako erreserbatutako lurzoruen kokapena, banaketa eta tamaina, bai eta esku hartzeko lerro estrategikoak ere, etxebizitza-politika eta eremu funtzionaleko lurralde-antolamendurako eredua bateragarri egiteko.
kuspenen Tamaina.
Lurraldearen Zatiko Plan honetan bizitegi-edukiera maximoak zehaztu dira, eremu funtzionaleko udalerrien plangintza orokorretako aurreikuspenetan barne hartu beharko direnak. Horiek barne hartzeko, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan kalkulua egiteko proposatzen diren oinarrizko irizpideak hartuko dira kontuan, bai eta Lurraldearen zatiko Plan honetan definitutako lurralde-eredutik eratorritako inplikazioak ere.
Aurreikusitako edukieratik ondorioztatutako etxebizitza berrien kokapena erabakitzeko kontuan hartuko dira Lurraldearen Zatiko Plan honetan barne hartutako zehaztapenak eta Lurralde Antolamendurako Artezpideetan xede horrekin adierazitako irizpideak.
Bizitegitarako edukieraren balio maximoa eta minimoa:
Eremu funtzionala osatzen duten udalerrien plangintza orokorrean aurreikusi beharreko etxebizitza berrien eraikuntzarako bizitegitarako lurzoruaren edukiera balio-urkila baten barruan kokatuko da, zortzi urteko indarraldiarekin, eta ondorengoak izango dira balio maximoa eta minimoa:
Aurreikusitako bizitegitarako edukieraren balio maximoa: Lurzoru gutxi geratzen dela eta beraren garapena eta erabilera optimizatu behar direla kontuan hartuta, lurzorua administratzeko beharra azpimarratu da. Izan ere, bizitegitarako lurzoru gehiegi erreserbatu eta, ondorioz, hirigintza-garapen nahasiak sortzea ekidin nahi da. Balio hori kalkulatzeko, Bizitegietarako Lurzoruaren Eskaintza Kuantifikatzeko Kalkulu Orria -artikulu honen bukaeran jasotzen da, udalerrika antolaturikoa, aplikatuko da zuzenean.
Aurreikusitako bizitegitarako edukieraren balio minimoa: Bizitegitarako erabilerako lurzoruaren eskasia ekiditeko ezartzen da. Balio hori lortzeko, Bizitegietarako Lurzoruaren Eskaintza Kuantifikatzeko Kalkulu Orrian -artikulu honen bukaeran jasotzen da, Udalerrika antolaturikoan, adierazitakoari jarraituko zaio eta eremu funtzionaleko udalerri bakoitzerako ezarritako eskaintzaren zurruntasuna zuzentzeko faktorea % 50 murriztu behar da.
Bizitegitarako edukiera balio maximoaren eta minimoaren artean barruan egokitzeko, udalerri bakoitzak, dagokion plangintza orokorraren berrikuspena edo aldaketak idazten den uneko estatistika-datuak eta dagokion lurraldeko egungo edukiera-ahalmena hartuko dira kontuan.
Bizitegitarako edukiera kalkulatzeko irizpideak.
Udal-plangintzan aurreikusitako etxebizitza berriak eraikitzeko bizitegitarako lurzoruaren edukiera kalkulatzeko, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan proposatutako metodoari jarraituko zaio.
Metodo horren oinarrian, udalerriak ezagututako hazkunde demografikoak, familia-egituraren aldaketak edo etxebizitzen betetze-tasaren aldaketak ondorioztatutako beharrak kalkulatu behar dira eta eskaintza zuzentzeko faktorea aplikatu behar da, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan adierazten den moduan; era berean, aipatutako osagaiak bereizi egingo dira, Lurraldearen Zatiko Plan honen lurralde-ereduan adierazitako irizpideen eta inplikazioen arabera.
Bizitegitarako lurzoruaren eskaintza kalkulatzeko, honako irizpide hauek jarraituko dira:
Hazkunde demografikoa: Plangintza idazten den unean erabilgarri dauden azken datu estatistikoak erabiliko dira.
Batez besteko familia-tamaina: Familia-tamainaren murrizketa maximoa 0,03 kide/etxebizitzako izango da (etxebizitza bakoitzeko kide kopurua), plangintzarako aurreikusitako indarraldiaren urte bakoitzerako.
Eskaintzaren zurruntasuna zuzentzeko faktorea: Udalerri bakoitzaren hiri-hierarkiaren maila eta Lurraldearen Zatiko Planean ezarritako eredua kontuan hartuta, ondoren adierazitako faktoreak zehaztu dira:
Eskaintzaren zurruntasuna zuzentzeko faktorea 0,15ekoa duten udalerriak:
Beasain, Lazkao, Legazpi, Ordizia, Urretxu eta Zumarraga.
Eskaintzaren zurruntasuna zuzentzeko faktorea 0,20koa duten udalerriak:
000 biztanletik gorako udalerriak (Ataun, Idiazabal, Legorreta, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia eta Zegama).
Eskaintzaren zurruntasuna zuzentzeko faktorea 0,35ekoa duten udalerriak:
Eremu funtzionaleko gainerako udalerriak.
Bigarren etxebizitzaren koefizienteak: LZP honek aurkezten duen lurralde-ereduari jarraituz, ez da bigarren bizitegitarako hazkunderik aurreikusi.
Lurralde-ereduaren hainbat inplikazio Hazkunde selektiboko estrategiak: Lurraldearen Zatiko Planak, bertan ezarritako lurralde-ereduaren ondorioz, honako hazkunde selektibo hauek edo ereduan inplikazioak dituzten habitat alternatibo hauek zehazten ditu:
Lazkao 500 etxebizitza
Ormaiztegi 300 etxebizitza
Idiazabal 100 etxebizitza
Ataun 60 etxebizitza
Ezkio-Itsaso 60 etxebizitza
Gabiria 60 etxebizitza
Hazkunde horiek hemendik hamasei urtera egindako proiekzioan aurreikusi direla, eragindako udal-plangintzetan aipatutako hazkunde selektiboen % 75 bakarrik aurreikusi ahal izango dira.
Batez besteko familia-tasa murrizten ari dela aintzat hartuta, plangintzak aipatutako tasarekin egokia izango den batez besteko etxebizitza-tamaina ezarriko du.
BIZITEGITARAKO LURZORUAREN ESKAINTZA KUANTIFIKATZEKO KALKULU ORRIA, UDALERRIKA ANTOLATURIK
ESANAHIA
osagaia. LURRALDE EREDUAREN INPLIKAZIOAK
osagaia. LURRALDE-EREDUAREN INPLIKAZIOAK
BOE: Etxebizitza beteak
Crecimiento por Implicaciones del Modelo / Eredu Inplikazioengatik Hazkundea proiekzioaren oinarri-urtean
Total Componente 1/Guztira 1.osagaia OEO: Okupatutako
Etxebizitzak proiekzioaren
Componente 2. CRECIMIENTO DEMOGRAFICO
osagaia. HAZKUNDE DEMOGRAFIKOA oinarrizko urtean.
PB: proiekzioaren oinarri-urtean
VOB / OEO = proiekzioaren oinarri-urtean
PB / PO = P (2001) / P (2001) = P (1991) / P(1991) = TMF(n) / FBT (n) = PO: Populazioa
PH = PB (1+TAC)n =
PH = PB (1+UHT)n = CD = PH PB =
HD = PH OP = proiekzioaren Oinarrizko urtean
Necesidad de Viviendas CD/TMF(n) =
Etxebizitzen Beharizana HD / FBT(n) = PH: Población en el año horizonte de la proyección
Total Componente 1/Guztira 1.osagaia PH: Populazioa
proiekzioaren
Oinarrizko urtean
Componente 3. VARIACION DE LA ESTRUCTURA FAMILIAR
osagaia. ALDAKETA FAMILI EGITURAN urtean
TFM(n): Batez besteko familia-tamaina:
Necesidad de Viviendas CD/TMF(n) =
Etxebizitza Berrien Beharizana PO / FBT(n) OEO = proiekzioaren oinarri-urtean
FBT (n): familiaren
Total Componente 3 / Guztira 3. osagaia Batezbesteko Tamaina (n)
urtean
Componente 4. CORRECCION DE LA RIGIDEZ DE LA OFERTA
osagaia.ESKAINTZAREN ZURRUNTASUNAREN ZUZENKETA TAC: Tasa Anual de Crecimiento demográfico
CR / ZK = (VOB + C2 + C3) CR / (OEO + O2 + O3) ZK = UHT: Urteko Hazkunde
Total Componente 4 / Guztira 4. osagaia demografikoaren Tasa
CD:Crecimiento
Componente 5. SEGUNDA RESIDENCIA
osagaia. BIGARREN EGOITZA Demográfico
HD: Hazkunde
CSR/BEK= C2 + C3 + C4 / O2 + O3 + O4 = Demografikoa
(C2 + C3 + C4 ) (CSR - 1) 0,5 / (O2 + O3 + O4) (BEK-1) 0,5 = CR:Coeficiente de Rigidez
Total Componente 5 / Guztira 5. osagaia ZK: Zurruntasun-
Koefizientea
NUMERO MAXIMO DE VIVIENDAS A OFERTAR POR EL PLANEAMIENTO
PLANGINTZAK ESKAINTZAN JARRI BEHARREKO GEHIENEZKO ETXEBIZITZA kopurua CSR: Coeficiente de 2.ª Residencia
C1 + C2 + C3 + C4 + C5 / O1 + O2 + O3 + O4 + O5 = TOTAL
TOTAL BEK: Bigarren Egoitzako Koefizientea
HIRUGARREN SEKZIOA
EKONOMIA JARDUEREN ASENTAMENDUAK
Ekonomia-jardueretarako lurzoruaren eskaintza egitea, eskaintza zabala, eskuragarria eta eskualdeak gaur egun zein etorkizunean edukiko duen produkzio-sistemaren beharretara egokitua, funtsezkoa eta ezinbestekoa da enpresa-ekimen endogenoak mantentzeko eta berriak erakartzeko.
