Arautegia
Inprimatu24/2004 DEKRETUA, otsailaren 3koa, farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean aritzeko prozedurak arautzen dituen Dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 944
- Xedapen-zk.: 24
- Xedapen-data: 2004/02/03
- Argitaratze-data: 2004/02/18
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: ---
Testu legala
Ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren bitartez, farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean aritzeko prozedurak arautu ziren.
Dekretu horren I. tituluan, farmazia-bulego berriak sortzeko prozedura ezarri zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Farmaziak Antolatzeko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan xedatutakoa garatzearren. Artikulu hori, indarrean sartu aurretik erabilgarri zegoen legeriaren aldean, erabat berria eta berriztatzailea zen; besteak beste, hortxe ezarri zen farmazia-bulego baten titularitatea eskuratzeko prozedura lehiakideek erakutsitako merezimenduetan oinarritu behar zela; horretarako, ondo araututako baremo bat ezarri behar zen, lehiakide horien merezimendu profesional zein akademikoak aintzakotzat hartuta.
Horri lotuta, beraz, legez agindutako hori betetzearren, 338/1995 Dekretua eman zen; horren bidez arautu zen farmazia-bulego berriak sortzeko prozedura, eta dekretuaren eranskinean finkatu zen titularitatea eskuratzeko merezimenduen baremoa.
Horrez gainera, martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren bidez ezarri zen farmazia-bulegoak eskuz aldatzeko prozedura, eta horren eranskinean finkatu ziren farmazia-bulegoak eskuz aldatzeko balorazio-irizpideak eta merezimenduen baremoak; era horretara, prezioa ordaintzeko gaitasun ekonomikoa edo transmisio-egileak ezarritako gainerako baldintzak ez ziren izango aurrerantzean farmazia-bulego baten jabetza eta titularitatea hartzeko betekizun bakarra. Azken batean, farmazietan bezeroei ematen zaien zerbitzua hobetzea eta kalitatea handitzea, horixe da hemen funtsean lortu nahi dugun filosofia, eta, hain zuzen ere, farmazia berriak sortzerakoan, helburu horixe bera da lortu nahi da, lehiakideek erakutsi beharreko merezimenduetan oinarritutako prozedura erabilita.
Beraz, alde batetik, egia da, 166/1999 Dekretuan ezarritako balorazio-irizpideak eta merezimenduen baremoa (338/1995 Dekretuko merezimendu-baremoaren aldean) oso lagungarri izan zirela zerbitzua hobetzeko eta aurrera egiteko orduan; baina, aldi berean, agerian geratu ziren 338/1995 Dekretuko beste hutsune batzuk, besteak beste, balorazio-irizpiderik ez egotea bertan. Gainera, bi era horietako prozedurak tramitatu behar zituztenen eguneroko lana zaildu eta korapilatu egin da asko azken aldi honetan; neurri handi batean, horrexegatik, prozedura era batekoa edo bestekoa izan, baremoetan bata edo bestea erabili behar zutelako, eta ez dago, inola ere, horrelako alderik zertan egon.
Egoera hori konpontzeko, beharrezkoa da farmazia-bulego berriak sortzerakoan erabili beharreko baremoa egokitzea, eta, horretarako, transmisioetan erabilitako balorazio-irizpide eta merezimenduen baremo berak hartzea; dena dela, kontuan hartu behar da baremo eta irizpide horiek orain ez direla 166/1999 Dekretuaren eranskinean jasotakoak, honekin batera aldi berean emango den Dekretu baten bidez onartutakoak baizik. Era horretara, irizpide-baremook ondo egokituko zaizkie farmazia-zerbitzuak gaur egun eman beharreko zerbitzuari eta hori barematzeko modu berriari.
Beraz, egoera horrek hala eskatuta, 338/1995 De-kretuaren eranskina aldatu beharra dago, eta, horren ondorioz, testuaren osotasunari eustearren, dekretu horren 2. eta 3.1 artikuluak ere moldatu egin behar dira.
