Arautegia
Inprimatu244/2004 DEKRETUA, azaroaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren itsasbazterrean arrantza-tresna xumeekin egiten den arrantza arautzen duen Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 238
- Hurrenkera-zk.: 6399
- Xedapen-zk.: 244
- Xedapen-data: 2004/11/30
- Argitaratze-data: 2004/12/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoaren itsasbazterrean arrantza-tresna xumeekin egiten den arrantza arautzen duen urriaren 24ko 212/2000 Dekretuaren (2000ko azaroaren 6ko EHAA, 212. zk.) xedea da arrantza-tresna xumeez baliatzen den arrantzak arau izango dituenak ezartzea, arrantza-tresnen zehaztasun teknikoak finkatzea, eta arrantza-tresna horiekin Euskal Autonomia Erkidegoaren itsasbazterreko uretan egiten den arrantza-ahalegina erregulatzea.
Asteko atsedenari buruzko arauak ezartzen dituen urriaren 24ko 212/2000 Dekretuaren 12. artikuluak hauxe dio: "Dekretu honen barruan sartzen diren arrantza-tresna eta aparailu urperatuak, barruko uren barnealdean zein kanpoaldean egonda ere, urpetik aterata egon beharko dira larunbateko zero ordutik igandeko hogeita lauetara bitartean, eta portura eramango dira".
Dena den, arrantza-tresna xumeez baliatzen den arrantzan, aipatu Dekretuan finkatutako asteko atseden-egunak aldatzera behartzen duten egoerak sortzen dira, gaindiezin egoeratatik eratorritakoak, esaterako eguraldi txarrak edo ontziaren matxurak, edota arrantzaren dinamitak berak sortutakoak besteetan.
Alde horretatik, kontuan izanda egoera hauek legezko estaldura eskatzen dutela, beharrezkoa da asteko atsedenari salbuespen bat sartzea, betiere horretara behartzen duten arrazoiak benetakoak badira.
Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko azaroaren 30ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
"12. artikulua.– Asteko atsedenari buruzko arauak.
– Arrantza-tresna xumeekin egiten den arrantza egiteko denbora, ontzi bakoitzarentzat, bost egunekoa izango da.
– Dekretu honen barruan sartzen diren arrantza-tresna eta aparailu urperatuak, barruko uren barnealdean zein kanpoaldean egonda ere, urpetik aterata egon beharko dira berrogeita zortzi orduz jarraian asteko, oro har larunbateko zero ordutik igandeko hogeita lauetara bitartean, eta portura eramango dira. Kasuan kasuko egoera dela-eta atsedena aipaturiko egun horietatik kanpo hartu ahal izango da horretarako beharra sortzen bada, baina betiere berrogeita zortzi orduko jarraitutasuna errespetatuz.
Kasu honetan, Arrantza Zuzendaritzaren baimena beharko da; horretarako, eskarian asteko atsedenari buruzko arau orokorra salbuestearen zioak ondo zehaztu eta arrazoitu beharko dira.
– Asteko atsedenari buruzko arau orokorra salbuesteko zioen artean, besteak beste, ondorengoan izango dira:
eguraldi txarra.
ontziaren matxurak.
arrantzaren dinamika.
– Dekretu honen barruan sartzen diren arrantza-tresna eta aparailu urperatuak berrogeita zortzi orduz jarraian asteko urpetik aterata egon beharra izatetik, tunidoak kazan edo xaxian harrapatzen diharduten ontziak salbuetsita daude.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2004ko azaroaren 30ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.