Industria-jardueren garapena eta, eskuarki, hirugarren sektorekoena (bereziki, zerbitzuen sektorekoena) bateragarri egitea, azken horien proportzioa areagotuz eta xede horretarako egokiak diren espazioak hautatuz.
Orain arte eraiki eta kalifikatutako eremu gehienei eutsiko zaie. Horretan salbuespen izango dira hiri-birkualifikaziorako behar direnak, birmoldaketa estrategikoetarako beharrezko direnak eta puntualak eta tamaina txikikoak direnak, nabarmen badira antolamendu osoaren kalterako.
Oro har, lurralde-ereduaren ondorio diren asentamenduak bertan bizi den biztanleriaren eta bertako enpleguen arteko oreka erlatibora bideratuko dira, eskualdearen edo azpieskualdearen maila erreferentzia hartuta.
Ekonomia-jarduerak ezartzeko eragiketak, gainera, ondorengo irizpideei jarraiki burutuko dira:
Asentamenduen garapena lurraldearen egitura fisikoa eta edukiera-ahalmena aintzat hartuta egingo da.
Irizpide hori jarraituko da, batez ere, ekonomia-jardueretarako eremuak udalerrien lotura funtzionala egiteko funtsezkoak direnean, nagusiki Beasain-Zumarraga korridorean.
Eremu berriak aukeratzeko ondorengoak hartuko dira kontuan: lurraldearen egitura, komunikazio eta garraiorako oinarrizko sareekiko eta oinarrizko azpiegiturekiko harremanak, esparruaren harrera-ahalmena, gainerako asentamenduekiko erlazioa, espazioaren asetasun-maila eta ingurumen-eraginak. Gainera, lehentasun, tolerantzia eta bazterketako espazioak adieraziko dira, aipatutako horien arabera.
Asentamendu berrietan tamaina handi eta ertaineko eragiketa gutxiago egiteari emango zaio lehentasuna esku-hartze txiki baina ugarien gainetik, batez ere horiek dimentsio txikiagoko lur alubialetan eragiten badute, begi-bistako eragina izaten baitute ingurune naturalean.
Haranen hondoetako zerrenda estu eta lauetako esku-hartzeak deskalifikatu behar dira, batez ere erriberakoak, horietan esku-hartzeak galarazi behar dira. Gisa horretan hiri-garapeneko baztertze-zerrenda izango dira.
Izaera poluitzailea edo narriatzailea duten erabilera bereziak, besteak beste, aire zabaleko txatar-biltegiak, automobilen kanposantuak, hormigoizko plantak eta antzeko eragineko beste hainbat, ezinbestean arautu beharko dira udal -plangintzetan, arloko araudiari jarraiki eta akuiferoen, ingurune naturalaren eta hiri- eta landa-paisaiaren babesaren inguruko irizpideak aintzat hartuz.
Ekonomia-jardueren asentamenduak (horiek industrialak nahiz beste motaren batekoak izan) harremanetarako egituran integratutako proiektuen arabera egingo dira. Gainera, errodadura, aparkaleku, oinezko eta txirrindularientzako ibilbide, espaloi, zuhaizti eta ibaien ertzetako espazio funtzionalak definituko dira eta zaindu egingo dira diseinuaren eta egindako eraikuntza eta urbanizazioen kalitatea, baita horiek ingurumenarekin duten erlazioa ere.
Ekonomia-jardueretarako plangintza-eremuek eta unitateek gutxieneko dimentsionatzea izan beharko dute eta, ahal dela, lehendik dauden garapenen jarraian kokatuko dira, gisa horretan hazkunde sakabanatua saihestuko baita.
Irizpide orokor gisa, garapen iraunkorraren eta lurzoruaren erabilera hobearen printzipioak aintzat hartuta, plangintzak eraikuntza-betetzea aurreikusiko du, betiere LZP hau garatzeko antolamenduen xede zehatzekin bateragarria bada edo produkzio-jarduerak edo beste jarduera batzuk beste mota bateko eraikuntzak eskatzen ez badituzte.
Jasandako industria-garapenaren intentsitatearen eta/edo ereduak aurreikusitako garapen-esparruei egozten dien potentzialtasunaren arabera, LZPak ondorengo kategorien arabera bereizten ditu eremu funtzionaleko udalerriak:
Lehentasunezko intereseko udalerriak.
Hazkunde neurritsuko udalerriak.
Garapen baxuko udalerriak.
Lehentasunezko intereseko udalerriak komunikazioko korridore nagusietan kokatutakoak, industria-ezarpen handienak jasaten dituztenak eta/edo garapenerako potentzialtasun nabarmenak dituztenak dira:
Zaldibia, Ordizia, Beasain, Lazkao, Olaberria, Idiazabal, Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Urretxu eta Legazpi.
Udalerrien kategoria honetako esku-hartzeak ondorengo irizpideen araberakoak izango dira:
N-1 errepidean zehar eta Zumarraga-Legazpi ardatzean kokatutako udalerri gehienen asetze-maila altua eta garapen berrietarako aukera urriak kontuan hartuta, aipatutako udalerrietan garapenak egun esparru horietan kalifikatuta dauden lurzoruetara mugatzen dira, planaren indarraldiak irauten duen bitartean. Horrela, beraz, gaur egun beteta dauden ehunak hobetzera eta okupatugabeko lurrak behar bezala garatzera bideratuko dira.
Bi eskualdeetako burutza-udalerrietan esku hartzeko estrategia eraldaketa- eta berrikuntza-eragiketak egitera zuzenduko da, hirugarren sektoreko jardueretarako lurzoruak lortzeko eta garatzeko helburuarekin.
Estrategia horren osagarri, Beasain-Zumarraga korridorean ekonomia-jardueretarako eremu berriak prestatzea proposatzen da.
Neurriko hazkundeko udalerriak, hiriguneeetan integratuta egonda garatzeko aukera garbirik ez duten edo korridore nagusien inguruko eremutan kokatuta dauden tamaina ertaineko udalerriak dira garatzeko aukera garbirik ez duten eta asetasun-maila handia.
Legorreta, Itsasondo, Arama, Segura eta Zegama.
Udalerri horietan lehendik dauden eremuak egonkortzera eta hobetzera bideratutako politika aplikatzea proposatzen da. Gainera, horien hazkundea gaur egun kalifikatuta daudenetara mugatuko da.
Garapen txikiko udalerriak tamaina eta industria-lurzoruen eta hiri-garapeneko bestelako ekonomia-jardueren garapen txikienak dituztenak dira.
Altzaga, Gainza, Ataun, Zerain eta Mutiloa.
Udalerri horietan hirigintza-plangintzak hiri-garapeneko ekonomia-jardueretarako lurzoruaren kalifikazioa mugatzea proposatzen da.
Udalerri bakoitzak gehienez 3 ha lurzoru aurreikusi ahal izango ditu, nahikoa harrera-ahalmen dagoenean ingurune naturalean eragin esanguratsurik izan gabe.
Ondorengoak dira Goierriko Eremu funtzionaleko LZParen lurralde-ereduan finkatutako hiri-aldaketa eta -leheneratzeko eragiketek eragindako lurzoruetako proposamenak:
Beasain-Ordizia-Lazkao ardatza deituriko esparrua.
artikuluaren 1. zenbakian proposatutako epe
ertain/luzeko eragiketei dagokie. Horiek batez ere CAFeko instalazioek, errugbi-zelaiak eta horien inguruek okupatutako lurrak dira, Ordizia-Beasainen kokatutakoak eta erabilera mistoetara bideratutakoak, hirugarren sektorekoak barne.
Eragiketa horiekin batera, CAFeko hego-ekialdeko industria-lurzorua antolatzea proposatzen da, Lazkao udal-barrutian. Hori birkalifikatutako pabilioien ordezko izango da.
Izaera estrategikoko eragiketatzat jotzen da, nahiz eta trenbidearen trazadura aldatzearen mendeko izan. Hori dela eta, aipatutako enpresaren jarduerak birmoldatzeko prozesura egokitu beharko dute, konpatibilizazio-planaren bitartez.
Funtsezkoa eta lehentasunezkoa izango da administrazio-erakunde publikoek ekimenean nahastea eta ekimena indartzea, bertan parte hartzea eta, hala badagokio, kasuan kasuko esku-hartzeak sustatzea.
Beasaingo geltokiaren hegoaldeko esparrua.
Aprobetxamenduak hobetzea eta dauden erabilerak aldatzea.
Hiri-burutzan izaera mistoko eta hirugarren sektoreko lurzoruaren eskaintza.
Castillo hotelaren inguruko esparrua Beasain-Olaberria inguruan.
Hirugarren sektorera bideratutako esparrua antolatzea Castillo hotelaren inguruan, gasolindegiaren eta Beasaingo kiroldegiaren artean.
Zumarragako geltokiko salgaietarako bideen esparrua.
Salgaietarako gaur egungo bideak eta horien ingurua hobeto aprobetxatzea eta horiek aldatzea, Zumarraga eta Urretxun, eremu funtzionaleko geltoki intermodal alternatiboa eta merkataritza eta zerbitzuetako bestelako jarduerak ezartzeko helburuarekin.
Artikulu honetako 1.a) eta 1.d) ataletan aipatutako eraldaketa-eragiketak, hau da, Beasain-Ordizia-Lazkao ardatzeko esparruei dagozkienak eta Beasain eta Zumarragako geltokietako bazterbideei dagozkienak esku-hartze estrategikotzat jo dira eta 8.3 eta 9. artikuluetan definitutako antolamendu-ereduaren egiturako osagaiak dira.