Horrez gain, arauak berriz aztertzerakoan, ikusi dugu oraingo hau abagune ederra dela 338/1995 Dekretuak zuen hutsune bat zuzentzeko; beste era bateko establezimenduak ixterakoan mugaren bat ezartzen da, eta dekretu horretan, berriz, ez zen inolako denbora-mugarik ezarri farmazia-bulegoak jabeen borondatez aldi baterako ixten zirenerako, eta, beraz, denbora-muga hori gainditzearren izaten diren ondorioak ere ez ziren zehaztu.
Era berean, 7.6 artikuluaren idazkera ere argitu egin da, horko esaldi ilun bat argitzearren, eta antzeko gaiak darabiltzaten beste artikuluekin bateratsu jokatzearren.
Azkenik, Osasun Sailaren aurreko egitura organikoari buruzko aipamenak moldatu dira testu osoan, indarrean dagoen azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuan ezarritakoari egokitzearren; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari buruz egindako aipamenak ere moldatu dira; eta errekurtso arruntei buruzko erreferentziak ere bai, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean ezarritakoa betetzearren (Lege horrek moldatu baitzuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).
Hori guztia horrela egingo da, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretua osatzerakoan ardatz izan zen filosofia berbera izanda, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Farmaziak Antolatzeko ekainaren 17ko 11/1994 Legean ezarritakoa helduleku dela.
Horrenbestez, honen eragina izango duten korporazio-erakundeei entzunda, eta, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin ados, Osasun sailburuak proposatuta, Jaurlaritza Kontseiluak 2004ko otsailaren 3an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau,
Lehendabiziko artikulua.– Farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean aritzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 2. artikulua honako era honetara egongo da idatzita aurrerantzean:
"Farmazia-bulegoa sortzeko deialdian, horren titularitatea eskuratzeko aurkezten diren eskaerekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
Eskaera-egileak botikari-titulua duela erakusteko egiaztagiria.
Aitorpena, hau jakinarazteko: ea, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean, edo aurreko 12 hilabeteetan, eskaera-egilea farmazia-bulegoren baten titular edo titularkide izan den ala ez.
Eskaera-egilea, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean, farmazia-bulegoren baten titular edo titularkide bada, eta farmazia horretan egindako jardunbide profesionala merezimendu modura bere alde aintzakotzat hartzea nahi badu, konpromisoa aurkeztu behar du, titularitatez duen farmazia-bulego hori itxiko duela, edo, titularkide denean, gainerako titularkide guztiek ere lehengo farmazia hori itxiko dutela.
Eskaera-egileak, deialdia argitaratutako une horretan bulegoaren titular edo titularkide ez izan arren, aurreko 12 hilabeteetan titular edo titularkide izan bada, agiriak aurkeztu beharko ditu egin den eskualdaketa hori egiaztatzeko, eta jakinaraziko du ea eskualdaketa hori, seme-alaben, gurasoen, biloben, anai-arreben edo ezkontidearen alde egin den, doan ala kostu bidez.
Dekretu honetako eranskinaren arabera aurkeztutako merezimenduak. Farmazia titularkide batzuen artean hartzeko denean, eskaerarekin batera, titularkideetako bakoitzak dituen merezimenduak aurkeztu behar dira.
Tasa ordaindu dela erakusteko egiaztagiria."
"1. Balorazio Batzordeak egingo du eskaera-egileek aurkeztutako merezimenduen balorazioa, betiere, dekretu honetako eranskinean emandako baremoaren eta irizpideen arabera.
Botikari bik edo gehiagok elkarrekin batera titularkide izateko eskabidea egiten dutenean, horien guztien merezimenduak batuko dira, eta emaitza hori zati titularkide-kopurua, horixe izango da azken balorazioa."
"6. Artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatzen den epealdia igarota, interesdunak, berari egotz dakizkiokeen arrazoiak direla-eta, farmazia jardunean hasteko baimena eskatzen ez duenean, honako hau emango zaio aditzera: beste hiru hilabeteren barruan eskabiderik egin ezean, farmazia-bulegoa sortzeko baimenak dakarren betekizuna bete gabe geratuko dela, eta, horrenbestez, baimena indarrik gabe gelditu dela; orduan, farmazia-bulegoa sortzeko baimen-eskubidea izango du balorazio-zerrendako hurrengoak, alegia, aurkeztutako merezimenduen balorazioan punturik gehien lortu dituenak, betiere, baldin eta artikulu honetan ezarritako epeetako inongo konpututan, edo aurreragoko beste faseren batean, sartuta ez badago."
