Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

108/2006 DEKRETUA, maiatzaren 23koa, Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua arautzen duen dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2795
  • Xedapen-zk.: 108
  • Xedapen-data: 2006/05/23
  • Argitaratze-data: 2006/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Ekainaren 29ko 19/1998 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeari buruzkoak, 14. artikuluan sortzen zuen Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua. Kontseilu honetan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak era parekidean hartzen dute parte.

Azaroaren 17ko 314/1998 Dekretuaren bidez arautu zen Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua. 3.2 artikuluan zehazten da idazkaria izendatzeko sistema. Antolaketa-arrazoiek eragin dute idazkaria izendatzeko sisteman izan den aldaketa.

Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoak, 68. artikuluan ezartzen du Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluaren osaketa berria eta, horregatik, 3. artikulu osoa berriz idatzi da, Dekretu horrek erregulazio osoa testu bakar batean edukitzeko eta interesatuek era zehatzean eta errazago ezagutzeko asmoz.

Horren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Euskadiko Batzorde Juridiko Aholkulariarekin bat etorriz, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko maiatzaren 23ko bileran gogoeta egin eta onartu ostean,

"3. artikulua.– Osaketa.

  1. – Ondorengo kideak izango dira Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko partaide:

    1. Unibertsitateen arloan eskuduntzak dituen departamentuko sailburua edo eskuordetzen duen pertsona, burua izango dena.

    2. Sei batzordekide unibertsitateen arloan eskuduntzak dituen departamentuaren izenean, titularrak izendatuak.

    3. Sei batzordekide, Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean:

      • Errektorea.

      • Jaurlaritzaren Kontseiluko hiru kide, irakasleen, ikasleen eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren izenean.

      • Gizarte Kontseiluak bere partaideen artean izendatutako bi kide.

  2. – Buruak izendatuko du Koordinazio Kontseiluko idazkaria, Kontseiluko kideen artean."”

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko maiatzaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.