Proposamenen garapena kasuan kasuko konpatibilizazio-planetan barne hartutako aurreikuspenen arabera egingo da. LZPan islatu dira grafikoki grafikoen kokapena eta muga zehatzak, orientazio moduan.
Lurzoruen edukiera-ahalmena eta lurralde-egituran duten inplikazio-maila eta LZP honetako garapen-estrategia aintzat hartuta, garapen berrirako honako eremu eta jarduerak aurreikusi dira:
. Beasain-Zumarraga korridorea deiturikoan «izaera estrategikokotzat» jotako hiru eremu ezartzea proposatzen da. Eremu horietako bat kudeaketa publikoko formulen bitartez garatuko da:
1. Ekonomia-jardueretarako lurzoru gisa sailkatzeko proposatu dira Santa Lutziako errekastoaren ibarretakoak, Ezkioko azpiestazioaren eta Alegiko
herrigunearen artean.
2. Ezkio-Itsaso eta Gabiria udalerrietan.
Santa Luzia errekaren ertz banatan, aurrekotik ibaian gora, Santa Luzia - Anduaga herrigunearen inguruan eta trenbide-sare berrian aurreikusitako geltokitik hurbil.
3. Ezkio-Itsaso udalerrian.
Igartzola ibarrari dagokion esparrua, trenbide-sare berriak Ezkio-Itsaso udalerrian aurreikuspenen arabera izango duen geltokiaren inguruan.
Halaber, Ormaiztegi eta Zumarragako udalerrietan izaera «ez-estrategikoa» duten eremu bana aurreikusi dira.
1. Ormaiztegi udalerrian: Telleriarteren tokiari dagokion esparrua.
2. Zumarraga udalerrian: Oiaun eremua.
Gainerako udalerrietan ezarpen berriak egin nahi badira, LZP honekin bateragarria den udal-plangintzak zehaztapenak jarraituko dira, betiere garapen txikiko udalerriei dagokienez 40.4 artikuluan xedatzen duenari kalterik eragin gabe.
Artikulu honetako 1. ataletan aipatutako eraldaketa-eragiketak, hau da, Beasain-Ordizia-Lazkao ardatzeko esparruei dagozkienak eta Beasain eta Zumarragako geltokietako bazterbideei dagozkienak esku-hartze estrategikotzat jo dira eta 8.3 eta 9. artikuluetan definitutako antolamendu-ereduaren egiturako osagaiak dira.
Proposamenen garapena kasuan kasuko konpatibilizazio-planetan barne hartutako aurreikuspenen arabera egingo da. LZPan islatu dira grafikoki grafikoen kokapena eta muga zehatzak, orientazio moduan.
LAUGARREN SEKZIOA
EKIPAMENDUAK ETA ESPAZIO LIBREAK
Goierriko Eremu funtzionalean hiri-izaerako udalaz gaindiko ekipamenduetara bideratutako lurzoruaren antolamendua ondorengo irizpideak aintzat hartuta gauzatuko da:
Lurralde-ereduak proposatutako udalaz gaindiko intereseko ekipamenduak aipatutako ereduaren egitura orokorrean txertatzen dira eta ekipamendu horien garapena, sistema hierarkizatu bat sortzera, hirien osagarri izango dena eta landaguneak aktiboki integratuko dituena, bideratuko da.
Berrekipamenduek eremua egituratzeko bete dezaketen funtzio garrantzitsua kontuan hartuta, berrekipamenduekin batera hiri-birkualifikazioko, burutza-hirien maila sustatzeko eta hirien sistemako herriguneen integrazio formal eta funtzionala bideratzeko eragiketak egingo dira.
Landa-eremuetako eta natur inguruneko ekipamenduak lehen horiek garatzeko estrategia orokorraren baitan txertatuko dira.
Arrazionaltasuna, hierarkizazioa, osagarritasuna eta, kasu jakin batzuetan, zentraltasun eta kualifikazio espaziala bezalako irizpideak izango dira gailen ekipamenduen sistema antolatzeko, hiri-ingurunean nahiz natur ingurunean.
Esku-hartzeek ikuspegi globala izango dute, LZP honetako lurralde-ereduan proposatutako bestelako proposamenen eragin sinergikoak sortzeko helburuarekin.
LZP honetako lurralde-ereduak, oro har, lehendik dauden udalaz gaindiko ekipamenduak kontsolidatzen ditu eta zuzkidurak handitzeko eta berriak ezartzeko beharrezko diren esku-hartzeak proposatzen ditu, lurraldearen inguruko informazio eta azterketatik eratorritako diagnostikoei jarraiki. Horiek ondorengo artikuluan zerrendatuko ditugu.
Instalazio berriak hirugarren sektoreko gabeziak konpontzera bideratu behar dira. Bide horretatik, funtsezko izango dira ondoko ekipamenduak: negozio-zentroak, enpresetarako zerbitzuak, merkataritzako ekipamenduak, turismo eta aisiako ekipamenduak, gizarte-ekipamendua eta ekipamendu balioanitzak, kualitatiboki eraiki nahi den hiriaren mailarekin bat datozenak.
Turismoaren sektoreari begira, honakoak proposatzen ditu LZPak:
Hotelen eskaintza zabaltzea eta espezializatzea.
Eskualdeko oinezkoentzako ibilbide berriak sortzea eta lehendik daudenen egoera hobetzea.
Natur inguruneko aisialdirako eremuak eta atsedenerako lekuak handitzea.
Natur ingurunean kokatutako herriguneak eta landaguneak antolatzea eta sustatzea.
EF osoa barne hartuko duen Turismoaren Garapenerako Plan bat lantzea.
Merkataritzaren sektoreari dagokionez, zentraltasun berriko esparruak garatzeko proposamenez gain, gaur egungo eremu zentralak kontsolidatzea proposatzen da, gune eta herrigune historikoak birgaitzeko estrategiekin koordinatuz, merkataritza indarberritzeko planen bidez.
Ekipamendu handien kokapena eta tamaina arautzeko, aintzat hartuko da Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sustatzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko LAPeko edukiekin bateragarri egiteko irizpidea.
Oro har ereduak hiri-ekipamenduak eta natur inguruneko ekipamenduak bereizten ditu. Batzuen zein besteen inguruko proposamenak 04 planoan bildu ditugu, udalaz gaindiko ekipamendu eta espazio libreen sistema izenekoan, hain zuzen ere. Horiek ondorengo ataletan bilduko ditugunak dira.
Hiri ekipamenduak:
Hezkuntza-ekipamendua:
Gaur egun ekoizpen-ekimen berrietara lotutako prestakuntza-zentroak eta I+G zentroak zabaldu, sustatu eta hobetu nahi dira.
Horrezaz gain, Goierriko Lanbide Eskolaren inguruan zuzkidura-esparru bat gordetzea proposatzen du (horri lotutako hirugarren sektoreko erabilerak hartuko ditu barne).
Kirol-ekipamendua:
Ekipamendu horiek berrantolatzea eta indarberritzea proposatzen da, horien arteko osagarritasun handiagoa lortzeko.
Osasun- eta laguntza-ekipamendua:
Hirugarren adinekoentzako zuzkidurak zabaltzea proposatzen da. Horretarako zerbitzuen kokapena arloko eta/edo udaletako plangintzen esku uzten da.
Zerbitzu zibiko eta administratiboko ekipamenduak:
LZP honek barruti judizial berria, eremu funtzionala barne hartuko duena, sortzea proposatzen da. Horren kokalekurik onena Beasain-Ordizia-Lazkao ardatza deiturikoa litzateke.
Kultura eta aisialdiko ekipamendua:
LZP honek udalaz gaindiko izaera eta eremu funtzionalaren maila izango duen kulturgunea sortzea proposatzen da. Horren kokalekurik onena Beasain-Ordizia-Lazkao ardatza deiturikoa litzateke.
Merkataritzako ekipamendua:
Urretxu-Zumarragarako eta Beasain-Ordiziarako merkataritza indarberritzeko planak prestatzea proposatzen da.
Garraiorako ekipamenduak:
Horien artean ditugu errepide- eta trenbide-sistemei lotutako ekipamenduak, hala nola, garraio-zentroak, geltokiak, zerbitzu-eremuak, plataforma intermodalak, garraio astunerako gomendatutako aparkalekuak eta salgaien truke-zentroak. Horien inguruko proposamenak LZP honen IV. kapituluan ageri dira.
Hiri-inguruko parkeen zuzkidurak:
Antigua-Beloki eta Argixao-Zugarramurdi (Zumarraga), Santa Barbara (Urretxu) eta Urtatza (Legazpi) parkeak.
Ingurune fisikoarekin zerikusia duten bestelako zuzkidurak:
Berrekipamenduko eragiketa bereziak proposatzen dira eremu funtzionaleko «lurralderako sarreragune» gisa kategorizatutako udalerrietan, hots, Zaldibia, Ataungo San Martin, Segura eta Zegaman.
Landaguneetako eta natur inguruneko ekipamenduak eta azpiegiturak:
Aisialdiko eremuak eta ibilbideen ingurumen-sarea dira landaguneen lurralde-berrekipamendurako proposamenaren funtsezko elementuak.
Aisialdi eta atsedenerako eremuak.
Ezaugarriak kontuan hartuta, ondorengo oinarrizko tipologiak bereizten dira:
Eskualdeko atseden-eremuak.
Herrietatik hurbil daudenak eta horietako zuzkiduren osagarri direnak:
Oianguko atseden-eremua, Lazkaomendin. (Oiangu parkearen zabalpena).
Brinkola-Telleriarte eremua (Mirandaolako kultur multzoan sartutakoa)
Aisialdi eta atsedenerako eremuak.
Erakargarritasun paisajistikoa duten leku berezietan:
Altzagarate-Gaintza, Usurbe, Kizkitza, Zamiño-Izazpi, Irimo, Arrolamendi-Gorostiaga, Otaño-Arranoaitz, Mariñamendi-Aitzleor, Arantzamendi eta Exminesa inguruko (hondakinen baltsa kendu, poluzioa kendu eta leheneratuta) eremuak.