"1.– Honako hauek izango dira farmaziak titularraren borondatez aldi baterako ixteko arrazoiak:
Oporrak.
Farmazia ixtea dakarten obrak egitea.
Arrazoi profesionalak edo pertsonalak.
– Farmazia-bulegoa titularraren borondatez aldi baterako itxi denean, ezin izango da inola ere egoera horretan egon hiru urtetik gorako epe batean. Aipatutako epe hori igarota, titular horrek ezin izango dio inoiz ere farmazia-bulego horretako jardunari berriz ekin."
"2. Farmazia-bulegoa titularraren borondatez aldi baterako itxi, eta horretarako ezarrita dagoen epea bukatutakoan, farmaziak jardunean hasi beharko du besterik gabe, berehalaxe. Aipatutako epealdi hori gaindituz gero, titular horrek ezin izango dio inoiz ere farmazia-bulego horretako jardunari berriz ekin."
"Honako hauek dira farmazia-bulegoa behin betiko ixteko arrazoiak:
Botikari titularrak, edo titularkideek, edo horien jaraunsleek edo legezko ordezkariek eskabidea egitea.
Erregentea izendatzeko eskabiderik ez egitea, Euskal Autonomi Erkidegoan Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 18. eta 19. artikuluetan finkatzen den epea amaitu orduko.
Farmazia-bulegoa eskuz aldatzeko emandako epea igarotzea, Euskal Autonomi Erkidegoan Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 18., 19. eta 20. artikuluetan adierazitako egoeretan.
Farmazia-bulegoa jabearen borondatez aldi baterako ixten denean, hori egin ahal izateko baimenak ezartzen duen epea amaitzen denerako, berriz jardunean hasita ez egotea.
Farmazia-bulegoa jabearen borondatez aldi baterako ixten denean, horretarako gehienez ere ezarrita dagoen hiru urteko epea amaitzen denerako, berriz jardunean hasita ez egotea.
Dekretu honetako 21.3 artikuluan aipatzen den sei hilabeteko epea amaitzen denerako, edo borondatez lekuz aldatzeko eskabidea, edo nahitaez lekuz aldatzekoa, edo eraberritu arte aldi baterako nahitaez itxita edukitzekoa, aurkeztu gabe izatea.
Dekretu honetako 30.3 artikuluan ezarritako sei hilabeteko epea bukatzen denerako, farmazia konpontzeko obrak egiteko eskabidea, edo borondatez farmazia lekuz aldatzekoa, egin gabe izatea.
Dekretu honetako 31.7 eta 34.3 artikuluetan ezarritakoari lotuta, farmazia nahitaez lekuz aldatzeko epea, edo eraberritu arte aldi baterako nahitaez itxita edukitzekoa amaitzen denerako, horretarako bidezkoa den baimena eskatu gabe izatea.
Epeak betetzen direnerako, eskabideak egin gabe egotea, edo aurkeztu beharrekoak aurkeztu gabe izatea, dekretu honetako 20.2, 21.6, 22.4 eta 36.3 artikuluen arabera."
"2. Entzunaldia izapidetzeko garaian, interesatuak farmazia eskuz aldatzeko eskabidea egin ahal izango du, behin bakarrik; horrek amaitu egingo du farmazia behin betiko ixteko prozedura, baina, aldiz, hala badagokio, baliteke zehapen-espedientea hastea."
"Farmazia behin betiko ixteko prozedura hori, aurreko artikuluan ezarritakoa, erabilgarri izango da modu berean dekretu honetako 38. artikuluko d), e), f), g), h) eta i) idaz-zatietan aipatutako egoeretan ere."
– Farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean aritzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan "Osasun sailburuordea" aipatzen den bakoitzean, hemendik aurrera, horren ordez, aditu beharko da "Farmazia zuzendaria" esan nahi dela.
