Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

152/2006 DEKRETUA, uztailaren 18koa, Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamendua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 3969
  • Xedapen-zk.: 152
  • Xedapen-data: 2006/07/18
  • Argitaratze-data: 2006/08/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Martxoaren 29ko 58/2005 Dekretuaren bidez –Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2005eko apirilaren 19an argitaratua- Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamendua onartu zen.

Estatuko Administrazioak aipatutako erregelamenduaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen erregelamendu horretako 3. artikuluak ordenamendu juridikoa eta, Gizarte Segurantzaren alorrean, Espainiako Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren printzioa urratzen zituela jo baitzuen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 2006ko martxoaren 8an emandako epaian Estatuaren Administrazioak aurkeztutako administrazioarekiko errekurtsoa onetsi du, baita Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamenduko 3. artikulua baliogabetu ere.

Hala bada, dekretu honen bidez Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamenduko 3. artikulua aldatzen da 2006ko martxoaren 8ko epaiari egokitze aldera.

Beraz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiari entzun ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorrita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko uztailaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Martxoaren 29ko 58/2005 Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamenduko "Xedapen Orokorrak" I. kapituluko 3. artikulua honela geratzen da:

"3. artikulua.– Gizarte Segurantzari langile autonomo gisa atxikitako bazkide-langileak.

Lan elkartuko kooperatibek euren estatutuetan bazkide-langileak kasuan kasuko erregimen bereziko langile autonomo gisa bere egitea erabaki badute Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginak –ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartua- laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorrita, beren gain hartuko dituzte bazkideen kuoten ordaindu beharra eta betebeharrak, bazkideak kooperatibetan eta zerbitzaldian dauden bitartean; beti ere horrela jasota badaukate estatutuetan. Hala ere, hori ez da eragozpen izango Gizarte Segurantzari dagokion erregimenaren araudia ezartzeko. Zenbatekoak ez dira ordainduko lansari-aurrerakin gisa, eta Legearen 66. artikuluan definitutako gaindikin garbia zehazterakoan, kontusail kengarritzat joko dira."

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko uztailaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.