Parke naturalak, Natura 2000 Sarea eta interes naturalistikoko espazioak:
Aralarko parkea.
Aizkorri-Aratz parkea.
Murumendi.
Gorostiaga.
Aralar-Aizkorri korridore ekologikoa, Lizarrusti eta Otzaurte artean.
Ibilbideen ingurumen-sarea:
Biztanleriaren gune nagusiak lurralderako sarreraguneekin eta proposatutako atseden-eremuekin lotzen dituzten ibilbideen sistema integratua da.
Tokiko sarbide-sare nagusiko oinezkoentzako pasealekuak eta bidegorriak.
Naturaren, ondarearen eta turismoaren inguruko interesa duten elementuen arteko ibilaldi bigunak.
Oinezkoentzako bestelako ibilbide eta zirkuituak.
Hainbat ekipamendu:
Lurraldeko gune berezietako azpiegitura bigunak (aparkalekuak, mahaiak, eserlekuak, janaria prestatzeko elementuak, ura, komunak, baita kanpatzeko tokiak ere): Lizarrusti, Otzaurte, Mandubia, Udana, Etxegarate eta Brinkola.
1. 10.2 artikuluko definizioaren arabera, ondoren adierazitako antolamendu- eta jarduera-proposamenak jotzen dira esku-hartze estrategikotzat:
Ingurune fisikoari dagozkionak.
Babestu, hobetu eta/edo berreskuratzeko eremu berritzat definitutako esparruak edo mugatzea, gaur egungo Naturgune Babestuak osatzeko, eta bertako jarduerak dagokien kategorizazioaren arabera arautzea.
2.13 artikuluan barne hartutako jarduera-proposamenetan adierazitako planak garatzea, dagozkien programa eta ekintzekin batera.
Zentraltasunak sustatzeko eragiketei dagozkienak.
Beasain-Ordizia-Lazkao ardatza antolatzea.
Proposamen horren antolamendu-helburua gaur egungo hiri-aglomerazioko guneen egitura- eta forma-integrazio egokia lortzea da, horrek Gipuzkoako eta EAEko hirien sisteman duten maila igotzea eta horrekin bat etorriko diren hiri-funtzioak beretzea ahalbidetuko baitie.
Eragiketa horrek trenbidearen trazadura aldatzearekin du zerikusia, LZP honetan aldaketa horiek egiteko adierazitako epeei dagokienez.
Beasain-Zumarraga korridorea antolatzea.
Proposamen honen antolamendu-helburua bizitegi-hazkundeetarako eta ekonomia-jardueretarako eremuetarako garapen potentzialeko espazioa sortzea da.
Horretarako bide izango da bi burutzen arteko espazio funtzionala Ezkion aurreikusitako geltokiaren ingurunearekin zentraltasun estrategikoko eremu gisa egituratuko duen azpiegitura-euskarri zentral eta berrituan zehar hiri-espazio bat lortzera bideratutako eragiketa integratuen multzoa.
Harremanetarako sistemari dagozkionak.
Garapen-korridore nagusiak burutzea eta tokiko sarbide-sare nagusiarekiko loturen hobekuntza puntualak.
Kanpoko sarbide-sare nagusikoak direnak hain zuzen ere: N-1 autobia eta Beasain-Durango korridorea, bitan banatutako bide gisa planteatutakoak.
Bestalde, honakoak burutuko diren jarduera puntualak:
I errepidetik Ordizia, Lazkao eta Beasaingo herriguneetara iristeko sarbide-sistema aldatzea. Hori Ordiziako hegoaldeko lotunea hobetuz egingo da. Horretatik abiatuta egingo dira ondoren Beasain eta Lazkaorako loturak, baita errugbi-zelairako eta Ordizia erdialdeko eremuetarakoak ere.
Beasain-Zumarraga korridorearen eta GI-632 errepidearen arteko bide-lotura berria Santa Luzia-Anduaga herrigunearen parean edo horren inguruan egingo da, trenbide-sare berriak Ezkio-Itsason izango duen geltokiaren ondoan, modu horretan eremuaren zentraltasuna indartzeko.
Tokiko sarbide-sare nagusiko komunikaziorako bideak hiri-jarraitasuneko ardatz bihurtzea.
Proposamen honen antolamendu-helburua burutzen eta horietatik hurbilen dauden herriguneen arteko loturak indartzea da, horiek hiri-zentraltasuneko ardatz edo hiriarteko artikulazioko ardatz gisa sortuz, zeharkatuko dituzten esparruen ezaugarrien arabera betiere.
Trenbide-sare berria eta Ezkio-Itsasoko geltokia eraikitzea.
Ezkio-Itsason bidaiarientzako geltoki berria eta salgaietarako truke-zentroa ezartzea.
Renferen trenbidearen trazadura eta kota aldatzea.
Bustuntza auzoaren (Ordizia) eta Beasaingo azokaren artean proposatuko da, burutza-hirian erabili gabe dauden edo gutxiegi erabiltzen diren erdialdeko espazioak berreskuratu eta hiri-egitura berrian integratzeko helburuarekin.
Beasain eta Zumarragako geltokietako salgaietarako bideei dagozkien esparruak aldatzea eta leheneratzea.
Proposamen honen antolamendu-helburua da esparru horietan eta horien inguruan kokatzea eremu funtzionaleko garraioa antolatzeko zentroak, trenak eta autobusak trukatzeko sistemak eta beste zenbait jarduera, hala nola, merkataritza eta zerbitzuen guneak eta aparkalekuak. Izan ere, zuzkidura horiek dira lortu nahi den hiri-mailari dagozkionak. Gainera, horiek zentraltasun-foko bihurtuko dira.
Lurzoru-politikari dagozkionak
Beasain-Ordizia-Lazkao ardatzaren eta San Bartolomeren (Ordizia) hiri-aldaketa eta -leheneratzea.
Proposamen honen antolamendu-helburu dira bizitegi, hirugarren sektore eta zuzkidurarako lurzoruen eskaintza handirako esparrua sortzea eta lurralde-ereduak proposatzen duen hiriaren mailara egokitutako zentraltasun berriko hiri-organismoa egituratzea.
Aipatutako Lazkao, Ormaiztegi eta Idiazabalgo esparruak mugatzea eta gordetzea lurzoru-ondare publikoa osatzeko.
Proposamen honen antolamendu-helburua da dentsifikazio handieneko hiri-burutzetako herriguneak deskongentionatzea eta leheneratzea, lurralde-mailako desorekak zuzentzen laguntzea eta eremu funtzionalean nolabaiteko babes-erregimenaren mendeko izango diren etxebizitzen etorkizuneko sustapenerako oinarriak ezartzea, gaur egun kalifikatutako lurzoruekin batera.
Ekonomia-jarduerarako eremu berriak garatzea Beasain-Zumarraga korridorean.
Proposamenaren helburua da lurzoru-eskaintza zabala egitea, hartara, enpresa-ekimenei eutsi ahal izateko eta burutzen arteko erlazio funtzionala hobetzeko; era berean, kokapen estrategikoa edukitzeak dakartzan abantaila lehiakorrak aprobetxatzea bilatzen da eta jarduerak modu orekatsuan banatzea.
Hiru esparru proposatzen dira eta horietako bat gutxienez sustapen publikokoa izango da. Beste bat, ahal dela, Igartzola ibarraren behealdeko zonan egingo da eta salgaien garraioarekin zerikusia duten jardueretara bideratuko da.
Udalaz gaindiko ekipamendu-sistemari eta espazio libreei dagozkienak.
Beasain-Ordizia-Lazkao ardatzaren erdialdea birkualifikatzera eta, eskuarki, hiri-burutzak indartzera bideratutako berrekipamendu-eragiketak, funtzio berriak hartzekoak eta eskualdeko zerbitzuekin erlazionatutakoak.
Lurraldeko sarguneak berrekipatzeko eragiketak.
Aisialdi eta atsedenerako eremuak eta ibilbideen ingurumen-sare nagusiak, interes natural, paisajistiko eta kulturaleko elementuak diren neurrian, funtsezko lurralde-ekipamenduak dira lurraldearen aisialdiko erabilera modu antolatuan sustatzeko estrategia garatze aldera.
Oinarrizko zerbitzu-azpiegituren sistemari dagozkionak.
Saneamenduaren eta hondakin-uren araztegien inguruko eta edateko uraren horniduraren eta telekomunikazioen sistemen inguruko arloko planak eta proiektuak gauzatzea.
Esku-hartze estrategikoak garatzeko kasuan kasu indarrean dagoen legeriak aurreikusitako plangintza- eta gauzatze-figurak hartuko dira kontuan, batez ere plan orokorretan eta/edo konpatibilizazio-planetan eta plan berezietan aurreikusitakoak; horrenbestez, LZPko zehaztapenak orientazio moduan ulertuko dira adierazitako kokapenei eta mugei dagokienez.
BIGARREN SEKZIOA
ESKU HARTZE ESTRATEGIKOEN ERREGIMEN BEREZIA
Antolamenduaren helburuak.
Burutza-hirien arteko harremanak ezartzea eta horiek integratzea: alde batetik Beasain-Ordizia-Lazkao eta bestetik Zumarraga-Ordizia-Legazpi, korridorea bien arteko lotura funtzionala izango dela kontuan hartuta.
Eremua hiri-izaerako egituratze indartsuko irizpideen arabera antolatzea, ubideak errespetatuz eta ardatza edo haranaren hondoa liberatuz, ingurumen- eta eraikuntza-kalitate handiekin.
Hiri-ehunak berrantolatzea, gaur egungo garapenak antolatuz, eta eremu berriak proposatzea; horretarako, Ormaiztegi eta Ezkio-Itsaso hiri-izaerako, bizitegitarako eta ekonomia-jardueretarako garapenetarako, hurrenez hurren, eremu estrategikotzat joko dira.