– "Osakidetza" edo "Euskal Osasun Zerbitzua-Osakidetza" esamoldeen ordez, beste hau erabiliko da: "Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua".
– Era berean, 338/1995 Dekretuan errekurtso arruntaz hitz egiten denean, horren ordez, gora jotzeko errekurtsoaz ari garela ulertuko da.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2004ko otsailaren 3an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.
– Bateragarri diren lanbide-jardunak egiaztatu behar direnean, aldi berean egindakoetarik bat bakarra hartuko da kontuan, hain zuzen ere, puntuaziorik altuena ematen duena; salbuespen izango da lanbide-jardunak lanaldi partzialekoak izan badira.
– Lanaldi partzialeko jarduna portzentajearen arabera baloratuko da, alegia, lanaldi osoko jarduna balitz zenbat, proportzio horretan horrenbeste.
– Lanbide-esperientzia egiaztatzeko, lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko da; eta, behar izanez gero, dagokion agintaritzaren ziurtagiria ere bai.
– Lan-jardunean izandako esperientzia hilabeteka zenbatuko da.
– Farmazia bateko titular edo titularkide modura lan-jardunean izandako merezimenduak ez dira kontuan hartuko, baldin eta, farmazia-bulego baten titularitatea eskuratzeko deialdia EHAAn argitaratzen den egun horretarako, eskatzailea beste farmazia-bulego baten titular edo titularkide bada dagoeneko, edo, deialdia argitaratu aurreko hamabi hilabeteetan titular edo titularkide izanik, tarte horretan doako titulu bidez farmazia eskuz aldatu badu.
Aurreko idatz-zatian ezarritakoa ez da aplikatuko, baldin eta, deialdiko farmazia-bulegoaren titularitatea eskuratzeko eskabidearekin batera, idatziz aurkeztuta, une horretan titularitatean duen beste farmazia-bulego hori ixteko konpromisoa hartzen badu, edo, hala dagokionean, titularkide modura duen farmaziako gainerako titularkideek ere farmazia ixteko konpromisoa aurkezten badute. Esan gabe doa konpromiso hori dagokion kasuan bete behar duela eskatzaileak, alegia, deialdiko farmazia-bulegoa eskatzaile horri esleitzen zaionean, orduan bakarrik.
– Farmazia-bulego bateko titular edo titularkide modura lan-jardunean izandako merezimenduak ehuneko 50ean hartuko dira kontuan, baldin eta, farmazia berriaren titularitatea eskuratu nahi duen eskatzailea, deialdia argitaratu aurreko hamabi hilabeteetan, beste farmazia-bulego baten titular edo titularkide izan bada, eta, horrela izanik, kostu bidezko titulu bidez, aipatutako denbora-tarte horretan farmazia eskuz aldatu badio 1994ko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 17.3 artikuluan zehaztutako pertsonetakoren bati.
– Baremoa aplikatuta emaitzetan berdinketarik gertatzen bada, honako lehentasun-ildo hau erabiliko da:
Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion a) idatz-zatian puntuaziorik handiena lortu duena.
Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion b) idatz-zatian puntuaziorik handiena lortu duena.
Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion c) idatz-zatian puntuaziorik handiena lortu duena.
– Irakaskuntzan izandako esperientzia-jardunak edo graduatuondoko prestakuntza-jardunak atzerrian egindakoak direnean, orduan, Balorazio Batzordeak egingo du merezimendu horien konputua, baremo honek ezarritako irizpideak analogiaz aplikatuta.
– Farmazia-bulego berri baten titularitatea eskuratzeko deialdia EHAAn argitaratzen den eguna baino lehenago lortutako edo alegatutako merezimenduak, eta merezimendu horiek bakarrik, baloratu ahal izango dira.
– Lanbide-jarduna.
Botikari gisa farmazia-bulego batean lan egin izana:
azken 15 urteetan, 2 puntu urteko.
Lehen mailako arretako zentroei, ospitaleei edo zentro soziosanitarioei lotutako medikamentu-gordailuetan edo farmazia-zerbitzuetan botikari modura lan egin izana.
