Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «290/2003 Dekretua, azaroaren 25ekoa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko Dekretua aldatzen duena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 55
  • Hurrenkera-zk.: 1523
  • Xedapen-zk.: 290
  • Xedapen-data: 2003/11/25
  • Argitaratze-data: 2004/03/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Erabilera kolektiboa duten igerilekuetarako osasun-arautegia onesteko otsailaren 18an emandako 290/2003 Dekretua 2003ko maiatzaren 8ko EHAAn (239 zk.) argitaratu zen. Aurreko paragrafoetan adierazitako moduko hutsak antzeman direnez testu horretan, zuzendu egiten dira ondoren:

Dekretu horren bosgarren artikuluan, 315/2002 Dekretuaren 11. artikuluko 4 paragrafoa aldatzen duen horretan, honakoa geratu da idatzi barik:

«… , sustapen horiek Eusko Jaurlaritzarengandik diru-laguntzarik jaso duten ala ez kontuan hartu barik …»

Beraz, paragrafoa honela geratuko da idatzita:

«4.– Udal korporazioen, udal mailako organismo autonomoen edo udal sozietate publikoen jabetzapeko babes ofizialeko etxebizitzen sustapenak direnean, edo erakunde horiek sustatzaile pribatuekin sinaturiko hitzarmenen bidez sustaturikoak, etxebizitzak esleitzeko prozedura Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduz arautuko da, sustapen horiek Eusko Jaurlaritzarengandik diru-laguntzarik jaso duten ala ez kontuan hartu barik. Tratamendu bera jasoko dute foru diputazioen, haien organismo autonomo edo sozietate publikoen babes ofizialeko etxebizitzen sustapenen esleipenak, edo erakunde horiek sustatzaile pribatuekin sinaturiko hitzarmenen bidez sustaturikoenak».

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.