Beasain-Durango korridoretik Ezkioko geltokirako sarbideak indartzea, bide-lotura berri baten bitartez. Horri esker indartu egingo da eremuko sarbide-
sistema eta berezkoa duen zentraltasuna indartu
egingo da halaber.
Bizitegitarako lurzoruak erreserbatzea, Ormaiztegin ondare publikoa sortzeko.
Hiru eremu berri -Alegi, Santa Lutzi-Anduaga eta Igartzola ibarreko hegoaldea eta beheko zatia- ezartzeko lurzoruak erreserbatzea. Hiru eremuak eremu estrategikotzat jo dira eta ekonomia-jardueretarako lehentasunezkoak dira, bai eta garraioa laguntzeko zerbitzuetarako ere. Bietako bat sustapen publikokoa izango da halabeharrez.
Beasain-Zumarraga korridorea antolatzeko ezinbestekoa da horretan eragiten duten udal-plangintzak eta sektore guztien zatiko plangintzak koordinatzea, aurreproiektuaren mailan behintzat.
Asentamenduen erabilera eta izaerari buruzko orientabideak.
Aipatutako helburuen barruan, erabilerak malgutasunez esleituko dira. Ondorengoak lehenetsiko dira gainera:
Alegiako eremua. Balio erantsi handiko produkzio-enpresa berritzaileetarako ekonomia-jardueretarako lurzoru gisa kalifikatutakoa, hirugarren sektoreko erabilera ere onartzen duena.
Gutxi gorabeherako azalera gordina: 12 eta 20 ha artean, gutxi gorabehera.
Santa Luzia-Anduaga eremua. Produkzio-enpresetarako ekonomia-jardueretarako lurzoru gisa kalifikatutakoa, hirugarren sektoreko erabilerak onartzen dituena.
Gutxi gorabeherako azalera gordina: 15 eta 25 ha artean, gutxi gorabehera.
Igartzola ibarreko beheko zatia eta geltokiaren iparraldeko ingurunea. Produkzio-erabilerak onartzen dituen ekonomia-jardueretarako lurzoru gisa kalifikatutakoa, salgaien garraioa laguntzeko ekipamenduak barne hartuko dituena.
Gutxi gorabeherako azalera gordina: 20 eta 30 ha artean, gutxi gorabehera.
Ezkioko geltokiko hegoaldea. Tren-geltoki berriarekin erlazionatutakoak eta hirugarren sektoreko eta bizitegitarako garapenen bitartez Santa Lutzi Anduaga eta Ezkio egungo udaletxearen artean geratzen den eremuaren inplementazioarekin erlazionatutakoak.
Ardatz nagusiko fronteetan hirugarren sektoreko jarduerak eta ekipamenduak barne hartzea komeni da, hiriko lotura-bide bezala dagokion funtzioa eta korridoreak betetzen duen zentraltasunezko funtzioa indartzeko.
Espazioa, trazadura, urbanizazioa eta eraikuntza definitzeko irizpideak.
Haranaren hondoan gaur egun dagoen komunikaziorako bidea hiri-ardatz bihurtuko da nabarmen, iragaiteko trafikoa Beasain-Durango bide-korridorean barrena bideratu ondoren eta beharrezko diren zuzenketa eta erregularizazioak egin ondoren.
Aurrez esandakoarekin jarraituz, zeharkako sekzioak zuhaitzez beteriko hiribide zabala izango du eta horrek ibaien bideak hartuko ditu barne, beharrezko balitz urbanizatuta. Gainera, oinezkoentzako pasealekuak izango dituzte eta espaloiak alde banatan, baita bidegorriak eta lorategiz betetako zerrenda linealak ere. Eraikinen aurrealdeak adierazgarriak izango dira gainera.
Antolamenduaren helburuak.
" Ardatza ondorengo irizpide orokorrei jarraiki antolatzea litzateke egokiena:
Eredua berriz alderantzikatzea eta Beasain-Ordizia-Lazkao hiri polinuklearraren erdigunea berreskuratzea, burutza-hiriaren maila egokia lortzeko helburuarekin, bertako edukiera demografikoa handituz eta Gipuzkoako eta EAEko hirien sisteman dagokion kategoria hobetuz.
Konurbazio triangeluarraren kontaktu periferikoen blokeoa gainditzea eta iragankorra eta konplexu berriaren eskalarekin bat etorriko diren topagune zentralak lortzea, horretarako oztopo fisiko eta funtzionalak kenduz eta erdigunea eta kontaktu horiek sustatuko dituen hiri-egitura sortuz.
Masa edo jarduera kritiko nahikoa izango duen erdigune berria sortzea, hiri-maila berriarekin bat datozen funtzioak bereganatzeko, betiere udal-eskalarekin lehian arituko ez diren jarduerak garatuz: eskualdeko eta/edo mankomunitateetako ekipamenduak eta zerbitzuak eta hirugarren sektoreko jarduerak, bizitegiak presentzia nabarmena izango duen erabileren zentzuzko nahasketaren baitan.
" Aipatutako helburu orokor horiek ondorengo helburu partikularrak behar dituzte:
Gaur egungo trenbidearen trazadura liberatzea eta trazadura berriaren proiektua egitea.
I errepidetik gaur egungo herriguneetara eta erdigune berrira errepidez sartzeko bideak berriro aztertzea.
Ardatzaren eremuan CAFek okupatutako lurzoruak birmoldatzea, publikoak eta enpresarenak bateratuko dituen programaren arabera.
Aurreko helburuak batez ere CAFen pabilioiek okupatutako lurzoruaren birkalifikazioa konpentsatzera bideratutako industria-asentamendu berria ezartzearekin koordinatzea.
" Arloko planak eta proiektuak aurreikuspen berrietara egokitzea.
Garapen eta plangintzaren esparruak.
Beasain-Ordizia-Lazkao ardatza deritzo gaur egun Lazkao eta Ordizia udalerriak lotzen dituen bidearen eta Oria ibaiaren (lur horietako batzuk CAF enpresaren pabilioietako batzuek betetzen dituzte egun eta beste batzuk gutxiegi erabiltzen ditu aipatutako enpresak) eta errugbi-zelaiaren lurren arteko esparruari. Izen horren barruan hartzen dira barne Ordiziako San Bartolome eremua eta Beasaingo Senpere, administrazio, osasun eta hirugarren sektoreko ekipamenduen egoitza direnak.
Beasain-Zumarraga ardatzaren antolamendua modu integratuan gauzatuko da, ondorengo plangintza-esparruen banaketa kaltetu gabe:
CAF errugbi-zelaiaren ardatza.
Senpere-anbulategia eremua.
San Bartolome eremua.
Erabilera eta aprobetxamenduei buruzko orientabideak.
CAF errugbi-zelaiaren ardatza.
Erabilera mistoa, ahal dela bizitegitarakoa, nahiz hirugarren sektorekoak eta ekipamenduak onartu.
Senpere eremua.
Ahal dela hirugarren sektoreko erabilerak eta ekipamenduak.
San Bartolome eremua.
Erabilera mistoa, ahal dela bizitegitarakoa, nahiz hirugarren sektorekoak onartu.
Esparru horietako batez besteko aprobetxamenduak dentsitate ertain eta handikoak izango dira.
Espazioa, trazadura, urbanizazioa eta eraikuntza definitzeko irizpideak.
Trenbidearen eta autobidearen eragozpenak gutxitzearen eta lotura periferikoen alternatibaren bidez, zentraltasunaren tentsio berriak erraztu ahal izango dira. Bideen hierarkizazioak proposatutako funtzioak antolatzea, argitzea eta indartzea ahalbidetuko du.
Mailakako bideen ereduak egitura funtzional antolatua eta erraz irakurtzeko modukoa egitea ahalbidetuko du, zona horretan eragiten duten faktore sakabanatzaileak ugariak izanagatik ere.
Gaur egun CAFek duen bide-ardatza bilbea antolatuko duen hiribidea izango da eta bertan kultur eta hiri-ekipamenduak eta hirugarren sektoreko eraikin bereziak kokatzeko plazak egingo dira.
Hiri-espazioak osatzeko eta kualifikatzeko elementu gisa ibaiak duen potentzialtasun handia kontuan izango da. Hori dela eta, erreferente izango da bolumenak antolatzeko garaian eta horren ertzak zuhaitz eta lorategiz beteriko pasealeku bihurtuko dira.
Hiri-elementu zaharrak eta berriak baloratu eta erlazionatuko dira, horien irakurketa integratua indartzeko helburuarekin. Hori etenik gabeko sekuentzialitatearen bidez lortuko da eta emaitza atsegina izango da ingurumenaren ikuspegitik. Gainera erreferentzia espazial garbiak izango ditu.
Erakunde publikoen inplikazioa.
Funtsezkoa eta lehentasunezkoa izango da administrazio-erakunde publikoek ekimenean nahastea eta ekimena indartzea, bertan parte hartzea eta, hala badagokio, kasuan kasuko esku-hartzeak sustatzea.
LZPak Beasain-Zumarraga korridorearen eta Beasain-Ordizia-Lazkao ardatzaren eremuetarako proposatzen dituen antolamenduek izaera orientatzailea dute, kasuan kasuko plangintzaren konpatibilizazio-planak onartu arte; bien bitartean, debekatuta egongo da aipatutako antolamendua gauzatzea eragozten edo zailago egiten duten hirigintzako eta gainerako esku-hartzeak.
VII KAPITULUA
LURRALDEAREN ZATIKO PLANA EZARTZEKO ARAUAK
GARAPEN PLANGINTZAREN HIRIGINTZA ERREGIMEN OROKORRA
Arloko eskumenak dituzten erakunde autonomikoek, foru-erakundeek eta administrazioek euren plan eta programetan adierazitako guztia LZP honetan barne hartutako edukira egokitu beharko dute.