Botikari lan egin izana osasun-administrazioan, farmaziako korporazioan, farmazia-arloko banaketa-lanetan edo industrian, edota laguntza farmazeutikoari lotutako jardunetan.
azken 15 urteetan, 1,5 puntu urteko.
Botikari lan egin izana, aurreko idatz-zatietan zehaztu gabeko beste esparru batzuetan.
azken 15 urteetan, 0,75 puntu urteko.
– Irakaskuntzan jardun izana.
Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, tutore, Farmaziako Lizentziatura lortu nahi duten ikasleentzako praktikaldi tutelatuetan:
ikasle eta ikastaldi oso bakoitzeko, 0,1 puntu.
Kontzeptu horretan, gehienez ere, puntu bat lor daiteke.
Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, BAFE egiten ari diren ikasleen tutore (Ospitaleko Farmazian, Farmazia Industrial eta Galenikoan, edo Botika eta Drogen Azterketa eta Kontrolean):
ikasle eta ikastaldi bakoitzeko, 0,2 puntu.
Kontzeptu horretan, gehienez ere, puntu bat lor daiteke.
Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, Unibertsitateko katedradun edo irakasle titular gisa, osasun-zientzietako jakintzetan, farmaziako produktuei lotutako arloetan:
Farmaziako fakultatean, 0,3 puntu ikastaldi bakoitzeko.
beste fakultate batzuetan, 0,15 puntu ikastaldi bakoitzeko.
Kontzeptu horretan gehienez 3 puntu lor daitezke.
Idatz-zati honetan aipatutako irakaskuntza-jarduna aintzakotzat hartuko da, nahiz beste lanbide-jardunen batekin batera egin, betiere, jardun hori 1. idatz-zatian zehaztutakoren bat izanik, eta bateragarria; horrelakoetan, nahitaezkoa izango da berariaz egiaztatzea lanbide batean eta bestean zenbat denbora ematen duen. Beraz, kasu horretan, beharrezkoa izango da irakaskuntza-zerbitzuak eman izana jakinarazteko egiaztagiria aurkeztea, dagokion agintaritza akademikoak emanda; horrekin batera, lanaldia laburtzeko baimena ere aurkeztu beharko du, lanbide-jarduna burutzen duen osasun-zentroko arduradunak emandakoa.
Bi lanbide-jardun horietako merezimenduak kontatuko dira, proportzioan, zenbat ordu jardun bakoitzean, ehuneko horrenbeste.
Etengabeko prestakuntza-ikastaroetan irakasle jardutea, farmaziako zerbitzuei lotutako gaietan, azken hamar urteetan:
1) Osasun-administrazioak, unibertsitateak edo elkargoko erakundeak antolatutako ikastaroetan jardutea, ikastaroak 2003. urtea baino lehenagokoak direnean.
2) Osasun-arloko lanbideetako langileak etengabe prestatzeko Euskal Kontseiluak egiaztatutako ikastaroetan jardutea, edo osasun-sistema nazionaleko etengabeko prestakuntzako batzordeak, edo autonomia-erkidegoetako etengabeko prestakuntzako kontseiluek egiaztatutakoetan.
Ikastaro bakoitzean emandako ikastordu bakoitzeko: 0,05 puntu.
Kontzeptu horretan, gehienez ere, 2 puntu lor daitezke.
– Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten argitalpenak, azken 10 urteetakoak:
Argitaratutako liburuaren egile izanda: 0,5 puntu.
ISSN kodeaz identifikatutako aldizkarietan argitaratutako artikuluen egile izanda: 0,2 puntu.
ISSN kodeaz identifikatu gabeko aldizkarietan argitaratutako artikuluen egile izanda: 0,1 puntu.
Bilera edo kongresu zientifikoetan aurkeztutako ponentzia, poster edo ahozko komunikazio bakoitzeko: 0,1 puntu.
Kontzeptu horretan, gehienez ere, 3 puntu lor daitezke.
Egile bat baino gehiago badago, puntuazioa egile guztien artean zatituko da.
– Graduatuondoko prestakuntza.
Unibertsitatekoa.
