Arautegia
Inprimatu460/2009 DEKRETUA, uztailaren 14koa, aurri-egoera prozedura baten barne dagoen Bastidako (Araba) «Subida al Olmo» kaleko 19. zk.ko higiezina partzialki desafektatzea ebazten duena. Ondasun higiezin hori Bastidako Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenez eta hura zaintzeko babes araubidea ezartzeko den abenduaren 17ko 305/2002 Dekretuaren eraginpean dago.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 142
- Hurrenkera-zk.: 4253
- Xedapen-zk.: 460
- Xedapen-data: 2009/07/14
- Argitaratze-data: 2009/07/27
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ogasun; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
«Subida al Olmo» kaleko 19. zenbakian den higiezina, Kultura Ondasun gisa, Monumentu Multzo izendapenaz, Bastidako Hirigune Historikoa Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratu duen abenduaren 17ko 305/2002 Dekretuaren eraginpean dago (2003ko urtarrilaren 13ko EHAA, 7. zenbakia).
Uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondareari buruzkoa den 7/1990 legeak (abuztuaren 6ko EHAA, 157. zk.) 36. artikuluan sailkatu diren eta zerrendatu diren ondasunen eraispena debekatzen du, aurretik Foru Aldundiko aurri deklarazio eta baimen espresua ez bada. Halere, aurretik Eusko Jaurlaritzak eman behar duen desafektaziorako baimena beharrezkoa da.
Arau hau garatzeko, azaroaren 10eko 306/1998 Dekretua egin zen, sailkatutako eta zerrendatutako kultura-ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzkoa eta berauek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa dena (azaroaren 26ko EHAA, 226. zenbakia).
Bastidako Udalak Euskal Kultura Ondarearen Zentroari Bastidako hirigune historikoan den «Subida al Olmo» kaleko 19. zenbakian den higiezinaren aurri espedientearen kopia igorri zion, eta baita aipatutako 306/1998 Dekretuari jarraituz desafektatzeko
espedienteari hasiera emateko eskatu zuen.
Izan ere higiezina Bastidako (Araba) Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz kalifikatu zuen eta hura zaintzeko babes arauak ezarri zituen abenduaren 17ko 305/2002 Dekretuaren arabera oinarrizko babesa du (2003ko urtarrilaren 13ko EHAA, 7. zk.).
Zerbitzu Teknikoen txostenak, aurri egoeraren espedientea eta izan diren ekintzak ikusirik, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuaren 2009ko apirilaren 20ko Ebazpenaren bidez (maiatzaren 25eko EHAA, 97. zk.) Bastidako «Subida al Olmo» kaleko 19. zk.an den higiezina partzialki desafektatzeko espedienteari hasiera eman zitzaion, jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapidetzea eginez.
Espedientea jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapideei hasiera eman zitzaien eta ez da alegazio bakar bat ere aurkeztu.
Hori dela-eta, uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legean ezarritakoaren arabera, Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako aldeko txostena ikusirik, Kultura sailburuaren proposamenari jarraituz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak gaia 2009ko uztailaren 14ko bilkuran aztertu ondoren, honako hau
Lehenengoa. Kultura Sailak Euskal Kultura Ondarearen Zentroari honako hau eskatuko dio: behin-behineko ohartarazita dagoen ondasun higiezin hori Zentroari atxikita dagoen Sailkatutako Kultura Ondasunen Erregistrotik alda dezala.
Bigarrena. Kultura Sailak interesdunei, Bastidako Udalari, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailari eta Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailari, bai eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari ere honako Dekretu hau jakinaraziko die.
Hirugarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak honen berri izan dezan.
Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen Dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean. Epeak Dekretu hau azkenengoz argitaratu zen egunaren biharamunetik hasiko dira kontatzen.
Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko uztailaren 14an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.