Udal-plan orokorrak ere LZP honetan adierazitakora egokitu beharko dira, aipatutako LZP indarrean sartzen den unetik, bereziki antolamendu-helburu orokorretan eta gainerako helburu eta irizpideetan adierazitakora, lurralde-ereduko zehaztapenetara eta lurralde-egiturari buruzko proposamenetan eta esku-hartze estrategikoetan adierazitakora.
Halaber, LZP honetan bizitegitarako lurzoru-eskaintzaren tamainaren gainean ezarritako zehaztapenak barne hartuko ditu udal-planak.
Antolamenduaren helburu orokor guztiak nahiz lurralde-eredua definitzen duten gainerako helburu, printzipio, irizpide, orientazio eta LZP honen antolamendurako gainerako zehaztapenak garapen-plangintzak araudi honetan ezarritako irismen eta lotura-mailarekin bere egin behar dituen xedapenak dira.
Lurraldearen egituraren eta hiri-garapenaren esku-hartze estrategikoen osagaien inguruko zehaztapenak, 9. eta 10. artikuluetan definitutakoak, oinarrizko eta ezinbesteko dira eta 51 artikuluan ezarritako indar loteslearen arabera aplikatuko dira.
LZP honetako dokumentazio idatzian eta grafikoan bildutako gainerako xedapenak arautzeko ezinbesteko erreferente dira.
LZP honetako antolamendu-esparruen kokapen, muga eta hedaduraren inguruko xedapenak gutxi gorabeherakoak dira, udal-plangintza indarrean sartu bitartean, edo konpatibilizazio-plana indarrean sartu bitartean; edozein modutan, bertan adierazitako zehaztapenak bat etorriko dira LZPan adierazitakoarekin.
Araudi honetako 50. artikuluan barne hartzen den egokitzapen-betebeharrari kalterik eragin gabe, LZP garatzeko ondorengo baldintzak hartuko dira kontuan:
Hirigintza-antolamenduko planak formalizatzeko LZP honetan adierazitakoa barne hartuko da berariaz, sistematikoki eta hierarkikoki, antolamenduaren zehaztapen nagusiak ezartzeko helburuarekin.
Era berean, LZP honetako zehaztapenak egokitzeko, bat etortzeko edo interpretatzeko azalpenak eta, hala badagokio, baimen daitezkeen desbideraketak, guztiak, modu argian, arrazoituan eta zehatzean adieraziko dira arloko eta udal-mailako plangintzan eta plangintza berezian.
Esanak esan, eta Lurraldearen Zatiko Plana nagusiki formulazio-marko denez eta zein eskala duen kontuan hartuta, lurralde-ereduko elementuen antolamenduari dagokionez, bertan zehaztutako helburuak eta funtzioko funtsezko edukiak betetzea izango da interpretazio-erreferente nagusia, lurralde-egiturarekin lotutako zehaztapenei kalterik eragin gabe.
LZP honetan gutxi gorabehera ezarritako antolamendu-kategoriek eta esparruek aldaketak onar ditzakete udal-plangintzan, baina, edozein kasutan, behar den bezala justifikatu beharko dira eta ez dira eragingo lurralde-ereduko helburuak eta oinarrizko edukiak.
Garapen-plangintzak esku-hartzeak barne hartzeko, ondoren adierazitako baldintzak beteko dira:
Udal-plangintzako proposamenen oinarriak izango dira LZP horretan esku-hartze estrategikoetarako ezarritako antolamendu-helburuak eta irizpideak.
Hiri-garapenerako esku-hartze estrategikoak antolatzeko irtenbideak arau hauen zehaztapenen arabera garatuko dira. Horien indar loteslea beren edukietatik eta, bereziki, ondorengo irizpideetatik ondorioztatzen da:
1. Babestu, hobetu eta/edo leheneratu beharreko eremuek, erabiltzen ez diren meatze, harrobi eta zabortegiek salbu, ez dute azalerarik galduko edo ez dute aldaketa nabarmenik izango beren mugaketan, arloko edo udaleko plangintzatik eratorritako zabalpenak dakartzatenek izan ezik.
Udal-plangintzak hartuko du barne erabiltzen ez diren meatze, harrobi eta zabortegien zerrenda zehatza, baita horiek leheneratzeko helburua betetzeko erregulazioa ere, LZP honi jarraiki.
2. LZP honek esku-hartze estrategikoei dagozkien errepide- eta trenbide-sareetarako egindako kokapen, trazadura eta ezaugarrien inguruko proposamen orokorrei eutsi behar zaie. Horien edo gainerako bide-sareen inguruko eskumena duten arloko eta lurraldeko administrazioek egin ditzaketen aldaketak lurralde-ereduan ezarritako funtsezko helburu eta funtzioak nabarmen ez aldatzeko moduan egingo dira.
LZP honetako planoetan agertzen den diseinua, eta batez ere sarbide eta loturena, adierazgarriak dira. Hala ere, arloko garapena eta proiektu zehatzak berorretara egokitzen eta/edo alternatibak justifikatzen saiatuko dira.
Udal-plangintzak bide-trazaduretarako eta garraioaren inguruko sistema, geltoki eta zerbitzu-eremuei dagozkien elementuetarako beharrezkoak diren erreserbak errespetatuko ditu. Bertan hartuko du barne trazaduren bateragarritasuna eta horiek garatzea zaildu edo eragotziko duten gainerako esku-hartzeak galaraziko ditu.
3. Bide-azpiegituren sistemaren ekipamendu eta instalazioak, garraiorako zerbitzuko zuzkidurak, geltokiak eta truke-zentroak esate baterako, nahiz zerbitzu-azpiegituren sistemako elementuak ereduaren ezinbesteko elementutzat jotzen dira. Arloko eta lurraldeko administrazio eskumendunek osagai horien kokapen eta ezaugarrietan egin ditzaketen aldaketek ezingo dute gutxitu horien ahalmen funtzionala, eta LZP honetako lurralde-ereduaren gainerako zehaztapenetan aldaketarik ez eragiteko moduan gauzatuko dira.
Beasain eta Zumarragako geltokietako salgaietarako bideei eta horien inguruneei dagozkien eremuak aldatzeko eta leheneratzeko lanak, horietan geltokiak eta tren eta autobusen truke-sistema eta hirugarren sektoreko eta zerbitzuetako beste jarduera batzuk kokatzea helburu dutenak, udal-plangintzan islatuko dira, erabilera-aldaketak gaur egungo jarduerak ordezkatzeko arloko erabakien eta benetako aukeren mendeko izan daitezen.
4. LZP honetan proposatutako esku-hartze estrategikoei dagozkien asentamenduak erabiltzeko eta kokatzeko proposamen orokorrei eutsi behar zaie, baita horien dimentsionatze edo gutxi gorabeherako ahalmenei ere, 6.4 artikuluan xedatutakoa kaltetu gabe.
Udal-plangintzak barne har dezakeen hiri-garapenerako lurzorua, baita administrazio eskumendunek horien kokapen eta ezaugarrien inguruan egin ditzaketen aldaketak ere, LZP honen lurralde-ereduan aldaketa nabarmenik ez eragiteko moduan gauzatuko dira.
5. Lazkao, Ormaiztegi eta Idiazabal udalerrietako udal-plangintzek LZP honetan aurreikusitako bizitegitarako asentamenduen inguruko aurreikuspenak egokituko dituzte. Horretarako, beren antolamendu eta programazioan ezarriko dituzte nolabaiteko babes-erregimenen bat duten etxebizitzak sustatzeko lurzoru-ondare publikoa pixkanaka osatzea ahalbidetuko duten zehaztapenak eta denbora-jarraibideak.
6. Udal-plangintza LZPan aurreikusitako zehaztapenetara egokitzerakoan, Beasain-Ordizia-Lazkao ardatza eta Beasain-Zumarraga korridorea antolatzeko helburu eta egitura nagusia errespetatuko dira, nahiz eta nahi bezala garatu ahal izan, betiere aipatutako markoaren baitan eta LZP honetako erreferentziak aintzat hartuta, antolamendu xehekatua, egitura, lurzoruaren erabilerak eta zehaztutako gainerako erregulazioa.
Beasain-Zumarraga korridorean ekonomia-jarduerarako aurreikusitako hiru eremu berriak garatzerakoan, horietako bat gutxienez sustapen publikokoa izango da. Inguru berean eta orientazio gisa, ahal dela Igartzola ibarraren behealdeko zona salgaien garraioarekin zerikusia duten jardueretarako gordeko da.
LZPko dokumentazioan garapen berrietarako barne hartutako proposamen ez-estrategikoak definitzea eta dagokien tamaina eta edukierak zehaztea udal-plangintzari egiten zaizkion iradokizunak direla uler daiteke.
Udal-plangintza orokorrean, artikulu honetan xedatutakoa betez, proposatzen diren lurzoru berriek ez dute eragingo bizitegitarako lurzoruen ugaritzea.
Udal-plangintzak asentamendu berrietarako aipatutako eremuetatik kanpoko inguruak muga ditzake, baina, edozein modutan, jada badagoen herrigunean eta berarekin zuzenean edo zeharka erlazionatutako herriguneetan lagunduko hirigintza-hazkundeetara mugatuko dira.
Dokumentazio grafikoan hiri-garapenik gabeko korridore edo hiri-eten gisa definitutako esparruetatik at hiri-asentamendu ugari kokatuko da, hortaz, grafikoko zerrenda gaindituko da; alegia, etenak hiriarekiko paraleloak diren lurzoruak eragingo ditu halaber, eta, horrela, asentamenduen eta hirigintza-garapenen jarraikortasuna etenda geratzen da.