1) Farmaziako lizentziatura-gradua: 0,25 puntu.
2) Ikasketa aurreratuetako diploma: 0,50 puntu.
3) Farmaziako doktore-gradua: 1 puntu.
Aurreko hiru merezimenduetatik bat baino gehiago egiaztatzen denean, aurkeztutakoen artean goreneko maila duena, horixe bakarrik kontatuko da.
4) Berariazko tituluak, farmazia-arloari lotutako gaiei dagozkienak:
Masterra: 1 puntu.
Espezialista edo antzekoa, ikastaroak 25 kreditutik gorako iraupena duela (250 ordu): 0,75 puntu.
Goragoko beste maila batera iristeko tartean egin diren merezimenduak ez dira elkarrekin metatuko.
Kontzeptu honengatik gehienera emango diren puntuak ez dira sekula 3 baino gehiago izango.
Unibertsitatekoak ez direnak.
1) Farmazialari espezialistaren titulua, Ospitaleko Farmazian, Farmazia Industrial eta Galenikoan, edo Botika eta Drogen Azterketa eta Kontrolean: 4 puntu.
Titulu horiek ez dira kontuan hartuko, baldin eta tituluak lortzeko beharrezko zen denbora lanbide-jardunari dagokion atalean konputatuta badago aurretiaz.
2) Farmazialari espezialistaren titulua beste modalitate batzuetan: 1 puntu.
Titulu horiek ez dira kontuan hartuko, baldin eta tituluak lortzeko beharrezko zen denbora lanbide-jardunari dagokion atalean konputatuta badago aurretiaz.
Kontzeptu horretan, gehienez ere, puntu bat lor daiteke.
3) Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten gaietan, azken 10 urteetan, izandako etengabeko prestakuntza:
Osasun-administrazioak, unibertsitateak edo elkargoko erakundeak antolatutako eta egiaztatutako ikastaroak, 2003. urtea baino lehenagokoak.
Kurtsoaren iraupena:
5 eta 10 ordu bitartekoa: 0,05 puntu.
11 eta 30 ordu bitartekoa: 0,1 puntu.
31 eta 50 ordu bitartekoa: 0,2 puntu.
51 eta 80 ordu bitartekoa: 0,4 puntu.
81 eta 120 ordu bitartekoa: 0,6 puntu.
120 ordutik gorakoa: 0,75 puntu.
Osasun-arloko lanbideetako langileak etengabe prestatzeko Euskal Kontseiluak egiaztatutako ikastaroak, edo osasun-sistema nazionaleko etengabeko prestakuntzako batzordeak, edo autonomia-erkidegoetako etengabeko prestakuntzako kontseiluek egiaztatutakoak:
Kreditu-kopurua, kurtso bakoitzeko:
kreditu 1era arte, 0,05 puntu.
1,1 eta 3 kreditu bitartean: 0,1 puntu.
3,1 eta 5 kreditu bitartean: 0,2 puntu.
5,1 eta 8 kreditu bitartean: 0,4 puntu.
8,1 eta 12 kreditu bitartean: 0,6 puntu.
12 kreditutik gora: 0,75 puntu.
Kontzeptu horretan, gehienez ere, 5 puntu lor daitezke.
Kurtsoa bai ikastorduka bai kredituka egiaztatzen denean, orduan, lortutako kreditu-kopuruaren arabera baloratuko da puntuazioa.
– Euskara.
EGA agiria edo baliokideren bat egiaztatuz gero, 5 puntu.
Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizko zikloa egiaztatuz gero, 2,5 puntu.
Kontzeptu horretan, gehienez ere, 5 puntu lor daitezke.
– Europar Batasuneko hizkuntzak.
Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeles-, frantses- edo aleman-titulua edo baliokideren bat egiaztatuz gero: puntu 1 titulu bakoitzeko.
Ingeleseko, frantseseko edo alemaneko oinarrizko zikloan, Hizkuntza Eskola Ofizialeko titulua edo baliokideren bat egiaztatuz gero, 0,5 puntu.
Kontzeptu horretan, gehienez ere, 2 puntu lor daitezke.