Hiri-garapenik gabeko korridoreek udal-plangintzak jada kalifikatu dituen eremuak eragiten badituzte, eta aipatutako plangintzak irauten duen bitartean garatzen ez badira, LZP honetan aurreikusitako hiri-etendaren baldintza gailenduko da.
Poluituta egon daitezkeen lurzoruak daudenez, lurzorua ondo ikertzea komeni da, aurreikusitako erabileraren arabera, beraren kalitatea ezagutzeko.
Hiri-eraldaketako eragiketetan, pertsonen eta ingurumen-sistemen gaineko arriskuen prebentzioa ziurtatzeko helburuarekin, udal-plangintzak «EAEn lurzorua poluitu dezaketen jarduerak dituzten lekuen inbentarioan» barne hartutako lurzoruen arazoari aurre egiteko bere proposamena ondo zehaztu beharko du eta lurzoruen leheneratzea sustatzeko proposamenak egin.
Goierriko eremu funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plan honetako proposamenak garatzeko kontuan hartuko da egiturazko udal-plangintza -plan orokorrak, konpatibilizazio-planak- edo plan bereziak.
Beasain-Zumarraga korridorean eta «Beasain-Ordizia-Lazkao» izeneko ardatzean esku hartze estrategikoak burutzeko LZP honetan aurkezten den proposamena garatzeko, kasuan kasuko konpatibilizazio-planak landu behar dira. Bertan, estrategia egokiak zehaztuko dira denboran, eta horien gauzatzea erakutsiko da.
Udal-plangintzak garatzeko eta arloko politikak ezartzeko plan bereziak onartu ahal dira, ondoren adierazitako helburuak betetzeko:
Oinarrizko azpiegiturak, bide- nahiz trenbide-azpiegiturak, garatzea, horiei lotutako elementuak barne: harremanetarako sistemaren ekipamendu berriak, geltokiak, garraio-zentroak eta horien zerbitzu-eremuak, plataforma intermodalak, garraio astuneko gomendatutako aparkalekuak eta salgaien truke-zentroak, betiere lurralde-ereduari jarraiki.
Ur-hornidurarekin, saneamenduarekin, energiaren hornidurarekin eta antzeko beste batzuekin lotura duten oinarrizko azpiegiturak garatzea.
Paisaia, komunikaziorako bideak, lurzorua eta natura eta landa-ingurunea babestea, horiek kontserbatzeko eta hobetzeko, ingurune fisikorako LZPak ezarritako zehaztapenen arabera.
Goierriko eremu funtzionalaren LZPko aurreikuspenak garatzeko ezinbestekoa izango da plangintza koordinatuak egitea, eta, horretarako, konpatibilizazio-planak landuko dira ondoren adierazitako udalerrietan:
Zumarraga eta Urretxu, etxebizitza kopurua kuantifikatzeko eta trenbide-sarea eta bi udalerrien arteko mugak definitzeko eta antolatzeko.
Zumarraga, Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegi, batez ere Beasain-Zumarraga korridorearen antolamendua garatzeko.
Beasain, Ordizia eta Lazkao, batez ere Beasain-Ordizia-Lazkao ardatzaren antolamendua garatzeko.
Aipatutako udal-plan horiek, antolamendu orokorra koordinatu behar dutenek, berariazko zehaztapenak hartuko dituzte barne, esparru zehatzak garatzeko plangintza zehatz prestatzeko adinako xehetasun-mailarekin, ondorengo orientazioei jarraiki:
Beasain-Zumarraga korridorea.
Koordinazio horrek aurretiko baterako agiri bat idaztea gomendatzen du, ahal dela aurrerapenaren mailakoa, eta helburuak honakoak dira: lurzoru-erreserbak definitzea, azpiegitura nagusiak egokitzea eta antolamendu espaziala eta proiektuak garatzea, kalitateko hiri-egitura ezartzeko irizpideetan oinarrituta.
Beasain-Ordizia-Lazkao ardatza.
Koordinazio horrek aurretiko baterako agiri bat idaztea gomendatzen du, ahal dela aurrerapenaren mailakoa, eta ondokoak definitzea du helburu: lurzoruen birkalifikazio generikoa, tipologia, bide-loturak, pasabide- eta banaketa-egitura, oinarrizko azpiegiturak, ibaien ertzen tratamendua eta, oro har, espazioaren antolamendua, kalitate-irizpideei jarraiki, burutza-hiriaren mailari dagokion bezala.
Aizkorriko Parke Naturala, Murumendi eta Gorostiagako interes naturaleko eremuak eta Oianguko atsedenerako eremua antolatzeko oinarrizko lerroak definitzeko helburuarekin, Goierriko Eremu funtzionalarekin mugakide diren eremu funtzionaletako LZPak LZP honetako zehaztapenekin bat etorriz garatuko dira.
Eremu funtzionalaren antolamenduak ez du kaltetuko kultur ondare higiezinaren babesa eta, horrenbestez, ondare horrek ez du gutxitu behar lurralde-eredua garatzearen ondorioz. Hori dela eta, LZP honek EAEko Kultur Ondare Higiezinaren LAPak barne hartutako erregulazioa egingo du bere eta kasu guztietan Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko 4/1990 Legearen 17. artikuluan xedatutakoa beteko da.
2/2006 Legeak, ekainaren 30ekoak eta lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, bere 92. artikuluan xedatutakoa betez, Gipuzkoako Foru Aldundiak landuko ditu Beasain-Zumarraga korridorean eta Beasain-Ordizia-Lazkao ardatzean kokatutako udalerrien plangintzen konpatibilizazio-planak.
Asentamendu berrien antolamenduak garapen iraunkorraren eta lurzoruaren erabileraren optimizazioaren irizpideak edukiko ditu oinarrian.
Antolamendu fisikoa eta espaziala egungo hiri-egitura eta hiri-zentraltasuneko ardatzak aintzat hartuta egingo da. Urbanizazioaren eta eraikinen diseinua eta kalitatea zainduko da, inguruko ingurumen-balioa areagotuz.
Oro har, babestu egingo dira ibaiertzak eta hiri-eremuan edo inguruan badaude, zuhaiztitzat joko dira.
Ondorengo irizpideak jarraituko dira, bestalde, bizitegitarako asentamenduak antolatzeko:
Lehentasuna emango zaie jasangarritasun-irizpidea oinarrian hartuta ingurumen-hobekuntzak dakartzaten jardun-lerroei: Birgaitze-eragiketak, berrikuntza- eta
eraldaketa-eragiketak, inguru degradatuak berreskuratzeko eta leheneratzeko eragiketak.
Garapen berriak gaur egungo asentamenduen ondoan kokatuko dira, espazio- eta funtzio-mailako jarraikortasuna ziurtatuz, betiere, kasuan kasu erabaki daitezkeen artikulazio-soluzioei kalterik egin gabe.
Eskuarki, lurzoruen kontsumoa baxuagoa izatea (dentsitate ertainak/altuak), azpiegitura berriak errentagarri egitea eta dentsifikazio handieneko udalerrietan garraio kolektiboa bideragarri egitea erraztuko duten hiri-ereduak sustatuko dira.
Ahal den neurrian, 100 urteko birgertatze-aldiko uhaldietan urak har ditzakeen guneetan saihestu egingo da hirigintza okupazioa.
Lurzoruaren sailkapen edo kalifikazioan edozein aldaketa egin aurretik, kontuan izango dira aplikatu beharreko kalitate akustikoaren helburuak, helburu horiek betetzen direla eta mugako gainerako eremuetan ere bateragarriak direla bermatuz.
Barne-erreformarako eragiketen ondorioz sortutako izaera mistoko hiri-asentamenduak, bizitegitarako, hirugarren sektoreko eta zuzkidurako erabilerak onartzen dituztenak, antolatzeko, ahal bada, espazio libreen eta interes publiko eta gizarte-intereseko zerbitzuen tokiko sistemen ekipamenduetarako estandarrak, indarrean dagoen legeriak lurzoru urbanizagarriaren kasuan eskatzen dituen estandarren antzekoak izango dira; salbuespena izango dira eremu oso txikiak, edo bestelako ezaugarri batzuk dituztenak, baldin eta ezinezkoa bazaie aipatutako moduluetara iristea.
Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko LAPak ezarritakoari kalterik egin gabe, ondoren adierazitako baldintzak beteko dira jardueretarako asentamenduetan:
Debekatu egingo da industria-jarduera poluitzaileen ezarpena, bai eta ingurune zikina sortzen dutenena ere, eta eremuko jarduera nagusiekin bateragarriak ez diren biltegiak eta garajeak, edo tamaina dela eta gehiegizko inpaktua eragiten dutenak.
Tamaina handiko merkataritza-jarduerak, hala nola hiper edo supermerkatuak eta antzekoak, mugatuta egongo dira eskuarki. Zentzu horretan LZP honen 43. artikuluko 5. puntuan adierazitakoa jarraituko da.
Bizitegitarako erabilerak onartuko dira, baldin eta, hiri-berritzea egiteko, jarduerak nahasteko beharra dagoela justifikatzen bada. Betiere, erabilera nagusiaren interesak zainduko dira.
Industria-asentamendu berriei dagokienez:
Lurzoruaren erabilerak iraunkortasunaren eta zentzuzko erabileraren irizpideak hartuko ditu oinarrian. Horrela, intentsitate ertainak eta altuak sustatuko dira, edo hainbat solairutako eraikinak egin, betiere 39 artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen badira.
Jarduera poluitzaileak mugatu egingo dira oro har, bai eta produkzioarekin zuzenean lotuta ez dauden biltegiratzeak ere, hartara, eremuetan produkzio-ahalmena gutxiegi erabiltzea saihesteko.
Harremanetarako sistemako ekipamendu berriek -geltokiak, garraio-zentroak eta horien zerbitzu-eremuak, plataforma intermodalak, garraio astuneko gomendatutako aparkalekuak eta salgaien truke-zentroak- izaera mistoa edukiko dute: industriakoa, hirugarren sektorekoa eta zuzkidurakoa. Intentsitate gordin ertainak edukiko dituzte eta ertz urbanizatuak eta ingurumen-inpaktua eta inpaktu-paisaijistikoa zainduko dira bereziki.
Hiriarteko artikulazio-ardatzetan inguruko poltsa alubial txikiak eta ibaiertzak integratzeko ahaleginak egingo dira, asentamenduetatik bereizteko zerrenda gisa.
Baliabideen kontsumoari eta hondakinen kudeaketari dagokienez:
Eraikinen eraginkortasun energetikoak pizgarriak izango ditu, bai eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemen erabilerak ere.
Uraren kontsumo eraginkorra sustatuko da eta, horretarako, eraikin berrietan aurrezpen-sistemak jarriko dira eta ur hori kaleak eta lorategiak ureztatzeko sistemetan berrerabiliko da.
Garapen berriko eremuen urbanizazioetako espazio publikoetan kontsumo baxuko argiztapenaren erabilera indartuko da, bai eta zerua argiztatzea eragozten duten eta gaueko argi-poluzioa murrizten duten sistemena ere.
Hiri- eta industria-hondakinen birziklatzea eta berriro erabiltzea sustatuko da, betiere horiek uzteko eta tratatzeko altzari eta instalazio egokiak ziurtatuz.
Bestalde, bai udal-plangintzetan edo horien garapenean bai LZPn bertan jasotako proposamenen eraginpean egin daitekeen LZPren garapenean, ondorengo epigrafean adierazitako neurri babesleak, zuzentzaileak eta konpentsatzaileak sartuko dira: «6.3.1 LZP-aren ingurumen kostua murrizteko neurriak definitzea». Aipatutako neurri guztiak barne hartu beharko dituzte garapen-plangintzek. Edozein kasutan ere, garapeneko plangintza horiek osatu egingo dira azterketa zehatzagoen bidez; ondorioz, proposatu diren neurriak aldatzea gerta daiteke eta aldaketak egin egingo dira baldin eta eskala zehatzago batean egindako azterketak aldaketa justifikatzen eta aholkatzen baldin badu.
Adierazpena, ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioaren prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuko 23. artikuluan agindutakoa betetzeko, Beasain-Zumarragako (Goierri) Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planari dagokionean.
Beasain-Zumarragako (Goierri) Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren helburua da lurralde-eremua antolatzea, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 12. artikuluko 1. puntuan ezarritako zehaztapenak gauzatuz eta arlo horretan aplika daitezkeen Lurraldearen Antolamenduaren Artezpideen (LAA) edukiak nahiz eredu orokorra gauzatuz, aipatutako legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Gizarte, ekonomia eta ingurumenaren arloan iraunkorra den lurraldea lortzeko helburuz, erreferentziako lurralde-eredu bat proposatzen du Lurraldearen Zatiko Planak (LZP), eta eredu horretara egokitu behar dute udal-planek eta lurraldean eragina duten sektore-politikek; horrez gain, eredu hori garatzeko prozesua erregulatzeko irizpide eta arau batzuk ere ematen ditu Planak.
Osotasunean hartuta sortutako zenbait ingurune- eta lurralde-estrategiatan oinarritzen da eredua. Estrategiok, lurraldeari dagokionez, eskualde- eta hiri-egituren berreskuratze- eta hobetze-prozesuetan zentratzen dira, landakoaren eta hirikoaren arteko nahiz nukleoaren eta sistema ezberdinen arteko osagarritasunean oinarrituta; ingurumenari dagokionez, lurzoruaren erabilerak behar bezala babesteari, kontserbatzeari, hobetzeari eta arrazionalizatzeari jartzen diote arreta, aurreko horiek guztiak eta lurraldearen harrera-ahalmena are eta gehiago egokituz elkarri; baliabideen neurri gabeko kontsumoari muga jarriz, baliabide horiek efizientziaz erabiltzeko politikak proposatuz, eta landako eta hirietako ingurumen-kalitatea hobetuz, bertakoen bizi-kalitatea hobetzeko aldera.
Beasain-Zumarragako (Goierri) Eremu Funtzionaleko Lurralde Planari ingurumen-eraginaren baterako ebaluazio-prozesua egin zaio, hiru araurekin bat etorriz; batetik, apirilaren 28ko 9/2006 Legea (ingurumenean plan eta programa jakin batzuek ingurumenean daukaten eraginaren ebaluazioari buruzkoa), bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra eta, azkenik, uztailaren 22ko 183/2003 Dekretua (ingurumen-eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duena, bereziki, lurralde-plangintzarena).
LZPk proposatzen duen eredua hautatzeko arrazoiak, batetik, lurraldearen egokitasunean oinarritzen dira, LAAen eredu orokorrari eta arlo ezberdinetako arazo zehatzei dagokienean, eta, bestetik, jarduerak ezartzeko efizientzia sozioekonomikoan nahiz ingurumenaren efizientzian, horrek ekarriko duelako ingurumena hobetzea edo inpaktua gutxitzea.
Ikuspegi horren barruan datoz, hortaz, beste ekimen hauek guztiak ere: ingurumenean babesteko, hobetzeko eta berreskuratzeko lehentasuna daukaten eremuak hautatzeko proposamenak; hiriak eraldatu, birkualifikatu eta berriz egokitzeko lanak; aurrera begira egin beharreko lanak non eta aurreikusitako azpiegitura-lanen ondorioz lehendik ere inpaktu gogorra jasan duten eremuetan konzentratzeko proposamenak (okupazio-prozesua nolabait arrazionalizatu eta balio handieneko zoruak babesteko), eta mugikortasun iraunkorra bultzatze aldera, gaur egungo garraio- eta komunikazio-sistema hobetzeko proposamenak eta ekintzak.
Gainera, LZPren proposamen batzuek ekar ditzaketen ingurumen-eraginak saihesteko, Eremu Funtzionaleko Ingurumen Eraginaren Ebaluazio Bateratuaren Azterlanak (IEEB) babes-neurri, neurri zuzentzaile eta konpentsazio-neurri batzuk proposatzen ditu, kasuan kasuko idazketa-fasean planean txertatu beharrekoak eta udal-garapenaren plana egitean kontuan hartu beharrekoak.
Inpaktuak aurrez kalkulatzea zaila izan den kasuetan (aurretik jakiteko modukoak ez diren faktoreen gorabeheran daudelako edo proposamenen zehaztapen-mailagatik edo dokumentuaren izaera eta eskalagatik), halakoetan, azterketa bera zein ondorioak IEEBren edo EIAren planen eta garapen-proiektuen azterlanekin alderatu beharko dira.
Proposatutako babes-neurriak eta neurri zuzentzaileak behar bezala betetzen direla bermatzeko, gomendatzen da Eremu Funtzionaleko LZPren jarraipenean eta idazketan eskumena duten sailek eramatea neurrion kontrola; aldian-aldian memoria bat egitea, ingurumen-aldagaien bilakaeraren eta garapen-planean proposatutako neurrien emaitzen erreferentzia batzuk jasoko dituena; eta, halaber, antzematen diren bat ez etortzeak saihesteko neurri berriak zehaztea.
Beste alde batetik, IEEBren azterlanari buruz Ingurumen Sailburuordetzak eginiko txostena guztiz aldekoa da, iritzi baitu LZPren helburuetan behar bezala sartu direla ingurumenarekin lotutako kontuak, eginiko proposamenek ingurumenean izango duten eragin nabarmenenen analisia egin denez, eta analisi hori kontuan hartu denez gero alternatibarik egokiena aukeratzeko; aldi berean, egoki ikusi ditu proposatutako babes-neurriak, neurri zuzentzaileak eta konpentsazio-neurriak, eta ez du beharrezko jo Plana aplikatzen dela ikuskatzeko preskripzio berriak gehitzea.
Aipatutako txosten hori osatzeko, bestelako kontu batzuk ere aztertu dira, hala nola lurzoru ez urbanizagarriaren antolamenduari loturiko ingurumen-ikuspegiari buruzko kontsiderazio batzuk, Europako Zuzentarauei buruzko artikulu jakinak eta gaur egun indarrean dauden beste plan batzuk LZPren araudian sartzea komenigarri ote den ala ez, eta ingurumenari buruzko zenbait jarraibide, plana garatzeko dokumentuetarako.
Kontsiderazio horien artean esanguratsuenak kontuan hartu dira eta behin betiko dokumentuan txertatu dira. Hala, ingurumen-eraginari buruzko behin betiko txostenarekin bat etorriz (Ingurumen Sailburuordetzaren 2009ko urtarrilaren 16ko Ebazpenaren bitartez egindakoa), LPZren araudia osatu egin da eta orain adierazten du erregulazio horrek ez diela eragiten Aizkorri-Aratz eta Aralar Natura Gune Babestuei (Natur Baliabideen Antolamendu Planak -NBAP- onetsita dituztenez); gainera, LZPren araudira gehitu dira LZPk eragin ditzakeen ingurumen-eraginak saihestu edo leuntzeko IEEBren azterlanean jasotzen diren babes-neurriak, neurri zuzentzaileak eta konpentsazio-neurriak, bai eta aipatutako dokumentuan edo ingurumen-eraginaren behin betiko txostenean azaltzen diren eta lehenago aintzat hartu ez diren beste ingurumen-irizpide eta -artezpide batzuk ere.
Adierazitakoaren argitan, esan daiteke Beasain-Zumarraga (Goierri) Eremu Funtzionaleko LZPren behin betiko onespenari dagokion dokumentuak, LAAen eredu orokorrean barne hartutako eta iraunkorra den eredua eskaintzeaz gain, behar bezala erantzuten diola dokumentu horrekin loturik egindako ingurumen-eraginaren txosten bakarrean proposatutakoari.